2011/02/21

Beteranoetan 2. Ansoko neguko triatloiean!






Ansoko neguko triatloiean taldeko 4 partaide izan ginen irteeran. Joxe Mari Garmendia, Joaquin Osinaga, Jon Etxetxipia eta ni. 7,5km egin behar ziren korrika herrian zehar hiru itzulitan. Gero 20km BTTn Linzako refugioraino eta hango pistetan 10km eskiatu lau itzulitan. Ze paraje ederrak! Gainera kriston eguraldia izan genuen egun guztian zehar!

Joxe Marik lasterketa bikaina egin zuen. Beteranoetan 2. postua lortu zuen eta sailkapen nagusian 20. Irteeran bakarrik ikusi genuen, gero ziztu bizian atera baitzen. Hori bai dela egurra ematea!! Bizikletan ere ez zen batere makal ibili eta eskiatzen niri behintzat doblatzean ia ia dorsala kendu zidan! Isabarako kontutan eduki beharreko taldekidea, ze nolako maila izango dugun Euskadiko txapelketan!

Joaquinek eta Jonek karrera ona egin zuten oso gustora bukatuz. Joaquin korrika aurreratu egin zen lehen transiziora lehenago iritsiz, bizikletan saio ona zuten biak bigarren transizioara nahiko gertu iritsiz. Eskiak jarritakoan biek duten teknika bikaina erakutsi zuten. Joaquinek 33. postuan amaitu zuen eta Jonek 35.!

Eta nik zer esango det nere buruaz... korrika ahal nuena egiten taldekoen itzala jarraitu nahiean eta adokinetan aldapa behera sufrituz. Gero bizikletan gustora jendea aurreratuz, baino eskiatzen... a ze maila zegoen! Konklusioa garbia da, eskiatzeko teknika hobetu behar da! Azkenean 39. iritsi nintzen.

Taldeka 6. postua lortu genuen!

Probaren inguruan gomendatzeko proba inongo dudarik gabe. Paraje ederrak, antolakuntza bikaina, bazkari ederra... horrela gustora partehartzen da lasterketetan. Herriko jendea probarekin burubelarri animoak eta ahal zuten guztia egiten! Beste lasterketa bat errepikatzeko agendan...

Orain denak Isabari begira... hor bai izango dela taldeko ordezkaritza handia! Bitartean egurreeee!!! (Inauterietan gauez ere... jeje)

Sailkapena: http://www.triatlonaragon.org/filesClasificaciones/XI%20TRIATLON%20INVIERNO%20ANSO%20ABSOLUTA%20MASCULINA.pdf

5 comentarios:

Haritz dijo...

Aupa zuek!!!

Atzoko izotzakin teknika honena duenarentzako alde, beste guztiontzat kalte.

Ez zan errexa atzo bi eskien gainean mantentzea.

Zorionak eta Isaban ikusi arte.

Aio!!!!!

Haritz
(donostri)

Eurre dijo...

A ze inbidia !! penaz azkenean ezin izan nuelako bertan egon... bertan egon zirenei bejondeiela eta JoxeMAri Txapo!!! TTT-ra buelta ta bere lehen karrera podiuma!!!

aupa basurdeok!!

Piepoli dijo...

K pasa Ekipo!!!
Denborak ikusita oso skiatzaile pakete ikusten ditut nik, maila altuxamarra nere ski mailarako.

Gero arte!!!

Piepoli dijo...

K pasa ekipo!!!
Skiatzaile pakete gutxi esan nahi nuen...
Gero arte!!

reitziger dijo...

ZORIONAK GUZTIOI, bejondizula joxemari, hoi dituk markak hoi!!!! ea asteburu honetan taldekideak egurra ematen duten mungian!!!! animo guztiori!!!