2010/03/27
ZARAUTZ ZORAMEN HUTSA BESTE BEHIN
Ba bai, beste behin zoramen hutsa izan da zarautz. Askori eman dizkie arazoak izen emateko orduan, ezta izan azken urte hauetako eromena, plazak 10:04ean ia bukatuta egoten zirenekoa. BAtzuk lehenado , besteak beranduxeago baino denok apuntatu gara,
Dudarik gabe, zurrumurru asko zegoen aurten asuntoa nola izango zen, eta dudarik gabe , izen emate kostua igotzean bere eragina izan du, eta nik uste, momentuan ordaindu beharrak ere bai, eta azken honek uste baino gehiago akaso nere iritziz.
Baina lerro hauetatik, zera esan nahi dut, iada buruan gauzatzen hasia zen ametsa egia bihurtzeko pausoa eman dugula, ze entrenatzekoan eztet uste arazorik dagon edo ez, edo bai? eta hala bada ba animo, oraindik 3hilabete luze baitira geratzen baina ez utzi , ze 3 hilabete ere motz gera litezke.
Ongi etorri lehen aldian parte hartuko duten horiei, gogoan izan zerbait magikoa dela eta errepikatzeko arra sortzen duela, zergatik? ba magikoa delako eta zarautz beti izango delako zarautz gu euskaldunontzat eta hemen ingurukoentzat, bejondeiela beste behin irteera lerroan egon diren basurde guztie, animo denei, eta gogoan izan esfortzu guztiak merezi izango duela, irteerako anbiente hori bizitzeko unean, meagas eta aiako penditzetan jendez osatutako pasiloan barna goazenean, parte zahar eta malekoiko karriketan, korrika, jendearen berotasuna eta mirespena sentitzen dugunean eta , helmugako gertutasun hori usaitzen dugunean... eta helmuga pankarta igarotzen dugunean..., merezi izan duenaren sentsazio eta baieztapen hori... taldekideak besarkatzen dituzunean eta zure ingurukoei transmititzen diezunean , hitzik gabe, ametsa , nahia, ilusioa, beste behin lortu duzula, eta zoriontsu zarela eta hurrengo urtean berrito sentsazio zakukada hori bizi nahi duzulako bertan izango zarela.
Hemen jada ez dago atzera bueltarik, badakizue, ekainak 12, larunbata, atsaldeko 15tan, irteera,
prest?
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
1 comentario:
Prest!
Publicar un comentario