Euria zen iragarrita aurrekoan Oñati aldean eta gure gipuzkoa honetan, baina behingoz poztu ginen eguraldi igarleek ez zutelako asmatu, ezen ez genuen hotza eta euriarekin mixeriarik pasatzeko batere gogorik. Miseria basurdeek pasarazi zieten pelotoiko zenbaiti, halaxe esan baitzioten gutako bati pelotoietako batean, " bazirudien mailot horia defenditzen ari zinetela, a ze egurra!" Egia esan ezen gutxiagorako izan...
Oñatikoa gipuzkoa txapelketa zen aldi berean, eta bertan taldekako sailkapenean 4. geratu ginen, eta basurdeen artean posturik onena Regi-rena izan zen 13. Bejondeikela! Elitearekin lehian estuan. Itsaso ere, nahiz eta taldekide ez izan... , baina espediziokide den neurrian eta gutako batzuen prestatzaile... ezin aipatu gabe utzi!! ZORIONAK! Gipuzkoako txapeldun bizikletako sektoreko indar erakustaldi baten ostean. Bejondeizula zuri ere!
Ibon 54. izan zen, eta egia esan kronista honek eztaki nola ibili zen, baina denborak ikusi ostean, indartsu dagoela somatzen da dudarik gabe, beraz neguko etxeko lanak ondo eginak ditu, ( hoi bai zarautzen bahoa, igeri re in behar dek e!)
HOnen ondoren, talde nagusia deituko diotena, Ibai (berrobiko beste basurde autentiko bat, aze egurra honek ere!), Marin, Aritz, Iñigo Artutxa ( Beste basurde bat , jode ze relebok....!! , , Edu, Piepoli, Eurre, Alar, Xandalio, eta Reitziger.
KORRIKA, 20" ko tartean sartu ziren horko ia guztiak, 8km ak km 3'43" egin ostean, han ez zen atseden askorik izan, egurre izan zen lema nagusia,
BIZIKLETA, talde majoa osatu zen bergara bidean, aipatutakoak eta beste hainbeste, eta han buruan, basurdeak ziren nagusi, eman eta eman, taldearen buruan jarri , eta beste bakan batzuen laguntzaz desarroilloa ikusi eta han ez zegoen pinoi askorik beran, hantxe 52x14-13 mugituz , hegan, mailot horia defendatzen bailitzan ziztu bizian, eta hura izan bidea antzuola artean, eta deskargako malda gogorrak hasi artean. Eta baita gero Oñati arte.
KORRIKA II: aipatzeko gutxi, batzuk oraindi indarrak zituzten eta haiek hustutzera best ebatzuei luze xamarra egin zitzaien 4km ko bide hura, baina denak ziren helmugan 2H 01`eko langaren azpitik, 7' inguruan sartu ze ia taldeko gehiengoa, elitekoak salbu... horik zeoze aurreago.
ETA AFARIA: gipuzkoa txapela ez zen urruti izango oraingoan...
8 comentarios:
edu:
afaria kristona eta parrada de bai
beotibar itxi ta ero etxea gosaltzea. de puta madre peña!!marin kale
K pasa Ekipo!!
Ba egia esan gaueko transizioan punta puntan ibili zen taldea Eguzkitzan artutako "gasolinarekin".
Lanbateko argazkiak Oñatiko webgunean daude dagoeneko.
http://www.txantxiku.net/duatloia.htm
Gero arte!!!
zorionak danoi!
bestalde, kirolariek egurra eman beharrean, kirolari iguruan daudenak ari dira egurra ematen, enpresa pribatuak, antolatzaileak, alde guztitatik
zarautz 120€, Gran Prix???
aparra latza
orain gipuzkoako probatan chip-a dela eta 2€ gehio patzea
leno, Tolosaldeko triatletek doain zeukaten igerilekuko erabilera (ordutegi batzuren barruan)
ta dena guk onartzen degulako
ze pijoak jartzen ari gean...
Zorionak hiri Ezpala!!!!!! zemuz habil hire situazio berrian???
lanbaten dena perfekto atera zan, atxaldetik hasi eta goizalderarte, batzuk behitzat tripa ondo beteta sartu ginen ohera.......
Ba bai egurra zetorrek goitik, txipana erostea ere planteatu zitekek,
baino akaso arazoa nolabait esateko distantzia luzean dator, hor ia preziok juten iten die eskutatik, zeozegatik nahi ditut nik motzak in jejejejeje
Gipuzkoako GauTxapela Reitzirentzat, no doubt! Triunfando a casa! Biba Ero-Etxe! Biba ordu txikitako patatatortillak!!... ei, baino kruasanai oaindik txokolatea ezin bilatuik segitzeit.
Eiiii!
kontau beharko dezue barakaldokoa ezta?
hori hori!
Itsasok berriz ere egurra,
Publicar un comentario