2012/03/12

OÑATIN EMAITZA BIKAINAK + SAGARDOTEGI ITZELA

Pasa dan asteburuan azken urte guztietan bezela oñatiko duatloia ospatu zen, bertan izugarrizko maila izaten da, proba oso polita eta oso ondo antolatuta.
Aurten ere bertan izan gara taldekide ugari, batzuentzat urteko lehen proba beste batzuek ordea aurretik hasita zeuden.
Nola ez, oraingo honetan ere lehenik eta behin gure taldeko neskak aipatu behar ditugu, orain arte beraiek ari baitira lan onena egiten eta baita podium gehienak lortzen.
Alde batetik maider irabazle suertatu zen, eta nola gainera, izugarrizko erreztasunarekin gailendu zen beste emakume guztieri, bigarren sailkatuari 9 minutuko errenta sartuaz.
Bestalde maialenek ere lan bikaina egin zuen eta 23urte azpikoen arteko txapela lortu zuen, gipuzkoako duatloi motzeko txapelketa zenez biak garaile eta biak podiumaren gorenera igo ziren. Zorionik beroenak taldekide guztien partez bieri eta jarraitu horrela, inoiz ez bait gara nekatuko zuen txapelak goraipatzeaz.
Eta mutilen aldetik...... zer esan... ba denetik izan zela, 14 partaide izan ginen bertan eta orokorrean emaitza bikainak lortu ziren batipat lehen esan degun bezela bertan zegoen maila kontutan izanda. Aitor regillaga(34) izan zen lehena, ondoren artutxa(64) eta ondoren Igor aranburu(67), hiru hauen denborari esker 37 talde artean 10. postua lortu zen eta gipuzkoako 4.ak. Beste taldekideei dagokionez, gehienak oso paretxu ibili ziren eta gehienak ere bizikletan oso indartsu daudela erakutsi zuten egurra emanez. Ibontxo (72), asegi (79), gorka(112), sinoe(113), marin (115), edu(131), liher (147),danel (200), asier (250) eta alar (251), eta azkenik Aritzek ezin izan zuen parte hartu.
Emaitzak kontutan izanda argi geratzen da taldekide gehienek proba oso paretxua egin zutela, azken biak kenduta, hauek arazotxo batzuk izan eta majo sufritu ondoren lortu zuten proba ere amaitzea. Beraz zorionak guztiori eta jarraitu egurra emanez!
Bueno eta zein da normalean oñatin ateratzearen arrazoi nagusia??? ba ondorengo rekuperazioa sagardotegian egiten degula, hemen ere ederki moldatzen gara eta afari bikaina izan genuen, nola ez askotan diogun bezela "kirola bai....parranda ere bai" lelopean. Gau itzela igaro genuen, anekdotak, tonteriak eta par ugari eginez, nola ez azken urte guztietan bezela gaua eroetxe elkartean amaitu zen ordu txikitan eta patata tortila bikaina gosalduaz. Han ere proban bezela taldekide dexente zeuden, gauean ere ondo moldatzen garela erakutsiaz!!!!
Besterik gabe, hasieran esan bezela zorionak guztiori, batipat gure bi neskei eta mila esker bertara inguratutako "suporter" guztiei emandako animoengatik.
Aipatzekoa ere, gure taldekide myriam-ek bilbon patinetan zegoen lasterketa irabazi zuela, beraz zorionak hemendik ere berarentza!
PD: argazkiren bat izandakoan jarriko degu......

1 comentario:

Anónimo dijo...

bideoa:
http://www.youtube.com/watch?v=arZ8eIg5hHM


argazkiak:

https://picasaweb.google.com/115157807445727293811/XXIDUATLONDEONATI2012CTODEGUIPUZCOA


ZORIONAK!!


BALLAN