2014/01/28

LEHEN GELTOKIA, REINOSA


Aemet-ek dio Reinosan larunbatean elurra 700m tatik gora egingo duela, eta %100eko aukera dagoela prezipitazioak izateko. Beste behin ziurrenik, gauza aldatu ezean, Alto Campoo handia igo eta ez dugu zipitzik ere ikusiko, laino itxia, eta elur erauntsiak izango dira azken ia  hiru ekitaldietan bezala. Neguko triatloia bere xarma guztiarekin dudarik gabe. Bertaratuko dugu taldea ere ez da nola nahikoa, Espainiako txapelketa izaki oilar askotxo daramatzagu. Aitor Regillaga, Jose Luis Zabala, Maider Gaztañaga,  Edu Gonzalez, Ion Marin, Asier Saez, Goraka Sarasola, Ainhoa Mendia eta Itsaso Leunda. Baina ziurrenik onena asteburuko plana da, Cantabriako baserri zaharberritu bat alkilatu eta bertan lagunarte atseginean hitz eta pitz arituz jan goxoa alboan dagoela... bertako tertuliak zoragarriak izan ohi dira lasterketa bezperako afari ostean... lasterketa ostean  ordea bestelako koplak izaten ditugu!

 Argazkia: Asier Murua


Anson jokatu pasa den igandean "Ansoko neguko triatloia" (7,5korri-20bizikletan-4,5iraupen eskia), aurten Espainiako Kopako lehen proba puntuagarria zelarik. Bertan Jose Luisek lehen hamarren ostean korri egin eta gero bizikleta hartu eta berehala zulatua izan zuen eta uztea erabaki zuen indar eta ilusioak guztiak Reinosarako utziaz. Edu Gonzalez ere bertan izan zen, berak esan zuen bezala "besterik gabe", entrenamendu gisa. Benetako karrera eta pikeak hurrengo larunbatean baitira.... bertako emaitzek urte guztiak izango dutelarik oiartzuna onerako eta txarrerako.... talde barneko pike sanoetan.
Anso 2013. Sailkapena

Idiazabalgo krosa ere Igandean ospatu zen eta urtero bezala izan genuen bai ordezkaritza. Aipatu emakumezkoetan Maialen Muñoz 8. izan zela. Idiazabalgo krosa 2013. Sailkapena.


No hay comentarios: