"MAHALA BASERRIKO PRODUKTUAK", gure babesle nagusiari eskerrik handienak eman nahi genizkioke larunbatean eman zigun hamaiketakoagatik eta bere instalazioak erakusteagatik.
ALPE D´HUEZ, izan zen behin baino gehiagotan atera zen triatloiaren izena. 2009an gerturatu ginen MAHALA-TTTkoak bertara baina ezin izan genuen helmuga marra pasatzea lortu. Uztailaren 30an triatloi luzea 2200-115-22, uztailaren 31n triatloi olinpikoa 1200-30-7 eta uztailaren 27an duatloia 5-17-2,5 eta uztailaren 29an umeen triatloia. Denetan nola ez, Alpe d´´Huez handia igotzen da. Oporretarako paraje eta aitzakia polita dudarik gabe. http://www.alpetriathlon.com/fr
NATILLAK: Ikatzako natillak ere postre klasiko bihurtu dira, hala ere larunbatean pertzatik natilla ontzia "rulatzen" hasi ginenean "el sumun" izan zen.
WATXAPA: watxapeko azken mezuak 06:38 inguruan izan zen, baten batzuk ez zuten oherako gogorik eta hori sagardoa eta ardoa edaten hamaikak baino lehen hasi ginela leaburu aldean....
MENUA ETA TERTULIA: Mundiala! Aupa sukaldariak!
ZARAUZKO KROS MISTOA: Maiderrek eta Mitxel Cuadradok osaturiko bikoteak 2. postua erdietsi zuen. Lasterketa lehiatua izan zen, irabazleak 27'00", 2. 27'03" eta 3. 27'14"ko denbora egin baitzuten. Ainhoa ere bertan izan zen, hauek ere oso ondo 59. postua lortuz.
BERROBIKO HERRI KROSA: Mahala-TTTko kasta, gogortasuna tolosaldeko herri txiki honetatik datorrela esatea ez da handikeriatan aritzea. Data berria jarri dute oraingoan egutegian, iaz uda izaten baitzen. Ibon Gonzalez 2. izan zen irabazleagatik 3" exkaxera, Jose Luiz Zabala 4., Ion Alberdi 5. eta Ibai Madina 8. Sailkapenak Berrobi herri lasterketa 2013
2013/12/03
2013/11/27
MAHALA nahi?...umm... mundiala dago...
MAHALA, gipuzkoako herri txiki bateaan dago, Leaburun duela jada hamar urte baino gehiago hasi ziren Mahala Baserrikoak baserriko produktuekin lanean. Egun ia 40 hektarea dituzte euren animaliek bertan bazka dezaten gero kalitatezko produktuak ekoiztu ahal izateko.
MAHALAK, %100 produktu naturalak eskaintzen ditu, ( Yogurtak, arroz esnea, natillak, behi gazta, behi esnea, urdaiazpikoa, txorixoa, xolomoa...) prozesu osoan zehar gogo, ilusio eta kontrol zehatzak eramanez.
MAHALAK: 2009n geroztik Tolosaldeko Triatloi taldea Babesten du, eta Euskadi irratian aspaldiagotik ere ezaguna da bere iragarkia, "yogurra, nahi? mahala...umm mundiala dago...", eta beste hainbat lekutan ere izan da babesle moduan.
TOLOSALDEKO-MAHALA T.T.: Egun maila handiko taldea da, "pata negra" dexente ditugu. Lagun talde handia gara, eta horregatik hain juxtu ere Azaroaren 30an ospatuko dugu urteko lasterketerik gustagarrienetarikoa. Ekipoko bazkaria, afaria, eta... gosaria... baina lehenik MAHALAko baserrira joango gara gauzak ondo bidean modelo lanak egitera. (Horrelako gorputzak zeozertarako aprobetxatu beharko baititugu palizak emateaz gain...)
Mahala ekipoko beste protagonistak
MAHALA- ren izen aurten Proba mitiko askotako podiumean izan da, Bilbon, Zarautzen, Monegrosen, Euskadiko ta gipuzkoak txapelketa desberdinetan... eta 2014an ere berdintsu ibiltzeko asmotan gabiltza.
Kalitatezkoa eta freskoa, eskulana.
Protagonista gehiago...
Ez duzula MAHALAko produkturik ezagutzen? ba hurrena erosketak egitera zoazenean fijatu, edo bestela larunbatetan Tolosako azokara etorri, zerkausi aldera, eta probatu. Merezi du benetako yogurt zaporea probatzea... eta bidez batez gauza asko egiten dituzu, gertuko ekonomia bultzatu, dieta zaindu, kalitatezko produktua freskoak dastatu, eta gure super taldeari bultzadatxo bat eman.
2013/11/19
ZE PENTSA...
Elurra ari du. Mendiak zuritzen doaz, eta jendea elur gosez da. Batzuk eskiatzeko, beste batzuk bere gainean korrika egiteko, eta beste batzuk trineoan aritzeko edo elur bolak elkarri botatzeko... Baina hilabete hau bukatu artean ez dira eski pistak irekiko.
( Oskorriren abesteti ederra)
Aste bereziak izan ohi dira azaroko hauek, herrian ez dugu festa faltarik parrandarako, eguraldi txarrak ere pereza handiagotzen du eta ez dugu dortsalik jartzeko gogo berezirik. 2014ko egutegia zirriborratzen goaz. Aspaldiko partez kirola-osasuna eginez ari gara, eta ez kirol-entrenamendua, gauza oso desberdinak baitira.
Neguko hilabete hauetan, batzuk modelo lanak egiten ere hasi dira. Hauxe idatzi zuen bere feisbukean duela egun batzuk Maiderrek "Tremendamente agradecida a la tienda de Triatlon Yepá
en Donosti. Este año tendré la ayuda de SURAL en material deportivo.
Ropa de bici, running, natación, compresión y accesorios de todo tipo
SURAL a nuestra disposición en Yepá. Muy chulo todo!!!! A la espera de
recibirlo ;-))))" merezitako saria dudarik gabe. www.yeoaweb.com
Bitartean igande honetan Donostiako Nazioarteko Maratoia. Urtero bezela, basurderen bat bertan izango delakoan gaude, baina izen emate taula ikusteko zailtasunekin gabiltza. Dudarik gabe igande goizerako plan polita goizeko 9tatik aurrera.
Bilboko Triatloieko karteleko argazkian Aitor Regillagaren argazkia jarri dute, zerbaiten aurrerapena akaso? Bilbo konkistatu beharko degu 2014 ere! Zita maiatzaren 24an.
Pd: segi entrenatzen hilaren 30erako... egun luzea izango da eta....
2013/11/10
BEHOBIA ZENBATEN?
Dena ez da behobia, gaurkoan bazegoen beste kirol zitarik euskal herrian. Mendiduatloi zirkuituko lasterketa, Ozaetan, Araban. Iñigo Aseginola 12. izan da.
(Argazkia: Jorge Morelas Gutierrez)
Gaur ordea munduko atletismo txapelketa Behobiatik Donostiarakoan jokatzen zen. Egin ditzakezu 10km t 35' azpitik, sub 37' azpitik, 40' azpitik... maratoi erdian 1h20, 1h25, ... baina betiko galdera izaten da kalean, Behobia zenbatean? Horrek bereizten du kalean, matxaka pertzepzioa...
Gaurkoan hauxek izan dira emaitzak, (dortsal ofizialekin parte hartu dutenak, besteen berririk ez dut)
Ibon Gonzalez 1h10'50"
Jon Alberdi 1h12'35"
Ibai Madina 1h13'44"
Javi Rodriguez 1h15'18"
Edu Gonzalez 1h22'25"
Haritz Mendia 1h23'58"
Aritz Igleasias 1h26'52"
Sonia Muñoz 1h30'30"
Ainhoa Lekuona 1h38'56"
2013/11/07
BEHOBIA BEZPERATAN
Behobia bezperatan gaude, atseden egun lasaiak igandera arte, goizeko 10tatik aurrera dugu guztia eman ahal izateko. Batzuk kontzientzia guztiz prestatu dute, zifra miragarrien ametsetan , beste batzuk zahartzen ari ez direla ikusteko erabiliko dute, betio denboretan ibili asmoz. Baina denek bertako magiaz gozatuko dute.
