2010/02/01

REINOSAKO XXIVº NEGU- TRIATLOIKO EMAITZAK: 6º "JACKERRA", 10ª "EZPALA, ETA TALDEKAKOAN 2.




2010eko urtarrilak 30, spageti platerka, mahalako jogurrak, tiburoi zatiak, ta beste 11 gauza tripan sartu ostean.... irteera puntura joan gine, goizeko 11:30tn, termometroak 4 gradu markatzen diru Reinosako udaletxe aurreko plazan eta elurra mara mara ari du. Goiz guztian zehar eta lasterketa hasi bitartean , ze arropa jantzi, noiz, nola izan da gutako askorren buruhauseta, baina azkenean aukera zegoenez, boxetara arropa asko eman eta eta transizioa egin arte ez dugu hartu azken erabakia.

Dudarik gabe, lasterketa epiko baten atarian geunden. Ezen klimatologikoko ezin ziteken nere ustez gogorragoa izan, hotza eta elurra, horixe zen zegoena.
Eta halako batean 11:30etatik erlojuko orratzak minutu pare bat iragan ostean, hantxe atera ginen 100 partehartzaile inguru korrika bizian gorputzean genituen hotzak uxatu nahian. Aurretik honako ibilbide hau genuen, 9km korrika, azkenean 5km izango zirenak, 24km bizikletan Alto Campoo igoaz, eta 9’2km eskiatzen Brañavieja inguruko zelai aldapatsu batean.
Korrika: Etxean, km 4’ era ateratzeko asmoa zela komentatu zuten batzuk gosari garain, batzuk gehiegi zela zioten besteek ezetz.. betikoa. Baina hala izan zan, denak erritmo horren azpitik edo ia berdinduz ibili ginen, hozteko beldur ginen , hori zen asuntoa. Bertan gure Jackerra izan zen azkarreran taldekideen artean, atzeraxeago, Marin, Edu, Ezpala eta Eurre, eta hemen inguruko beste batzuz osaturiko taldetxo bat. Segundu batzutara Piepoli, eta handik gertu Reitziger. 5km ostean elurra atertu, eta “elurra txispeatzen soilik ari zen, eta halaxe izango zen bizikletako saioa amaitu artean.
Bizikleta: Jackerra, aurreko taldean sartu zen bizikletan, eta hantxe joan zen, oilar guztiekin bere basurde kasta erakutsiz bere eskiaz denak egurtzeko ilusioz eta esperantzaz. Atzeraxeago, Edu eta Marin, trantsizioa ikearri baten ondoren, zeuden bezala, arroparik hartu gabe, ziztu batean atera ziren, segundu batzutara Ezpala, bikote honekin batera taldetxoa osatu zuena. Eurre, segundu magiko batzuk galdu zituena trantsizioan, eta 2garren kilometroan gurpila zulatu zuena hotz eta elur artean .Piepoli, arropa jazten lasai aritu zena eta Reitziger, bere bizikleta estreinatu zuena. Dudarik gabe, lasterketa lantzatuta zioan. Alto Campoo-k 12km ko luzera dauka, eta ezta batere gogorra, luzea bai, eta oso luzea ere egin daiteke, bainan jakin guk ez genuela goraino igotzen, juxtu guk utzitako lekua eta gero ditu maldarik pikoenak
Eskia: Jackerrak, ikearrizko denbora eta saioa burutu zuen eskiko saioan. Eta horrek, 6- garren izatea ahalbidetu zion, , nahiko kuriosoa zen, 2, 3km inguru zituen, erdia gora eta erdia behera, eta pistako zati handi batek peraltea zuen, etzegoen huellarik, klasiko lagunentzat, eta elurra… ba bazegoen, eta izotza, eta “bentiska”, hori fijo, eta halaxe iraun zuen probaren hirugarren saioan. Gustura jakingo. genuke bai , ze temperatura eta ze sentsazio termikoa zegoen momentu haietan. Ondoren Ezpala, izango zen Top 10aren barnen, kasta eta klasea dituela argi eta garbi utziz, atzeraxeago Marin, gustura, oso eta hauek eta gero taldeko “klasikoak”. Edu, karrera polit baten ondoren, gero Reitziger, eskian klasiko estiloan denbora estratosferiko bat markatu ostean, atzerago Piepoli presa handirik gabe, eskiko asuntoa lasai hartuz . eta Azkenik, Eurre,. Bizikleta utzi eta eskiak jantzi arte, 7min pasa zituen, eta eskiatzen….. 1h 35’… deskantsoak, ipurdikoak, atajoak…. Denak barne, bai, a-ta-jo-ak, bi itzulitan kurba bat ekidin zuen ze lehen itzulian, hartutako zartakoa eta gero, tartean korrika ere ibili zen eskiak eskutan hartuz, baina han kasta guztia erakutsiz, eta aldapa gora jendea pasatzen zuela ikusiaz ba aurrera.

Pena izan zen, taldeka 2garren izatea, baina hurrengo ekitaldian parte hartzeko aitzakia baukagu.

Eta taldeak, izugarrizko detailea izan zuen, Eurre, helmugaratzen ari zenean, hantxe denak ohiuka eta txaloka, epaileak harrituta… jakingo balute, eskiatzen aurreko asteburuan “ikasi” zuela eta aldapak jeisten ez zekiela…
4. garren sektorea, “El Ebro” kafetegian izan zen, txokolatea, txurroak , kruasanak, tortila pintxoak…. Ta txoixo bokadilluak janez”.

Eta nola ez, eskerrik asko , bejondeizuela, espedizioko 3 emakumeei, ezen zuek gabe, ba ez baitzen posible izango han ondo ateratzea lasterketa osteko arropa asuntoarena. MIla esker! Zuek ere eztezue merittu makala guri aguantatzen!


Pd: Txintxoneko irabazleak, ere izan genituen, egia esan ahaztu ere egin zaizkit zein ziren, jana eta edana ere ugaria izan genuen.


pd: Garminak datuak, kuriosidade moduan, hiru link , 3 proba, saltseatu ta ikusi.

korrika:
http://connect.garmin.com/activity/23701987

bizikleta:
http://connect.garmin.com/activity/23701989

eskia:
http://connect.garmin.com/activity/23701993

13 comentarios:

Ezpala dijo...

Egunon, idatzi bikaina, baina zuzenketa baten beharra dauka, nik 13. postua egin nun, naiz ta gero beteranok ez kontatu.

Aze meritua Eurrex, pintxatu ta eskietan 3. eguna, alare Garminiak eztik barkatzen, hor ikusten dituk hire atajo guztiak!!

Lastima, taldekakoa ez irabaztea

Eurre dijo...

Garmineko link hortan, reproducir emanez gero, beste gauza kurioso bat ikusten da. Grafiko guztiak batera, ta datu festa ear bat.

NIk uste, gure sekretua izan zala, karbonara espagetik, nataik gabe jatea ;)

Piepoli dijo...

K pasa Ekipo!!!
Gogoratu gara proba ontaz denboraldi batez. Ezpalaren Patxarana ere ezin dezakegu ahaztu ezta ere goran egon zen laugarren emakumetxoa ere.

Gero arte!!!

reitziger dijo...

joe eurre!!! ezpalak dion bezela, garminak ez dik barkatzen eh!!!!! earki asko ikusten dituk hire atajuak... hoitako bat gainea earra eh!!!!! menuda kruzada!!!!hi!!! ta nere marka eskian "estratorferikoa".... oandik ezpalan patxaranan ondorioakin al hago??? portzierto, salseatzen pertsona particular baten blogak hi mentzionatze hau...hemen linka http://toninllorente.espacioblog.com/.
bueno dudaik ez dago asteburu ahazte ezina izan dala, denagatik, probagatik, giroagatik, egon garen etxeagatik... datorren urtean lehenengo postuaren bila!!!!

Ezpala dijo...

dudaik gabe, asteburu polita hoi denagatik

ikus argazki mordo bat hemen
Argazkiak

oharra: argazkilaria etzan nere laguna

oharra Eurrex: argazkiak dituzunean zure gustura jarri ;)

reitziger dijo...

jode ezpala!!! oraintxe bidali dizkizuet emailez sorta hortatik aukeratutako argazki batzuk..... kasualitatea.... zeatik esatek argazkilaria ez zala zure laguna??? bizikleta gainen mordo bat dauzkek!!!

Eurre dijo...

Ba tipoa, ezagutu nuna,iganden ia ikusi nun bere bloga txiripaz... famosilloa da bere garaian saski baloi jokalari handia izandako R.madrilen, ze gauzak , gaina komentariok re idatzi dizkiagu elkarri,

pintxazok zeoze ona euki zula!

Aitor dijo...

Komo enanos! Zuek bezela han izan ezkiñenok ere! AUPA TTT!!!!!!

Myriam dijo...

A ze pagotsa zuena mutilak!
Emandako guztia egiten duzue eta gaiñera nota honarekin.
Animo eta segi entrenatzen, gero eta gutxiago falta da eta udarakoak hasteko.
Agur,

Ezpala dijo...

irteeran anteratako 7on argazkia non deu? Kodak eko laboratorion baten pintzakin zintzilika ???

Ezpala dijo...

jode hitzan agertzea ta... ohoa bete lur. eztet eze esan

Piepoli dijo...

K pasa Ekipo!!!
Hitzan? Ba Interneteko bertsioan ez det ikusten. Eurre, ortik badaukek bidali.

Gero arte!!

Ezpala dijo...

paperezko edizioa ere agertzen da sarean

http://tolosa.hitza.info/albisteak/63260/Taldekakoan_bigarren_geratu_da_Mahala_TTT_Reinosan.htm


eurrex: HAMAIRUGARREN