2009/03/01

Goatu SupeRaton: no se vayan todavía...



Lekeitiarrek eta Tolosaldekoek saio oso ona, baina ezin osoa egin
Duatloia egin behar izan dute Garraitz KE eta Mahala-Tolosaldeko Triatloi taldeko triatloilariek gaurko saioan: korrikako zintak bigarren astez huts egin du. Ondo agertu du Txetxu Urbietak mikro aurrean: "etxeko labea gaizki dagoenean teknikariari otsegin eta teknikaria konpontzera etortzen denean ondo funtzionatzen du, eta noski, behin joan ondoren, labea berrzi ere matxuratu egiten da". Ba hori, teknikariek ikuskatu zuten eta ustez punttuan jarri ere bai makina, baina gaur pott egin du.
Hargatik, Duatloia egin behar izan dute gaurko kirolariek: 5km bizikletaz, 750m ergometroan, eta 3km bizikletaz. Sailkapen orokorrerako lehen bi sektoreak hartuko dira aintzat, eta korrikako saioa hurrengo larunbat batean osatuko dute.
Hala, gaur bi marka berri jarri dira, biak emakumezkoenak: bizikleta saiorik azkarrena Itsaso Leundaren (Garraitz) eskutik 5'23"-rekin, eta ergometro saiorik azkarrena Myriam Elorzaren (Mahala-TTT) eskutik 2'44"-rekin. Bidenabar esanda, biak izan dira taldekako triatloiean parte hartu duten lehen emakumezkoak.
Behin behineko denborak Garraitzek 11"-ko abantaila atera dio Mahala-TTTri, eta gainontzerako triatloi taldeei korrikako partziala kenduz gero 3. eta 4. marka dute oraingoz:
1.- AtSS Krafft_7'16"
2.- Lagunak_7'49"
3.- Garraitz KE_7'50"
4.- Mahala-TTT_8'01"
5.- Zarautz-Codeam_8'16"
6.- Trigoi-Ampo_9'20"
Laster jakinaraziko dugu Garraitz, Mahala-TTT, Lagunak eta Orio taldeek noiz osatuko duten beren Triatloia.
Datorren larunbatean, martxoak 7, San Pedro arraun taldea eta Koaxi-Ondarroa triatloi taldea ariko dira lehian.

1 comentario:

Eurre dijo...

eta gogoan izan norbaitek esan zuen bzela, gure kirolariek mahala jogurrak janda egin zituztela euren denborak!!!! euren kasta aparte!!!