2012/01/23

Egun gazi-gozoa jacako neguko espainiako triatloi txapelketan.







Gaziarekin hasiko naiz, gehienek jakin dezuten bezela, Maider Gaztañaga taldekideak guztion gainetik dagola erakutsi zuen, partzial guztietan aurrean ibiliaz eta helmugara lehena iritsiaz baina sari banaketaren aurretik deskalifikatua izan zen gutxiago korri zuelako, beraz golpe latza berarentzako, hemendik animorik haundienak eta jakin dezala taldearen babes guztia duela.
Orain ez gara hasiko ezer eztabaidatzen bakoitzak egin dezala bere ausnarketa baina korrika saioa mutil eta neskak nahastu zirenean pixkat kaotikoa bihurtu zen, batipat maiderrentzat lehena bait zihoan, 4 buelta eta erdi egin behar ziren eta laugarrena amaitu zuenean boxes ingurutik pasatzean bi neska ikusi zituen bizikleta jasotzen, honek zearo nahastu zuen maider eta gehiago korri zuela uste zuelakoan bizikleta bila sartu zen.... honen ondorengoa denok dakigu, bizikleta gainean guztiz maixu, izugarrizko partziala eginez eta neska guztiei distantzia asko sartuaz, eskiatzen lehena hasi zen eta bere errenta ondo gordeaz irabazle sartu zen helmugan.
Ondoren deskalifikazioa etorri zen, juezen tratu txarra eta informazio eza eta ondorengo haserrea eta disgustua. Galdera asko egin ditzakegu, zergatik juezen tratu hori, zergatik ez zegon juez bat boxetan gaizki sartu zirela esanez, nolatan utzi zieten bizikleta hartu eta karrera amaitzen, zergatik lehen 3 itzulietan bizikleta bat eraman zuen maiderrek aurretik eta bapatean desagertu egin zen??? galdera asko dira baina nik uste erantzunik gabe geratuko direnak, horrelako gauzetatik ikastea besterik ez zaigu gelditzen,eta oraingoz hau dena ahaztea komeni zaigu, iritxiko dira momentu hobeak eta nola ez maiderrentzat garaipen gozoak ere bai, animoak maiderri eta ea isaban arantza hau kentzeko aukera izaten duen!

Gazia alde batera utziaz, goazen gozoarekin, nahiz eta ezin izan genun guztiz disfrutatu disgustoarengatik, izan zen zati gozoa larunbatean, alde batetik zorionak Egoitz Zalakain tolosarrari, izugarrizko lasterketa eginez zilarrezko domina lortu bait zuen espainiko txapeldun ordea izanik jon erguin gohierritarraren ondoren, karrera borobila bi hauena bai hoixe.
Eta nola ez, zorionak gure taldekide den Igor Aranbururi, begien artean jarria zuen lasterketa hau, entrenamenduak ere bertara begira prestatuak zituen, martxa hartzen ari zela arazoak izan zituen belaunarekin baina irteera marran jarri eta nahiz eta duda asko izan, guztiak gainditu eta lasterketa borobila egin zuen honek ere, espainiko txapelketako sailkapen orokorrean 7. postua lortuaz eta bere adin taldean, 30-34, zilarrezko domina. Kasta izugarria duela erakutsi du berriro ere eta ea zortea duen hemendik aurrerako neguko probetan.

Beste taldekideak ere izan ginen bertan, denetatik izan zen, baina orokorren zegoen sentsazioa oso gogorra izan zenarena zen. Korrika oso azkar joan zen, taldekide asko aurrean sartuta ibili ziren, bizikletan ere aurpegia emanez eta azken txanpan eskiatzen....ba hor bakoitzak ahal zuena egin zuen.
Sorpresa haundienetakoa artutxa izan zela esan genezake, porra guztiak txikitu zituen bere lasterketa bikainarekin, korrika eta bizikletan oso aurrean ibili zen eta nahiz ta eskia bere fuertea ez izan aurrean amaitu zuen lasterketa, sailkapenak oraindik ez dira atera beraz datu konkretuak ezin ditugu eman.
Aurrean ibili ziren ere , gorka, marin eta edu, hauek bizikletan lan izugarria egin zuten, igoera latza , eta batzuk ondorengoak izan zituzten eskien gainean, hutsik iritxi bait ziren candanchura....
Joxe mari garmendia ere bertan izan zen, eta zer esango degu berataz??? honek duen esperientziak zeozertako balio du eta nola ez berak ere lasterketa bikaina egin zuen.
Eta azkenik, joakin, jon eta asier, hiru hauek korrika saio antzekoa egin zuten, hauek ere majo sufrituta iritxi ziren eski estaziora, distantzia gutxirekin bata bestearengadik eta eskiatzen joakinek urteak daramatzala erakutsi zuen aurrera eginaz eta jende asko aurreratuaz, jon eskiatzen ere trebea da baina ez zuen bere eguna izan eta gora behera asko izan zituen eta asierrek bere lehen proba egin zuen patinatzaile estiloan eskiatuz eguberri hauetan ikasi ondoren eta honek ere oso gustura amaitu zuen.
Aipatzekoa ere Ilazki Zalakain, beste tolosarra bertan izan zela eta honek ere lasterketa bikaina burutu zuen, eskiatzaile ona dela ondo erakutsiz.
Orokorrean beraz esan dezakegu, proba oso gorra izan zela, korrika saio azkarra, bizikletako sektorea oso gogorra izan zen, berez penditza ugari du baina gainera haizeak oso fuerte jotzen zuen eta honek oraindik gehio gogortu zuen sektore hau, eta azkenik eskia, hemen trebeak direnak aurrera eta ez hain trebeak....ba...salvese quien pueda!!!!
Taldeak lan ona egin zuela esan genezake eta maiderren disgustua ahaztuaz honekin geratzen saiatu behar degu, beraz zorionak aipatutako guztiei!
PD: argazkiak gaur gauean edo bihar jarriko ditugu.

2012/01/19

NEGUKO ESPAINIAKO TRIATLOI TXAPELKETA (korrika+bizikleta+ eskia)

.



Basurdeak desiatzen daude dortsala jantzi eta ziztu bizian abiatzeko. Hasteko 10km korrika Jacako kaleetan, gero 33 km bizikletaz Candanchuko eski estaziora artean eta amaitzeko 10km iraupen eskian Candanchuko zelaietan.

Melankolia puntua, azken aldiz bertan lehiaketa hau ospatu zenenan munduko txapelketa izan baitzen neguko triatloian, estilo klasikoan (herrian korri, estaziora igoz... )egun neguko txapelketak munduan eta europan hiru kirolak elurretan eginez ospatzen dira. Eta TTTko kide batzuk duela 12 urte bezela bertan izango dira orduko ilusio berdinarekin. Diotenez, ekitaldi honetan edota beste batean hain eguraldi txarra egin zuen, ezen basurderik gogorrenek ere gorriak ikusi zituzten, zeropeko tenperatura haiek, elurrak, haizeak... bizikletako kanbioak izoztea ekarri zuen, eta pinoiak eta platoan ezin aldatuz ibiltzea. Oso ekitaldi gogorra izan omen zen.

2012Ko hau hotzarekin baino eguzkipean lehiatuko dela dirudi, eta azkenko neguko triatloi bistosoena izango da, ze 2010 eta 2011an jokatu diren ia denak elurretan edo zeru lainotuan izan dira eguzkiaren bisitarik jaso gabe.

Gorka, Maider, Saez, Marin, Edu, Unai, Aranburu, Artutxa, Joakin eta Etxetxipia izango dira. Neguko triatloietako ia titular gutiak, baten batzuk salbu arrazoi desberdinagatik. Guztiak paper txukuna egiteko ilusioz, eta zergatik ez baten bat ohorezko postuetan sartzeko nahiez eta ahalez.

Hitzordua larunbatean, goizeko 11ak aldera Jacan. Gero, Reinosa, Anso, Isaba, ere hor daude arantzarik ateratzeko gogoa norbaiti geratuz gero.

Festa hastear dago, 48 ordu barru zuen bihotz taupadak 170 edo 180tik gora izango dira Jacako karriketan, ordu honetan Candanchun gora izango zarete, platoan desoroso eta plater txikian arinegi zoazten sentsazioarekin... aurreko taldea harrapatu nahian edota zaudeten taldetik ez deskolgatzeko borrokan... baina ez ahaztu eskia falta da eta %1eko indarrak behintzat utzi horretarako, hor jada bizirautea da, ez dago besterik. Jan eta edan, ez ahaztu hotzak, berotuak, iraupenak erabat hustuko zaituztela eta, eta gero gauean gozatu dezazuela Meson horretan afaltzen, hori ba ederra!

Triatletas, al cajón de salida por favor....

2012/01/14

100x100m, igerian Erreleboka (2H18'22")

Urola Asirauto triatloiak taldeak gonbidatuta hartu dugu gaur atsalden parte 100x100m errelebokako erronka bitxian. Antxintxikakoak eta oñatikoak ere izan dira (azken honetatik bakarra etorri da ta arratsalde honetarako gurekin fitxatu du).

Asuntoa sinplea da, arbel batean 100 marratxo, bakoitzak bere erreleboa egitean ezeztu eta eta aurrera. Gehinez 10eko taldeak ziren, baina azkenean denak 7,8 inguru izan gara. 100m ek egiteko ba 7,8 pertsonako txanda zenuen errekuperatzeko, ta ze nahi dezue esatea, serieak aurrera joan ahala gero ta azkarrago pasatzen zen denbora, (akaso gero ta azkarrago egiten ari ginelako? ) jeje. (hala ere komeni da kalkulo matematikoak egitea, errelboak kontatuz ze marrak ezabatzea ahaztea ere oso ohikoa da)

Irteeran erabat deskolokatu gara, lehen igerilariak 1'06" markatu duenean, ta gureak 1'20", baino beno hemen taldeak du garrantzia, batzuk azkarrago besteek mantsoago azkenean media altua ateratzea da asuntoa. Eskerrak ze hasieran flipatuta geratu gara, esaten genuen, "guk amaitzerako marra batzuk binaka borratu beharko ditugu...baino ez, azkenean berdintasuna gailendu da eta hori da polita".

Aipatu daiteke, Zumarragako pistinak 4 kale dituela, eta dutxen asuntoa, aldagelena eta pistinara juteko paseoa ba bastante kuriosoa egiten dela. Paseo polita dudaik gabe, ta beste hitz batzutan dutxak mixtoak zirela,pistina ondoko txoko batean, bainujantziakin dutxatu behar dela, vamos ezin zela lasai pelotatan aldatu-dutxatu!! ;)

Amaieran
indarberritzeko merienda ederra eman digute eta dudaik gabe atsalde pasa ederra izan da, gainera hilaren 29an egingo den Atagoitiko kronoigoerarako gonbidatuak izan gara... beraz hasi lista egiten.

Datu kuriosoak,
Gure media 1'23"/100m izan da. Saez-ek 1'10" egin du lehen aldietan, eta gero beste guztiok bzela, ba 4-5...segundu gehiago egin ditu amaierakoetan. Eta ez ditegu denen denborak esango baina aipatu 100erreleboetatik denak 1'30" izan direla, akaso baten batek amaieran 31' edo baino huskeria. Balio izan du baita muga nun ez dauden ikusteko 100m ko proba batean.

Ba horrela , izan da gaurkoan, hurrena gehio ta hobeto, ...
Pd: eskerrak dudan zeuden batzuk ez diren etorri ze ordun ez genuen denbora hori egingo... mantsoagoa baizik... jajaa /ze gaixtoak garen holako komentariokin eh..! ;) //

Pd2: urolakoek argazkiak bialdu ahala, jarriko ditugu zintzilik.