2011/04/19

ITSASO EUSKADIKO TXAPELDUN





Larunbat ontan ospatu zen Arrigorriagan Euskadiko distantzi luzeko duatloi txapelketa eguraldia lagun zela , 12-75-12 distantzian. Dudarik gabe inguruan dauden proben artean gogorrenetarikoa.

Auten oitura biurtzen ari den bezala nesken parteartzea aipatu bear Itsasok proba irabazteaz gain Euskadiko Txapelketa lortu bait zuen. Lehenengo sektore gogorraren ostean bizikletan emandako erakustaldiarekin proba erabakita utzi zuen azkenengo transiziora lehen postuan aiegatuz. Azkenengo sektorean bigarrenarekiko zuen abantaila areagotu egin zuen proba irabaziz erakustaldi baten ondoren. Iazko neskaren garaipenaren denbora ia 20 minututan jeitsi zuen.Zorionak!!!

Mutilei dagokionez Lihereen debuta olako distantzian aipatu behar. Aurreko asteburuan Logroño aldean egindako prestaketa naiz ta onena ez izan proba ederki amaitu zuen. Lehen sektorea gordetzen joan ta gero bizikletan Draffting gabeko lehen proba zuenez bizikletan duen maila ezin izan zuen erakutxi. Ala ere azkenengo sektorera ondo aiegatu zen proba gustara amaituz, probaren gogortasuna ukatu gabe.

Bestalde Ibontxo eta Alberto ez zuten beraien eguna izan. Ibontxok lehenengo sektore ikaragarri baten ondorez bizikletan arazo muskularrak izan zituen eta azkenengo sektorera proba uzteko zalantzakin aiegatu zen. Hala ere proba amaitzea lortu zuen.

Albertok ordea lehenengo kilometrotaik sensazio txarrak izan zituen eta naiz ta errexena proba bertan bera uztea zen, proba osatu egin zuen, ori bai, mixeri pixkat pasata.

Nik deskalifikatua izan nintzen. Sarasola portua azkenengoz jeisten geundela Ugaora bidea txartel ori bat jaso nuen. Ez nago ados txartelarekin baina ori beste asunto bat da, TAS-era errekurrituko dugu. Txartela jaso ta gero boxexetan 5 minutu geratu bear nintzen eta ez gelditzea erabaki nuen proba osoa jarriean egiteko. Naiz ta deskalifikatua izan zapore onarekin amaitu nuen,iazko denbora obetzea lortu bait nuen.

Probako argazkiak

https://picasaweb.google.com/urbiko/DuatlonArrigorriaga2011#

Ba auxe Arrigorriagan gertaturikoa. Naiz ta proba gogor xamarra izan eta jende azko atzera bota , oso proba polita da eta jendeak parte artzera animatuko nuke. Ba ori, taldeko urrengo zita Senperen, aste santua aprobetxatu bear entrenatzeko.

2011/04/13

GIPUZKOAKO TXAPELKETA TOLOSALDERA!!




Beste behin, eta urtea hasi besterik ez da egin... eta TTT-MAHALA ren aro berri honetan beste pauso bat gehiago. Gipuzkoako Txapelketa irabazi baitzuen Maider Gaztañagak emakumezkoen lasterketan, eta bigarren Itsaso Leunda grupetakidea. Karrera Gurutxe Frades (Mugarra TT) irabazi zuen 10"ko errentarekin. 3 karrera eta hiruretan podiumeko postuetan!!
Mutilak ere han izan ziren, aipatzekoa batzuk bota zuten entrenoa, Tolosatik azpeitita bizikletan joan, duatloia egin, eta etxera bizikleta itzuli. Bezperan 4H bizikletan eta 1H korrika egin eta gero... enfin, iron manak horixe dauka.
Hurrengo zita Arrigorriaga, eta hau urteko lehen berotu serioa iznago da, ordezkari gutxi izango ditugu, baina egurre! 12km korrika, ikearrizko desdibelakin, gero 75km aldapatsu eta bukatzeko 12km zelaiean errex egitekoak.

2011/04/06

ERMUAKO DUATLOIA

Joan den larunbatean Ermuan Duatloi Sprint bat ospatu zen. Korrikako lehen sektorea azkarra izan zen, zirkuito bati bi itzuli emanez. Ondoren bizikletako saioa exigentea, eta korrikako azken trantsizioa ere aldapa ugarirekin. Saikapenei dagokionez, gizonzekoetan Iñigo Aseginolazak 20. postua lortu zuen eta emakumezkoetan berriz Tolosaldekoek lehen eta bigarren postua erdietsi genuen. Ermua ezagutzen ez duenarentzat, herri hau aldapaz josita dago eta beraz ulertzekoa da kale askotako eskailera mekanikoen arrazoia. Orohar giro polita izan zen eta datorren urteko egutegian kontuan hartzeko beste proba bat dugu bere gogortasunagatik.