2013/02/25

MUNGIA: Duatloi zirkuitiko 3. proba.


Eguraldi petrala, hotza, elur busti, haize fina... baina 150 duatleta ingurun irteera lerroan. Maialen beste behin sub23m mailan txapeldun, baina larunbatean absolutua lehiatu nahi zuen, gogotik saiatu zen, baina ezin izan zuen lortu. Absolutuko 4. postua erdietsi zuen. Bizikleta indartsu zegoela erakutsi zuen, 2garren partzialik onena eginez, baina Naiara Perezek (T. Santander), jakin zuen lasterketaren egoerari probetxurik onena atera eta garaipena erdiesten.

Mutiletan beste bi basurde izan genituen, Sinoe 42. eta Alar 69.Azken honek, bizikletan saioa bikaina egin zuelarik trankari zituen hauts guztiak kenduz.

Hurrengo zita Eibarren izango du duatloi zirkuituak, plaza mitikoa euskal duatloein saltsa honetan. Gogogan dugu oraindik 2005ean, maiatza  erdian egin zuen beroak zer nolako txakalaldia burutu zuen duatloilarien tropelean. Beste zita Isaban izango da, neguko triatloian, euskadiko txapelta izango da. Lehenik isabako karriketan egingo dute korrika (8,3km), 22km bizikletan, El Ferial arte, belaguako portuan eta behin goran daudela 10km iraupen eskian.  Gaur astelehena ez dugu uste panorama ona izango duenik belaguako mendateak. Ea astea nola joaten den, badirudi eguzkia datorrela etzitik aurrera. Aurreko edizioetan elur eskasia bazen arazoa oraingoan elur gehiegi izatea izan liteke arazo, nor daki, akaso bizikletan ez dute goraino igo beharrik izango eta Mata de hayako zelaietan eskiatu beharko dute zirkuito erabat lauean.   Bertan Jose Luisek betereno V1 mailan duen guztia emandi nahiko dudarik gabe eta nork daki absolutuan sorpresatxoren bat eman lezake akaso.  Baina horren guztiaren berri igandean izango dugu. Bitartean entrenamendu onak izan!


2013/02/18

HASI DA ZIRKOA!


Eguzkia ateratzearekin bat hasi da Euska Herriko Duatloi zirkuitua aurtengoan. Sopelanan eta Barakaldon lehiatu ziren lehen bi probak distantzia sprintean, 5 korri+20 bizikleta+2,5 korri, (ordubetez azpitik garaileen denbora zenbakiak gustuko dituztenentzat).
 Sopelanan, Jose Luis berrobitarra V1 mailan 4 izan zen, eta absolutuko 34.  Dudarik gabe indartsi iritsiko da hemendik bi astetetata Isaban jokatuko den Euskadiko neguko triatloi txapelketara.

                                                                                                Bai  ni naiz!

Barakaldon  Maialen izan zen gure ordezkari bakarra, taldeko gazteena da, baina emaitza aldetik balitz...  Igandean absolutuko 2. izan zen, 25" ingurura geratu zitzaiolarik garaipena, lehia estua izan zuten dudarik gabe lehenbi sailkatuek. SUB23 garaipena berea izan zen.

Antzuolako 8 miliako mendi lasterketan ere izan zuen TTT-MAHALAK ordezkaritza, bertan lokatz eta elur artean entrenamendu polita burutu zuten Igorrek, Borjak  eta Maitanek  beste batzuk grupetan kilometroak egiteko aprobetxatu zuten bitartean.

Hurrengo zita Mungian larunbat arratsaldean, distantzia sprinteko duatloia izango da.




2013/02/14

ELUR GEHIEGI, DUATLOIAK HASTEAR...


Bukatu dira aitzakiak, iñauteriak pasa ostean jada serio jartzeko garaia izaten da, hemendik aurrera entrenamenduek eta egutegiko X-ek dute preferentzia. Indar eta ilusio guztiek urteko gure erronka pertsonaletara garamatzate. Gurutze hoietako bat, iñauterietan zuten batzuk Ansoko neguko triatloian, baina hainbeste elur omen dago errepide bazterrean eta inguruetan ezen ezin izan zutela proba burutzeko aukerarik izan. Asteburu hontan Jacako neguko triatloia ospatzekotan zen, baina elur pila dago inguru haitan  eta oraingoz ez burutzea pentsatu dute. Beti ere 3 sektoreetan behar duten segurtasuna bermatu ezin dutelako, eskakizun batzuk daude eta horiek bete ezin dituztelako geratu dira bertan behera.  Ansokoa printzipioz otsailaren 24ra edo martxoaren 24ra igaro dute (adi egon beraz Araogoiko Triatloi federazioko web-ari). Jacakoa ez dakigu zertan izango den, eta martxoaren 3an Isabako lehiatuko da gauzak ondo bidean. Hemen ez dago tarteko ezer, edo elur juxtua, edo gehiegi... hala beharko du. Asteburu ona dudarik gabe, zeru urdin baten azpian eskiatzeko, aukera duzuenOk aprobetxatu, azken hamarkadetako elurterik handiena izan denaren ondorena omen da eta!

Asteburu hontan hasiko da, Euskal-Nafar duatloi zirkuitua. Larunbatean Sopelananan eta Igandean Barakaldon ospatuko dira. Biak ere distantzia sprintean izango dira.

2013/02/06

IÑAUTERIENGATIK ITXITA



Irakurtzen segi aurretik eman "play" bideoko musika entzuteko...

Batzuk ostegunetik asteartera egunero izango dute jai honekin hitzordua, beste batzuk osteguna herrian pasa eta elurra dagoen parajetara joango dira hurrengo egunetan, beste batzuk akaso ez dute iñauteria gustuko, edota ez dute jairik egun hauek ospatzeko... berdin du, Tolosako iñauteriak desberdinak dira, animatu zaitezte gure herrira bisitatzera egun hauetan!





Pd: kanpotarrei oharra, igandera arte ez da inor mozorrotzen!