2010/06/28

ONDITZEN; REGILLAGA GIPUZKOAKO 3.GARREN ETA EUSKADIKO 5. ITSASO EUSKADIKO 2. ETA MAHALA-TTT KLUBETAN EUSKADIKO 3.GARREN ,


San Juanak ziren larunbatean gure herrian, koadrila egunean , gure basurdeetako asko bezperan kalean ibilita, edo aurreko egunetan bestela... (parrandan , dantzan, egarria asetzen...) Igande goizean ikaragarrizko pereza denek irteera baino segundu batzuk lehenago arte, eta bat batean irteerako bozina soinuarekin dena ahaztu eta konpetizio grina esnatu zitzaien. A zer nolako lasterketa!!!!Izenburuan dioen guztia bete zen, (ustez dena ongi idatzi dut), nahiz eta antolakuntza ez oso inspiratuta egon sari banaketan, bi akats egin eta ez ziren gai izan (hanka sartzea onartu eta Regi eta gure Mahala -TTT berriro podiumera igotzeko eskatzeko).

Eta idazten ari den honek beste behin esango du , onditzik onenak bezperan koadrila eguna izandakoak suertatzen direla... hurrengo hitzordua larunbata 3, 18tan Tudelan, sprint distantzian. Eztet uste bero faltarik izango degunk menestra errege den lurralde hortan...!!!

PD:Aipatu Eduk erorikoa izan zuela Igeldo jeisten baina dirudienez ez dauka ezer larririk, urradura batzuk besterik ez.
Pd: eztakat argazkirik.

9 comentarios:

Karlos Diez dijo...

Bi hitzetan.

MA-KINASSSSSSSSS!!!!!!!!!!!

Aitor dijo...

Zomoz la oztiaaaaaaaa!!!! Dedio!
Pena partzialak ez azaltzia sailkapenetan, analisi pulamentuzkua iteko. Probaren 25. urteurren trixtearen -etzeon ospakizun berezi girorik, ez eta antolakuntza detallerik ere-, kronikaik positibona da PODIUMen laburpena. Zorionak! Hoi bai, beste podium ez-ofizioso bat ere gehitu: Altuna VS Elduaien, bixigujana nere kontu.

Eurre dijo...

Onditzeko proba , partzialak jarri dituzte.

Haritz dijo...

Zuen argazki bat daukat guapos guapos. Oaindik ez det ordenadorera pasa, baño bihar pasatzen badet, bidaliko.

Aio!!

Aitor dijo...

Onditzeko partzialak? Non?
Portzi, esssssssssssskerrak aunitz Haritzen pamilikoei, Xandalioi, Marini, Gaztañagai... Donostin animatzen attutako guztidi!!!

Ezpala dijo...

baten batzuk zaldi aragia jan zuten lanbateko kuadrila bazkarin!!
Taldeka 3. , igo ahal zinaten altarea? ea argzki hoiek

Piepoli dijo...

K pasa Ekipo!!!

Ba ez Ezpala, ez ginen altarera Igo. Hasieran Frantsez batzuei eman zieten 3.postua eta amaieran sari banaketa amaitu ta gero konturatu ziren akatsaz, baina bueno, sobrea eman ziguten.
Regi ere ez zen Podiumera igo gipuzkoako 3. postuarengatik. Haiseran jon Unanueri eman zioten lehen postua baina konturatu ziren Arabako lizentziarekin korritzen duela.
Beraz ezin "Altareko" argazkirik atera.

Gero arte!!

Eurre dijo...

Ba astelehn gauen web nagusiko linkan. baino orain ba sailkapenen txokoan eztago ezer, ez tecnun, ez lekeitio ta ez onditz...

Eurre dijo...

http://triatloi.org/clasificaciones2010/donosti_archivos/MASCULINA.pdf
PEGATU ETA KARGATZEN DA ,