2009/10/27

HASI APUNTATZEN.... ABENDUAK 12 TTTko BAZKARIA-AFARI-PARRNDA...




Baaaaaaaaaaaaaaaiii!!! badakit asko falta dala baino iaz re kuadrila majoa juntau ginan eta parranda asunto hontan re nola talde haundin ibiltzen gean ba denboraz lekuak hartzeko da sozidaden.

abenduaak 12ko entrenamendua:

9-9'30: aldea Uzturrea igoera, hemen gauza kontzientzia lasai uztea da gero datorrena ikusirik., Jeitsieran nola ez Izaskunen hamaiketakoa. !

14:30 aldea edo... bazkaria, gauzak ondo joanean Ero Etxen, nola eztia faltako txuletak, horreatik lasai.

17:00: mingaina aber zenek gehien beotu txapelketa, hor eozein gauza atera daiteke, ze jendeak txori asko dazka burun. (komentatzen da , momentu hoietako aurten apuntatzeko eta wifi konekxioa izango dala soziedaden geo hitzak haizeak eraman ez ditzan...)

19:00 aldea poteoa, zuek lasai lehenago altxatzea zalla izango dala...


afaldu? sobre la martxa, bokadillon batzuk, pintxo batzuk.... ta ia hortxe ikusiko da asteburu hauetan zein ai dan ondo entrenatzen fondoa eta intentsitatea...


ba hoixe komentatzeko, garaiz bagabiltza soziedaden lekua hartzeagatik da, besterik gabe, Blogeko komentariotan edo Saezi esaten joan edo bere emailea idatzi...


TTTKO LEHENDAKARITZA

2009/10/23

ASTEBURURAKO BTT PLANIK BAI?

Beno ba hoi, animatzen ahal zeate iganden edo buelta majon bat itea? 14 orduko itzulia, Adarra-Mandoegi, Uitzi-Belate, edo adrenalinaz betetako Mailoak-eko ardi latxaren bidea... edo beste edozein proposamen

2009/10/11

HAWAIKO AMETSA, AIMAR AGIRRESAROBE FINISHER HAWAIn , 9H 55' 13"

SWIM BIKE RUN OVERALL RANK DIV.POS.
1:00:55 5:10:10 3:38:52 9:55:13 247 36

LEG DISTANCE PACE RANK DIV.POS.
TOTAL SWIM 2.4 mi. (1:00:55) 1:36/100m 330 40


FIRST BIKE SEGMENT 5.5 mi. (13:25) 24.60 mph
SECOND BIKE SEGMENT 28 mi. (1:02:15) 21.69 mph
THIRD BIKE SEGMENT 59 mi. (1:22:50) 22.45 mph
FOURTH BIKE SEGMENT 88 mi. (1:20:53) 21.51 mph
FINAL BIKE SEGMENT 112 mi. (1:10:47) 20.34 mph
TOTAL BIKE 112 mi. (5:10:10) 21.67 mph 205 25


FIRST RUN SEGMENT 5.2 mi. (38:07) 7:19/mile
SECOND RUN SEGMENT 10.3 mi. (41:15) 8:05/mile
THIRD RUN SEGMENT 17.6 mi. (1:04:33) 8:50/mile
FOURTH RUN SEGMENT 25.2 mi. (1:07:12) 8:50/mile
FINAL RUN SEGMENT 26.2 mi. (7:45) 7:45/mile
TOTAL RUN 26.2 mi. (3:38:52) 8:21/mile 247 36

TRANSITION TIME



Kaixo denoi ta eskerrik asko animoengatik!

Interesatuentzat kronika txikitxo bat bidaltzen dizuet:

Irteerakoa izugarria da, oilar guztiekin batera boxeetan egon, irteerako jende kopurua etab... (elkartzean seguru hitzeingo deula hortaz)

Nere aldetik, karrera nahiko polita atea zait baño askoz hobea izatea zeuken; kriston suerte txarra izan det. Igeri krissstttoooonnnn ostiak (ta hoi abixatuta neola baino halare flipatu in det), inoiz ez bezela baino nahiko ondo azkenen, denborai beidatuta. Bizikletan hasi naiz ta hegan nijola iruditzen zitzaian, jendea aurreatu ta aurreatu. Inoiz ez naiz holako sensazio honakin sentitu ta gainea disfrutatu det pilo bat. Jon Unanue harrapatu det, igeri 8 minutu kendu dizkitela ustet, 100. km ingurun ta nei pegatuta jarri da. Hanka piskat altxa det ze nekatzen hasi naiz ta ordun izan det desgrazia. Abituallamentun ura hartzea nijoan, ta ura ematen ziana piskat urrundu egin da, ni bidoia hartzea jun naiz. esku batekin ari nintzen manillarra eusten ta ordun zerbait zapaldu (lurrean zebilen botilaren bat edo karreterako batxe txiki hoitako bat ez dakit) ta blaust! lurrera! (ta unanue kasi nere gainera) Kriston ostiya hartu det, belauna, kadera golpetxo bat
eta behattz bateko hazkazala zintzilik dena odolez (Hawaii-wn erori dan tonto bakarra izango naiz la ostia!!!). altxa, hazkazala porkulo hartzea bota, ura bota ta bizikleta gainen jarri naiz. Ordun konturatu naiz iztar baten golpe haundi bat nula. Manilarra sartu det iztarren ta ezin nun indarrik egin hanka batekin. 120garren kilometrotik 165-era plato txikin ta ura hotza botatzen jun naiz. hasera haseran pasatako jendeak harrapatu nau ta erretiratzea pentsatzen nun ze hanka hola izanda ezingo nun korrikako saltoa egin.. Gainea muskulo guztik agarrotatuta ta erabat deszentratuta gelditu naiz. Azkenen buruari gogor egin, familitaz ta lagunetaz asko goatu ta buelta eman diot ta tope hasi naiz berriz jendea pasatzen. Pena eman dit ze kriston denbora iteko nijoan bizikletan baino bueno, garrantzitsuna, boxeetara iritsi ta korrika probatzea zan ea bukatzeko gai nitzen. Nahiko ondo hasi naiz baino salto bakoitzean kriston mina ematen zian. Eskerrak izotza
ematen zutela ta mono azpitik botatzen nun hankara. Bajoia eman dit nahiko hasieran baino buelta eman diot 16garren kilometroan. Kriston aldapa igo ta ttipi ttapa aurrera. Lehenengoak ikusi ditut nekin gurutzaten ta denak nahhiko aurpegi txarrakin zeuden. Hoi bai, lehen neska kontu kontari ta oso azkar (errekorra egin du eta generalean 23garrena izan dala uste det). Gero energy lab-era, han oraindik bero gehiago egiten dula ta han hasi dira komeriak, el hombre del mazo ta kuadrila zai zeuden (hankarekin nahikoa ez ta....). Tripak oso oso ondo nitun, inoiz baino hobeto baino hankeko golpeak gero eta min geiago ematen zian. Azkenen karrera salbatu det eta nahiko denbora txukunakin (gelditu ere ez naiz egim eh!!!). Helmuga izugarria da, momentu oso politta. Ez dakit behar adina gozatu dudan baino ezin nun gehio. Helmugan, zaurien kurak egin, suero piskat hartu ta buelta eman diot. Iztarrean izotza jarri ta hemen nago errenka eta zauriz betea zuei idazten!
Hau izugarria izan da, hau inpernua!!!!

Batzuk jakingo dezuten bezela, Jon Unanuek kriston karrera egin du. Egia esateko ez det topatu helmugan eta ez dakit ezer gehiago.

Agur bero bero bat danoi ta ea azkar eoten gean.

2009/10/09

TRINDOOR: TOLOSA vs IBARRA



Euskadi Irratiko HIRU ERREGE MAHAIAN Trindoor berriz ere martxan da! Bigarren denboraldi hontan urritik abendura bitarte HERRI ARTEKO TXAPELKETA izango da Trindoor. 16 herri, lehen fasean final laurdenetako kanporaketa zuzenetan, bigarren fasean final erditako kanporaketa zuzenetan, ta abenduan 26an Final Four Handia!
Saioko arduradun bezela nere inguruko herrik reserban neuzkan, baino ezusteko batek gauzak prezipitatu ditu: bihar, larunbata 10, 16:00etatik aurrea zuzenen... TOLOSA vs IBARRA!!!

TOLOSA
Igor Otero (arraunlaria) / Josu Agirre (ziklista) / Egoitz Zalakain (triatleta)
IBARRA
Haritz Izagirre (arraunlaria) / Xabier Iriarte (ziklista) / EDU GONZALEZ (triatleta)
*Arrauna 1.000m / Bizikleta 5km / Korrika 2km

2009/10/08

MAHALA BASERRIA vs REAL SOCIEDAD




El caserío Mahala de Leaburu obsequiará con un lote de sus productos a los jugadores de la cantera que marquen un gol. Los primeros agraciados han sido David Zurutuza y Xabi Prieto, autores de los tantos realistas en Los Pajaritos. Con el objetivo de «dar más valor al potencial futbolístico de que disponemos», los responsables de Mahala también premiarán a los porteros de casa cada vez que paren un penalti.



Y el niki blanco es del Mahala Triatloi Taldea (Tolosaldeko TT), qu este año ha sido
3ºen el campeonato de Euskadi, y 2º de Gipuzkoa, en las modalidades de contrareloj por equipos. Además, uno de los equipos punteros del circuito vasco de duatlón y triatlón.

2009/10/04

AITOR REGILLAGA 3. EUSKADIKO DUATLOI KROS TXAPELKETAN. ETA BARTZELONAN JOSE LUIS TA AITOR MENDIA FINISHERRAK!!







JOan den larunbatean, beasaingo arriaran auzoan jokatu zen Euskadiko duatloi kros txapelketa, eta aldi berean gipuzkoako txapelketa ere bazena. Irteera 16tan izan zen, zeru oskarbiarekin, bero puntua akaso, baino probaren gehiengoa itzaletan eta pantano ertzean izakia nahiko tenperatuta atsegina izan genuen,

eta nola ez Mahala-Tolosaldeko TTko basurdeek zuten guztia eman zuten ( beno batzuk ze beste batzuk ....jajajajaj, ezetz ilea hartzen ai naizela!!).

LASTERKETA,(hau idazten ari naizela sailkapenak eztira argitaratu oraindio)


Regi, egundoko lasterketa, korrika haizea bzela.. eta bizikleta ba gustua zijoala ta hantxe lehian sartuta bete betean, gustura ikusten zen mutila, ta etzen gutxiagorako ze , karrera osteko zozketa oilasko bat tokatuta.... Otsailetik lehiatzen eta aurten jada 3 podiun zapaldutakoa, (hondarribi, barakaldo, arriaran, ta denatan 3garren, beraz zer hobetua badao, egundokoa dudarik gabe. Bejondeiala!!


Eurre, taldeko bigarrena, arriaraneko belardien biguntasuna probatu zuena... hura zartakoa!! baino ala ere, erori ta aurreneko gauza bizikleta gainean jarri ta aurrera, korrikako 2. saioa ekitera, pertsonalik karrera borobila, gozatu egin nuen, ta pentsatu nuen urtebete lehenago nola nebilen belaunakin...ta zer pentsatua eman zidan, 26 garren izango nintzan helmugan, pena bakarra erorketa, minutu batzutan nahiko out utzu baininduen, Pena bakarra, ia probak bukatu diala ta , neretzat denboraldia ere bai, ilusio guztiazk hurrengo urterako, oin mendian galtzea!

2XU, eurrerekin egin zuen korrikako ia zati osoa, ta lasterketa osoan, ba gustura, kontuan izanda, olaztiko proba ta geo aste osoa minbera pasa zuela, betikoa, klasea dunak ba klasea dakala, 28. garren izago zen helmugan.

Piepoli, silla erabat jetsi ta enteratu etzan basurdea!!!! hi haiz hi, !!!! korrikakoak aprobatu altuakin pasa zituenak ... baina bizikletakoak... hobena berak kontatzea!!


Alar, antolakuntzari kritika konstruktiboa, egin ziona, zeatik etzeon urik bizikleta sektore guztian????? Hau ere beste guztiok bzela berotu earra hartuta, baino hobena beak kontatzea izango da, ah bai, txuletak tokatu zitzaizkion!!!


eta azkenik Eduard, harro zegoen mutila, bizikletakoan hanka lurrera bota ez zuelako! ta ezta gutxi zirkuitua ta jendea nola ibili zan ikusita,


enfin, proba ta geo kriston merienda izan genula, ta zozketa ikearrie, mezi duten horietako, ni pertsonalik, hurrengo urten ospatuz geo bertan naiz, antolakuntza, giroa, ta probagatik, bejondeiela Trigoikoei, bai hoixe!


BARTZELONAKO IRON MAN-A

eta igandean Jose Luisek, enbruneko eta zurich eko arantza kendu ahal izan zuen eta lehen aldiz finisher bilakatu zen, 10h 32' ko denborarekin, bejondeiola, ze enbrunekoa ta geo arantza kendu beharra somatzen zuen, ta normala, ze zuen sasoi puntua ikusita saiatau beharra zegoen, dena ematen, xehetasunak alare hurrengo baterako. Eta gure Aitor, igerikoa eta gero, lasaitu earra hartuko zuena dudarik gabe, eta hau ere bikain , iaz bat ta aurten bestea, 11h 16', bejondeikela motel!!!


Asteburu oparoa dudarik gabe, urriak 3--4 arteko hau, eta jada egutegia itxita, neguan sartuko gara, batzuk behobia, besteek maratoia, bestek igeri kursilloa, etabr etbar. ta bestek ba bestelako txorik... enfin denboraldi oparoa ta bikaina izan dugula dudarik gabe,


azarroako ala ere irteera bat pentsatzen ari naiz, zeintzuk animatuko lirateke XIV orduko ibilaldia mendiko bizikletaz egitea, larunbat goiz batez? tiempo al tiempo.
ta EGUUUUUUUUUUUUUUURRRRRRRE, san estebango krosan!!!