2013/04/15

AIMAR AGIRRESAROBE 9. ELCHE-ARENALESko TRIATLOIAN.



 Earki Aimar! Earki hoa...! (Argazkia: Asier Murua)


Urteko lehen beroak izan ziren larunbatekoak, aurreko larunbatean elurpean eta zazpi egun ostean manga motzean eta bero puntuarekin. Baina halare dortsala jartzeko ez zen inongo aitzakiarik.

Azkoiti, gipuzkoako txapelketa, "seto" eguna bezala ere ezaguna egingo zaiguna :) taldeka zeozer egiteko esperantzaz duatloi taldea eraman genuen... baina ez zen basurdeen eguna izan , pajarak, txakaldiak... bertaratu ziren 5etik 3k, (Lier eta Javi euren maila, duten maila eta klasea erakutsiz, bejondeizuela!) eta horrela normala den bezala ezin emaitza positiborik atera. Akaso euren buruarekin haserre zeudelako, igandean grupetan serio entrenatzera atera ziren diziplina zorrotzarekin, aurreko egunekoa egun txarra besterik izan ez zela pentsatuz eta nola ez, taldean abenturak kontutatu eta egiten dugu kirol honetaz disfrutatuz.

Youtubeko bideoa. // Euskalfoto


Elche, Arenales, urteko lehen triatloi handia. Iron Man erdia, 1'9+90+21, estatuko oilar asko tartean eta guk ordezkari bakarra. Eta uste genuena pasa zen, ikaragarrizko karrera bota zuela Aimar Agirresarobek. Igerian urtetik urtera hobetzen, bizikletan zer esanik ez egin zuen partziala ikusita eta korrika nahiz eta denbora ona egin ez zen erabat gustora, normala bizikletatik 5. jetsi eta 9. amaitzeak pena ematen du, kosta egin omen zitzaion gustura korrika hastea. Eta ikusirik 2. garrenetik 10garrenera 4'ko tartea egon zela...  lehia estua izan zuten dudarik gabe.

Seituiazue...! ;) 40km/h tik gora 90km-tan.... (Argazkia: Asier Murua)


Gu pozik, taldekide bat espainiako elite mailako distantzia luzean dagoela ikusita. Motibazio ederra dudarik gabe egunero entrenamenduetan gehixeago estutzeko.

Larunbatean urteko beste zita garrantzitsuetariko bat izango da; Arrigorriagako duatloi Luzea, Euskadiko txapelketa 12-75-12, oso proba gogorra. Asteburu berean San Adriango duatloia ere lehiatuko da Nafarroako txapeleta izango delarik, baina hau distantzia sprintean izango da. 6-25-3. Mendiko sekzioa Urnietako mendi lasterketara joango da, 22km/+1551m.

Pd: 2014n espedizioa antolatu behar degu txoko hoietara...

3 comentarios:

reitziger dijo...

ZORIONAK AIMAR!!!!!
horri deitzen ziot nik denboraldia ondo hastea....
ta besteei animo!! iritxiko dituk egun hobeak....

Aimar dijo...

Hurrengo urtean tropeltxoa antolatu behar dugu Elchera. Antolakuntza ederra eta giro ezin hobea!!!
Aupa T.T.T.!

Piepoli dijo...

K pasa Ekipo!!!

Zorionak Aimar!!!Oi dek egurra bizikletan!



Gero arte!!!