San Bartolomeak izan dira asteburu honetan Ibarran, eta asteburu honetan estanpa politak izan ohi dira batik bat larunbat goizetan Tolosa eta Ibarra artean, batzuk azokan eta beste batzuk ibarrako plazatik etxera bidean, denak ere goiz antxean, elkar agurtzen dira, elkarrizketa eta situazio erabat kuriosoak biziaz. Gauza polita dudarik gabe.
Abuztuan ere izan du gure taldeak zer lehiatu,
CN Pamplona: Abuztuak 4ean lehiatu zen, bertan Aitor Regillaga 2. izan zen, Ignacio Muler bakarrik izan bera baino azkarragoa, gazte honek dudarik gabe berea du etorkizuna triatloiaren mundu honetan. Maialen Muñoz aldiz 23urte azpiko mailan berriz ere 1. izan zen beste behin.
2. Postuko triatloilariak. Aitor Regillaga eta Ibone Sanchez
(Argazkia: Fototri)
Ultzamako mendi triatloia: abuztuak 15ean, plaza ona izan da urteetan gure taldearentzat. Bertan Danel Leunda 16. sailkatu zen. Maialen Muñoz, absolotoko 2. izan zen, lasterketa bikaina egiten ari zen, lehen postuan zijoala ordea erorikoa izan zuen, eta eta jada beldurturik egin omen zuen jeitsieraren bigarren zatia. Bejondeizula !
Ezkabako I. Raid ean ere ordekaritza izan genuen asteburu honetan. Maialen eta Danelek osaturiko bikoteak , mixto taldekako proban podiumeko 2. postua erdietsi zuten, montanbaikean, korrika, rapelatzen eta orientazioan aritu ondoren.
Argazkia: TTT-Watxap
Bestelakoan, nahiko lasai dabil gure taldea. serio-serio entrenatzen hiru bakarrik,Alberto, Aimar eta Iñigo. Besteak kirola egiten, baina askok jada hurrengo astean fundamentuzko saioren batzuk egingo dituzte, irailak 7an lehiatuko duten Zumaiako triatloi sprintari begira.
Bestelakoan,
Peña Oroel igoera, abuztuaren 11n Jacan. Bertan Iñigo Aseginolaza 14. izan zen, badirudi ordea, mendi sekzioan sartu ahal izateko bixarra utzi behar dela...
Argazkia: TTT-Watxap
Neguko Triatloiak ispekzionatzen udako egun beroetan, irudian Santa Ines mendatea, Vinuesako neguko triatloieko aldapa.
Argazkia: TTT-Watxap
Ba bestelakon iraila erakargarria dator. Zumaiko Triatloia, Ibarrako Mendi Duatloia, Tolosa-Ernio-Tolosa mendi lasterketa... baina horiek hurrengo asteetan zehar kontatuko ditugu, bitartean badakizue....
No hay comentarios:
Publicar un comentario