2009/03/30

DUATLOI BILERA, APIRILAK 2, 19TAN USABAL-en


Duatloiko argazki bat edo kartelekoa jarri nahi nun baina error eman dik ta beste montaje bat jarri det,
Asteberrion ekipo!

Duatloia aurten ere ate joka dugu, badirudi denbora dagoela, baina maiatzak 9 konturatzerako iritsiko da.
Aurten gainera antolaketa funtzionamendua aldatu beharko dugu derrigor. Ze iaz persona batek gainontzekoak baino lan dezente gehiaxeago egin zuen.
Asteberrion ekipo!

Enfin hori ikusita, ta eskua artean dudan zeregin zerrendaren arabera, argi dago lan talde bat osatu behar dela eta talde txikitan lan egin bakoitzak ardura txiki bat hartuz. Hori dela eta ostegun honetan aurre -antolaketa horretan benetan laguntzeko prest daudenei deitzen diet. Orain urruti da osteguna baina uste det ordurako pankartak ere esku artean izango direla. Baina jakinaraziko det orri honetan aste aurrera joan ala.

Ba hori, ostegunerarte,

Beno ta ezpalak esan bzela, katamaloko zita batekin agurtuko naiz gaur,
“gezurra esan nizun, ohiartzunak egia itzuliko zizulakoan”



pd: arropa dena ordainduta reitziger

2009/03/24

OSTEGUNA , MARTXOAK 26, BILERA 19TAN USABAL-en


Hona jun behar omen dik aeldu jaunak!

hasteko eta behin ahoz aho pasa mezu hau!!!

BA HORIXE ESATEKO:

- BILERA,
HELBURUA ARROPA AHALIK ETA GEHIENA BANATZEA (ESKATU ZUTENEI BIZIKLETAKOA)
- MAHALAKO TALDEKO KAMISETAK (patrozinatzailean oparo moduan) DENONTZAT, TALDEAREN OPARI MODUAN, BERAZ AZALDU HARTZERA GERO KALEAN ERAKUSTEKO.
- DUATLOIA: ZIRT EDO ZART EGIN BEHARKO DUGU, KONPROMEZUAK...
- LIZENTZIAK BANATU (DENAK DAUDE, MARTXOAK TRAMITATUTAKOAK ORAINDIK EZ)
- TA GAINONTZEKOAK,


EZ DA DERRIGORREZKOA AZALTZEA, BAINA BAI ORDEA KOMENIGARRIA ARROPAREN ASUNTOA BUKATZEKO, T ABIDE BATEZ DUATLOIAREN ASUNTOAN EGUNERATZEKO, AZKEN BATEAN TALDEKO FESTA EGUN BAT DA.


hobe da gauzak jakitea ,
galdezka aritzea baino,
hobe da esnatzea,
ametsetan jarraitzea baino...
hobe da porrota ezagutu edo hankasartze izugarria egitea...
hobe da,
inoiz ez saiatzea baino ...


etzak aukera galdu Aitor, orain ere aitona izaten aizenerako istorio bila ibiltzea marka dek geo! triatloiakin ezuen nahikoa hire batallak kontatzeko?

Pd: makaluren magalean nahiko nikek MAHALA-TTTren argazki bat, horregatik bakarrik mereziko likek bidaiak. ta modelo bzela xerpa batekin tartean!

egurrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrreeee etzazuela ahaztu!

" NAHI DUZUEN HORI EGIN, EGITEN DUZUENA MAITATU ETA DAUKAZUENA SENTITU" egun ona izan taldekideok!







2009/03/18

MUJIKA: TRINDOOR-runner!

Hoixe!
Afiziñua behar deu, afiziñua, osteguneko (19) Jonen saiua hauspotzeko! 16:00etatik aurrea direktuan Euskadi Irratin. Aurreko aldin bezela, oain de nahi aina jende etorri dadila Miramonea!
Ei, ta bide batez, saltseatu segidako helbidian...
www.tricobasque.com
Denboraldiko lehen TRIATLOIA apirilan 12an da!!! 1.500Bidasoan-20btt-10trail

2009/03/15

OÑATI, DENBORALDIKO LEHENENGO TESTA


Atsaldeko 4ak puntu puntuan hasi zen zalaparta, aurretik 8km korrika, 40bizikleta eta 4korrika, egur batean atera gine, batzuk azkarrago bestek mantsoago... bainba argi dagoena zera da, oñatira jendea sasoiko eta gogotsu etrortzen dela.

Egia esan talde bzela, sailkapenari begiratuz gero ba 14º postua oso txarra kontsideratu behar dugu, hau hobetu beharra dao e!

egia da, TTT-ko plaga ikaragarria izan zela bizikletako sektorean , ze kuadrila zerbaitetan onak bagea bi erruedan gainean!! ze korrika oindik geingok lan dezente dakau.


esperantz aasko genituen jarriak lasterketa hontan talde bzela, baina sailkapena ta sentsazioak ez dira bat etorri. Hala uste dut behintzat.

eta nobedade bzela atzeko partean ibili ginenon kronika,


zalaparta hasi bezain pronto gu gurera joan ginen, 1km-ko erreferentzia nahi genuen, 3'23, ona izan zen, ia oinez joan baikinen lehen metrotan, 2garrena 2'58", jode hasi besterik ez ginen, egin , baina beti taupadak mantenduz, ohrtxe batazbeste 8km-ak 3'15an egin genituen, denbora mugaren barruan dudarik gabe, ni beti asierren ondoan, et aaier beti nere ondoan, eskutik eustea bakarrik falta zitzaigun, ez da harroa izateagatik baina 8kmtan jendeak zenbat petatzen duen... , 290 mutiletatik 269 eta 267 garrenak izan ginen, ta oi 4'15n atera bukatu genula... enfin jendea eztaola bromatako.

