2013/01/07

NEGUKO TRIATLOIA

1986ko negua zen, uda hartan espainian lehen udako triatloia ospatu zen, eta jacako mendi militar taldeak pentsatu zuen antolatu zitekeela proba bat, non Jacan korri egingo zuten, gero bizikletan Aisako haranetik Rigueloko iturburura igoko ziren eta han mendiko eskiak jantzita Candanchuko estaziora arte joango zirela trabesiako eskia eginez. Baina Hawaiin militarrek IM distantzia asmatu zuten bezala, frantziako Valverg herrixkan neguko triatloia izan zitekeenaren ibilbidea osatu zuten. Hasteko 20km korrika, gero 80km bizikletan eta amaitzeko 25km iraupen eskian. Dudarik gabe, izugarrizko erronka izango zen lehen eta orain. Egun, Valvergeko herrixkan neguko triatloia ospatzen da, elur gainean, eta distantzia aski desberdinetan.
Abuztuan neguko triatloia egitea ondo legoke eh hemengo bero ta pajaretatik aparte ezta? 1987ko urtarrilak 11 batez ospatu zen estreinokoz Reinosako triatloia, Cabestany, Delgado eta Arrospide izan ziren lehen hiru sailkatuak. Eta top 10ean, Tolosako bi abenturazale, Nairobitarren gurasoak izango zirenak, Angel Ortiz 8. eta Josu Iztueta 9. Garai hartako istorio-abentura da, elurte handiko urte haietako batean, kostako itzulia bizikletaz egiten dena, hauek eskiak jantzita egin zutela. (100km inguru ezagutzen ez duenarentzat). Apirilak 5an lehiatu zen Aragoiko Haraneko triatloian , Angel 5. izango zen eta Josu 10. (1korri-35bizikleta-15eskia). Emakumezkoei dagokienean ezin ahaztu gabe Isabel Dummall, diotenez triatloiko lehen izarretako bat, eta nola ez, Dina Bilbao handia. Lehiatu zituzten triatloietan podiumeko postuak txandatzen aritu zirelarik. Egun, neguko triatloiak Espainian ez dira elur gainean egiten %100ean, nahiz eta saiakera batzuk egin, bizikleta gainean beharrezkoa den elurrareen kalitatea ezin zelako bermatu. Ondorioz azken urteotan Neguko klasikoak, herrian korri, estazioara bizikletan igo eta goran eskiatu formatuak indarberritzea izan du. Aurten zirkuito bat antolatzera iritsi direlarik. - I Triatlón de Invierno Vinuesa-Santa Inés (urtarrilak19) - XIII Triatlón de Invierno “Valle de Ansó” (otsailak 9) - II Triatlón de Invierno Jaca-Candanchú, (otsailak 16) - III Triatlón de Invierno “Valle de Roncal” (Isaba)Martxoak 3 - Espainiako txapelketa (zirkuitoitik at) Triatlon de Invierno de Reinosa, (urtarrilak 26) Dudarik gabe TTT-MAHALAk izango du ordezkaritza, baina horien berri eguna iritsitakoan bitartean hilabete besterik ez urteko klasika handienetariko batentzat, ostegun gizenarentzat , nola ez, iñauterietan. Informazioa gehiago (benetan interesgarria patxadez irakurtzeko): http://competiciones.mayencostriatlon.org/mastriatlondeinvierno/losiniciosdeltriatlondeinvierno/index.html

3 comentarios:

Aitor dijo...

Linka jartzak! Nondik atera dek hainbeste informazio? Ona, ona.
Nahizuenen hitzaldia antolatuko deu, protagonista horien esanak bertatik bertara entzuteko.

Eurre dijo...

Beno oaingoan linka jarrita!!
Nik egiaztatu nahi detena kostako itzuliana da! Geo matxakak geala TTTkok holako "gurasok" izanda ze nahizue ba!

Eurre dijo...

Bloger hau ere ez dabil oso fin, zirriborroko formatoa ta zuek blogen ikusten dezuena ez datoz bat, parrafoak bereizten ere ez du uzten! enfin, konponduko aldue...