2010/08/21

EMBRUNMAN .15 AOUT 2010





2009 -garren urtean Sera maixuari Embrunmanean ikusten egon ta gero proba ontan parte artzea erabaki nuen. Horretarako Embrunera abiatu nintzen taldeko beste hiru mosketeroekin batera.Osteguean aiegatu, kanpamentua montatu eta ostiralean entreno xuabea eta dortsalak jasotzea. Dortsal 200.Larunbatean 13:30 tik 18:00 ra bizikletak utzi eta marakaketa.Egun ortako blogeko kronikatxoan ikus daitekenez momentu orretan eguraldia ez zegoen txantxetarako, hotza eta kriston euria. Lasaitzen ninduen gauz bakarrak meteoan interneten eguraldi ona emanda zegoela, bestela momentu ortan ez dakit nola egongo nintzen. Nola ala afaldu furgoneta barrun eta ohera.




Ia gau osoan lorik egin gabe, 03:00 tan gora gosaldu , trasteak artu eta boxesetara.Proba goizeko 06:00 tan hasten da , gauez.Boxesesetan azkeneko prestaketak, gurpilak puztu, neoprenoa jantzi eta irteerara.Atzera xamar nengoen irteeran eta zertxobait aurrerago joatea erabaki nuen eta konturatu nintzenenerako Marcel Zamoraren atzean nengoen hirugarren lerroan.Sirena jo eta uretara.Lehenengo 30metrotan edo gaizki, hiperbentilatzen baina segituan buelta eman ta gustura.Nahiz ta gauez izan uste nuena baina obeto.Igeri nijoala sentitzen det chip-a askatzen zaitela eta an dijoa lakuan bera...Partzialik gabe geratu naiz pentsatu nuen eta momentuz sailkapenean ere ez naiz agertzen. Bestela oso gustora egin nuen igeri, konturatzerako kanpoan, zutitu erlojua beidatu eta 53 minutu eman gabe, oso gustura. Ateratzen asi eta an entzuten det aupa Ion, Benga...Dutsa pasa eta ezkerretar an zeuden taldeko hiru mosketeroak. Momentuan ez nion buelta haundirik eman baina eguna luzea denez halako batean bonbilla piztu eta nola demontre sartu ziren hain barrura pentsatzen hasi nintzen. Unos craks!!




Trantsizioa oso lasai baten ondoren bizikleta artu eta lehenengo kilometrotik aldapa gora da.Bizikleta oso lasai artu nuen, denbora guztian kontrolatzen saiatuz. Lehenengo portua hiru mosketeroak olinpikoan igo behar zutena zen . Hura pasa eta Izoard aldera dena gora ta behera. Izoard igo kontrolatzen eta gora autoabituallamentua zegoen. Goran hotza egiten zuen, 2300 -metrotara dago eta eguna freskoa zegoen.Han gerra garaiko aitak zuen xira bat jantzi, urdaizpikoko sandwicha lasai asko jan eta behera. Izoard jeitsita Embrunera bidean aldapa gora ta bera ea "palon" edo famatu hori noiz aiegatu..Aiegatzen danean segituan konturatzen zara, 1.5-2 km edo oso, oso gogorrak.Hura pasa, berriz gora ta bera eta Embrunen zaudenean 174garren kilometroan azkenengo oparia ,"Les chavlet". Herrian dauden txalet edo batzuen aldera beste 5-6 km gogorrak eta gero beste 6km aldapa behera oso, oso gaiztoak, teknikoak eta karretera nahiko gaizki zegoen. 7:40 ren inguruan ibili nintzen.Ori bai, bizikleta gainean nere bizitza osoan ez dut uste orrenbeste aldiz pixa egin dudanik, harrituta!



Bizikleta nola ala utzi boxes orietan(Obretako balla hori orietako bat da bizikleta utzi behar dan tokia,eta ez da oso errexa lehenengo saiakeran ondo jartzea) eta beste trantsizio lasai baten ostena maratoia. Hasieran oso sentsazio onak maratoian eta oso gustura.Hori bai, aurten Natura2000 legea edo bete behar zelako maratoiko abituallamientuetan ez zuten boteilarik eman behar, bakoitzari basu bat eman ziguten .Suposatzen zen dortsala eramateko zintan lotzen zela... asko suposatzea. Transizio eremutik atera baino lehen bi aldiz erori zitzaidan, beraz, eskutan artu behar.10garren kilometro inguruan Esnaoala "Matxin" coacha agertu zen eta ia 25 km beraren laguntzarekin egin nituen, maratoietan duen esperientzi guztia aholkutan jasoz,mila eske hemendik. Beste bi mosketeroak ere ortik zebiltzan animoak emanez eta laguntzen.Maratoi erdirarte oso gustura joan nintzen baina bigarren bueltan kilometroak ia nabaritu egiten ziren, gainera maratoia aldapatsua da, 400 m-ko desnibela nuen. Hala ere ritmoa nahiko ondo mantenduz eta aipatzeko bajoriki gabe helmugara aiegatu nintzen, 12:35 -eko denbora eginez. Oso, oso pozik. Nik proba amaitu eta 25 minututara edo kriston ekaitza bota zuen , eskapada ona beraz.


Ba ori Embrunmana, oso proba polita. Gogorra baina polita. Hemendik eskerrak eman probara lagundu ninduten hiru mosketeroei laguntza handia izan bait dira niretzat bidaitzeko momentuan eta proba aurreko eta urrengo momentuetan. Etxekoei ere eskerrak eman nerekin duten pazientziarengatik....AUSTRIAN EGONGO GATSIK!!!!!

6 comentarios:

Aitor dijo...

Fieeeeeeeeeeeeeeeeeeera!!!!! ZORIONAK!

Eurre dijo...

Ba bai, hiru mosketeroak epaileenargazkilari ofizial eta akreditazioko jendearen artean egon ziren!!!! Ez galdetu nola egin genuen, hantxe azaldu ginen irteeran azken triatleten alboan eta ... bertan pasa genuen igeri saio osoa. Eta inork ezer esan gabe!!!!

Dudarik gabe, BEJONDEIZULA PIEPOLI !!

Imaginatu ze gogorra den enbrun, olinpikoko lehen 42km-ak, (iron maneeko lehen buelta nolabait esateko), 700 m desnibel positiboa dute (1400m metatua).

reitziger dijo...

zorionak machine!!!!

Karlos Diez dijo...

Enorme titan!!!!!!!
Eongogatxik......

Ezpala dijo...

zorionak!!

eskerrak gerra garaiko zira horri!

ta olinpikoa ere segutu polita zela, ez?

aldapa horren argazkiak zer dira "atajo hacia el cielo"?

Gorka dijo...

Ikusgarria. Animo eta eutsi horri!!!!!!