2012/04/03

KIROL POPURRIA


Prezipitazio kopuru txikia izan da martxoan, antiziklikoiaren eranginpean izan gara eta km,-ak, metroak, lehiak burutzeko aprobetxatu dugu… eta nola ez, EHko Txirrindulari itzulia hasi orduko zast! Udaberri giro politetik berriro freskura eta eurira pasa gara, eta elur kontuak 1000m tik gora.

Altsasun jokatu zen duatloian, Maialen berriz ere 1. postuan izan zen Sub23 mailan. Durangon ordea, 2. izan zen. Gainera mobida egon zen aurreko asteburuan epaileen erabakiekin, dirudienez beste karrilera sartu baitziren lehiakideak...baina nola ez daukagun bata nahiz bestearen bertsio zuzenik ezin hasiko gara hipotesi eta iritziak ematen. Bakoitzak bere defenditu nahiko du dudarik gabe. Nola ez, larunbatean Azkoitia azpeitian korritu genuen, 21km nahikoa ez, eta goizean 96km eginez, bizikletan bazkaldu, erdi siesta eta zapatillak jantzi eta korrika, eta igandean bizikleta hartu, platoa sartu eta 3zifrak izango zituen rodajea egitera. Behar den bzela! Aipatu bertan Maider gipuzkoa 3garren izan zela maratoi erdi txapelketan. Rodatzera Joan eta etxera opariarekin alajaina!

Orain deskonektatzeko egunak datoz, km-ak , atsdena, lasaitasuna... dena elkarturik. Denboraldiko hilabete klabe horietakoa, Senperekoa atea joka baitugu eta maiatza ere konturatzeke dago. Batzuentzat Arrigorriagan izango da test handia, beste batzuentzat debuta... eta duatloi zirkuituko Egues, Gernika... ere hor daude nahi dutenentzat.

Ta gaiez aldatuz ba mendia aipatu det segidan, jakin XIVordutako proban ateratzeko asmoz direnek, izen emateak zabalik direla, atzo ireki eta atsaldeko 8tarako 500 zeudela izena emanda. Izen emateak www.kirolprobak.com. Hemerotekan begiratuz gero 2010ko udazkenean (urria edo azaroan..) MTBarekin egin genuela ikusiko dezue ez dakizutenok.

No hay comentarios: