1.- Izenburuak dioen bezala, Aitor Regillaga 3. izan zen Mungian jokatu zen Euskadiko duatloi sprint txapelketan.Onenen pare, onenekin lehiatu ondoren.
2.- Finisher, estatu mailako triatloi aldizkari beterano eta ezagunenean Maider Gaztañaga taldekidearentzat da hilabete honetako azala. Kioskora joan agortu baino lehen...
3.- Hurrengo zita ostegunetik asteartera... Tolosako Iñauterietan, animatu etortzera! ah kanpokoentzat oharra; disfrazak igandera arte etxean utzi!!
2014/02/18
HASI DIRA DUATLOIAK
Hasi da Euskal Duatloi zirkuitu berria, lehen proba Ermuan jokatu zen eta bigarrena Sopelanan. Azken honetan izan genuen partaidetza, Lier Etxeberria izan zen bertan, Arriaraneko mendi duatloian eroriko malapartu batek eragindako infekzioak aste dezente baztertuta izan ondoren gogotsu hasi da berriro. 38. izan zen. Datorren asteburuan sprint distantziako euskadiko txapelketa izango da, baian oraingoz ez da basurderik izango bertan azken orduko aldaketarik ez bada. Normala, kalderero eguna izanda taldekide askok iñauteri usainean baitugu burua.
www.kirolargazki.com
Mendiari dagokionez, Antzuolan lehiatu zen Antzuolako 8 miliak mendi lasterketa, eta erdi tolosar erdi antzuolatarra den Igor Otero ere bertan izan zen, aurtengoan ordea ez zuten elurrik topatu mendien gailurretan.
2014/02/07
ZURI ETA BELTZ...
Tolosan azken astebetean bi gazte dira protagonista, biak ala biak adin beretsuak, baina bizitzaren patua aski jomuga desberdinekin. Pasa den igandean Tolosa CFko futbol taldeko kapitaina zen Urtzi gazteak utzi gintuen jokatzen ari zen futbol partidaren erdian bihotzeko malapartatu baten ostean.
Goian bego.
Horixe alde iluna, entzun nahiko ez genukeen albistea.
Alde zuria ordea, elurretan topatuko dugu, neguko joko olinpiarretan, Errusiako Sochi-n. Haritz Zunzunegi tolosarrak Nagano 98n eta St lake cityn 2002n egin zuen bezala, Imanol Rojo gazteak iraupen eskiko lau probetan hartuko du parte.
Biak ala biak gazte, dena zuen aurretik, dena du aurretik.
http://rojobrothers.blogspot.com.es/
Zorterik onena Imanol!
2014/02/03
REINOSA: Neguko triatloia, espainiako txapelketa
Beste behin Alto Campoo handia igo eta bertan dagoenaz ezin izan genuen gozatu, eta eguraldiak ere ez zuen askorik lagundu, negu bete betekoa izan zen, "pa variar" azken ia hiru lau ekitaldietan bezala. Reinosak neguko triatloia bere esentzia guztiarekin erakutsi zigun beste behin.
Emakumezko elite mailan, Maider Gaztañaga Txapeldun, Jaca 2012ko arantzak erabat kenduz ziurrenik.
30-34 emakumezko adin taldean, Itsaso Leunda txapeldun.
40-45 emakumezko adin taldean, Ainhoa Mendia txapeldun.
Taldekako emakumezkoen sailkapenean, MAHALA-TTT txapeldun.
Gizonezko V1 mailan, Jose Luis 3. postuan.
Taldekako gizonezkoen artean 4. postua.
Eta lagun giroan ere txapeldunen gisara!
Bi argazkitxo esandako guztia laburbiltzeko.
Reinosako neguko triatloia 2014. Sailkapena
Argazkiak: Asier Murua
Espedizio kideetako batzuk, beste protagonistak barreran beste aldean zeuden beste behin! Aupa zuek!
2014/01/28
LEHEN GELTOKIA, REINOSA
Argazkia: Asier Murua
Anson jokatu pasa den igandean "Ansoko neguko triatloia" (7,5korri-20bizikletan-4,5iraupen eskia), aurten Espainiako Kopako lehen proba puntuagarria zelarik. Bertan Jose Luisek lehen hamarren ostean korri egin eta gero bizikleta hartu eta berehala zulatua izan zuen eta uztea erabaki zuen indar eta ilusioak guztiak Reinosarako utziaz. Edu Gonzalez ere bertan izan zen, berak esan zuen bezala "besterik gabe", entrenamendu gisa. Benetako karrera eta pikeak hurrengo larunbatean baitira.... bertako emaitzek urte guztiak izango dutelarik oiartzuna onerako eta txarrerako.... talde barneko pike sanoetan.
Anso 2013. Sailkapena
Idiazabalgo krosa ere Igandean ospatu zen eta urtero bezala izan genuen bai ordezkaritza. Aipatu emakumezkoetan Maialen Muñoz 8. izan zela. Idiazabalgo krosa 2013. Sailkapena.
2014/01/20
"X"-ak JARTZEN...
1.- Egutegiak zehazten hasiak dira denak, bakoitzak berea, bakoitzak baititu bere barne erronkak. Pixkanaka pixkanaka hasiko gara denena ezagutzen. Bilbo, Zarautz, Donosti, Ondarru, Oñati, Arrigorriaga, Monegros, Gasteiz... zirkuituko beste hainbeste... denetan izango dugu partadeitza gauzak ondo bidean azken urteetan bezala. Baina akaso Alpe d´huez da aurten TTT-MAHALAK begiz jota duen proba, akaso behin joanak garelako (2009ko hemeroteka ikusi) eta porrotarekin bueltatu ginelako, batek joaterako etsi zuen eroriko baten ostean eta besteak bale esan zuek 7km faltan... oraingoan ordea galazko taldea joango dela dirudi, baina oraindik asko falta da uztaileko azken asteazken horretarako...
El pais vasco bien representado en esta novena edición, con Maider Gaztañaga, Beñat Arnaiz, Aimar Agirresarobe, y esperamos muchos más! Gracias por la confianza.
Hauxe beren feisbukekko atarian jarri duena antolakuntzak
2.- Garingo mendi lasterketa jokatu zen atzo, 9'6km tako zirkuitu bati hiru itzuli eman behar izan zizkioten. Garingo mendi lasterketa. 2013. sailkapena. Aitor Regillaga 5. izan zen, Alar eta Igor Otero ere bertan izan ziren zapatillak lokatzez zikintzen. Basurdeak euren saltsan dudarik gabe.
2014/01/12
MARTXA HARTZEN
Martxa hartzen, urte berriko lehen aste hauetan txori asko buruan, egutegiak zehazten. Non..., nola..., egon nahi dugun pentsatuz eta amestuz. Guztiaren sekretua ondo entrenatzea, horrexegatik hasi gara pixkanaka pixkana diziplinaz entrenatzen. Grupeta ere pixkanaka haziz doa eta hori seinale ona da. Igerilekuan ere baxurde asko elkartzen dira ordu beretsuan, korrika ere bagabiltza, eskiatzen baita... denok jada martxa hartuta edo hartzen.
Urteleko lehen dortsala Araitz-Beteluko krosean izan da gaur bertan, Bertan Maider Gaztañagak lehen postua lortu du Sailkapena: Araitz Betelu 2014.
Araitz-Betelu emakumezkoen sailkapena
Argazkia: www.yepatri.com
Gogoratu bihar arratsaldean 19:30tatik aurrera lizentziak tramitatzeko hitzordua daukagula Usabal Kiroldegiko beheko bulegoan. Eta hau irakurtzen ari den norbaiteik triatloia probatu nahi eta lotsa duela? Ba agertu dadila lotsak alde batera utzita eta azalduko diogu MAHALA-TTTk nola funtzionatzen duen, beraz animatu!! Eta deskuidoan ezin duzula agertu... , ba idatziguzu email bat eta jarriko gara harremanetan.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)










