2012/09/25

ZUBIETA, mendi duatloiko II. lasterketa



Iazko lokatzetatik aurtengo pista azkarrera eta berora pasa pasa ziren Zubietako duatloilariak.   Aitor Regillaga 9. , Lier Etxeberria 22. eta aipatzekoa Aitor Agirre, Iñigo Aseginolaza eta Asier Saezek osatu zuten  hirukotea irteeratik amaierara elkarrekin joan zirela artalde zintzoa bailitzan. Probaren irabazlea, eta hau bai dela albistea Luis Mari Urizarrek irabazi zuen. Jon Erguini irabazi ostean. Ustekabekoa izan zen, baina argi dago inor ez dela garaitezina.

Bestalde, larunbat honetan hilak 29, goizeko 8tan "66"  tabernatik aterako gara XIVorduak montanbaikaz egitera.  Deskantsoak kontatuta 7-8orduko buelta, 68km inguru eta 2000m desnibel. Asuntoa da, astean zehar euria eman dutela, lokatza izango da beraz, baina okerrena zera da, larunbaterao oraingoz euria emanda dagoela eta hori na albiste txarra. Euritan, ez baikara aterako nipadios! Buelta hau eguraldi onarekin, ateri izatea nahikoa da, egin beharrekoa da. Festa txiki baten moduko ospakizuna baita. Hala ere anbientilloa pizten joateko, zeintzuk daude larubatean eskursioa egiteko prest? (komentariotan jarri bale)


 Lier, serio serio, aldapa behera beste irribarre bat izaten dek!  Zirkuitoko onenen artean haiz beheraka!
 Dudaik gabe IBK-Kiroleko erropa berdeak hegalak ematen dituzte mendi duatloietan! Urdinak hala re aurpegia gehio faborezitzen dik... ;)
 Ze esan argazki hontaz? Bati izena falta zaiola akaso? Nekatu edo izerdia atea al zenuten?

Eta ikusiko degu eguraldiaren iragarpena, baina esandako oraingoz albiste beltzak, hala ere ostiral eguerdira arte itxarongo degu azken eguraldi partean zain, oraindik 4 egun geratzen baitita eta prezipitazio probabilitatea aso jeitsi daiteke ordurako adib, atzo %85 zen, gaur %70... aber aber.

2012/09/17

PsycoBIDEOA: Tolosako Triatloia 0.0

Batzuk ahuntzen pare mendiduatloizirkuituan... ba ni nerian, astoen pare, ttirriki ttarraka ta burugogor ta temati.
Pablok jundan asterako di-da batian indako montajia denontzat oain:
http://www.youtube.com/watch?v=1WSHVlF9U38&feature=g-upl

IBARRAKO MENDI DUATLOIAN AITOR REGILLAGA 4.


Hasi da bigarren ekitaldia EH-ko mendi duatloi zirkuituarentzat. Lehen proba aurrekoan aipatu bezala Ibarran lehiatu zen, eta zer esan iazkoaz gain? Jende asko ikusten, ibilbidea gogorra (mendian gaude, beraz kejak ez dia onartzen), guk gogorragoa egiten dugu, eta festara Lontxo ere animatu zen 24ºko opariarekin aste osoa freskotik eta bustitik eskaini ostean. Nahasketa polita dudarik gabe larunbatekoa.

150 partaide irteera marran  izan zirenak, denetan azkarrena Jon Erguin, Unai Yus-ekin bizikletako saioan  buruz buruko eder baten ostean, azken korrika saiora indar gehienekin iritsi zena izan zen, horixe izan zen bere garaipenaren giltzarria. Gure basurdeei dagokienez, mendiko sekzioko ia partaide guztiak  izan ziren eta gauzak ezin hobeto joan zitzaizkien. Zorionak baita tolosaldeko herri desberdinetako partaide guztie ere lehen proba amaitzeagatik.

1.   Jon Erguin : 1h16'
4.   Aitor Regillaga 1h20'
13. Iñigo Aseginolaza 1h26'
20. Lier Etxeberria 1h29'
29. Iñaki Insausti 1h32'

Hona hemen protagonisten iritziak:
Regillaga: gustura nago lortutako emaitzarekin, korrika oso oso gustura aritu naiz,  lehen biak beste puntu bat dute bizikletan gainean eta ezin zitzaien jarraitu, pena 3garren postuak aldegin izana, podium gehio zapalduko dituk bai aurten!
Asegi: emaitzari begiratuta kontetu egotekoa, baino sentsazioak  txarrak, " ez nijoan" bero puntu horrek ere ez dit lagundu, baina gustoa.  orain lasterketa asko zerek  ta freskatuko dik!
Lier:  Udaran egin ditudan entreno apurrak eta gero eta lehenengoa izateko, ezin gehiago eskatu, beheraka dena eman dut, pozik egoteko emaitza, oraindik karrera asko daude. Karrera bezperan sozidadean afaltzea peligrosoa izaten dek... ;)!
Iñaki: gogorra da iaz atzean  uzten zenuen jendea aurten aurretik izatea eta ia segitzeko gauza ez izatea, baina ezin da gehiago eskatu 10 aste entrenatuta bakarrik. Hemendik aurrera dena goraka dek!


EH, zirkuituko 2. proba datorren larunbatean hilak 22an izango da Zubietan atsaldeko 16tan. EH-ko Txapelketa izango delarik.

Pd: argazki batzuk izan ahala jarriko ditugu, 

---------------------------------------------------------------------------------------------------------

XIV orduak  montanbaikarekin ere egin beharko dira aurten ezta ekipo, 68km 2000m desnibel metatua. ? Iaz data jarri zen baino eguraldiak bertan behera utzi zuen txangoa.  Aurten honako data hau proposatuko  dugu Irailak 29 larunbata irteera. goizeko  7:30tan "66 taberna aurreko plazan!,  azken batean 7-8 ordu beharko baitutgu hamaiketako barne etxera bueltatu arte. Zer iruditzen? Dakizuen bezala erritmoa lasaia izango da, denei itxarongo zaie , baina rodatuta egotea gomendatzen da ze Pako jaunan bisita ere hor izango baitu uste gutxien duenak.  Hori bai , hamaiketakoa "normalagoa" egitea ere ez litzateke gaizki egongo, ze goatzen zeate Guardetxe aldea igotzen pasa genitun miseria tripa beteta?

Komentarioak eskertuko dira.

2012/09/10

AGUR UDA, KAIXO UDAZKENA... eta beste 11 kontu...

Karreterako bizikletan ibiltzen diren askok  "montanbaika" hitza neguarekin lotzen dute. Bestelako entrenamenduekin aurre denboraldia edo pretenporada delakoarekin, deskantso aktiboa izenez ere ezaguna den kirol ziklo batekin.  Irailean gaude, euskal jaiak, estropadak igaro dira, Espainiako Vuelta ere amaitu da, oraindik egutegiak udan gaudela dio beste astebetez, baina udazken usaina hartzen hasiak gara gutako asko eta asko udako hilabete bero eta luzeen ostean.

 Ez ohiko udara baten ostean, ez ohikoa taldekieek udan egin dituzten triatloi eskasia dela eta aipatzen dut. Azkenekoa aurreko asteburuan izan zen, San Juan de Luz/ Donibane Lohitzunen, Half IM distantzian, 1,9km+90+21 bertan izan zen basurde bakarra Esnaola izan zen, baina azken astean txorkaila bihurritu ostean  3garren sektorean hasi zenean 6. kilometroan nahikoa zela iritzi zuen txorkatilarekin hitz egin eta gero.

