2016/03/13

Oñati 2016, hemen gea berrize!

Here we go!... aspaldiko partez.
Klasiko bat larunbat hontan, Oñati, martxoak 12. TTTkook geroz eta duatloi gutxiagotan parte hartzen dugu, zergatiaz hausnartzea ez da tokatzen tarte hontan, baina Oñati is Oñati, lehen eta orain.
Portzierto, zorionak 25. edizioagatik Oñati!
Aurtengoa 9km-36km-4'5km, Euskadiko Duatloi Motz Txapelketa.
Ba hori, bertan izan garela gutxi batzuk, gutxi baino onak.
Maialen Muñoz 9. izan da. Maila potentea izan du oso probak eta ez dago gaizki, baina bera gustora ez, ez du egun ona izan, ta lixto. Eibarko duatloiean bigarren egin zuen aurreko astean -Gipuzkoako txapelunorde sprint distantzian!-, eta akaso langa tokatzen zena baino altuago jarri dugu denok ta... Ep, tranki politte, aurtengo helburura begira piano-piano, Zarautzek merezi du, oh yeah!
Ibai Madina mutiletan Mahala-TTTko azkarrena 33. helmugaratuta. Hoi dek sasoia hoi! 2016ko erronkak garbi ditu, Zegama-Aizkorri (maiatzak 22) eta Zarautz Tri (ekainak 11). Uretan Bonito del Norte pare jartzen ari da ta erne!
Ion Artutxa 43. generalean, 10. V1M kategorian. Ttaka! Regular oso, lasterketa orekatua, kon klase, ta eguraldi hotzari neurria ondo hartzen asmatuta. Eztu urruti mote berria: "hotman". Esplika dezala beak.
Danel Leunda 67.a. Bizikletan tiroa bezela, taldekideen artean partzialik onena, ta generalean 30.a. Ei, ta gaur bai, gaur Maialenekin manomano helmugaratzeko bikote lana eginda. Bonus points!
Edu Gonzalez 122.a, dagokion mailatik atzenduta. 'Sentsazioen bila' dabil oraindik orduotan, laugarren segmentoan... Arco-Iriseko kafia ta kopan Gran Maestro. Oñatin, kunplituta, beste behin, eta badira batzu batzuk.
Taldeka 11. postu duina mutiletan. Helburu izan gabe, ta taldeburuen faltan, lan ona.
Emaitzak: http://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=255
Ta gaur botillero Alar, Unai ta Aitor, atsalde earra pasaz boxes, Bizipoz, laxito, Paris-Niza, ta anbientilluaz gozatuz.
Jum, hori izan da juxtukua gaur, anbientillua. Denok koinziditu deu: giro hotza gaur Oñatin, jende gutxi animatzen. Ta Oñatik gehixau merezi dau! Datorren urtian txaranga tolosarra hor dezue! ... ta ea TTT kide gehixeo ere.
Next stop...