2009/12/23

2010-ko lehen erronka : urtarrilak 9/10 isabara talde irteera!!!!


kaixo guztioi!!!!!
Hemen doa urteko lehen erronka, urtarrilak 9 eta 10-ean isabara irteera. Jende askok komentatu du azkenaldi honetan eskiatzera juteko gogoa zula, eskiatzen ikasteko gogoa etab luze bat, nola ez beti helburun batekin buruan....(neguko triatloia).
Hementxe dago ba proposamena, isabara irteera bertako aterpetxean lekua hartuta asteburua pasatzeko, eguraldiak lagundu ez gero eskiatzeko edo eskiatzen ikasteko aukera polita, taldean makina earrak dauzkau eta arlo horretan, gainera talde bezela asteburu polit bat pasatzeko aukera.
Hau ez da afari bat organizatzea beraz seriotasun eta konpromezu pixkat eskatuko nuke, urtarrilak 9/10 bertan dago eta lekua hartu behar da aterpetxean beraz astebeteko epea jarriko degu parte hartu nahi duenak izena eman dezan, hartara datorren astean bertan hartuko genuke lekua eta jakingo genuke erronka hau aurrera ateratzea posible den ala ez.
Izena emateko mesedez blogean jarri edo neri ( asier ) esan eta nola ez helburua talde bezela ondo pasatzea danez irteera irekia da,hau da, lagunak, parejak....
Ikusten badegu jendea animatzen dela konkretatuko degu pixkat bat gehio, bitartean eguberri ona pasa eta eman eurra....turroi eta txanpañai!!!!! asteburu horretan dena erreko degu eta!!!!!
URTE ZERRI ON!!!!!

2009/12/18

2009 AGURTZEN TA 2010 ATE JOKA, buruko txoriak hegan hasten direneko egunak...






Gogoan dut, iaz garain honetan , 2009 denboraldiko txoriez idazten nuela. 2008koa baloratzen nuela, baina gehienbat berriaz amesten nuen. Eta gauza da , iaz berria zen hori, jada zarra dela. Amaitu dela eta ez dela, inoiz gehiago bueltako, solik gure buruetan, argazkietan ... izango dugula gogoan. Ederra izan da dudarik gabe iraun duen bitartean.

Oñatiko deskarga, Arrigorriagako , euri hotz ta dardarrak, Senpereko ur hotza, Hondarribiko tim trial, Onditzeko maila , Zarauzko magia, zoriontasuna zer den..., Atletikoko berotua, Barakaldoko 3garren postua, tolosako duatloiko jendetza, NIza, ta Franfurteko 10h 30'ak, Gasteizko , txapela, ta beroa, alde duezko arantza, Enbruneko, irteera magikoa, aritzalekuko egurra, san juan de luzeko argia, castro euri jasa, arriaraneko mendiak.... etbar luze 1.

2006an hasi zen zikloaren eboluzioa dudarik gabe, aurten iragandako garai zarretako lehiak usaintzen aritu gara... enfin denboraldiaz pentsatzen hasten naizenean gauza asko etortzen zaizkik burura,

2010erako, hor daude, oñati, zarautz... baina baita Gazteizko europa txapelketa, Boltin IM? Enbrun? Lanzarote! ta nola ez zirkuituko ta naparroko triatloi olinpiko guztiak, ...

berriro amesten hasten naiz, ta buruko txoriak hegan hasten zaizkit, baina aurten , jada pentsatua du idazten ari den honek zer egin nahi duen, motzak egingo ditu ta nola ez zarautz, 5ºgarren aldiz jarraian! ta donostikoa 7ºaldiz! aurtengoz eztut nahi arantzik atera, jakingo bazenuten zenbat aldiz oroitzen naizen nere mendi bueltatan uztailak 29 hartaz... ah ta primizia bat, nere mendiz bizikleta 10 urte ta gero , aldatu ingo det, jada bada garaia, jajja

ta zuen nahiak, ametsak, txoriak.... balorazioak.... zeintzuk dira? benga benga, idatzi ta goazen 2010ko imaginatzea, datorrena izan dadila, orain artekoa bzela , ta hobea bada ba hobe,

31n danak elkartasun krosera!

2009/12/02

2010-ko Arropa

irudia

Datorren urten hola ibili nahi ez badegu, PARTE HARTU, eta eman zuen eritzia jaun txit gorenak eginiko gogoetari buruz,
EMAILEZ mesedez, eta abenduak 12-ko chekpoit-erako ere berdin.

Bestalde, blog-ean eginiko "comentario" batzuk blokeatuta zeuden ta ez naiz ohartu gaur arte. I´m sorry
Hemendik aurrera komentarioak egitea zertxobait errazagoa izango da

2009/12/01

32. DONOSTIAKO MARATOIA





Gure basurdeak beste behin puntuatzen,

Urko Indaberea: 2H 55'
Aritz Aranzegi: 3H 00'
Asier Saez: 3H 17'
RODRIGUEZ BARRIGA, JAVIER :02:59:18
Ion Alberdi: 2:49:??

ustez hauek dira ezta denak helmugan?

Eta bide batez, zorionik beroena, Joseba Jauregi tolosarrari, gipuzkoa 2. postua lortuz eta orokorreko 9garrena. Bejondeikela motel!