BIzikleta, bi zatita, jendea harrapatu genuenekoa eta deskarga igo genuenekoa, repetxoa igo bezain pronto talde buruari begiratu eta bere baiezkoa izan nuen tiratzen hasteko, ta antxe hasi nintzen .... ta bi TTT-koen ba geroxeago 20ko talde bat zuten inguruan, azkar ibiltzearen onurak. gustura biok jan edan eta egurrean, oi bai nei gemelok gauza arrarok eeaten enfin ura , gela, estiratu tabenga berrito tiratzea.

DESKARGA, 4 kurba ditu, enteatu zinaten... antxe zeon ezpala bere coca colakin, ta beste beltzaran bat neska askok ezagutuko zenutena gure villa famosatik... nik behintzat ikusi nun jajajajja ni egia esan triste geau nintzan ze jogurran zai neon... ze mahalak likidok re bazka ezta? eta deskarga gora iritsi bezain pronto ... zast asier aldapa beran aurrekok arrapatu nahian... ez genitun harrapatuko. ta berriro ere antxe biok tiraka jarri ta oñati arte, ( kuriosoa da baina guri beti jende xelebrea ezautzea tokatzen zaigu, beti ezautzen deu artista oitakon bat enfin) ta olatia jetsi ta ... hua hankatako mina, asierren transizioa ikustekoa por tzierto jajajaj, broma zala! ta antxe piano piano, bukatzea, ta oraingoan ere korrika aurreko postu beretan enfin horri deitzen zaio erritmoa mantentzea , ze bizikleta ere antzeko ibili ginen.

Beno , izugarri gustua ibili ginela ta ondo pasa genula, denok amaitu genuela ta.... oraindik kronikaren parte bat falta dala...ta nik ez detna ezautzen. jajajajjaja


aiooooooooo ta egurrrrrrrrrrrrrreeeeeeeeeee

2009/03/13

OÑATIRAKO KEDADA!!!!!!

Egunon ekipo, oñati daoneko gainean degu beraz geratu beharko degu ez da???????
Informatu didatenez monoak atzo oraindik bukatu gabe zeuden baina gaurko amaituko dituzte.
Gure Edu handia pasako da beraien bila beraz berarekin hitzegin ondoren hurrena erabaki degu :
bihar 13:15-tan polikiroldegin elkartu, monoak banatu kotxeak organizatu eta oñatiruntz atera.
Norbaitek inungo arazorik baleuke ordu horretan azaltzeko edo azkarregi iruditzen bazaio ba zuzenen jun dedila eta guk jaso ez dituztenen monoak oñatira eramango ditugu.
Besterik gabe, eongogatxik!!!!!!!!!!!

2009/03/09

Oñatiko proba ate joka

Larunbat hontan Oñatiko proba, eta TTT-ko HAMAZAZPI taldekide parte hartzen. Orainarte duatloi egutegian fin asko aritu dianai, esku bat botatzeko moduan zarete. Ta Oñatitik Bergara bitarten, atzekoei ez utzi arnasa hartzen ta aurrekoak ittotzen joan, hor eskubiko formazio horren antzera!

2009/03/01

Goatu SupeRaton: no se vayan todavía...



Lekeitiarrek eta Tolosaldekoek saio oso ona, baina ezin osoa egin
Duatloia egin behar izan dute Garraitz KE eta Mahala-Tolosaldeko Triatloi taldeko triatloilariek gaurko saioan: korrikako zintak bigarren astez huts egin du. Ondo agertu du Txetxu Urbietak mikro aurrean: "etxeko labea gaizki dagoenean teknikariari otsegin eta teknikaria konpontzera etortzen denean ondo funtzionatzen du, eta noski, behin joan ondoren, labea berrzi ere matxuratu egiten da". Ba hori, teknikariek ikuskatu zuten eta ustez punttuan jarri ere bai makina, baina gaur pott egin du.
Hargatik, Duatloia egin behar izan dute gaurko kirolariek: 5km bizikletaz, 750m ergometroan, eta 3km bizikletaz. Sailkapen orokorrerako lehen bi sektoreak hartuko dira aintzat, eta korrikako saioa hurrengo larunbat batean osatuko dute.
Hala, gaur bi marka berri jarri dira, biak emakumezkoenak: bizikleta saiorik azkarrena Itsaso Leundaren (Garraitz) eskutik 5'23"-rekin, eta ergometro saiorik azkarrena Myriam Elorzaren (Mahala-TTT) eskutik 2'44"-rekin. Bidenabar esanda, biak izan dira taldekako triatloiean parte hartu duten lehen emakumezkoak.
Behin behineko denborak Garraitzek 11"-ko abantaila atera dio Mahala-TTTri, eta gainontzerako triatloi taldeei korrikako partziala kenduz gero 3. eta 4. marka dute oraingoz:
1.- AtSS Krafft_7'16"
2.- Lagunak_7'49"
3.- Garraitz KE_7'50"
4.- Mahala-TTT_8'01"
5.- Zarautz-Codeam_8'16"
6.- Trigoi-Ampo_9'20"
Laster jakinaraziko dugu Garraitz, Mahala-TTT, Lagunak eta Orio taldeek noiz osatuko duten beren Triatloia.
Datorren larunbatean, martxoak 7, San Pedro arraun taldea eta Koaxi-Ondarroa triatloi taldea ariko dira lehian.