Baina zikloak aurrera darrai. (negukoak-duatloiak-triatloiak-mendikoak...)Hurrengo astean,  berez Mendigorrian lehiatuko da nafarroan urteko azken triatloia, (Mendigorriako Triatloi Krosa + Nafarroako I. Kuadriatloia, EAEn azkena Gasteiz aldean jokatu zen 2005 inguruan... Baina Tolosaldekoek beste leku batean dute zita. Ibarran hain zuzen ere. Etxean jokatzen den proba bakarra izaten da, gertuko eta ezagun gehien elkartzen diren plaza izaten da, karrera batera kotxerik hartu gabe joatea dudarik gabe gauza handia izaten da.

Ibarrakoa, EHko Mendi duatloi zirkuituko lehen proba izango da. www.mendiduatloia.com. Aurten, iazko arrakastaren ondoren 12 proba izango dira astebururo astebururo abenduak 2a bitartean. Lehen proba honek 5,78km izango ditu lehen korrika saioan, (iazkoaren erabat desberdina, akaso mendiko edo karreterako zapatillak eraman plantetau beharko da, 2 itzulitara jokatu da, dudarik gabe jendearentzat primerakoa izango da birritan pasatze hori, bizikletakoa bezala  14,80km iazkoaren ia berdina azken km-ko detaile batzuk salbu. Eta azken korrika saioa 2,89km.

Bitartean, Maialen Muñoz gure Sub23 mailako neska bakarrak, (blog hau irakurtzen duzuen neskok  animatu zaitezte gure taldekide izaten!) Euskadiko selekzioarearen deia jaso du asteburu honetan Espainiako Autonomia arteko txapelketan parte hartzeko. Dudarik gabe sari bikaina uda osoa entrenatzen aritu ostean eta zumaian hain ondo ibili ondoren. Disfrutatu beste behin, (udaberrian duatloikoa lehiatu zuen) eta horren ostean hartu merezitako atsedena!

Eta nola amaitu sarrera hau, aurreko larunbatean bizitakoaren ondoren. Tolosako 0.0 triatloia ospatu zen, bai, orian sartu ginen igeri egitera, gero orexara joan ginen eta amaitzeko dama berde eta berazubiko zuebien artean bi itzuli eman genituen. Espektazio handia piztu zen ferira hurbildu zirenen artean, ezen orian igeri egitea nahiko tabu  moduan ikusten eta sentitzen baitu jendeak, Baina esan primerakoa zegoela ura, ez zuela inolako usai txarrik, eta uran gainean flotatzen ere ez zela ezer arrarorik ikusi. Hasieran ia denok neoprenoarekin igeri egin genuen baina amaieran denok ezer gabe sartu ginen txapuzoia ematera, hori bai bazpare gero ondo ondo garbitu genuen gorputza ur beroa eta jaboaiakin, baina dirudinez inor ez asuncionea igo oraindik... kar kar...Dudarik gabe , datorren udaberrian kedada bat baino gehiago egingo ditugu taldekoek kontxako badiara joan beharrean. Goiz ederra pasa genuen, TTT-pielo mitikokoekin eta eta TTT-mahalakoekin.

 Esanda bezela, hitzordua irailak 15 atsaldeko 16tan Ibarrako Plazan, eta gero Tolosako zerbeza feriara tragoxka batzuk hartzera, ze plan hoberik?

Beteranoek  ez dituzte ezagutzen gelak eta barritak, horiek platano, pikuk, ta txoixo bokadillo eskolako die...
 Boxeak, saltseron batek alfonbrak lortu zitun... eta urdinak gainea!!!
 Irteera lerroa, arraunlarien ziaboga lekua...
Piragua eta guzti, zer gehio behar degu.... dudaik gabe hor behetik beste ikuspegi bat du herriak...proatu nahi??

2012/09/06

Historikua: TRIATLOIA 0.0 TOLOSA

Euskal Herriko lehen triatloian parte hartutako triatletak irteera lerroan.
Pielo-TTT majikua Mahala-TTT galaktikuakin uztartuta (Ondarruko saltsakin).
Dina Bilbao ta Javier Urkola gogoan.
Araxestik Oriara: Txaraman behinola egindako esperimentuaren segida.
0 testa, aurrea beida?