2013/07/05

AITOR REGILLAGA 3. EUSKADIKO DISTANTZIA OLINPIKO TXAPELKETAN


1.- ZAPATO AZULE + DINAMARTXA:
Zapato azule, egundoko festa. Lehenik dinamartxa, Tolosa-Ondarru artean, Endoiatik barrena, Bidaniatik pasaz. TTT-MAHALAK ordezkaritza ofizala, (enparau hauetarako talde aproposena eman zuen) izan zuen aspaldiko partez. Ziklistei kriston ongietorria egin zieten Ondarrura iristean. Eta gero juergi itzela,  egun bukatu arte  luzatu zena....


2.- ONDITZ:

 Al bazue segi, egurre!!
(Argazkia; festak.com

Batzuk eguna bukatzeko, eta beste batzuk eguna hasten.  Onditz, zirkuituko zirko handia, jende gehienna biltzen den proba. Akaso azkenaldian gehiegi, baina tira. Bertan ordezkaritza  handia izan genuen. Gure Aitor Regillaga 5. sailkatu zen, irabazle izan zen F. Godoy-k 5' eko tarte eskaxa atera ziolarik. Postu horrek Euskadiko 3. eta Gipuzko 2. izatea ekarri zion, bi txapelketa hauek proba honetan jokatu baitziren aldi berean. "Bizikletako ibilbidea motza geratu zitzaidan, katerik gabe nindoan; korrikakoa ordea luzetxo., baina merezi izan zuen hala sufritzeak." Maialen 23urte azpikoetan 3. bere aurrekoak irabazleak izango ziren australiar selekziokideak ziren. Absolutuko 13. izan zen,  "korrika hobetu behar dut" zioen,  luze xamar egin zitzaion, azken sektorea. Baina bide onetik doa etorkizunera begira.

Parte hartu zuten gainontzeko basurdeak:

 
5 2:03:13
AITOR REGILLAGA BELOKI
99 2:17:29
EDUARDO GONZALEZ BODEGO
114 2:18:42
JAVIER RODRIGUEZ BARRIG
165 2:22:39
IÑAKI LEKUONA PINDADO
173 2:23:01
ION MARIN MAIZA
228 2:25:38
DANEL LEUNDA AYASTUY
245 2:26:35
ALAR SEVILLANOAMATRIAIN
268 2:28:17
IÑIGO ANDREU GASTAMINZA
323 2:31:45
AITOR ELDUAIEN MATEO
13 2:37:21
MAIALEN MUÑOZ LOPE
442 2:38:16
JON ETXETXIPIA UNANUE
515 2:42:55
ARITZ IGLESIAS MENDIA
546 2:45:40
 ANDONI URALDE ARRONDO
32 2:48:46
SONIA MUÑOZ MATEOS
38 2:52:31
AINHOA MENDIA ECHAVE

www.festak.com


3.- SOBRARBE ULTRA TRAIL:
 67km , +3900m, 2000m tik gorako bi menditzar igoaz.  Urteko lehen bero puntutxoa ere bai, Iñaki 25. izan zen azkenean, baina penaz zen mutila top 10aren lehian sartuta joan baitzen  ia 55. km arte.  Azken 9 km erabat oinez,  eguzki printzek abailduta eta desmotibatuta .  Aipatu Joseba Tobar Tolosarra 3. izan zela lasterketa berean.
 Cruz de Guardia 2108, 51km, Gurutz biden sartzen hasita...
Argazkia: www.momteperdido.com
4.- ELKARRIZKETA:
Triatlon chanel-ek gure basurdeetako bati egin dioten elkarrizketa polita.
http://www.triatlonchannel.com/aimar-aguirresarobe-entrevistado-tras-sus-grandes-actuaciones/

5.- DOPING AFERAK:
Azkenaldian pil pilean dabil gure kirola doping aferak direla eta. Artikulu ederra honako link honetan dagoena. http://salamancainef.blogspot.com.es/2013/07/doping-en-el-triatlon-parece-que-si.html


6.-  Hurrena gehio ta hobeto..., eguzkia behintzat ateratzen hasi da, gaitzerdi...

No hay comentarios: