2014/02/25

REGILLAGA 3. EUSKADIKO DUATLOI SPRINT TXAPELKETAN

1.- Izenburuak dioen bezala, Aitor Regillaga 3. izan zen Mungian jokatu zen Euskadiko duatloi sprint txapelketan.Onenen pare, onenekin lehiatu ondoren.




 2.- Finisher, estatu mailako triatloi aldizkari beterano eta ezagunenean Maider Gaztañaga taldekidearentzat da hilabete honetako azala. Kioskora joan agortu baino lehen...

3.- Hurrengo zita ostegunetik asteartera... Tolosako Iñauterietan, animatu etortzera! ah kanpokoentzat oharra; disfrazak igandera arte etxean utzi!!

2014/02/18

HASI DIRA DUATLOIAK



Hasi da Euskal Duatloi zirkuitu berria, lehen proba Ermuan jokatu zen eta bigarrena Sopelanan. Azken honetan izan genuen partaidetza, Lier Etxeberria izan zen bertan, Arriaraneko mendi duatloian eroriko malapartu batek eragindako infekzioak  aste dezente baztertuta izan  ondoren gogotsu hasi da berriro. 38. izan zen. Datorren asteburuan sprint distantziako euskadiko txapelketa izango da, baian oraingoz ez da basurderik izango bertan azken orduko aldaketarik ez bada. Normala, kalderero eguna izanda taldekide askok iñauteri usainean baitugu burua.

www.kirolargazki.com


Mendiari dagokionez, Antzuolan lehiatu zen Antzuolako 8 miliak mendi lasterketa, eta erdi tolosar erdi antzuolatarra den Igor Otero ere bertan izan zen, aurtengoan ordea ez zuten elurrik topatu mendien gailurretan.

2014/02/07

ZURI ETA BELTZ...


Tolosan  azken astebetean bi gazte  dira protagonista, biak ala biak adin beretsuak, baina bizitzaren patua aski jomuga desberdinekin.  Pasa den igandean Tolosa CFko futbol taldeko kapitaina zen Urtzi gazteak utzi gintuen  jokatzen ari zen futbol partidaren erdian  bihotzeko malapartatu baten ostean.
 Goian bego.
Horixe alde iluna, entzun nahiko ez genukeen albistea.


Alde zuria ordea,  elurretan topatuko dugu, neguko joko olinpiarretan, Errusiako Sochi-n. Haritz Zunzunegi tolosarrak  Nagano 98n eta St lake cityn 2002n  egin zuen bezala,  Imanol Rojo gazteak iraupen eskiko lau probetan  hartuko du parte.
Biak ala biak gazte, dena zuen aurretik, dena du aurretik.
http://rojobrothers.blogspot.com.es/

Zorterik onena Imanol!

2014/02/03

REINOSA: Neguko triatloia, espainiako txapelketa



Beste behin Alto Campoo handia igo eta bertan dagoenaz ezin izan genuen gozatu, eta eguraldiak ere ez zuen askorik lagundu, negu bete betekoa izan zen, "pa variar" azken ia hiru lau ekitaldietan bezala. Reinosak neguko triatloia bere esentzia guztiarekin erakutsi zigun beste behin.

Emakumezko elite mailan, Maider Gaztañaga Txapeldun, Jaca 2012ko arantzak erabat kenduz ziurrenik.
30-34  emakumezko adin taldean, Itsaso Leunda txapeldun.
40-45 emakumezko adin taldean, Ainhoa Mendia txapeldun.
Taldekako emakumezkoen sailkapenean, MAHALA-TTT txapeldun.
Gizonezko V1 mailan, Jose Luis 3. postuan.
Taldekako gizonezkoen artean 4. postua.
Eta lagun giroan ere txapeldunen gisara!
Bi argazkitxo esandako guztia laburbiltzeko.
Reinosako neguko triatloia 2014. Sailkapena


Argazkiak: Asier Murua

Espedizio kideetako batzuk, beste protagonistak barreran beste aldean zeuden beste behin! Aupa zuek!