2012/09/25

ZUBIETA, mendi duatloiko II. lasterketa



Iazko lokatzetatik aurtengo pista azkarrera eta berora pasa pasa ziren Zubietako duatloilariak.   Aitor Regillaga 9. , Lier Etxeberria 22. eta aipatzekoa Aitor Agirre, Iñigo Aseginolaza eta Asier Saezek osatu zuten  hirukotea irteeratik amaierara elkarrekin joan zirela artalde zintzoa bailitzan. Probaren irabazlea, eta hau bai dela albistea Luis Mari Urizarrek irabazi zuen. Jon Erguini irabazi ostean. Ustekabekoa izan zen, baina argi dago inor ez dela garaitezina.

Bestalde, larunbat honetan hilak 29, goizeko 8tan "66"  tabernatik aterako gara XIVorduak montanbaikaz egitera.  Deskantsoak kontatuta 7-8orduko buelta, 68km inguru eta 2000m desnibel. Asuntoa da, astean zehar euria eman dutela, lokatza izango da beraz, baina okerrena zera da, larunbaterao oraingoz euria emanda dagoela eta hori na albiste txarra. Euritan, ez baikara aterako nipadios! Buelta hau eguraldi onarekin, ateri izatea nahikoa da, egin beharrekoa da. Festa txiki baten moduko ospakizuna baita. Hala ere anbientilloa pizten joateko, zeintzuk daude larubatean eskursioa egiteko prest? (komentariotan jarri bale)


 Lier, serio serio, aldapa behera beste irribarre bat izaten dek!  Zirkuitoko onenen artean haiz beheraka!
 Dudaik gabe IBK-Kiroleko erropa berdeak hegalak ematen dituzte mendi duatloietan! Urdinak hala re aurpegia gehio faborezitzen dik... ;)
 Ze esan argazki hontaz? Bati izena falta zaiola akaso? Nekatu edo izerdia atea al zenuten?

Eta ikusiko degu eguraldiaren iragarpena, baina esandako oraingoz albiste beltzak, hala ere ostiral eguerdira arte itxarongo degu azken eguraldi partean zain, oraindik 4 egun geratzen baitita eta prezipitazio probabilitatea aso jeitsi daiteke ordurako adib, atzo %85 zen, gaur %70... aber aber.

7 comentarios:

Piepoli dijo...

K pasa Ekipo!!!

Nik azalduko naiz baina diozun bezela, ateri. Ea zer pinta dauken eguraldiak ostiralean.

Gero arte!!!

Anónimo dijo...

ni ere azalduko naiz, hoi bai eguraldi onakin, ale pues aio.

alberto

reitziger dijo...

Ba jende!!!! gaur ia ostirala da ta biharko euria ematen dute!! ta ondo gainera.....
nik azaltzeko intentzioa nun baina eurikin ez noa....

Piepoli dijo...

K pasa Ekipo!!!

Bai, badirudi biar euria egin bear duela eta dexente gainea...
Pena bat, ea beste egun batean egin daitekeen.


Gero arte!!!

Eurre dijo...

"Giro goibel eta euritsua espero dugu eskualde guztietan larunbatean. Zerua estalita egongo da ilun-ilun, nahiz eta arratsaldean ostarte txiki batzuk ireki daitezkeen. Euria etengabe egin dezake, batez ere goizean. Arratsaldean euri zaparradak txikiagoak izango dira, eta pixkanaka atertzera egingo du. Litro gehien hegoaldean pilatzea espero da. Iparraldeko haizea ibiliko da, eta freskatu egingo du."

Panorama honekin, bertan behera utzi beharko da asuntoa, urriak 6 (astebete) eta urriak 13 (2aste) lirateke hurrengo zitak, ni nahio 13a, 6n Arriaraneko mendi duatloia da ta...

Ba holaxe, segi entrenatzen, egun hortako gorputzai hautsak kenduta egotea komeni da ta.

alar dijo...

Ba hoixe bertan bera uzteko giroa etorriko zaigu,ta horren partez bihar b-kool saioa iten badeu ze iruditzen?

yon dijo...

Pena bertan behera uztea! Ea beste data bat aurkitzen degun...