2013/11/19

ZE PENTSA...



Elurra ari du. Mendiak zuritzen doaz, eta jendea elur gosez da. Batzuk eskiatzeko, beste batzuk bere gainean korrika egiteko, eta beste batzuk trineoan aritzeko edo elur bolak elkarri botatzeko... Baina hilabete hau bukatu artean ez dira eski pistak irekiko. 

( Oskorriren abesteti ederra)

 Aste bereziak izan ohi dira azaroko hauek, herrian ez dugu festa faltarik parrandarako, eguraldi txarrak ere pereza handiagotzen du eta ez dugu dortsalik jartzeko gogo berezirik.  2014ko egutegia zirriborratzen goaz. Aspaldiko partez kirola-osasuna eginez ari gara, eta ez kirol-entrenamendua, gauza oso desberdinak baitira. 

Neguko hilabete hauetan, batzuk modelo lanak egiten ere hasi dira.  Hauxe idatzi zuen bere feisbukean duela egun batzuk Maiderrek "Tremendamente agradecida a la tienda de Triatlon Yepá en Donosti. Este año tendré la ayuda de SURAL en material deportivo. Ropa de bici, running, natación, compresión y accesorios de todo tipo SURAL a nuestra disposición en Yepá. Muy chulo todo!!!! A la espera de recibirlo ;-))))" merezitako saria dudarik gabe. www.yeoaweb.com


Bitartean igande honetan Donostiako Nazioarteko Maratoia. Urtero bezela, basurderen bat bertan izango delakoan gaude, baina izen emate taula ikusteko zailtasunekin gabiltza. Dudarik gabe igande goizerako plan polita goizeko 9tatik aurrera.


Bilboko Triatloieko karteleko argazkian Aitor Regillagaren argazkia jarri dute, zerbaiten aurrerapena akaso? Bilbo konkistatu beharko degu 2014 ere! Zita maiatzaren 24an.


Pd: segi entrenatzen hilaren 30erako... egun luzea izango da eta....

No hay comentarios: