Larunbat hontan ospatu zen Donibane Loitzuneko triatloia, 20.edizioa, eta hara joan ginen Alberto ta nik denboraldiari agur esatea.Detalle kurioso pare bat. Ez gintuzten markatu, bakoitza Iron Manetan ematen duten pulstsera oietako bat genuen eta geien harritu gintuena, boxesetan nahi zenuen tokian jartzen zinen. Ez zegoen zenbakia inon.Flipatutak!!
Uretara satu ginen eguzkia lagun genuela.Igeri bi buelta ziren eta erdian ondartzara atera behar zen berriz uretara sartzeko. Lan erdian elkarrekin atera ginen uretatik eta konturatu nintzen nahiko aurrean geundela. Bigarren buelta amaituta ere biok elkarrekin atera ginen lehenengo hamarren artean naiz ta gero trantsizioan baten bat pasa gintuen. Ondartzatik boxesetara tarte ederra dago, eskailera batzuk tartean. Paseotso ederra.
Albertok trantsizio normala egin zuen baina nik uste inoiz egin dudan trantsiziorik xelebretarikoena egin nuela. Bizikleta erori zitzaidan, zapatillak gomakin jarri baina belkroa iriki gabe.... ta beste zeozer , en fin. Bizikletako sektorea, lehenengo eta azkenengo 10-12 kmtoak kenduta Senpereko triatloiaren antzekoak dira, dena gorabeheraz josita eta zenbait repetxo gogor xamarrak gainera.Albertok bizikletan zortzigarren partziala markatu zuen eta bizikletatik zortzigarren postuan jeitsi zen. Nik bizikletan ba normal, baina trantsizioen eguna zenez, bizikleta uzterakoan ezin nuen boxean sartu frenten nuen bizikletaren gurpila jotzen zuelako eta ez zen gurpila sartzen. Azkenean antolakuntzako batek lagunduta lortu nuen bizikleta uztea.
Korrika hasi ginenean Albertorekin lehen aldiz gurutzatu nintzenean ustuta zijoala komentatu zidan.Bero dexente egiten zuen eta abituallamientoetan gelik ez zegoen. Nik korrika ere ez nijoen beste zenbait probetan bezain fin baina konturatzen nintzen ez nintzela bakarra, jende gehiena igual zijoala beroarengatik edo, ala era nahiko gustora.Proba aurrera egin ala gero ta gertugo ikusten nuen Alberto ta 1,5km falta arrapatu nuen eta ustuta zijoala komentatu zidan. Egia esan sailkapena begiratuta zenbat jende proba bertan behera utzi zuen harritu egin nau.Nik pasa ta gero tragozkaren bat artu zuen ta oso denbora gutxiren tartean sartu ginen 4:36:04 eta 4:36:50 eginez, 17 eta 21. postutan ain zuzen ere.
Ba ori gutxi gora behera lanbatekoa,larunbat ontan Tosara goaz batzuk eta Eurre pirineotan mendi lasterketa batera. Animo guztioi, baita ere Arriaranen atera behar direnei ere.
5 comentarios:
Egia esan, badu San juan de luzek zerbait TTT-rekin, iaz atera zirenak ere hustuta iritsi ziren helmugara... dudaik gabe frantziako antolakuntzak aurtengo udan OSO XELEBREAK suertatu dira,
PD; eskerrak ez ziren guztiz gustura aritu ze bestela... hegan egingo zuten!
Hori da bai tenporadai agur ondo esatea!!
Eurre zorte on mendi lasterketan, hori bai, ez engantxatu gehiegi hurrengo urtean bizikletan eta igeri ere ibili behar dalako!!
Gu aber zemuz ibiltzea gean Tossan. Dudarik ez daukat T4ean partzialik hoberena taldeko norbaitek markatuko duela!
Earra kronika eta earra karrera, eskerrak batzuk denboraldi bukaera honetan lasai dabiltzan bestela......
ea tossa katalanei egur pixkat ematen dieun....
"frantzes" hauek beti sorpresarenbat badaukate... zorionak!
bono ta besteei presio piskat sartu beharko zaie... TOP?
Zorionak bertan egon zaretenoi eta animo Tossan; hori da urte osoan sasoian egotea
Publicar un comentario