2012/04/23

EUSKADIKO TXAPELDUN , MAIALEN SUB23 MAILAN GERNIKAN ETA MAIDER ABSOLUTUAN ARRIGORRIAGAN

Labur labur bada ere, gure irakurleei jakinarazteko, pasa den astean Gernikan jokatu zen Euskadiko duatloi sprint txapelketan Maialen sub23 mailan txapeldun geratu zen eta pasa den asteburuan Arrigorriagan jokatu zen Euskadiko distantzia luzeko txapelketan Maider izan zen garaile, nagusitasun osoz. Baina badirudi lasterketa hortan basurde batzuk ez zutela zorte handirik izan, besteren batek hegan egin zuela... Baina hori hobeto kontatuko dute albiste honen protagonista direnak egun hauetan.
Pd: azkenean maiatzeko zubia...= Seneperako triatloia, urteko lehen zita udako triatloietan basurde ordezkaritza ederra izango da bertan, baino hori ere bertako protagonistek konatzea izango da onena bertako planak azalduz. Nekatuta zaudetenok atseden hartu eta lehiatu behar duzuenok deskantsatu.

2012/04/03

KIROL POPURRIA


Prezipitazio kopuru txikia izan da martxoan, antiziklikoiaren eranginpean izan gara eta km,-ak, metroak, lehiak burutzeko aprobetxatu dugu… eta nola ez, EHko Txirrindulari itzulia hasi orduko zast! Udaberri giro politetik berriro freskura eta eurira pasa gara, eta elur kontuak 1000m tik gora.

Altsasun jokatu zen duatloian, Maialen berriz ere 1. postuan izan zen Sub23 mailan. Durangon ordea, 2. izan zen. Gainera mobida egon zen aurreko asteburuan epaileen erabakiekin, dirudienez beste karrilera sartu baitziren lehiakideak...baina nola ez daukagun bata nahiz bestearen bertsio zuzenik ezin hasiko gara hipotesi eta iritziak ematen. Bakoitzak bere defenditu nahiko du dudarik gabe. Nola ez, larunbatean Azkoitia azpeitian korritu genuen, 21km nahikoa ez, eta goizean 96km eginez, bizikletan bazkaldu, erdi siesta eta zapatillak jantzi eta korrika, eta igandean bizikleta hartu, platoa sartu eta 3zifrak izango zituen rodajea egitera. Behar den bzela! Aipatu bertan Maider gipuzkoa 3garren izan zela maratoi erdi txapelketan. Rodatzera Joan eta etxera opariarekin alajaina!

Orain deskonektatzeko egunak datoz, km-ak , atsdena, lasaitasuna... dena elkarturik. Denboraldiko hilabete klabe horietakoa, Senperekoa atea joka baitugu eta maiatza ere konturatzeke dago. Batzuentzat Arrigorriagan izango da test handia, beste batzuentzat debuta... eta duatloi zirkuituko Egues, Gernika... ere hor daude nahi dutenentzat.

Ta gaiez aldatuz ba mendia aipatu det segidan, jakin XIVordutako proban ateratzeko asmoz direnek, izen emateak zabalik direla, atzo ireki eta atsaldeko 8tarako 500 zeudela izena emanda. Izen emateak www.kirolprobak.com. Hemerotekan begiratuz gero 2010ko udazkenean (urria edo azaroan..) MTBarekin egin genuela ikusiko dezue ez dakizutenok.