Larramendiko I. krosean, Larramendi Krosa 2013. Sailkapena. Ibon 3. izan zen, eta auzoko txapelduna !! Jose Luis 9. Guztira 120 partaide inguru. Dudarik gabe zita polita datozen urteetarako herriko pikeak gauzatzeko.
Amasako Mendu duatloia: Aitor Regillagak lehen 5etan egin zuen lehen korrika saioa, baina azkenean 12. izan zen. Kazetariak galdera egin zion, arazo mekanikoak edo? Ez, arazoak nik eduki ditut esan zuen, jendea ziztu betean zijoan bizikletan... eta nahiko lan, eta lokatzetan ere susto batzuk hartu genituen... Unai Aizpuru ere bertan izan zen, ia denetan ari da parte hartzen, eski denboraldirako punttuan jartzeko asmoz. Amasako Mendiduatloia 2013. Sailkapena.
Eta Maialen eta Daneleek osaturiko bikoteak...https://sites.google.com/site/raidmontesdehierro/home
Raid batean hartu zuen parte beste behin. Hona hemen euren taktikaren nondi norakoa hitz gutxitan
26.taldea. resumen ttiki bat. Dpm hasi ginen lehenengo
taldekin (ze ezagutze genitun aurreko raidetiken ze talde eon zitezkeen
aurren), bigarren kobazuloko sarrera aurkitzeko orientazio fallo ttiki
bat euki genun ta atajoa uste genuna zana azkenen kixton luze intza,
hortik aurrea dena okertu zan, kobazuloko proba espeziala inda,
puntuazio gehiena zekaten puntuta abitu ginen, baino biden berriz ere
mapekin arazoak euki ta oso urrutia jun ginen, denbora asko galdu genun,
limiteaino apuratuko genun lehenengo sekzion puntuk gehienak biltzeko
ta boxesea 3minutu sobran allau ginen, ozta ozta. Horrek erabaki bat
hartzea bultzatu gintuen eta 2.sektorea bizikletakoa ez egin eta
3.sektorea osorik (puntu guztien bila) joatea erabaki genuen. Helburu
txiki hori bete genun, taktika ez zen txarra ze euri ekaitzen
aurreikuspena zegoen ta horrekin suposatu genuen jendean rendimentuan
bera ingozula ta azkeneko sekzioan etzutela puntu gehiegi lortuko, ze
bizikletako sekzioa zan puntu gutxina zeuzkana.
Azkenen euria
berandu hasi zan, guk 3.sekzioa oso txukun ingenun puntu guztik lortuz,
baino lehengo sektorean izan genitun orientazio akatsek klasifikazioa
izorratu ziguten.
2013/10/28
"SUMA Y SIGUE"
Suma y sigue,
horrela doa MAHALA-TTTren zakua udazken honetan ere.
Pasa den asteburuan (urriak 19-20koan). Jakan bertako duatloi cross famatua lehiatu zen, eta bertan gure Aitor Regillaga izan genuen, 3. postua lortu zuelarik. Jakako duatloia 2013. Pasa berri den asteburuan ere Perdigueron izan zuten zita, Monegrosman zirkuituko proba, eta plaza ona da dudarik gabe gure taldearentzat bertan, eta gauzak mitifikatze aldera, ba boxetara berandu saru zen bizikletako bueltak gaizki kontatu ostean... edo oso fuerte zijoan eta gehio nahi zuen edo erabat itsu zihoan.... kar kar kar. Eta noski, halako festaren ostean ba erabat jokoz kanpo geratu zen. Pena, ze podiumeko saltsan baitzioan. Eta hori gutxi ez balitz, nesketan ere Itsaso ere primeran zijoan oilarren artean, lehiatzen, baina zulatu desatsegin baten ostean bera ere jokoz kanpo geratu zen. Baina ikusi zuen, pixkanaka pixkanaka lotan zeuden sentsazioak esnatzen hasi zirela, aupa zu!
Monegrosman duatlon cross. Perdiguero. 2013. sailkapena.
Azpeitiko ikasberri krosean, Maider eta Mitxel Cuadradok osaturiko bikoteak lortu zuen garaipena
Azpeitiko krosa mixtoa. sailkapena. 2013
Zumarraga Urretxun: VI. Goierri Garaia mendi lasterketa: 23km 1551m +. Iñaki izan genuen bertan 18. km arte bikain zijoan, atzetik aurrera eginez baina Irimo-ko azken 4km tako jeitsieran hankek bale esan zioten, eta trotatzen, ahal zuen bezela allatu behar izan zen helmugara. Konklusioa, masajista gehiagotan bixitatu behar da eta gorakako harro haizeak behera ordaindu egiten direla. . GoierriGaraiaMendiLasterketa.pdf.sailkapena.2013.
Ataungo 3 auzoetako krossa. Irabazlearen izenarekin ez gaude batera ados, baina tira, hortantxe utziko dugu aipamena. 16. izan zen Ion Artutxa, Edu eta Gorka ere hantxe izan ziren bidelagun.
Ataun 3 auzoetako krossa 2013.sailkapena
Donibane Lohitzuneko EHko maratoi erdian, Ibon Gonzalez 6. Donibane Lohitzune 2013. Saillkapena.
Larunbat honetan Tolosako Larramendi auzoko I. lasterketa. Larramendiko Krossa. 2013. Informazioa eta izen ematea. Animatu Mahalako kamiseta erakustera, eta animatu baita ere inguruko guztiak eta kanpokoak. Plan ederra kanpokoentzat, goizen azoka ikusi, pintxo batzuk jan, siestatxoa eta krosan parte hartzera, eta gero ba gerokoak....
Pd: taldekideren baten bat beste nunbaiten izan bada eta ez badegu aipatu, ba aipa dezela komentariotan, idazleak ez baitu bere berririk izan!
2013/10/25
GORBEIA SUZIEN 2013
Zeanurin 29km eta 2000m + ko zirkuitu ederra prestatu ziguten. Euskal Herriko txapelketa zen, eta ez zen oilar faltarik, baina hemengoak gutxi ez eta Salomon taldekoak, New Balance, Sportiva,... eta beste hainbat taldetako ordezkariak etorri ziren. Zegama Aizkorri zirudien momentu batzuez, eta ziur horrela segiz gero urruti baino lehen izugarrizko lasterketa izango dutela. 9ko lasterketa izan baitzen, 10ekoa ez, beti baitago zer hobetu horrelakoetan.
Madalena goxo askoak prestatu zizkigun Ainhoak, kalabaza zaporezkoak, mundialak, eta haiek janaz joan ginen ohera ostiral gauean hitzaspertu atsegin baten ostean.
Goizean, esnatzean haizea txistuka, beldurra ematen zuen, baina eguna argitzearekin batera baretu zen, eta gaitzerdi, ze Gorbeiako tontorrean (1411m) ez zen giro izango ordu haietan...
Bazkari ederra eman ziguten frontoian, "saltsa" faltaik ez genuen izan...
Amaieran ere irribarrearekin...
Irteeran irribarrea ahoan eta tximeletak sabelean...
Bakoitza bere saltxan.... (aurkezle ofizialaren paperean)
475 partaide ziren irteeran izena emandakoak, eta gure basurdeen emaitzak honako hauek sailkapen orokorrean: Gorbeia suzien 2013; sailkapenak
50. Iñaki Insausti 3h08'08" (Lokarria askatuta, zapatilla lokatzetan ahaztuta,... baina sentsazio ederrekin, atzetik aurrera eginez)
117. Iñigo Aseginolaza 3h23'49"(Bideokamara ematea tokatu zitzaion, baina gorbeitik aurrera ez omen zuen berak nahi zuen pausoa bilatu)
367. Alar Sevillano 4h32'58" (Helmugan esan zuenez, aldapa beherak guztiak soberan zeuden)
370. Ainhoa Lekuona 4h38'03" (Beldur guztiak uxatu zituena, bejondeizula!! ederra lortu dezu palmareseako!, hoi bai lokatz gehio ekarri behar da helmugara eh!)
371. Igor Otero 4h38'04" ( Gorbeian hotza pasa omen zuen..)
372.Ion Artutxa 4h38'05" (laister ahuntzak bezela!)
Hurrena gehio ta hobeto! Bitartean entrenON!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)













