2013/09/12

ZUMAIKO TRIATLOIKO DOBLETEA


Asteburu borobila izan zen, lasterketa bikaina egin zuten beste behin MAHALA-TTTko kirolariek, taldeka irabaztea bakarrik falta izan zitzaien, 3. izan ziren sailkapen honetan larunbatean lehiatu zen Zumaiko Triatloian, eta aldi berean gipuzkoako txapelketa ere bazena distantzia sprintean.
 Bideo labur bat bertan pasatakoa, ikusteko.




Mutiletan Aimar izan zen garaile (bere blogeko kronika partikularra) eta nesketan Maider. Biak ala biak berriro itzuli dira zirkuitura, eta joan ziren bezela itzuli dira, sasoi bete betean. 23urte azpiko mailan, zer esan dezakegu Maialenetaz? Ba etxean jada arazoak dituela hainbeste txapel eta garaikur gordetzearekin, beste behin podiuma zapaldu zuen. adin maila honetan erabateko erregulartasuna erakutsiz. Aitor Regillaga ere bikain aritu zen top 10aren barnean sartu zelarik, 6. izan zen, bizikleta gainean latigoa astindu zuen, baina erabat gaitzetsi zuen igeriketa saioan gorro berdeko baten jarrera, jo eta jo aritu omen zitzaien bai bera eta bestei, eta gaizki pasa zuela, oso gaizki, emandako kolpeen ondoren. Oraindik sarritan galdetu egiten dugu batzuen jarreraz, eta azkenaldian behin baino gehiagotan entzundako kontua da.

Gainontzeko basurdeen emaitzak:

 
1 0:56:55 85 AIMAR AGIRRESAROBE
6 0:58:43 92 AITOR REGILLAGA BELOKI
32 1:03:02 93 GORKA SARASOLA GORRITI
1 1:03:39 5 MAIDER GAZTAÑAGA
43 1:03:55 89 IÑAKI LEKUONA PINDADO
56 1:04:41 95 MARTIN MARTINEZ MUÑOZ
87 1:07:07 90 DANEL LEUNDA AYASTUY
99 1:07:44 94 ALAR SEVILLANO AMATRIAIN
119 1:09:06 91 IGOR OTERO URANGA
7 1:10:23 6 MAIALEN     MUÑOZ LOPE
161 1:14:11 86 IÑIGO ANDREU GASTAMINZA

Datorren asteburuan bi zita garrantzitsu ditugu, bata larunbatean Ibarran. III. mendi duatloian. Arratsaldeko 16tan izango da irteera eta nola ez, MAHALA-TTTkoak bertan izango gara beste behin. Zirkuito ederra,  prestatzen dute ibarrako lagunek eta bertan bizitzen den giroarekin motibazoa gainezka izaten dute kirolariek. Lehenik 6km korrika plazatik bi aldiz paseaz, gero 14km montanbaikarekin 7 bide ingurutik eta plazako sagastietatik pasaz bi itzulitan, eta azkenik 3km korrika.

Beste zita igandean Donostian izango da, bertan Wildwolf Triathlon series-eko proba lehiatuko da. Bertan ere izango dugu ordezkaritza. http://www.triathlonseries.org/ts2013/sansebastian2013_esp.html


Pd:  Igandean Valle de Pineta V. mendi karreran lehiatu zen Iñaki, 24km +1500m, azkenean 26´5km izan zirelarik, batetik birritan okerreko bidea hartu zutelako eta bestetik ibaia hazita zegoelako rodeo handi xamarra eman behar izan zutelako.Aurten ez zen Aragoiko koparako baliagarria eta oilar batzuk  falta ziren, akaso horregatik edo sasoi puntu onean dagoelako sekulan imaginatu ez zuen postuetan lehiatu zen bere aukerak ederki probestuz.  V. Valle de Pineta sailkapena






3 comentarios:

Anónimo dijo...

Uste dut txapel berdezkoa ni naizela.

Aldez aurretik argitu nahi dut txapel berde horren gainean txapel txuri bat zihoala eta ez nuela galdu eraman nuen abiadurarengatik.

Bestalde,oker ez banago igeri saioan izan nuen "istripu", "lehia", "borroka" "talka",... T1a baino 200m lehenago eduki nuela igerilari batekin eta bertan saihetsetan jaso nuen kolpea ez zen nire buruari emandakoa eta hanketatik heltzeko egindako saiakerak ezta ere.

Inondik ez dut nere errutasuna garbitu nahi zeren lur eta zur geratu nintzen larunbatean Zumaian bizi izan genuen irteera ikusi eta aztertu ondoren.

Azkenik, Aitorri edo beste inorri kaltetu banion benetan eskatzen diot barkamena ez nuelako asmo txarrarekin egin eta hurrengo lasterketa batean elkar topo egiten badugu lasai egon barkamena eskatuko dizudala inongo arazorik gabe!!!

Egin irri!!!

Eurre dijo...


Holako gizalegez eta tonu egokian egindako komentariok beti izango dute lekua gure blogean.

Dortsala jarrita ikusten gea,

Artikuluan idazlea; egurre

Aimar Agirresarobe dijo...

bigarren boia haundia pasata neri earki tira zenidan behintzat eta aurrez hartutako egurrarekin nahiko amorratuta nijoanez, bueltan beste tirakada bat eman nizun nik. Dena den, hori zumaian geratzen da. Bejondeizula horrelako jarrera agertzeagatik blogean.
Aimar