2014/06/24

MAIDER TXAPELDUNORDE ZARAUZKO TRIATLOIEAN

Agian pixkat bat berandu baina iritxi da zarautzeko kronika.
Zer esan zarautzeko triatloiari buruz? inguru honetan behintzat jendeak munduko txapelketa balitz sentitzen duela, bertako antolakuntza, zirkuituak eta ezpairik gabe bertako jendea eta giroa ez dira beste inon bizitzen, parte hartzaile guztiak garrantzitsuak sentitzen dira lehenengotik azkenararte.
Aurtengo honetan gizonezkoetan garaipenaren bila gerturatu diren partaide ugari izan da eta denak oso paretsuak, Eneko llanosek aurten ezin izan du parte hartu eta honek garaipena oso irekia uzten zuen eta ala izan zen, azkenean Uxio Abuin galizarrak lortu zuen garaipena, bere atzetik fraser cartmell eskoziarra iritxi zen 5 segunduko aldearekin bakarrik eta hirugarren postuan Joan Ruvireta sailkatu zen hau minutu exkax batera iritxiaz, gezurra badirudi ere 4 orduko proba batean lehen 3 sailkatuak minutu batean sartzea izugarria da, bertan izan zen lehia politaren seinale dudarik gabe.
Gure taldekideak denetarik izan zuten, aurrean ibiltzeko intentzioz zihoan lehengo urteko emaitza bikainaren ondoren Aimar baina azkenean utzi egin behar izan zuen arazo fisikoak medio.
Aitor Regillaga 11. izan zen, azken urteetan distantzi luzeetan beti zorte oso txarra izan ondoren triatloiak zor ziona itzuli zion eta lasterketa bikaina burutu zuen.
Ondoren 71 eta 72. postuetan Edu eta Artutxa sailkatu ziren, hauek ere lasterketa polita eta amaiera bikaina eman zioten biok batera eskutik eutxita helmugara sartuaz.
Aipatzekoa da 3 taldekide hauei esker, taldekako sailkapenean 3. postua lortu genuela, eta baita gipuzkoako txapela beraz zorionak!
Gorka Sarasola ere bi hauen artean zebilen lasterketa guztian zehar baina korrikako saioan honek ere arazo fisikoak zirela eta utzi egin behar izan zuen.
Asier 162. postuan sailkatu zen, gustora amaituz, lasterketaz disfrutatuz eta bilboko arantza kenduaz.
Eta Azkenik 330. postuan Danel Leunda sailkatu zen, hau ederki zihoan baina azken lasterkaldia luze egin zitzaion eta naiz ta arazo fisiokoak ere izan burugorra dala erakutsiaz lasterketa amaitzea lortu zuen.
Aipatzekoa, azken bi hauek 4. transizioan eginiko lana, itzela!
Iñigo Esnaola ere irteeran izan zen baina lehen bi sektoreak egin ondoren korrika saioan utzi egin behar izan zuen gemeloan arazoak zituelako.
Eta nola ez, emakumeen artean Maider gaztañagak lan itzela egin zuen berriro ere, apostu segurua da emakume hau eta oraingo honetan ere ez zuen hutsik egin.
Igeriketan bera izan zen azkarrena, nahiz eta bizikletan lehen postu hori galdu zuen eta azkenik korrika mantentzea lortu zuen eta nola gainera.
Irabazlea Catriona Morrison eskoziarra izan zen, esan behar da emakume honek 2 aldiz irabazita duela Hawaien ospatzen den iroman munduko txapelketa, beraz argi dago momento honetan emakumeen artean mundu mailan punta puntan dagoela, bueno ba datu hauek aipatuta atera kontuak, 4 ordu terdiko lasterketan Maider 3 minutu eta erdiko atzerapenarekin bakarrik sartu zen helmugan, horrekin guztia esanga dago, 3. postuan Saleta Castro galizarra sailkatu zen ia 27 minutu ingurura.
Besterik gabe zorionik beroena maiderrentzat eta datorren hilean alpe D´huezen ospatuko den bertako triatloiean zorterik onena opa diogu ( bertan izango da ere aimar eta berarentzat ere zorterik onena).
Nesken artean ere izan genituen beste bi partaide, batetik sonia muñoz izan genuen, hau 18. postuan sailkatu zen.
Eta bestetik Ainhoa Mendia, baina Ainhoak ezin izan zuen amaitu lasterketa, beste urte batean beharko du.
zorionik beroenak taldekide guztiei eta zorte on datozen proba guztietan.
                                           Maider txurrukako gaina igotzen animatzaile bereziekin

Ez dugu utzi nahi ere aipatu gabe, zarautzen beste bi tolosar izan zirela, alde batetik Egoitz Zalakain 10. postua lortuaz, lan bikaina eginaz eta gipuzkoako 3. sailkatua izanik. Zorionak!
Eta bestetik Iñigo Aseginolaza, Iñigorentzako lehen proba zen eta ausardia baduela behintzat erakutsi zuen, zeren eta lehen triatloia egin eta hau zarautzekoa izatea ez da makala, honek 430. postuan lortu zuen, eta garrantzitsuena, gehiagorako gogorekin gelditu zen beraz animo datorren urtean!
zorionak bi partaide hauei ere.

No hay comentarios: