2012/11/19

LIZARRAKO MENDI DUATLOIA ETA MARATOI ASTEA.

Esperantzarekin ginen Lizarra aldean ateri izango zela, ezen gauen euria barra barra bota baitzuen. Lizarran ateri zen, baina gauean asko bota zuela eta jendea kezkatu zegoen han egon zitekeen lokaztiarekin, baina ikusi zena zera izan zen, hemengo eta bertako lokatz kontzeptua desberdina dela. Lokatza izan zen bai, baina Amasakorekin konparatuz gero huskeria izan zen bertakoa.


Irabazlea Jon Erguin izan zen, azken hiru probak irabazi ostean berrito ere lidertza eskuratu du. Lizarran lasterketa buruaren motoaren atzetik zihoala ibildez nahastu zen motoa eta metro gutxiago egin zituen, baina ordurako errenta majoa hartu zen, eta aurkariek ez zuten inolako pegarik jarri garaipena berari emateko. Argi ikusi baitzuten zein izango zen eta karreraren patua.  (motoa ohiturari jarraituz Lizarran ospatzen den "Open Navarro  BTT"ko bidetik sartu zen, gure karrera ere berdina zen azken jeitsiera oso teknikoa salbu)
Bertaratu ginenak hiru izan ginen oraingoan; Liher (21. ez zen erabat gustura mutila, beraz hurrengo igandean berriz egurra emateko gogoz da), Iñaki 30 (oraingoan ere beste arazo mekanikoa bat izan zuena, oraingoan katearekin,). Yon ( Out, bizikletakoan utzi behar izan zuen). Lehen biak bat etorri ziren idearekin zera izan zen, lizarrako pistetan 29"ko bizikletak izugarrizko abantaila duela, lanak izan zituzten bizikleta hauek jarraitzen, eskerrak gero bidetxur earrak bazeuden!. Hurrengo zita, igandean Zalla, azken aurreko proba. Ea zenbat animatzen diren gure taldetik, 

Bestalde, datorren igandean lehiatuko da Donostiako maratoia, bertan izango dira gure taldekide batzuk, hala nola, Haritz Mendia, Andoni Uralde, Ibon Gonzalez ( 25km ko testa 3'45"n egin zuen duela astebete!), Akaso besteren bat ere ateratzekoa, hala bada aipatu mesedez!



2012/11/12

48. BEHOBIA-DONOSTIA LASTERKETA




Eguraldia ez zen aitzakia izan atzokoaren ere 48. ekitaldian, 21000 izan ziren irteera lerroan 4000 etxean geratu zirenak.  Iazko hego haize berotik, aurtengo euri eta hotzera. Oso desberdinak urte batetik besterako denborak, horren islada jendeak lortu dituen markak.Gizonezkoetan Jaume Leivak irabazi zuen (1h01') eta emakumezkoetan Oihana Kortazar mendi korrikalariak (1h15'). TTTko irabazlea beste behin Berrobiko ordezkaritzan izan zen, gizon proban lehiatzeaz gain korrika ere bikain moldatzen dela erakutsiz. Oker ez banago gainera Jose Luisen Berrobiko errekorra ere segundu dexentetan hobetzea lortu zuen.

Patinetan (ez det ulertzen zergatik deitu behar zaien Roller, hitz ingles bat, hemen bizitza guztian pa-ti-nak deitu ostean...), Ion Marin eta Igor Aranburu izan ziren, nahiz eta sailkapen nagusian euren izenak ez atera, zmz jun zan asuntoa?

Taldekoen sailkapenak, (dorsal ofizialakin atera direnak, besteen berri baduzue ba komentatu)

Ibai Madina: 1h10'32"
Ion Alberdi: 1h11'21"
Aitor Elduaien 1h22"13"
Sinoe Sanz 1h18'36"
Jon Irazustabarrena: 1h27'04"
Alar Sevillano:1h32'55"
Edu Gonzalez: 1h23'40"
Liher Etxeberria 1h20'54"

Gainetik begiratu det, beraz seguru baten bat ahaztu zaitela.

Bestalde, datorren Igandean Lizarrako Mendi duatloia ospatuko da. Korrikako sektorea misteriorik gabea da, parke eta bidetxurretatik, zailtasunik gabea, jeitsierako arroka batzuk salbu. Bizikletako entretenigarria oso, hasieran Lizarrako aldeko gari soroetako pista zabaletatik, baina gero bidetxurretatik barrena, azken jeitsiera oso oso politarekin, dudarik gabe zirkuitoa ezagutzeak mesede egiten duen probetako bat da.

2012/11/06

AMASAKO MENDI DUATLOIA ETA PRE-BEHOBIA


Dutxak gainbaloratuta daudela esan zidan aurrekoan montanbaikean bizitza guztian daraman lagun batek.  Zenbat aldiz, EHko txoko desberdinetan gorputza eta bizikleta lokatzez zikindu ondoren iturri edo erreka ixkinen batean kentzen zituzten zikinik handienak, bai gorputzekoak baita ere arropakoak ere.  Horrelaxe izan zen Amasako 11. mendiduatloiean,  frontoiko dutxak itxita eta Billabonara jeitsi beharrean, ba erabat marroiak zeudenez parte hartzaile guztiak eta erropa sekoa jazteko gogoa zegoenez, ba bizikleta garbitzeko mangera hartu eta hantxe aritu zinen bata bestea mangerarekin garbitzen, ur fresko freskoarekin eta 15 bat graduko tenperaturarekin. Ura hotza ona omen da errekuperatzeko ezta?

Amasako zirkuitoa ikusgarria da, edo gora edo behera, azkar edo mantso, ez dago tarteko ezer, benetako montanbaika dudarik gabe. Belaze batean barrena lehenik, ziklokrosa bailitzan,  lokatzezko jeitsiera gaiztoa ondoren, jeitsiera azkarra ematekoa gero, igoera pikoa , itoa,ia dena sartuta egitekoa,  repetxo itogarriak, artasoroko eta beste hainbat belazetako jeitsiera ikusgarri-azkarrak, eta igoera nekagarriak, lokatza belarra zen leku bakoitzean izaten den bezala, eta klaro segun ze kubierta zenuen ba festan beste modu batean sartzen zinen. Erorikoak hamaika izan ziren egunean zehar, normala , belardiak lokazti bihurtzen direnean aurreko frenuarekin ez da hitzegin behar eta atzekoarekin ere ez askorik, destinoan eta pilotoan abilezian esku utzi behar da dena. Horixe da benetako montanbaika, pilotoaren abilezia.
II. Euskal Herriko duatloi zirkuitoa Amasan from 28 Kanala on Vimeo.

TTTko lau partaide izan ziren bertan, eta horietako bik soilik izan zuten helmugara iristeko aukera, basurde kasta erakutsiz lokatzetan zuten guztia eman ondoren (basurde kasta laurek erakutsi zuten lokatzetan!!) Egia esan, TTTko mendi sekzioak bazirudien lanak izango zituela talde osatzerakoan aste hasieran baino sekzioko alde batek interesa eta gogoa azaldu zituen asmoa aurrera ateratzeko. ;)

Jose Luis: lehen korrika saioan taldetxo bat bidegurutze batean nahastu zen, tartean Yus, Jose Luis eta beste batzuk, eta horrek zenbaiti ez zien mesederik egin. Remontatzea beti da gogorra, hala ere berak esan zuen ez zela bere eguna izango, ze lokaztian ez zela batere gustura ibili, zapore gazi gozoarekin zen dudarik gabe, nahi izanez gero hortxe daude Lizarra, Zalla eta Murgia arantza ateratzeko. 55ºizango zen helmugan.

Edu: entrenatzera atera zen, berotualdi bat hartu eta etxera joateko, baina azken itzulian sartzean zulatua izan zuen eta aldatzego gogorik ez zuenez, erretiratzea pentsatu zuen. Baina entrenoa hankatan eraman zuen.

Artutxa: hau ere entrenatzera, baina Eduri zulatuarekin lagundu zion eta eta txoixo pintsoa jatera joan ziren biak, , ederki egin zuten! hau ere entrenoarekin etxera.

Iñaki: Latigoarekin atera zen, buruarekin jakinik bizikletan ia ordubeteko lana zela, bigarren itzulian arazo mekaniko doble baten ondorioz denbora tarte ederra galdu zuen, gero aurrera egin zuen berriro, baina pena horrekintxe geratu zen, 25garren izango zen sprinta berastegiar nekaezin batekin galdu ostean.

Hurrengo zita, Lizarran Azaroak 18an. Zirkuito dibertigarri batean, denetik duen horietako bat, ea eguraldiak lagundu eta zirkuitu azkar bat topatzeko aukera dugun azkeneko lokaztiak alde batera utziaz.

Eta Igandean Behobia, urteko zita handia  korrikalari askorentzat, egia esan ulertzekoa ere bada bertako anbientea ikaragarria dela eta.  Gure taldekideak ere bertan izango dira, patinekin eta zapatillekin, eta Jose Luisek esanda bezala Berrobiko errekorra berriro ere arriskuan egongo da, jendea oso indartsu baitago. Egia esan, eztakit zenbat diren ateratzekoak, hori sailkapenekin egiaztatuko dugu eta ahoz ahokoarekin. Badakizue, asteazkenean azken entreno fuertea eta atseden hartzea, behobian denan beharra izango da eta, funtsean oso proba gogorra baita. Zorte on eta disfrutatu bertaratzen zareten guztiok!

2012/10/23

KIROLA BAI.......PARRANDA ERE BAI!!!!!!

Izenburuan diogun bezela....kirola bai...parranda ere bai!!!!!
Urte bukaerara iristen ari gara eta eldu da denboraldia behar dan bezela amaitzeko ordua, iritxi da taldearen eguna ospatzeko momentua, nolabait kirola alde batera utzi, praktikatzeaz behintzat, ze pikeak, apostuak eta erronkak milaka agertzen dira egun honetan, eta gure artean normalean egiten ez degun zerbait ( batzuk behintzat) egiten disfrutatzeko ordua.
Aurten badira aldaketa batzuk, hasteko goizeko aktibidadea oraindik ez dakigu zein izango dan baina badaude aukera batzuk, horietako bat itxi ez gero abixatuko degu, eta bestela urtero modun egingo degu zerbait gose pixkat edukitzeko bazkal orduan.... bestalde aurten bazkaria ortzadar elkartean izango da chef "edu gomez noya"-ren eskutik eta bide batez Ero-etxe elkarteari atseden bat emango diogu, bazkal orduan behintzat..........
Eta bestela ezer berririk, urtero legez seriotasuna eskatzen degu izena ematerakoan, aurten denbora askorekin abixatzen ari gara jendeak "baimenak" eskatu behar baditu bere lanak behar dan bezela egiteko, beraz argi eduki, "ez dakit" guretzat "EZ" da, eta ez itxoin azken ordurarte.
besterik gabe, esan egun haundia abenduak 1-n izango dala eta goizerako hitzordua jarriko degu aurrerago.

2012/10/16

SAN ESTEBANGO XV. KROSA


1987ko urriak 12 batez, San Esteban auzko bizilagunek  Tolosaldean oso errotua dagoen krosa antolatu zuten estreinekoz. Lehen ekitaldi hartan, garaileak Peio Garin eta Maria Luisa Irizar izan ziren (ustez izen hauen entzun nituen megafoniatik gauzak esplikatu zituztenean, okerrik ezean zuzendu mesedez). Biak hala biak jada dorsala janzteko mundu hau utzia dute. Mutiletan izango dira urtero urtero atera direnak ere, neskatan aipatzekoa da adibidez Rosi Talavera, lehen edizio hartan onenean artean izan zena era aurrekoan ere hantxe izan zelarik onenen artean. 25 urte hauetan gauza asko aldatu dira, 2004a bitartean San Blas bi aldiz igotzen zen zirkuito gogorra antolatu zuten, orduz geroztik arrazoi bat edo besteagatik ez zuten ibilbide berdina berdina egin hurrengo edizio guztietan, 2 urte baino gehiagotan ez zuen iraun ibilbide aldaketak, baina iaztik eta herriko obra guztiak jada amaituta, zirkuito "ofizial" berria osatu dute, 10km dituelarik, bastante zehatza gainera, 7 repetxorekin, (beno san blas portu da), eta hori gauza positiboa da, ibilbide jakin bat izatearena, errekorrak eta antzekoak konputatzeko. Kuriosidade gisa esan, urte askotan (ez dakit zenbat, baino 10 baino gehiagotan ustet det), egun berean Berazubiko montanbaik martxa izaten zela, honek ere ibilbide desberdinak izan zituen, 26km-35km-42km... izatera iritsi zelarik, baina hemen gainbehera izan zen parte hartzaileen artetik eta egun jada ez da antolatzen.

www.kiroltraining.com -etik hartutako argazkia.


Gu, TTT-MAHALA , ere bertan izan ginen, azken 25 urte hauetan bezala, gure patrozinadorean nikia erakusten. Aurtengoan eguraldi goibela zela, irteera baino lehen euria egin zuen, gero atertu zuen, eguzkia ere atera zen... baina 20' ostean egundokoa bota zuen, 10' izan ziren, baina blai eginda utzi gintuen, hura euri jasa, eta ondoren barealdia izan zen, ekaitz guztien ondoren bezala, baina gutxitan harrapatu gaitu horrelako euri jasak lasterketa batean. Hala ere, Ecotrimad 2011arekin konparatuz gero, huskeria izan zen...

25. urteurrena San Esteban auzoko krosak from 28 Kanala on Vimeo.

Denetan azkarrena Santurtzi aldetik etorritako Hicham Oualla izan zen, Unai Arroyo 2, Eneko Garin 3, Ander Ortiz 4., Iker Beristain 7. Hauek lehen zazpietan sartzea lortu zuten, eta zergatik aipatu ditudan ba Tolosa CF taldeko fondo kirolarietako elitea eta etorkizuna direlako 17-20 urte artean baitituzte. Beraz etorkizuna eurena da, eta nola ez, harrotasunez betetzekoa da , herriko krosean herriko taldeko kirolariek txapela irabazteko lehiatzea kanpokoen aurrean.

XXV. San Esteban Krosa/Tolosa (2012ko sailkapenak)

Bestalde, larunbatean Gorbeia Suzien mendi lasterketa jokatu zen, 28km, zituen bertan izan Iñigo Aseginolaza. Igandean 3hondartzetako krosa jokatu zen, bertan ere ordezkaritza izan genuelarik. Ordezkaritza izan ez genuen lasterketa Gallartako mendi duatloiean izan zen, baten bat azaldu bazen, ez zuen lortu behintzat metara iristea.

Larunbatean XIVorduak montanbaikean egiteko asmoa, dirudienez eguraldiak lagunduko digu oraingoan, gainera lokatza ere izango degu zenbait tokitan... beraz konpleto, hitzordua badakizuen goizeko 8tan "66" Tabernan/Berazubiko Plazan. Eta erropa eraman, guante luzek.... ze Aralarren haize fina izango da.


 Pd: Antolakuntzak dioen bezala, propagandik entzuten ez bada ere, hurrengo urtean urriak 12an goizeko 11tan XVI edizioa antolatuko da. Beraz, badakizue.

2012/10/07

ARRIARAN EHko. mendi duatloiko IV. proba



Oraingoan ere taldeko partaidetza oso juxtua izan zen, Lier izan zen oraingoan errepresentazioa 15. postuan sailkatuz. Berarentzat zirkuitu aproposa zen, zirkuituak zituen jeitsiera teknikoengatik, baina aurten bere helburu nagusietako bat nBehobia da,  noski proba hauetan ere parte hartzeko asmotan da, horregatik hemendik aurrerakoetan sasoi puntua gorantza doan heinean iaz bezala top10 ugari egingo ditug gauzak ondo bidean. Oraingoan Luis Mari Urizarrek irabazi zuen, eta Jon Erguin 3. sailkatu zen. Dudarik gabe, aurten ez da iaz bezain sasoi betean goierritarra. Eta Luis Marik bere belauneko minak ere ahaztu dituela dirudi.





Egun berean, baina goizean Oiartzunen Aiako Harria montanbaik maratoia lehiatu zen. 55km Aiako Harrietan barrena, ibilbidea zoragarria, bidexka, pista,belaze... eta behingoagatik lokatzik gabe, horren adibidea bizikleta hautsez iritsi zela eta erropa garbi, lokatzik gabe, hautsez klaro. Bertara kuadrila polita gerturatu ginen 11 hain juxtu ere, batzuk azkarxeo besteak lasaixeo baina denek lortu zuten helmugara iristea. Dudarik gabe proba oso polita, baina gogorra, 2000m desnibel positibo zituen, beraz ez zen proba makala, gainera egin zuen hego haizearekin tenperatura ba dexente igo zen urria izateko eta kalanbre festea ere izan zen partehartzaileen artean. Eta baina "petardo", Pako lagunaren, arazo mekanikoen... festa ere...

Pd1: Urriak 12 goizeko 11tan San Estebango auskalo zenbatgarren krosa, 26? 27?... 10km dituen ibilbidea, gogorra tartean 6 aldapatxo pasa behar direlarik, batzuk motza, besteak luzeak, batzuk pikoak, besteak ez hainbeste... gogorra dudarik gabe egurrean joanez gero. Badakizue, mahalako kamiseta hartu eta izerdia ateratzea, ez dago zertan tope egin beharrik.... azkenarentzat dozena pastel egon ohi dira...

Pd2: Pilarikako asteburua zubia denez, ez,  baina, hurrengo data urriak 20 larunbata, goizeko 8tan "66"n/Berazubiko plazan, XIVorduak MTB egiteko asmoz. Ea eguraldiak laguntzen digun eta jendea animatzen den.

2012/10/01

MALLABIA: EH-ko mendi duatloi zirkuituko III. proba.



Gaurkoan Itsaso Leunda (Saltoki Trikideak) zoriontzetik hasiko naiz, naiz eta gure koloreak ez defenditu gure taldekidetzat kontsideratzen baitugu elkarrekin entrenatzen pasatako ordu pilengatik. TTT espedizio guztietara apuntatzen baita.  Azkeneko emaitza oparoa  igandean Bartzelonan jokatu zen



                                        Agur 2012 denboraldiari! Distantzia luzean denetarako denbora egon ohi da.




Challenge Iron Man-ean izan zuen, aldi berean espainiako distantzia luzeko txapelketa zelarik.  Bertan bigarren sailkatu zen Espainiako elite mailako txapelketan 10h21'ko denborarekin,  españako txapeldun orde alajaina! proba honetan Gurutze Frades izan zen 9h51'ko denborarekin garaile.  Ez du urte ederra izan Itsasok belauneko lesioa zela eta baina denboraldia hain luzea denez, denerako denbora egon ohi eta eta iraileko azken txanpan jada uda osoan erakusten ari zena azpimarratu besterik ez du egin. ZORIONAK ITSASO, BEJONDEIZULA!! Orain hartu merezitako atsedena... eta hasi pixkanaka pixkana Lanzaroterako pentsatzen.... ;)



Bitartean igandean, Mallabiako lokatzetan, mendi duatloietako III. proba lehiatu zen, ia partaide gehienek lurra besarkatu omen zuten, baina denak osorik eta kontentu iritsi ziren metara. Aipatu hirugarren proba hontan ere 130partaideren muga pasa zela, beraz arrkastaren bidetik doa aurtengoa ere. Denetan azkarrena Jon Erguin izan zen, aipagarria Eneko Gurrutxagaren 3. postua ere. Mendian erabateko artista dudarik gabe. Taldekideei dagokienez ordekaritza minimoa izan genuen, Iñigo Aseginolaza , 17garren sailkatu zen, oraindik gustuko pedal kolpea bilatu ezinik, baina oraindik lasterketa asko falta dira eta dudarik gabe top10 zapalduko duela beste behin ere. IVgarren zita larunbatean izango da Arriaranen (Beasain), beraiek izan ziren 2009n modalitate berri hau berriro indartzen hasi zirenak eta dudarik gabe asmatu zuten. Zirkuitua iazkoaren ia berdina izango da, zirkuituko zailtasun tekniko hadieneko aldapak bertan jeitsi behar izaten  dira, batzuk bizikletan eta beste batzuk korrika jeitsi hoi dituzte. Ah , aldapa gorak ere ez dira falta, baina ez lehen 2 edizioetako bezain luze eta gogorrak... (egunen batean AHTren obrak amaitzean ea berrito zirkuitu hura berreskuratzen duzuen!! igoera, jeitsiera, ordeka.. denetik zuen.)


XIV orduak: dakizuen bezala aurreko larunbatean zen  egitekoa duela 2 urte egin genuen egun pasa 90 hamarkada amaieran tolosako koadrila batek  hartu zuen ohiturari jarraituz. Ibilbidea XIVorduak oinezko martxa mitikoan oinarritua dago, baina logikoa den bezala, bizikleta gainean dena egin ahal izateko bide paralelo batzuk erabili behar dira  bide nagusitik aldenduz. Beno esaten ari nintzena, eguraldi txarra zela eta  atzeratu zen plana. Aemet-ek larunbaterako ona ematen du gaur astelenean, ea jendeak zer dioen, data posible berriak, urriak 6, urriak 13 (asteburu hau 3 egunekoa da,), urriak 19, urriak 27... 

Ba hoixe,