2013/01/21

Vinuesako neguko "triatloia"....salvese quien pueda!!!!!!!!

Pasa dan asteburuan 4 taldekide ilusioz beteta gerturatu ginen Soriako probintzira, bertan 2013 urteko lehen neguko triatloia ospatzen zan, ta aldi berean vinuesan antolatzen zan lehena ere bazen.
3 orduko bidai baten ondoren bertara iritxi eta bilera teknikoan lehen sorpresa izan genuen, temperatura altuengatik, euri zaparradengatik eta haizearengatik, bezperan eski estazioan zegoen metro erdi elurra guztiz desagertu zen!!! Notizi penagarria benetan, ondorioz bi aukera planteatzen zituzten, goizean elurra iragarrita zegoenez, eta guardia zibilak irteera atzeratzeko baimenik ematen ez zuenez, lasterketari hasiera hasieratik jarritako orduan emango zitzaion, 8,2 km korriz, ondoren bizikletan hartu eta santa ineseko estaziora igotzeko 17.2 km. eginaz, gora iristean elurrik ez balego bertan emango litzake lasterketa amaitutzat eta elurra egingo balu, 2 ordu arteko itxaronaldia egotea planteatzen zuten, guztiok bertan itxoin elur nahikoa egon harte eta ondoren bizikletan iritxitako ordenean eta izandako diferentziak kontutan izanda erlojuz kontrako modalitatean irteera emango litzaioke eskiari.
Azkenean ez zen elur nahikorik izan eta bizikletarekin amaitu zen lasterketa, duatloi edo biatloi antzeko bat eginez.
Bertaratu ziren partaideak, jose luis, Artutxa, Alberto eta Asier izan ziren, ondo afaldu ostean, deskantsatzea tokatzen zan, eta azken hiru hauek aklimatazioa ere izan zuten, hoteleko gelara igotzean ia kalean baino hotz gehiago egiten zuela konturatu zirelarik galtzerdi, galtza, termiko eta guzti lo eginaz.... hurrengo egunean zetorkienaren predikzio bat izango balitz bezela....aklimatazioa behintzat ederki etorri zitzaien.....
Gau guztian zehar elurrarekin amestu ondoren, tamalez jeiki bezain pronto euri ugari ari zuela konturatu ziren, ez zegoen gogo haundirik, baina behin haraino junda pabeiloia ahalik eta altuen uzten saiatu behar ziren.... zerbait gosaldu, gauzak prepatu eta boxetara zaparrada galantarekin, bertan zegoen kaosa eguraldia zela eta latza zan, bizikletak eta trasteak prestatzen ari ginela, herriko panaderoa bere furgonetakin boxen erditik pasatzeak ideia bat eman zigun antolakuntza xume bat zela. Gauzak prest utzi ondoren berotu eta irteeraruntz, bertan guztiz blai eginda geundela benemeritako langile sutxuak irteera oraindik ezin zela eman esan zuten, hori bai, kotxean goxo goxo zeudela bertatik atera gabe..... azkenean irteera 20 minutu atzeratu zelarik eta guztiak izoztuta geratu ginelarik..... imagina tetrikoa zan, izen emandako gutxi, eta azken orduan atzera botatako dexente egonda irteeran 4 katu geundela esan genezake......4 ero.....
Azkenen irtera eman eta guztiak atera ginen ahal genuena egitea, korrika saioak ez zuen misteriorik 3 itzuli nahiko garbi, zona batean gorantz pikatzen zuen eta bestean beherantz, behin korrika saioa amaitutakoan bizikletak hartu eta santa ineseko estaziora abiatu ginen, bidea oso polita baina larunbatean oso gogorra egin zen, euria zena kilometro batzuk geroxeago elur bustia bihurtu zen, pixkat beranduago elurra, eta azken kilometroetan kriston elurtea, karretera guztiz itxita zegoenez eta kotxerik ez zebilenez elurrak segituan kuajatu zuen errepide guztia zuri zuri utziaz eta bizikleta gainean mantentzea bakarrik lan galanta suposatu zuelarik, azkenean nola hala eta bat baino gehiago azken metroak bizikleta eskuan zuelarik iritxi ginen helmugara. Eta estazioko jatetxean guztiak berotasunean sartu nahirik eta erropa guztia aldatzen ari ginela ez zela eskiatuko erabaki zen, eta nik uste hartu zezaketen erabakirik onena izan zela. Jatetxe harrek, hori, jatetxe bat beharrean sodoma y gomorra zirudien, guztiak lehen bait lehen aldatu nahirik inungo txokorik bilatu gabe bertan biluztu ta aldatzen....
Azkenik emaitzari dagokionez aipatzekoa da gure berrobitar jose luisek sailkapen orokorrean 6. postua lortu zuela bere adin taldean txapelduna izan zelarik, dudarik gabe aste buru honetan reinosan burutuko den estatuko neguko triatloiko txapelketarako ederki prestatuta dagola erakutsiz, bejon deizula ta zorionak jose luis!!!!
beste taldekidei dagokienez, amaitzeakin nahikoa izan zuten baina 29, 32 eta 37. postuetan amaitu zuten, baina larunbatekoan behintzat emaitza gutxienekoa da, bertaratu ziren guztiak meritu ederra izan zuten proba hasi eta amaitzeakin.
anekdoten artean.....
aipatzekoa bilera teknikoan esan zuten detailetxo bat....zona hura erreserba naturala denez eramandako gel eta barriten paperak mesedez ez botatzeko....eta.... behiak egon zitezkela bidean zehar eta mesedez ez zirikatzeko.....gogoa eta indarra izango bagenu bezela norbait zirikatzen hasteko......
Aipatzekoa ere benemeritak egindako lana, gosaltzen bakarrik ikusi genituen, bai proba hasi aurretik eta baita amaieran, hori bai kotxetatik atera gabe beraien lana fin egin zuten, aginduak emanez eta beraien legea inposatuz.....irteera ezin da oraindik eman eta punto...... karretera itxita dago eta quitanievesak ezin du mugitu (antolakuntzakoek proposatu zuten, pasadatxo bat ematea parte hartzaileek arazorik ez izateko)....eta jakin genuen ere, proba ikusten ari zen norbaiti eskatu omen zioten konoak jasotzeko..... vamos!!! hamaiketakoa ederki mezita zutela!!!!! bakoitzak bere tortila patata, "torrezno" batekin eta bere edariarekin, ondoren kafetxoa eta listo, berriak bezela egindako esforzu galantaren ondoren.....halaxe zeunden guztiak...bati baino gehio ez litzaioke gaizki etorriko proban zehar haiek sobran zuten grasa.......
esan ere esan behar degu, jatetxean salda mordoa eman zigutela berotasunean sartzeko eta bakoitzak gutxienez 3 salda behar izan zituela ere esan daiteke, eskerrak horri bestela.....
Antolakuntza aldetik esan dezakegu nabaria zala lehen aldia zela, baina bertan zeudenak ahal zuten guztia egin zutela, ilusioz beterik zeuden, gauzak ondo egin nahirik eta beti laguntzeko prest, pena bat eguraldiak eta elurrak ez laguntzea baina hurrengo urtetarako kontutan izateko proba izan daiteke ze polita izateaz aparte parajeak izugarriak dira.

pd: historia hau beterano bati kontatu ostean, duela urte asko Reinosako neguko triatloian eta antzeko situazio batean, elurte galantarekin, T.T.T.ko partaide zen angel ortizi ideia ederra okurritu omen zitzaion, bere bizikletako erruberai soka jarriz kate antzera....eta bai ideia ona, bizikletakin eski estaziora lehena iritxi zelarik izandako ideia horri esker....ondo legoke beterano hauek biltzea eta beraien bibentzi guztiak izatea mahai baten inguruan.....

2013/01/17

VINUESA-SANTA INESko I. NEGUKO TRIATLOIA

Hastera doa, elurretan, haizetan, hotzetan... baino ilusioz gainezka, neguko triatloien zirkuitoa. Hastera doa 2013ko denboraldia, urteko lehen berotualdian, etxeko lanak nola egiten ari garen ikusteko lehen tanteoa...

Duela egun batzuk iraupen eskiko lasterketa batzuk bertan behera geratu ziren, asteburu hontan ere antzeko zeozer pasako da zenbait lekutan, baino oraingoan elur faltagatik ez baino elur jauzien arriskuagatik izango da. Astebete lehenago beldur zen jendea Vinuesa-Santa Inesko lasterketa lehiatuko ote zen, ezen elurra urtzen ari baitzen. Badirudi ez dela elur arazorik izango ze egunerako bertako eguraldi iragarpenak ere ez dira oso goxoak, elurra egingo duela dirudi Reinosa ekitaldi epikoetan bezala. Neguan gaude, hauxe da dagoena, animo!! ah txubaskeroak ez ahaztu eskiko transiziorako eramatea, eta baita beste guante seko batzuk ere.

Egin beharko dituzten lanak (8,1km korrika+17,2km bizikletan Santa Ines mendatea igoaz (1850m inguru) + 10km iraupen eskia
Animo bertaratuko zareten lau  basurderi, Artutxa, Saez,  Vaquero eta Jose Luis;, eta jakin hasiberri den inor bada hau irakurtzen, eskiatzen hasi bitartean inork ez dakiela bakoitzaren eski maila zein den, beraz egurra! ta gero gerokoak. Amaitzeko bideo bat, egun neguko triatloiko espainiako txapelduna den Jon Erguinen eskutik.

2013/01/07

NEGUKO TRIATLOIA

1986ko negua zen, uda hartan espainian lehen udako triatloia ospatu zen, eta jacako mendi militar taldeak pentsatu zuen antolatu zitekeela proba bat, non Jacan korri egingo zuten, gero bizikletan Aisako haranetik Rigueloko iturburura igoko ziren eta han mendiko eskiak jantzita Candanchuko estaziora arte joango zirela trabesiako eskia eginez. Baina Hawaiin militarrek IM distantzia asmatu zuten bezala, frantziako Valverg herrixkan neguko triatloia izan zitekeenaren ibilbidea osatu zuten. Hasteko 20km korrika, gero 80km bizikletan eta amaitzeko 25km iraupen eskian. Dudarik gabe, izugarrizko erronka izango zen lehen eta orain. Egun, Valvergeko herrixkan neguko triatloia ospatzen da, elur gainean, eta distantzia aski desberdinetan.
Abuztuan neguko triatloia egitea ondo legoke eh hemengo bero ta pajaretatik aparte ezta? 1987ko urtarrilak 11 batez ospatu zen estreinokoz Reinosako triatloia, Cabestany, Delgado eta Arrospide izan ziren lehen hiru sailkatuak. Eta top 10ean, Tolosako bi abenturazale, Nairobitarren gurasoak izango zirenak, Angel Ortiz 8. eta Josu Iztueta 9. Garai hartako istorio-abentura da, elurte handiko urte haietako batean, kostako itzulia bizikletaz egiten dena, hauek eskiak jantzita egin zutela. (100km inguru ezagutzen ez duenarentzat). Apirilak 5an lehiatu zen Aragoiko Haraneko triatloian , Angel 5. izango zen eta Josu 10. (1korri-35bizikleta-15eskia). Emakumezkoei dagokienean ezin ahaztu gabe Isabel Dummall, diotenez triatloiko lehen izarretako bat, eta nola ez, Dina Bilbao handia. Lehiatu zituzten triatloietan podiumeko postuak txandatzen aritu zirelarik. Egun, neguko triatloiak Espainian ez dira elur gainean egiten %100ean, nahiz eta saiakera batzuk egin, bizikleta gainean beharrezkoa den elurrareen kalitatea ezin zelako bermatu. Ondorioz azken urteotan Neguko klasikoak, herrian korri, estazioara bizikletan igo eta goran eskiatu formatuak indarberritzea izan du. Aurten zirkuito bat antolatzera iritsi direlarik. - I Triatlón de Invierno Vinuesa-Santa Inés (urtarrilak19) - XIII Triatlón de Invierno “Valle de Ansó” (otsailak 9) - II Triatlón de Invierno Jaca-Candanchú, (otsailak 16) - III Triatlón de Invierno “Valle de Roncal” (Isaba)Martxoak 3 - Espainiako txapelketa (zirkuitoitik at) Triatlon de Invierno de Reinosa, (urtarrilak 26) Dudarik gabe TTT-MAHALAk izango du ordezkaritza, baina horien berri eguna iritsitakoan bitartean hilabete besterik ez urteko klasika handienetariko batentzat, ostegun gizenarentzat , nola ez, iñauterietan. Informazioa gehiago (benetan interesgarria patxadez irakurtzeko): http://competiciones.mayencostriatlon.org/mastriatlondeinvierno/losiniciosdeltriatlondeinvierno/index.html

2013/01/02

SAN SILVESTRE,


Urteko lasterketarik bereziena askorentzat, norbere herrian, ezagunen aurrean, giro apartean... Gure Tolosa maitean jada erroturik dagoen ohitura, hasiera batean umeentzat bakarrik zena baina 2005az geroztik ume handiak ere hasi zirelarik korrika. ... eta denbora luzean iraun dezala.
Ordizian irabazi zuen taldekideak ere berdin pentsatuko zuen, bere herrian, bere ezagunen aurrean, giro apartean irabaztea berezia dela. Hilabeteak zirela dortsalik jantzi gabe, baina "batzuk betiko lepotik burua", bejondeizuela Maider, jada buelta zea berriz!

www.agerremendia.com  (argazki sorta polita dudarik gabe beste behin!)

                                           Anbienti!
                                            5km egiteko exerita? (tipoa etzan paralinpikoa!)
                                                            Hidratazioa klabea da
                                                               Tete de la course
                                                               Ume handi batzuk
                                                             Modalitate berria
Irteera baino segundu batzuk lehenago....

2012/12/30

AZKENA...

Azkena, 2012ko azken post-a. Beste urte bat gehiago, beste hamaika abentura gehiago... makina bat gauza gehiago.  Ametsak egia bihutu zireneko urtea, emozionatu ginenekoa, irribarre egin genuenekoa, harro sentitu ginenekoa, disfrutatu genuekoa, sufritu genuenekoa, hoztu ginenekoa, negar egin genuenekoa,  zoriontsu izan ginenekoa.. beste behin bizipen desberdinak bizi izan genituenekoa.... eta azken post hau idazteko ideiak agortu zirenekoa. 2013 ere amesten, emozionatzen, irribarrez, harrotasunez, sufritzen, hozten, negarrez, zoriontsu... eta post gehiago idazten jarraituko dugunekoa.


2012/12/18

GOGOETA



Diotenez abenduaren 2an mundua amaituko omen da, baina amaitu ezean denak aurrera segituko du.  Tamalez, baten bati bizitza igandean amaitu zitzaion (Goian Bego Iñaki Lejarreta, Berriz, 1983), eta dudarik gabe zer pentsatu handia ekarri digu. Duela hilabete batzuk  Victor Cabedo, 23 urte,  Euskalteleko txirrindularia joan zitzaigunean bezala.  Zoritxarrez, zoriogaiztoko loteria horren dezimoak bizikletan ibiltzen garen guztiok ditugu erosiak, eta burutik pasatzen zaigu hurrenak gu edo gure ingurukoak izan daitezkeela. Baina argi dago ezin dugula hori pentsatuta atera bizikletan, bestela etxean geratuko ginateke.  Gertatu behar badu, hala izan behar zuelako izango da, patuaren liburuan hala zegoelako idatzia. Baina jakin bi ziklista handi hauek  gustukoen egiten zutena praktikatzen ari zirela joan direla!. Amaiera polita dudarik gabe bizizik aterako ez garen bizitza honetarako.  Gaur Arritxu Iribarri (Euskadi Irratiko kirol esataria) feisbuken halaxe irakurtzen nion: "amets gaiztoa ote zen? ez ez zoritxarrez egia, sinistezina. 7etan hileta Berrizen. aze pelotoia osatzen ari den zeruan! eta tristura une hauetan irribarre egiteko balio izan du.

Baina gertatutakoak balio izan dakigula gogoeta egiteko, zenbat aldiz pasa ditugu semaforoak gorrian, zebrabideak jendea zegoela eta kotxeekin rifi rafeak izan nahiz eta guk arrazoirik ez izan, (kontrakoa ere bai noski, gidarien errua ere izaten da beste hainbatatean!). Elkar errespetatzean legoke gakoa, baina gu ziklistok gauza asko ditugu ikasteko edo ondo egiteko, zenbait jokabide aldatu beharko genituzke. Eta jakitun izan behar dugu gero kotxea hartzen dugunean nola ikusten diren gauzak bi aldeetatik. Eta inoiz bizikleta hartu ez duten gidariei esango nieke 1,5m-ko distantzia errespatzeko, aurreratzen ari diren hori ez dela eta tramankulo bat, bizitza bat baizik.!!!

Eta halaxe joan da, Gasteizko maratoi erdia lehiatzen zen asteburua, (TTT-MAHALAkoak ere han izan ziren kilometroak pilatzeko aitzakian!) aurtengoan ez zen elur eta hotz konturik, hegohaize goxoa zen, Santo Tomas egunean mundua amaituko denaren seinale izango ote da? ;)

2012/12/08

URRE ZURIA IRITSI DA


Oraindik udazkenean gaudela eski estazioak elurrez lepo daude, iaz ez bezela aurten badirudi elur urtea izango dela. Esaerak dioen bezala, "Urriko hilberrin, elurra aizkorrin". eta horrek esan nahi omen du 7 elurte izango direla, apirila amaiera arte beraz elurra egingo du mendian behintzat. Jada bi pasa dira, oraindik botako dituenak . Ez ahaztu paraje hauetan, urtarrila eta batik bat otsaila direla elur gehien egiten duen urte sasoia.

Hau hasi besterik ez da egin, batzuk entrenatzerakoan  kirol desberdina praktikatzeko, beste batzuk neguko triatloiak buruan, besteren batzuk martxa zuriak... denentzat dago lekua.

Bideoan ikuskoi duzuen bezala (1'06"ko iraupena, beraz ikusi), hau hasiera da. Ah jakin irteera lerro horretan (Vasaloppet) TTTko kideak izanak daudela oker ez banago, demasa izan behar du dudarik gabe.

Hasi bada eskiei hautsak kentzen eta teknika sakontzen...