2012/07/05

ROTH-CHALLENGE IRON MAN EUROPEAN CHANPIONSHIP 2012 eta IM FRANKFURT 2012 (uztailak 8)


 Aurrera baino lehen, eman play bideoari eta ikusi, imaginatu hor sentitu beharrekoa... eta pentsatu, ze gozada! ya baino hori istorioaren alde polita da alde iluna maratoi erdian hasten da, eta ilunena etxean izaten da, EH tropikal honetan euri hotz , bero eta haize artean....


Izango du zeozer iron manak, ze aurten ere distantzia horretan lehiatzera baitoaz gure taldeko Regi, Alberto, Artutxa, Esnaola, Saez eta lagun handia den Itsaso (Saltoki). Aukeratutako lekua Roth izan da aurten Challenge frankiziakoa, duela gutxi arte IM distantziako errekorra bertan izan zen. 7h50' inguruan, 3,8km igerian+180km bizikletan eta 42km korrika egiteko!! Atera kalkuladora eta egin kalkulurak bai... komentatzegaatik maratoia 4' azpitik egin behar  da... orain jantzi zapatillak eta hasi maratoia 4'ea korritzen.... ikearria bai.  Eta Marin Frankfurt-en izango da, ustez orain hemen dagoelarik IM distantziako errekorra. Beraz , eguna kirola egiten pasatuko dutela esan daiteke dudarik gabe.

Gureak mantsoxeago ibiliko dira, baina ahalik eta azkarren arituko dira. distantzia hau ez baita hainbeste beste triatletekin lehiatzea, baino albokoak baino azkarrago iritsi nahi dugu. distantzia hau "barne oreka" bat bilatzearen modukoa da, zu eta zure buruaren arteko lehia ea nork lehenago amore ematen duen. ez dago besterik, IM-ak zu estutzen zaitu,  dena  kentzen dizu, baino asko ematen dizu... Diotenez karrera honetan korrikako 21. garren km arte hankekin joaten omen zara baina handik aurrera buruarengatik korritzen omen duzu. Gorputza ustua sentitzen da, ez dago ezer barruan , baino badago, indarrak daude ilusioa dago eta aurrera zoaz, ... horixe da magia.

Prestaketan ordu asko joaten dira, ingurukoekin sesioak ere bai,  bizitzaren puzzlea egiten aritzen zara eta bajoiak ere izaten dira, ea merezi duen, ez nago prestatua... baina pentsaten duzu merezi behar duela eta hori korrikako 40km iristean ikustea  sentitzen duzu, hortxe irekitzen zaizu atea, hortxe ikusten duzu merezi izan duela guztiak eta  bat batean izugarrizko indar deskarga bat izaten duzu azken km sartzean eta hantxe zoaz mundu honetan, baina mundu honetatik kanpo egonez bezala, munduan horixe izango balitz bezela egiteko bakarra, eta azken alfombran sartzen zara, eta metako pankarta hartan guztiari zentzua hartzen diozu.... eta sentimendu eztanda bat izaten duzu, ikaragarria dela iruditzen zaizu, eta ala da, egin duzuna ikearria da eta nekatuta zaude txikituta, eta ezetz ,gehiagorik ez esaten duzu... zeozer afaltzen duzu, oraindik laino batean zaude eta hurrengo goizean... beno hurrengo goizean oporrez disfrutatzeko eguna izaten da!  .... eta hurrengo urteko destinoa amesteko lekua......


DATU TEKNIKOAK: Igandean goizeko 7tan hitzordua.  Europako txapelketa. Igeri kanal batean, bizikletan llanoa, tartean repetxo hunkigarri bat, eta korrika ba ideiak ez, dakitena da boxeak belardi batean izaten zirela lehen... eta europako aintzidarietako bat izan dela.
 http://www.challenge-roth.com/de/index.html

DISFRUTATU EKIPO!


1 comentario:

Anónimo dijo...

Egin ez dugunentzat erronka izugarria iruditzen zaigu, Ironman-a; baino gehiengoak lehena egin eta denbora batetara, beste batetan parte hartzen dute.
“Grupeta” izena entzun dugu behin baino gehiagotan, eta “grupeta” berezia izaten da beti; elkarrekin entrenatu, sufritu eta gozatzen dutelako. Elkar oso ondo ulertzen dute eta bizitzeko era hau partekatzen dute; bai piszina barruan, bizikleta gainean edo horrenbeste kilometro egin ondoren hanketako minez korrika saioetan ere.
Giro ezinhobea dagoelako basurde taldean elkartzen dira urtetik urtera hainbat triatloilari atzerrian 4-5 egunetako esperientzi hau bizitzeko eta joan ez garenok noski, hoberena opa dizuegu.
Beraz, zorte izan, disfrutatu, eta bueltan zuen esperientzien berri izateko irrikitan geratzen gara.

Ordiziatik,
Gorka eta Maider