2011/12/28

2011-ko GOGOETA



Elur gosez hasi genuen 2011, ez zegoen nahikoa, eta elur gosez amaituko dugu, ez baitago nahikoa elurrik. Bizikletan kilometroak pilatzen aritzeko dago eguraldi ona, rodilloan aspertuta ibili beharrean. Mendi buelta ederrak egiteko. Korrika saio politak egiteko, ahal duenak eguzkiaren goxotasunarekin eta ezin duenak iluntasunaren hotzarekin. Eta beste batzuk, igerian arituko dira, zeru urdin baten azpian udan daudela imaginatu nahian, edo arratsaldetan gabonetan izaten den pakearekin igerilekuan, ia jenderik gabe.
Reinosan, hasi zen guztia , elurte baten erdi erdian, El Chivo-ko maldetan gora, Anson jarraitu zuen,izotz pista batean eskiatuz, Isaban, Euskadiko txapeldun erreleboka, Oñatin sagardotegi baten inguruan afari ederrean, duatloi batzuk eta triatloia denboraldian. Bilbon, euskadiko txapeldun taldekakoan, Itsaso eta Maiderren punta puntako postu haiek… eta beste hainbeste triatloi, Austriako IM, Monegrose-ko dobletea, udako triatloietako pistina-hondatza- bazkaria-afaria atsegin haiek tertulia politean. Tranpolin saltoak nola ahaztu eh? Mendiko duatloiak, bat aipatzearren etxekoa, Ibarrakoa, zirraragarria, eta ondoren etorri zirenak, Behobia…, eta amaitzeko falta den San silvestrea,
Eta berriro zirkulua, neguko triatloia, duatloia, triatloia, mendi duatloia,eskia…eta horrela jarraituko dugu, polita litzateke, bakoitzaren burutazioak zein diren ikusteko 2012ko urte hontan. Batzuena eta besteena oso desberdina izango da da, baian bakoitzari eskainiko dion asebete sentsazioa denetan berdina izango, bakoitzak bere erronka gainditu ahal izango baitu.
Eta zein da zurea?

Pd: abenduaren 31an tolosako San Silbestrea, "Elkartasun Krosa" atsaldeko 16:30, hantxe nahi zaituztegu eh mahalako kamiseta jantzita, afarirako gosea eginez.

2011/12/21

KIROLTASUNAREN SARIA, 2011-ko KIROL GALAN

2011garren urte amaitzear den hontan, Tolosan ospatu da urteko kirol gala. Bertan herriko kirolari onenak saritu dituzte urte honetan izan dituzten kirol emaitzengatik, eta guri ere saritxo bat egokitu zaigu. Kiroltasunaren saria (deportividad), dudarik gabe ilusio handia egin digun saria, azkean batean gure talde sentimenduaren ideia indartu besterik ez baitu egin. Triatloia kirol indibiduala dela esango du jendeak, eta hori onartzen dugu, baina karreretara joatea, amets , ilusio berdinak tartekatzea, afariak, animoak.... gauza asko dira elkarrekin eta horrek aldi berean TAlDE izaera sortzen du.

Irabazlea , Unai Arroyo izan da, duela aste batzuk Europako junior mailako kross txapelketan parte hartu zuelarik espainiako selekzioarekin. Eta aurten Tolosako San esteban Krosa eta Lasarte Oriako krosa irabazi dituenak hurrenez hurren. Eta beste izen bat gehiago poliko sarreran plaka izateko.

Gure herriko beste triatloilariek ere jaso dituzte diploma eta aipamen bereziak, Hala nola, Aimar Agirresarobek, Itsaso Leundak eta Egoitz Zalakainek.

2011/12/07

Amaitu da EHko I. mendi duatloi zirkuitua.

Arrakasta litzateke hitza, parte hartzea handia izan baita , eta partaiden balorazioa oso positiboa. 8 proba izan dira, iraila amaieratik abendu hasiera arte. Denetan ateri, baten batean euri tanta batzuen meatxua, baina orokorrean sekotik joan dira. Hori bai, lokatz festak ere izan dira zuebietakoa bezala. Jeitsiera oso teknikoak arriararen, zilbetiko pagadiak, ibarrako sagastiko jendearen animoak, amasako probaren xarma eta beste proben arrakasta itzela. Azkean finean udazkena da EHn eta argi dago mendian jokatzen diren proba hauek klimatologikoki gure gorputzak mugara eramaten dituztela.

Hitz gutxitan gure ordezkari nagusia Lier izan da top 10ren barnean, 8 probetan parte hartu duelarik, Ezin alde batera utzi Regi ta Asegi, azken lasterketetan emandako mailagatik (beno asegik parte hartu duen guztietan... ai ze pena zilbetikoa!). Aranburun ere paper oso txukuna burutu du atera den probetan kasta erakutsiz eta neguan baten bati lanak emango dizkiola islatuz. Iñaki ere hasi zen, lehen 4ak egiten, baian behobiagatik utzi zuen dena.

Azken sailkapen orokorra edukitakoan kontatuko degu gehigo.

Horrela bukatu dute denboraldia gure basurdeek, akaso batzuk gasteizko maratoi erdira begira daude, baina taldetxo bat Anso, Jaca, Reinosa eta Isabara begira dago neeguko triatloiak egiteko asmoz (elurra egiten badu beti ere).

Langraitzeko emaitzak:

Aitor Regillaga 6.
Iñigo Aseginolaza 8.
Lier Etxeberria 11.
Igor Aranburu 16.

SAILKAPEN OROKORRA (PROBA GUZTIAK AMAITU ETA GERO)eta azken proba bikoitza puntuatu ostean.

Irabazlea Jon Erguin (trigoikoa), 5 lasterketa irabazi ostean. 2tan parte hartu gabe eta azkenekoan 3. eginda

Aipatu Eneko Gurrutxaga, 7 proba lehiatu eta gero 4garren izan dela, Arriaranen parte izan balu akaso podiumean legoke. Bejondeiola.

9. Lier Etxeberria (8proba lehiatuta)149puntu
14. Iñigo Aseginolaza(5proba lehiatuta)103puntu
18. Aitor Regillaga (2proba lehiatuta)67puntu
21. Igor Aranburu (4proba lehiatuta)52puntu
38. Iñaki Insausti (4proba)32puntu
124. Unai Aizpuru (2proba) 10puntu talde handi batekin berdinduta
206. Ion Marin (1proba) 5 puntu talde handi batekin berdinduta


Ba holaxe, hurruna geio ta hobeto.

2011/11/27

AMASA 6. proba, MALLABIA 7. proba, Donostiko maratoia ta beste.



Denboraldia aurrera doa, ta jada amaitzekotan da. Helburu potolo guztiak hurrengo astean amaituko dira Langraitzen jokatu den mendi duatloian (zirkuituko azken proba puntuagarria, eta aste hontan beste batzuk eman diote azken ukitua denboraldiari. Orain denak egun famatua den "atseden aktiboa" praktikatzen dute, hau da, kirola osasunaren aldetik, gogoen ta ilusioen ta eguraldiaren arabera.

Amasan aurreko astean Asegi, Regi ta Lier atera ziren. Lehen biak gaueko 02:30tan oraindik tolosako tabernetan zeuden biharamuneko taktika prestatzen, ta halaxe egin zuten 7. eta 8. , Lier 13. izango zen.

Asteburu hontan zita Mallabian zuten, bertan gure ordezkari bakarra Lier, 10. izan zelarik. (eta sailkapen orokorraren faltan esan aurreko astean 9garren zela, eta seguru aste honetakoarekin berdindu edo hobetu egin duela). Komentatzeagatik beste behin Ion Erguienek irabazi zuela, parte hartu duen 5 probetan irabazi duelarik. Ikearria. Animo beraz Lier, irailean hasi zen mendi duatloi hartako abenturako superbibiente bakarra da gure taldean proba guztiak eginez. Azken proba Langraitzen izango dute datorren igandean eta beste ordezkari batzuk ere bertan izango ditugu. Zorte on guztiei beraz.

Maratoia, 42km 192m, atletismoko proba erregina, gorputza hustutzen zaielarik parte hartzaile guztien neurri handiago edo txikiagoan. Dudarik gabe proba polita jendearen aurpegian sufrimenduez jabatzeko km-ak aurrera doazen heinean.

Gure taldetik Gorka Sarasola 3h16'57"ko denborarekin, zirenak ez zirenak sufrituz bere helburua lortu zuen, zorionak motel! Iñigo Esnaolak zorte okerragoa izango zuen, sufritzen hastera zihoan momentuan iskioetako bat harria bezain gogorra sentitu gelditu, luzatu, trotatu, baloratu, ta erretiratu egin zen 26km-an.Ederki zijoan, dena esan behar bada, lastima, baina erabaki burutsua dudarik gabe. Rothen eukiko dezu beste maratoi bat iteko aukera ;). Eta Itsaso, 3h17'11' eginez, beste maratoi bat zakuratuz. Maratoi erdia 1h40' pasa zuen... ederi dudarik gabe, zorionak zuri ere! Eta bere laguntzaileari ere zorionak larunbateko etapa gogorra gero hantxe iraun baitzuen ! ;)

Ba holaxe ekipo, elurraren zain jada gutako asko, eta horregatik amaitzeko asteburu hontan Finlandian jojatu diren bi proben bideo bi, emakumezkoena (Neska oso guapak norbegiako hauek...) bietan indar erakustaldi harrigarriak, nesketan gainera amaiera ere polita da lurrera euren gorputza botata zuten guztia emanaren ondorioz.






ale ba , ostegun atsalde arte!

2011/11/14

BEHOBIA DONOSTIA 2011.

Beste ekitaldi berri bat ospatu zen atzokoan ere Behobia eta Donostia artean, aurreko bi urteetako haize, euri ta hotzak alde batera utzi eta aurtengoan bero egin zuen, 21-23gradu artean hegohaizearekin eta zeru urdin batean azpian, ez ziren kondiziorik onenak marka bilatzeko, korrika marka bila joateko bai ordea, goiz pasa ederra egiteko ere primerakoa zen bzela.

Gure basurdeak ere bertan izan ziren, eta denetan aipatzekao Maider en postua, emakumezko absoltuan 5garren postua lortu baitzuen.


Ona hemen bilatu ditudan denbora batzuk seguru baten bat ahazten zaitela



40'53" Patinetan Igor Aranburu
1h11'19" Ion Alberdi
1h13'30" Ibon Gonzalez
1h14'34" Ibai Madina
1h14' Javier Rodriguez
1h17'14" Maider Gaztañaga
1h18'33" Iñaki Insausti
1h20'15" Sinoe Sanz
1h22'32" Haritz Mendia
1h25'10" Edu Gonzalez
1h32'02" Ion Marin
1h42'41' Aimar Villa
1h49'19" Unai Aizpuru
1h54'22" Yon Gonzalez

Ba holaxe, deskantsatu ta hasi amesten 2012 denboraldia, baino seguruna oraindik baten batek Gasteizko maratoi erdia egingo duela abenduak 18an.

2011/11/03

ZALLAko 5. PROBA, AZPEITIAko KROS MIXTOA ETA BESTE...

1.- MENDI DUATLOIA: Zallan jokatu zen EHko mendi duatloi zirkuituko mendi proba,orain arteko jendetsuena, bertan ordezkaritza bakarra Lier, 9. sailkatu zen eta generaleko 10. geratu da orain arteko bost lasterketen ostean. Aipatu gure lagun Eneko Gurrutxaga, 5. eta generaleko 4. ta hori proba bat ez zuela korritu...Hurrengo zita Amasan izango da, azaroaren 20n, korrikako sektorea berdin mantenduz eta bizikleta 12tik 18ra igoaz.



2.- KROS MIXTOA: Azpeitin, kros mixtoan, Maider Gaztañagak eta Mitxel Cuadradok osatutako bikoteak irabazi zuen 3. ekitaldia. Gainera zirkuituko errekorra era hobetu zuten km3'33"n korri egin ostean. Guztira 172 bikote izan ziren irteera lerroan. Dudarik gabe sasoiko dagoela erakutsi du gure neskak Behobiara begira.

3.- GOGOETA BIDEOA: back to the source Azkeneko egunetan, feisbuken eta sarean oro har , bideo hau dabil. Kilian Journet Cavalls-eko ultra trailean erretiratzearen zergatik azalduz. Gogoeta ederra, (musikak ere asko laguntzen hortan eta irudiek ere bai), bere hitzek zer pentsatu handia ematen dute, "mendian korri egiteko plazerra galdu nuen" esaten du, eta esaldi hori argudiatzen saiatuko da.

2011/10/23

EHko MENDI DUATLOIKO 4. PROBA ZILBETIn.

Zilbeti 719 metrotara dago nafarroan, Erroko bailaran, portu Atarrabia aldetik igotzen hasi eta paellera batean ezkerretara hartu ta 6km gora beheratsu ostean. Hantxe dago herri txiki txikia. Baina frontoi oso handikoa.Eta normala, karrera ostean, eguzkia ezkutatu zenean, ba... hotza. Goizean gainera izotza egin omen zuen... normala pirineoen atarian geunden! Parajea zoragarria pagadi batzuetan barna eta zirkuitoa ba polita neretzat, denetik zuena 20km tan. Korrikakoa ba gogorra baina misteriorik gabe.

Bertan 73 partaide oker ez banago, aurretik 4km korrika, 20km montanbaik, ta berriz ere 4km korrika. Bertan 4 basurde ta grupetakide bat. Belca Oriakoko furgona zahaharra hartuta ta martxan jartzeko bateriako pintzak erabili ostean... ta hori bezperan ederki arrankatu zuela! Zuzeneko gauzak.

Partaide asko gipuzkoarrak, aurpegi ezagun asko, eta asko jada 4garren lasterketan parte hartzen, egia esan proba hauetan etxean bzela sentitzen gara. Bakoitzak badaki bai bere lekua nun dagoen.

Berotu fundamentu handirik gabe egin genuen, korri pixka bat baino oinez dezente jendea ikusi ta kontzientzia zela eta ba berrize korrika txikian hasi ginen... baina metako arkora allatu ta sprint batzuk ta petrilean eserita jende asko. ;)

Emaitzak: gogorra zela ikusteko, 20km ak btt-z 1'05" egin zituen 1. goak. atera kontuak, irabazleak 1h41' egin zuen.

2. Eneko Gurrutxaga,(AMPO)grupetakidea, 1go igoera eta gero jeitsieran aurrena jarri ta 2. igoeran tartea mantendu ta jeitsieran 1'ko abantailarekin iritsi zena, baina Endika atzetik izanda ba ez zen nahikoa izan, ohitura falta dudarik gabe. Oraindik beste 4 dazkak animo!

7. Lier Etxeberria, oso oso erregular dabilena, eta sailkanepn nagusian top 10arekin amesten duena jada.

10. Igor Aranburu, basurde autentikoa, aurre denboraldian dagoena negukoei begira eta postu ederrak egiten ari dena. Korrika indartsu, bizikleta oraindik pedal kolpe gabe... baina jeitsiera dote horiekin gauzak errezten dituena, ojo jaca 2012n urtarril aldean mutil honekin...

15. bere martxan top 15eko helburua lortuta, baina gora irabazitako guztia jeitsieran uzten duena, dudarik gabe beldur horri aurre egin behar dio... frenua gutxio estutuz.

38. Asegi, 2 aldiz pintxatu zuena, eta hala ere proba amaitzea pentsatu zuena, dudarik gabe erabakirik onena, trantsizioko puntua ez galtzeko. Pena, ezen top3-5 bere hanketan zuen.

Ta horrela datorren igandean Zallan jada 5. proba. 5,7k+20km+3km proba gogorra izango da bizikletako luzera dela eta, eta lehen korrikakoak ere min egingo du. Ea zeintzuk animatzen diren.

2011/10/13

XXIV. SAN ESTEBAN KROSA TOLOSAN.

24. Ekitaldi honetan aldaketa egon zen, eta aldaketa handia, ohikoa baitzen iaz arte algodoizko adidas niki bat, beti marrazki berarekin baina kolore desberdinerakin ematea, kamiseta teknikoak gailendu diren azken urte hauetan. San Estebanen ez, iraun egiten zuen, azken ekitaldietan bexa, urdina, naranja, berde pistatxo, gorria, beltza...
Propaganda gutxi eginez medioetan, aurten uste dut lasterketa.com webean agertu dela, baian orain arte poster gutxi batzuk soilik eta egunkariko reseña izan dira bere propaganda. Urriak 12an beti duela 24 urtez geroztik. Ia beti Shanti Kirolaken laguntzarekin, goizeko 11tan.


Unai Arroyo, atzoko irabazlea (argazkia Tolosa CF webetik


Ba hantxe izan ginen taldeko basurde ugari irteera lerroan, eta dudarik gabe dena ematera joan ginen, topean, lehen 3km oso oso azkar eginez, eta noskin berotualdi horri gero amaiera arte iraun behar zen nola edo ahala...
Aipatu irabazle Unay Arroyo izan zela, 18urteko mutila, ikaragarri mutil honek nola egiten duen korri, 3000m ak europeotan korritu zituenak eta podiuma zapaldu? hontaz ez nago ziur, baina ziur taldeko asko anekdota batetaz gaude. Arratsalde bat zen, berazubin, mutil hau serieak eginez, 1000m koan hain zuzen, eta mutila bere buruarekin haserre denborak ez zituelako jeisten, aizue km2'50"tik jeitsi ezinik zebilelako haserre zen!! atera kontuan ze fenomenotaz ari garen. Bejondeikela dudarik gabe, eta urte zaharrekoak ere eman ezak beste erakustaldi bat. Irabazlean km 3'15" inguruan egin zuen, eta aurredenboraldian... Eta ezin aipatu gabe utzi 11garren egin zuena, Ander Ortiz anoetarra 18 urterekin hau ere. Berau ere ikusi egin behar da berotualdiak hartzen berazubin, atzo ordea ez zuen bere eguna izan. Lasai tenporada hasi besterik ez da eta egin!

9.9km iritsi gabe zituen aurtengo ekitaldiak, batez beste jendeari garminaren distantziak galdetuz, batzuk gehixeago ere neurtu zuten.

Herriko aldapa guztiak pasa genituen, epaitegia atzekoa bi aldiz, paper eskolako beste bi aldiz, san blas behin... eta azken urte hauetan kiroldegiari buelta ematen genionean aurten ikastoal aurretik bideratu gintutzne, horrek 200-300 metro laburtuaz karrera. Momentu horietan, topean zoazenean ba eskertzen dira holako sorpresak dudarik gabe!

Batzuk diote, San Blas bi aldiz 2004 arte bezela iraun behar zuela karrerak. Orain duen gauza ona , san frantzisko ibiltokitik lautan pasatzen garela, eta hori ba jendeak ikus dezan gauza ona da. Ze aldapak kendu, baina beste batzuk jartzen direnez ba xarma mantentzen da eta Behobiarako test gisa primerakoa da.

Goiz pasa polita atzokoa ere,batzuk larunbat atsaldean Itsasondo BTT zeharkaldira joango dira, igandean 15km-ko krosera beste batzuk, eta beste batzuk ba larunbat gauean izango dute zitaz parrandatxoren bat eginez.


Sailkapenak:
http://www.lasterketak.com/sites/default/files/20111013_SanEstebanKrosaTolosa.pdf



Eta helmugako bideoa! hau da hau nobedadea!
http://atletismoatope.diariovasco.com/videos-atletismo/carrera/cross-sanesteban-2011/2.htm#.TpX7W0CLhqQ.facebook

2011/10/10

ZUBIETA, 3. proba. BASURDEAK LOKATZETAN!


Astean zehar egin zen kedadan zirkuitu gogorra, baina errexa zirudien, igoera bat zuen hanka bota beharrekoa (artista oso gutxi batzuk salbu), gero pinudi bateko pista jeitsi behar zen,ostean kanala zirudien harriz jositako jeitsiera lur pixkatekin nahastuta...esanda bezala sekoan ez zuen misteriorik. Asuntoa da, eta konturatuko zineten ostegun eta ostiralean euri pixkat egin zuela ezta?... ba atera kontuak nola geratu zen asuntoa... jeitsieratan bizikletak bizi propioa zuen, berak zuen kontrola zuk beharrean eta goraka ba komeriak ziren lekuren batean lokatzetan baina tira, baina jeitsierak... lokatza gustuko zuenarentzat primeran baino besteetzat! Mina hartzeko zegoen ona, erorketaren bat izanez gero, eta izan ziren eoriak eta lurretik altxatuak, baina aberia handirik gabe, txapa y pintura apur bat eta aurrera.

Bertan lau basurde izan ginen Asegi, Lier, Iñaki, Alar, ta best ebi ezagun Iriarte eta Eneko.

Eneko 4. Lokatzetan umeak bzela disfrutatu zuen
Asegi 10. Klasea klasea, da betiko martxan.
Lier 11. Gure down hill artista beste behin!
Iñaki 42. Lokatzakin rayatu ta atslde pasa ibili zana
Alar 67. oporretako nagiak esnatzen aritu zana ;)
Iriarte, "out" korrika jeitsieran arazo batzuk medio utzi egin zuen.

Pena bakarra izan zuen probak, azken trantsizioa 2 buelta ziren eta batek baino dexente gehiagok itzuli bat egin zuten, kuriosoa zen zurekin batera korrika hasitako batzul itzuli baten ostean metara sartzea eta zu legal legal beste buelta bat egitera joatea. eta hori 2.2km bakarrik zirela!

Hurrengo zita Zilbetin da hilaren 22an, ea zeintzuk animatzen garen, zirkuitu berezia 3,6km korri+20km btt desnibel askorekin+3,6km korrika Erroko bailara inguruan oker ez banago.

Baina taldeko hurrengo zita San Estebango krosa, urriak 12an 11tan hitzorduan 10,2km 4 aldapa tartean , behobiarako test ederra dudarik gabe. Denok han e mahalako edo taldeko beste kamiseta jantzita goiza pasatzera edo lehiatzera!

2011/09/30

2. ETA 3. KARRERAK, XIV ORDUAK, ETA GARMIN BERRIA.


XXIII ORDUAK BTT-en!!!!!!!!!




EH-ko mendi duatloi zirkuituko proba jokatu zen Arriaranen, eta urtero bezala bere gogortasuna erakutsi zuen. Bertan bi basurde izan ginen, Lier 13º eta Iñaki 23º (buruz ari naiz, eta txipak arazoren bat edo beste eman zituen, erretiratuak gure aurretik kontatu eta horrelakok, baina tira).

bero zen, larunbatean atsaldeko 16tan eguzkipean, itzaletan hobeto, eta basoan ba... bero errea... izerdi patxetan aritu ginen lehen 6km-tan. Ibilbide itogarria izan zen, atsedenerako denbora gabe, eta hori nabaritu egiten da. Tartean bi aldapa tekniko zeuden jeisteko, askok oinez jetsi zutelarik, egia esan bizikletaz baino azkarrago jeisten zen, baina bi basurdeek aldapak jeisteko teoria guztiak martxan jarri ondoren eta astean zehar in situ entrenatu ondoren dena bizikleta gainean burutu zuten. Eta Lier-ek aldapa beheran erakutsi zuen artista hutsa dela eta horrela aurreratu zituen hainbat postu, korrika saio dotoren baten ostean. Iñaki ez bzela, honek goraka irabazi zuen apurra jeitsieratan galdu zuen. Eskerrak, korrika aldapak bizikletan baino hobeto jeisten dituen bestela...

Larunbat hontan, batzuk XIVorduak amaitzen ari direnean, Zubietan (gipuzkoa), da 3garren hitzordua. korrika 4,7km+15,2+2km inguruko distantzian. Korrikan aldapa bakarra, eta azkar korri egitekoa gainontzekoa. Bizikletako gogorra, itzuliko 3 repetxo gogorrekin, oseake 6 repetxo elegante , plato txikikoak. Jeitsiera azkarrak, misterio handirik gabekoak. Eta azken korrika, asfaltu eta porlan artean errepideko proba bailitzan.

Eta Garmina, bai, 310xt -a jada istoria da hemendik aste batzutara, atera da modelo berria, honen ondorengoa, 910xt, hobekuntza batzuekin, altimetro barometrikoa, tamaina txikiagoa, igerian brazadak kontatzeko sistema, ur irikietan zehaztasun handiagoa, baina gps seinale oro jakin ur azpian galtzen dela, bestelako funtzio osagarrien batekin eta tamaina txikiagotuz.



eta interneten jada garmin analista batek izan du aukera probatzeko eta epaitzeko.





Eta ondorengoa, igandean Alarrek idatzitako da, ze jende asko animatuko al da XIVordutara? Lekunberri hamaiketako ederra egin dezazuela eta eguraldia era ea lagun duzuen.
Kaixo equipo batzuekin hitzeinda zer iruditzen btt martxa antolatzen badugu?urriaren 8 an egitekotan esaten dugu baina badakigu mendi duatlioi zirkuitoa hasi dela eta egun horretan zubietan dagoela proba,baina eguraldiak ematendunez horaindik ona izango dugu ba aurrera ateratzea erabaki diagu.ZE ESATEZUE?EMAN IDEIAK-AIOOOOOOOOOOOOOOOOOO

2011/09/25

IBARRAKO MENDI DUATLOIA 2001, 1. proba.

70. eta 80. hamarkadetan ziklokrosa gu bizi garen inguruan asko jarraitzen zenean jende andana biltzen omen zen bertako plazan. Izena ez dakidan arren, bertan irabazi zuenetariko bat handik ia 20 urtera izendatu zen munduko txapeldun 40 urte zituela. (Halaxe zioten bertakoek). Eta atzo, amaiera sagastietan barna gindoazenean gara gartako ziklokroslarien ibilbide berak zapaldu genituen metro batzuetan bederen.

Ikusleetako batek esan zidan eta beste norbaitek errepikatu, "ziklokroseko munduko kopa" zirudiela. Baso modu hartan, jendea bi aldeeetara, zinta balizanteak, bitxurra, jende builaka, eta jarraian plaza ere jendez lepo... polita dudarik gabe gu afizionatu soilak garenontzat.

Hasteko eta behin Zorionak Ibarrako proba antolatu dutenei, bejondeila dudarik gabe, lehen aldia zen, zirkuituko lehen proba eta dudarik gabe aintzindari zuten Arriaraneko filosofia bera izan zuen probak. gu kirolariok erabat zainduak sentitzen ginen, mimoz, ondo antolatuta, kruzeak ondo beteta, giro aparta... ezin gehiago eskatu benetan. Datozen probak ere izan daitezela modu horretakok eta arrakasta segurua da. Askotan, gehiagotik gutxiago eman eta okerrago sentitu izan gara. (Pega bakarra denbora neurketan egon da, plazatik bi aldiz pasatzean partzialak ez baitira erabat zuzenak) baina tira. Amaierakoa ondo dago ta nahikoa.

Karrera, ba bertan 5 basurde izan ginen. Erritmo bizi bizian atera ginen, eta lehen aldapak iristerako jada erabat luzatua zegoen 123 lagunez osatutako pelotoia. Lehen aldapak bakoitza bere bagoian jarri zuen, eta bizikletak ere lagundu zuen triskantzat egiten, eta azken trantsizioan Apatta-errekara igotzeak jada puntilla jarri zien abailduta zeuden gorputzei.

8. Iñigo Aseginolaza 1h27'23"
18. Liher Etxeberria 1h30'42"
19. Iñaki Insausti 1h31'00"
26. Igor Aranburu 1h33'33"
61. Unai Aizpuru 1h41'50"
64.Ion Marin 1h42'23"

Eta bide batez ezin ahaztu gabe, gure ezagunak diren beste batzuk eta aurreko postuetan ibili zirenak, 5. Eneko Gurrutxaga, 9. Enrique Piedra, 12. Luis Lasa, 15. Xabier Ugarte.Eta zorionak baita Ibarra eta Tolosatik parte hartu zuten gainontzekoei ere , hurrena gehio ta hobeto!

2. Proba datorren larunbatean jokatuko da Arriaranen, (Beasain),atsaldeko 16tan. 6km korrika eta 12km mendi bizikletaz burutu beharko dituzte. Eta ibilbide teknikoa da, korrika aldapa behera nabarituko da. Baina bizikletan izango dira komeriak. Lokatzik ez bada goraka dena sartuta, baina igo ahalko da, baina gurpilak ez du irristatuko eta beheraka ba denaren beharra izango da bizikleta gainean jeisteko eta bestela, bizikleta eskuetan dela jetsi korrika. Mendian gaude, ez ahaztu!

Ea ba zenbat basurde bertaratzen garen bertara, pena iazko zirkuituaren ezintasuna, baina ezin denean ezin da eta kitto. ez dago bueltarik. HUra baitzen denetik zuen ibilbide akojonantea. ba hoixe.

Ta jendea zmz Berlin aldean? Joxetxo Imaz-en... Badakigu bai Maider Gaztañaga 4. sailkatu zela eta aurretik tartean 2 marrokiar zituela.. beraz zorionak eta segi egurrean! ;)

Argazkiak edukiz gero jarriko ditugu batzuk.

2011/09/19

EUSKAL HERRIKO MENDI DUATLOI ZIRKUITUA 2011





Asteburu honetan amaitu da Euskal Triatloi zirkuitua Barakaldon jokatutako probarekin, eta bertan ere eduki dugu ordezkaritza, Andoni Uralde, beste erronka bat gehiago zakurantza eramanaz. Urriak 2an, Ziburun bada beste triatloi bat, baina uste dudanez taldekoren bat edo beste joatekotan da baino ezer garbirik ez oraingoz. Oraingoz garbi dagoen bakarra datorren asteburuan EH-ko mendi Duatloi zirkuitua hasten dela da. Federaziotik kanpo, zerbait independiente gisa. Eta izen emate kostu zentzuzko batekin bakoitza 15€. Itxura polita du dudarik gabe. Probak honako hauek dira:

www.mendiduatloia.com

IRAILA 24 Ibarra
URRIA 1 Arriaran
URRIA 8 Zubieta
URRIA 22 Zilbeti
URRIA 30 Zalla
AZAROA 6 Langraitz
AZAROA 20 Amasa
AZAROA 27 Mallabia


Distantziak desberdinak denetan, baina korrika 3-6 artean , bizikletan 14-20 eta azken korrika 3 bueltan, zenbait probetan korri+bizikleta bakarrik egongo delarik. (Amasa, Arriaran).

Ikusten duzuen bezala, lehen proba gu Tolosarrontzat etxean da, Ibarran, (Tolosa eta Ibarra elkarren ondoan daude, lorategi bate banatzen dituela esan genezake), eta taldeko basurde batzuk gogoz gaude, ez asko, ezen jada ia denek amaiturik emanda baitute aurtengoa, ea ondo bidean dozena erdi bat juntatzeko gai garen.

Zirkuituari buruz esan azkarra egingo dela, ez duela zailtasun teknikorik, bizikleta gainean eroso egiten den horietakoa da, eta korrikakoa beste hainbeste, azkarra bai, baino gogorra ere bai. Gainera asteburuko eta gaurko euriek zazpi bideko bidea nola utzi duten ikusi beharko da, ea astea sekotik eta eguzkitik joaten den eta ahalik eta lokatz gutxien topatzen dugu bertako putzuak erdi erditik pasatzeko.

Zita larunbatean izango da, atsaldeko 16tan Ibarrako plazan.

Bigarren zita urriak 1ean izango da Arriaranen, 2009, eta 2010n urteetan zirkuitu potente batean aritu ziren, denetik zuen ibilbide oso gogor batean, baina aurten AHT-ko lanak mandubiko portuan direla eta ba ezin dute errepide zatirik ukitu eta basoan zehar sartuko gaituzte. Ibarra azkarra den bezela, hau lagunok teknikoa da, eta oso teknikoa egin daiteke, atzo zegoen lokaztia egonez gero karrera egunean, biziklea ondo kontrolatzea eskatzen du erori gabe ibili nahi izanez gero eta hala ere atzo joan ziren guztiek besarkatu genuen lurra, enfin. Igotzeko partea, astean zehar lehorrean egin zutenek, ondo zegoela ziotenn, molinilloan sartzekoa hori bai, bestela luze egiten delako eta zaila delako, (atzo ere egin genuen, baina ostia batzuk esan ostean) tartean bi jeitsiera ditu, pinudi batzuetatik eta lehenengoa ba teknikoa da oso, hala uste dut behintzat, gorputza sillaren atzetik jarrita egitekoa gorputzaren oreka mantentzekotan, eta zorua lur biguna, heze hezea, gurpilak askorik eusten ez duelarik. (eta atzo bide honetan sartu bezain pronto bide ondoko sasiak eta lurra besarkatu nituen, korrika bizikleta eskuetan azkarrago jeisten zen!! eta baten batek esan zuen korrika bizikletan baino azkarrago egiten zituela itzuliak, kurpilen presioarekin jolasten ere ikasi beharko da egunotan).

Nahi duenak ibilbidea markatuta dauka, dudarik gabe bertan ateratzeko asmoa duenak, buletatxo batzuk ematea komenigarri ikusten dut, ah eta formatoa, korrika eta bizikleta saioak bakarrik izango dira, azken korrikakoa utzi egin dute dena ibilbide berean baita. Espero dezagun eguraldiak okerrago ez jartzea ibilbidea, .... eta sekoan probatzeko aukera izatea beste epai bat emateko.

Hasiera irailak 24 , amaiera azaroak 27, ea zenbat egiteko gauza garen gu basurdeok.

Pd: eta beste asko jada behobia eta maratoiak prestatzen ezta?

2011/09/05

TRIATLON GUADALAJARA 2011




Larunbat ontan ospatu zen Guadalajarako triatloko 26. edizioa, triatloi historikoa dudarik gabe. TTT-tik Artutxa eta Edu gerturatu ginen proba egitera , Aitor Tejeria (Lagunak) espedizioaren parte izanik.
Proba 1900-87,5 -20 distantzia izan zuen. Igeri Parejako pantanoan eta zenbait zalantza ta gero neoprenoarekin izan zen. Bizkikletan Parejatik Guadalajara zirkuito goraberatxu batean. Hiruzpalau igoera zeuden eta rektatan haizea kontran gogor xamar jotzen zuen. Korrika 20 km erabat goraberatsuak. Proba nahiko gogorra baina oso ondo antolatuta. Bidegurutze geienetan boluntarioak , abituallamientoak ondo ornitutak eta proba amaitu ostean afaria ere ematen dute.
Artutxa :Igeri ondo, bizikletan bere mailan eta korrika txukun xamar .Korrika oso zaila zen erritmo artzea , dena gora ta behera zelako.

44 ION ARTUTXA SAÑUDO ABS_M TOLOSALDEKO.T.T
00:27:29 10 02:56:29 72 01:24:25 31 04:48:22





Edu:Igeri bere mailan baina bizikletan aurten emandako maila ezin izan zuen eman bere pedal golpea ez bait zuen aurkitu.Korrika ondo eutsi zuen.
85 EDUARDO GONZALEZ BODEGO ABS_M TOLOSALDEKO.T.T
00:31:03 70 02:57:08 75 01:37:42 113 05:05:52



Aitor:Azken momentuan apuntatu zen probara abuztuan oporretan egon ta gero. Igeri ondo, bizikletan ere ta korrika ez zituen sentsazio obenak izan. Ala ere duen maila erakutsi zuen.
36 AITOR TEJERIA AIZPURUA ABS_M LAGUNAK NAVARRA
00:28:35 33 02:45:39 32 01:30:14 69 04:44:27


Probako Bideoa

Taldeka bi lagun bakarrik joan ginenez ez genuen puntuatu baina proba ta gero Oxido salan izandako festan ederki puntutatu genuen, azken transizioan ere taldea ondo moldatzen dela erakutsiz.Guadalajarako triatloi taldekoek ere beraien maila erakutsi zuten azken transizio ontan.

2011/08/28

"TRIATLON CROS ESTANCA DE ALCAÑIZ 2011"




Motorland-era motoan ibiltzera joaten da jendea, edo kotxetan... gu ordea motoak bezala ibiltzeko asmoz bertaratu ginen Alcañizera. Artutxa eta ni ("presi") joan ginen, neguan hainbeste aldiz aipatu ostean.


"Karrerarako motibazio berezia neukan, ez dakit zergatik, baina buruan sartu zitzaidan eta uda ilusioz aritu naiz prestatzen azken asteeetan". (iñaki)Artutxa ordea, ba bere uda tour partikularrerako beste erronka bat gehiago zakuratzera, eta zergatik ez, igerian ahal bazen lehen postuetan ateraretzeko asmoz, asuntoa da oso ondo igeri egin zuela boskote batnea (5-10) denak batera atereaz, baina hauek 17' egin zuten bitartean 1ºak 14'50" egin zuen!!. Nabari zen Aragoiko Txapelketa zela!

Iñaki, oso motibatuta, karrera aurretik komunera hirua aldiz joana, tripak gaizki, puzker, kaka "arin xamarra"... baina aitzaki gabe.

Bizikletakoa , mendiko bizikletaz erabat laua, 20kmtam 100 metroko desnibela, baina ez pentsa rodatzekoa zela, osea bai, platoa sartu eta emateakoa zen, baina tartean bidetxur asko ziren, ondarrezko tobogan moduko batzuekin, bere zera bazutena, kurba etabr... dudarik gabe hemen ez da horrelakorik, paraje lehor horietan ordea nahi ezta. Hemendik oso diferentea dudarik gabe zirkuitoa eta oso polita,


Korrika, izugarria, mendi mendiko karrera, repetxo gogorrak, harri artean saltoka, pista azkarrak, errepidea denetik zituen 6km zirkuitu hark, beno denetik ez, itzalik ez !!baina ez zen bero 28º gradu bakarrik zeuden eta zeru urdina, zorteko ginen askoren iritziz.

Hitz gutxitan, Ionen uretan atera zioen bentaja Iñakik bizikletan jan zion, trantsiziora segundu batzutako aldearekin iritsi zen, 1km inguruan jan zizkionak Artutxak, gero metarako 1.5km falta ziren arte elkarrekin joan ziren, baina Iñakiri puntutxo hori falta izan zitzaion segitzeko eta Ion bakarrik joan zen, gainera korrika jendea pasa eta pasa aritzeak ikearri motibatu zigun, 12 eta 15garren partzialak egin baigenituen!!
Azkenean metan 18º Ion eta 20º Iñaki izango ziren.
Probako Argazkiak

Hurrengo zitak GUADALAJARAn, Artutxa eta Edu
Haize Orrazitako igeri proba 5200m Otero, Yon eta Iñaki.

eta oraindik falta direnak, ah fetxak ez dira onenak, euskal jaiak tarteko...baina irilak 10 Ernioko mendi karrera 20km 2000 desnibel metatua, 2 urtez behin egiten den karrera polita gure herrian.

2011/08/22

AITOR MENDIA FINISHER VICHY-ko IRON MANEAN 12H19'48" 1º TRAVESIA A NADO EMBALSE DE ALLOZ -ko 1. IGERI ZEHARKALDIA



Aitor Mendia beste behin izan da finisher eta jada 3 aldiz, Oraingo honetan Frantzian, Vichy aldean, eta muturreko temperaturekin, 43 gradu izatera ere iritsi baitziren, atera kontuan igerian 3,8km neopreno gabe egin zituztela!! bejondeikela motel!








Gure taldean, hainbeste izanda distantzia guztietan parte hartzen duen jendea dago. Kasu honetan, sprint modalitatekoak joan behar izan ziren babak eltzetik ateratzera Aritzalekuko kanpineran bertako igeri trabesiara.

Proba polita, neoprenoa nahi zuenak erabili zezakeen, baina kasu honetan merezi zuen gabe ateratzeak urak zuen tenperatura atsegina eta gero. 46 partehartzaile, eta tartean 3 neska bakarrik. Adin guztietako jendea, denetan azkarrena, uste det, Bergarakoak direla, bera ez dakit antxintxikako kirolaria den (anaia bai) eta azkarrena mutil gazte hura, 2500m ak 35'10"ko denbora eginez. Irabazleentzat ere baziren sariak , azken 3entzat izan ziren ordea, hori entzutean, bazirudien, azken orduko aldaketa hori itsusia zela.... baina ez, sariak igeri egiteko palak ziren eta hantxe igo zen podiumera 43. postuan iritsi ostean (59'50"),gure Koldo, beraz igeri egiteko eta hobetzeko aitzaki ezin hobea.
Proba polita, ea hurrengo urteetan jendea animatzen den, irteera izan daiteke zaila, uretara jeitsi artean, gero ordea, ia erreferetzia boilarik gabe, lehenengoa 2km tara zegoen! eta onena amaierako hamaiketakoa zerbeza inklusibe.

2011/08/16

ULTZAMAKO TRIATLOIA KROSA 2011. Regi Txapeldun ia 2'eko abantailaz!





Autobusean, Eutsi triatloi taldeko batek esandakoa, "Quieres nadar entre tiburones o quieres participar en el triatlon de ultzama?" eta barreak , barre algara handiak,"

Beste komentario batean, mutil bat autobusa geratu baino lehen jada jeisteko asmotan, seguru uretan ona ez izan arren bere burua seguroago sentituko zuela uretan autobus hartan baino!

Eta aurreko mikrobusa aldapa erdian kieto, motorretik kea zeriola... oinez bertako neska mutilak km inguru aldapa goran..eta nolako aldapan!!! Komeriak autobus hark han gora, kurba itxiren batean autobus azpiak ere karretera ongi besarkatu zion... eta oraindik pentsu kamiooi bat iritsi behar zen behar zen hara gora bizikletaz beteta... baino honek ez dirudi arazorik izan zuenik.

Belateko portua ere ezagutu genuen, (aldapa ederra)Doneztebe ere bai... 40'inguruko autobus bidai hartan ba normala!! Eta onena jendearen patxada, han ez zegoen inor azturatuta lasterketagatik, ah eta bero zen han barruan, aire jarri zuten et agero kendu ta azkenean lehiatilak jetsita, ... enfin, xarma polita zuela asuntoak!

Aspaldiko partez karrera aurreko bilera teknikoan (anglosajonieraz briffing) egon ginen, antolakuntzak denei behar baitzien joatera! 50 federatu eta beste 50 fedaratu gabe, bertan abenturaz gozatzeko irrikitan.

Dudarik gabe, orain serio jarriaz, karrera oso ongi zegoen antolatuta, btt zirkuitoa ondo markatuta, korrikako ere bai eta jendea ikusten amaieran edaria eta jana eta gero luntxa, ta niki bat opari. Dudarik gabe, gehiago ordainduta gutxiago eman antolakuntza okerragoko probetan atera izan gara. Bejondeiela Ultzama Koadrila horiei egiten dutenagatik, ah eta pistinan egun pasa egiteko aukera, zer gehiago behar genuen!

Ah eta karrera? noski parte hartu genuen, Mahala-Tolosaldeko, HIruki Valle Egues, LAgunak, Arenas, Eutsi... ziren talde jendetsuenak, gero bakarkako asko.

Igerian: 500m igerian, ondo neurtuta ze boyak jarri zituenak esan zuen ferreteria joan zala 200m soka erostea ta lotta zeuzkala... txapada de boka esatean, han ez zeudela 500 metro trianguloan, baina klaro ez zen trianguloa egin behar irudi geometriko arraro bat baizik, total Artutxa 1º atera zela uretatik 3" abantailaz,ametsa jada lortuta, Alcañizen berriz! 2º Alberto, 3º Regi... ikaragarria.

bizikletan, 4km gora, ta gero 11 behera, 4km jeitsiera azkarra mendiko aldapatatik ta gero pistetan rodatzeko tartean 3 repetxo alu zeudelarik. Baino beste guztia behera pikatzen, ta dena sartuta joateko. Gure Regik Gilbertek klasiketan bzela, ba azeledarorea zapaldu ta hantxe joan zen. Hain ximple eta erraz.

Korrika: ba hori regik ia 1'53"ko abantailaz irabazi zuen, pena alberto 3,4,5 postuetan sprintean ba 4º geratu zen.


1º Aito Regillaga 00:55'22"
4º Alberto Vaquero 00:57'42"
10º Iñaki Insausti 1:00:59
16º Alar Sevillano 1:05:56
31º Ion Artutxa 1:14:27

Taldeka eze zen saririk, baino 1' sartu genion Hiruki Vallde Egues-ekoi oso lehia politean.

Ta gero luntxa, bazkaria tertulia ederrrean bertako pistinako tabernan, eerdi siesta, tertulia gehio, bertako uretako koltxoneta probatu ta etxera, egun polita dudarik gabe.

Hurrengo zitak abuztuak 20, Vichy-ko Challenge Iron mana, Aitor Mendiak, eta 27an Alcañizera, Artutxa eta Iñaki. Pena asteburu hontan dagoen tri gertuena Palencian dagoela, bestela....jjejejee, hau ia bizioa, gaixotasuna edo auskalo zer den, !

2011/08/08

CN PAMPLONA 2011, Regi 4º, Alberto 7º eta Itsaso 3º, ta beste....


Pistinaren ertzetik ez dirudi hain altua, beno 10metrokoak eta 7koak bai, baina 5ekoak eta 3koak ba ez. 5m-kora igo eta puffffa, inpresioa egiten du, bainan zast... 7koak eta 10koak ba beste batzuk kontatzeko, baina esaten zutenez kaida handia omen da, luze egiten dela, batzuk hasieratik bota ziren han goitik. Egia esan batzuen mailak harritu egin gintuen batzuk, baina berazubiko pistina zaharrean ibilakoak ziren "gazte garaian" eta nabari zitzaien. Eta hori bai, guztion aurpegiak bertsoak ateratzekoak salto egiten genuen bakoitzean!! Earra izan zen!

Pd: erreportaiko argazki gzutian Asier Murua zarauztarren eskutik lortu ditugu, eskerrika asko!




Lagunartea eta bazkaria ere ederki, zer izango oten ziren plan hauek bazkaltzeko, gosaltzeko,edateko, aukerarik ez balego....? eta Eguraldia? Jo 7:15tan xirimiri ezatsegin bat zegoen, lehenago euri-euri zena, ta Iruñara iritsi ta ostarteak ikustean ba beste ilusio batekin ikusten dira gauzak dudarik gabe!

Eta karrera? Ba hasteko eta behin, distantzia olinpiko benetakoa,distantziak ia ia perfektuki neurtuta, batzuentzat uskeria, baino neretzat detaile polita noizena behin bara ere distanztai reglamentario batean aritzea, (besterik gabe).

Regi eta Alberto beste behin 4º eta 7º, zer esan, ez dakizuenik? Bizikletan distantziak errespetatuz hantxe joan omen ziren biak eman eta eman eta eman... eta noski arerio batzuk ba etsi egin behar izan zuten.




Iñaki eta Artutxa, korrika biak batera ikustea argazki historikoa da, orain arte uretako triatloi batean inoiz ikusi gabea baitzen.



Alar, neoprenoarekin dibortziatzeko gogoz dabilena, bera gabe bizi nahi du edo gazteago bategatik aldatu... eta nola ez, bere basurde kasta erakutsiz ibili zena.

Edu, bezperako jan festak alper xamar utzi zuen, baina dortsla jartzearekin bat eta errepidea llano edo beherako ikustearekin esnatzen hasi zena, eta bizikletari hegoak atera zizkiona.

Dantzari, beste bat zakura, eta beste behin azkena egin gabe ;)


Itsaso, beste behin podiumean, bizikletan bigarren zijoala, azken rotondan indikazio okerrak medio segundu eder batzuk galdu zituena, pena dudarik gabe, baina gaileta pakete eder batekin etxera joan zena!! ;) (egia esan gaileta hoiek mundialak dia).



Eta afizioa, beste behin hantxe, diplomazia ere bai, edonor ez garenaren seinale, egun pasa ederra, merezi duen horietako, hurrengo zita abuztuak 15an Ultzamako triatloi krosean, 500-16-3 distantzian. Eta batzuk iada irailak 3ko guadalajaran eta abuztuak 27ko alcañizen pentsatzen, eta eta ahaztu gabe, abuztuak 20an Aitor Mendia beste behin Finisher izaten saiatuko da, Frantzian Vichy Challenge iron manean.



2011/07/31

CASTRO 2011, ALBERTO VAQUERO 3º, EKIPOKA 3º ETA ITSASO (Garraitz KE), 2º


Abisatuta geunden, baino inoiz ez zara imaginatzen, epaile bat argibideak ematen, eta bitartean beste aldetik beste epaile bat irteera txistua jotzen, handik aurrera kaosa, denak zalaparta, TTT-MAHALAkoak hasierako metroetan erritmoa jartzen...
Gorka Bizkarrari hartuta diogu argazkia bere blogetik

Bertaratu ginenak 8 izan ginen, 5+1(Alberto, Edu, Artutxa, Iñaki, Itsaso, Gonzi)parte hartzera, eta beste bi hondartza egunaz aprobetxatzera. Hondartza aurreko belardian arroza ta makarroi festa batean murgilduta geundela ez ginen ohartu oteroak multa jarri zigunik nahiz eta kotxea begibistan izan. Multarena normala, ticketa ez baigenuen jarri , beraz ez dago aitzakiarik.

Egia esan, irteera aurreko ordu pare hartan hondartzan egin zitekeen siesta aritu ginen pentsatzen, pereza ikearria genuen, eta uste dut baten bati dortsalak ez hartzearen ideia ere burutik pasa zitzaiola. ;).Baino izan zen esaldi bat irteeta aurrek oordu haietan, gerora guztiok izan genuena geure buruan. "Edo gaur, 3garren km korrika ezinagatik retiratzen naiz tope joan naizelako, edo eztakit zer egin dudan..." Sarritan ez gara izaten jakitun, gure hitzak ez dituela haizeak eramaten, eta bitartean taldekakoan kanpaikada ematea ere burutik pasatzen zitzaigun, saiatzeagatik ez genuen ezer galtzen.

Buelta hartzen zen rotodan, 2garrena zure taldekidea dela ikustean, eta beste bi ere lehen 30tan sartuta ikustean asko motibatzen gara dudarik gabe gu basurdeok, taldekakoaren ilusio horrek bultzatu gintuen dudarik gabe gutariko askori. Eta bitartean nesketan, Itsaso bereak eta bi egiten. Eman eta eman bizlketa segundu batzugatik bazen ere 1go utziaz.

Korrika, zure taldekidea 2garren izatetik 3garren izatera pasatzen den uneak pena ematen du, mutilak merezia baitzuen, baina horrelakoa da lehia, eta bitartean beste basurdeok, buruan taldekako sailkapenaren ilusioarekin aurreko guztien bila joan ginen, ahal genituen guztiak pasez, 9km pasatxo zituen ibilbide gorabeheratsuan. Eta Itsaso hantxe, eman eta eman hasi zen, 1ºpostua eutsi nahian, baina 2ºizatera bideratuta zuen uztailak 30ko patuak.




eta afari legea, Asador Ainhoan, hantxe hondartza ondoan, kroketa, txipi, entsalada, , oilasko, eta helatu artean. Eta maria errauskin bzela, gaueko 12tarako etxean geunden, batzuk jada hurrengo eguneko entrenoak baitzituzten buruan...jeje.

2011/07/26

GARAIPENA MONESGROSMANEN ETA PODIUM GASTEIZEN



Igande oparoa hau TTT-rentzat dudarik gabe uztailak 24 ekoa.

Igande ontan ospatu zen San Juan de Flumen-en Monegrosmanaren lehen edizioa eta bertan “bikote galaktikoa” izan zen jaun ta jabe.Probako Videoa

Mutiletan Regik momentu ontan duen forma argi ta garbi ikusi zen eta bizikletan partzial onena eginez korrika egitera bigarren jeitsi zen azken sektorean bere aurrean zijoana pasa eta garaipena lortuz.

Neskeei buruz ba Itsasoren monologoa. Traitlon Chanelen jartzen duena ederki isladatzen du bertan pasatakoa ”
En categoría femenina repaso sin precedentes de Itxaso Leunda, que ganó por más de 20 m sobre López Blanco y más de 30 sobre Esmeralda Gabasa.”Ba ori.





Gasteizen Espainiako txapelketa ospatzen zen Distantzi ertainean eta bertan Vakerok 30-34 taldean bigarren postua lortu zuen, Espainiako azpitxapeldun geratuz oso proba erregular baten ostean. Lehenengo bueltan bizikletan ritmo artzea kosta egin zitzaion baina ortik aurrera gustora joan zen maratoi erdia ederki eginez.


Ezin komentatu gabe utzi Aimarrek Elite mailan lortutako hirugaren postua, bizikletan partzialik onena eginez.Zorionak hemendik.

Bestalden igandean izan zen Getaria-Zarautz trabesia eta ara gerturatu ginen taldekide dexente. Eguna ez zen onena izan eta ura ez zegoen beroegia baina ederki pasa genuen.,

Urrengo zita lanbate ontan Kastron, Eurre duen sasoi puntua erakusteko momentua eta besteak Ironmana ta gero nola gauden ikustekoa.

2011/07/03

%100 FINISHER: KRISTONAK ZEATE!

*Beatzikote galaktikua Finisher ZALE, polo ta dominekin
Denek bukatu due. Beatziak Finisher. Austriako Iron Mana oso marka onekin osatu due beatzi galaktikoek. Aitortu behar zaizue: KRISTONAK ZEATE!
Itsaso Leundak 38. bukatu du emakumezkon sailkapenian, ta bere adin taldian (25-29 urte) 7.a izan da, 10:11:32-ko lana osatuz. Proba ondo amaitzia zan bere aurreneko helburua ta baita lortude; bigarren saria falta, Hawaiirako sailkapena lortzia, baina ezta posible izan. Hurrengo bateako esperientzia aberasgarria bildu du, hoi bai.
Mahala Tolosaldeko Triatloi Taldeko baxurdeen artian aurrikuspen baikorrenak beteituzte ia denek. Aitor Regillaga eta Alberto Vaquero izan dia buruan, denea 108. eta 137. sailkatuz 9:14:57-ko eta 9:19:51-ko denborekin; ia beatzi orduko langa gainditzeko balentria lortu du Regik baino korrika azken kilometrotan 'aflojatu' in behar izan du, ta Vaquerok, bere aldetik, espezial regulatu du proba guztia puntako denbotan osatuz.
Bigarren multzo baten Ion Artutxa, Edu Gonzalez eta Asier Saez sartuko diteu. Aurreneko bik 10 orduko langa gainditu due, Artutxak 9:48:46 igeriketa ta maratoi saio bikainak inez, ta Eduk 9:53:58 bizikleta partzial ikusgarriakin. Saez-ek 10:08:51 indu, 11 orduko langa gainditzia zun helburu beaz atea kontuk…
Eta seidan hiru debutarik: Iñigo Esnaola (11:12:12), Alar Sevillano (11:38:03) ta Yon Gonzalez ‘Gonzi’ (11:38:03). Hiruek izan due partzial zail bana, Esnaolak igeriketa, Alarrek maratoia ta Gonzik txirrindularitza, baina kasta ikearriakin egin diete aurre kontrakotasunei ta Finisher titulua ondo baino hobeto irabaziue.
Total: goi mailako partaidetza ta esperientzia gue ordezkarintzat. Denboa luzeko entrenamendu saiok izan due bere ordaina. Oain lortutakuaz gozaaatzeko garaia da. ZORIONAK!
Mundu mailan sona handia izan du gainea probak: gizonezkotan Iron Man distantziko munduko rekor berria jarriu Marino Vanhoenacker belgiarrak, 7:45:58 inda. Ta emakumezkotan Mary Beth Ellis estatu batuarrak 8:43:34 markakin probako rekor berria jarriu.

2011/07/02

IM Karten. Aurreko egunak




Pasa dira bi egun Klagenfurtera iritsi ginela. Egia esan denetik egiteko denbora eman digu. Parra egin, pixkat entrenatu eta azken ajusteak egin.

Hemengo montajea kristona da, meta, ibilbidea... azpiegitura oso handia! Pasaia eta tokia izugarria. Laku garden bat eta mendiak inguruan! Ezin da gehiago eskatu!

Gaur trasteak utzi, afaldu eta deskantsatzera goaz...

Bihar edo etzi gehiago!

P.D. Espero deu argazkia bihar berriro ateratzea baino finisher medalla lepotik zintzilik.

2011/06/27

KARNTEN IM AUSTRIA



2011-07-03: bederatzi triatloilari erronka gorenaren bila datorren igandean. Iron Man frankiziako Austriako proban parte hartzera doaz bederatziak. IBK-n zierre de kontrol astelehenean. Ta igandean 07:00etatik aurrea...



ION ARTUTXA SAÑUDO (1181)
Pista Patines, 35 urte
-Embrun Man 2010
-Zarautz DE 2011-2010-2009-2008
“Ondo bukatu eta ahal den neurrian probaz gozatu. 10 ordutik jaistea zaila ikusten det baina amets polita da”
IÑIGO ESNAOLA ALVAREZ (1277)
Samaniego kalea, 36 urte
-Zarautz DE 2011-2010
“Ahalik eta onden bukatu. Korrika, mendia, arrauna, triatloia… erronka bat gehiago zakuratzea helburu”
EDU GONZALEZ BODEGO
Ibarra, 32 urte
-Bolton IM 2010
-Gasteiz DL 2009
-Zarautz DE 2011-2010-2008-2007-2006-2005
“Iaz Boltonen egindakoa hobetzea helburu polita da, 11 orduko langa gainditzea”
YON GONZALEZ GARCIA (558)
Izaskun auzoa, 25 urte
-EcotriMad DE 2011
-Zarautz DE 2011
“Bukatzea da ametsa, ez dago besterik. Areago: korrika amaitzea sekulakoa izango litzateke”
Facebook: Yon Gonzalez
Twitter: Gonzi_41
AITOR REGILLAGA BELOKI (748)
Usabal, 29 urte
-Ironcat 2010 (17.)
-Bilbo DE 2011 (9.)
-EcotriMad DE 2011 (12.)
-Banyoles DE 2010 (9.)
-Zarautz DE 2010-2009
“Ahal den lasterketa onena egitea. Sentsazio onekin bukatzea, eta iaz Ironcat-en jasan nuen txakalaldia ez jasatea”
Facebook: Regibeloki
ASIER SAEZ OLANO (1105)
Alde Zarra, 34 urte
-Ironcat 2010
-Bilbo DE 2011
-Zarautz DE 2010-2008-2009
-Banyoles DE 2010
“Bukatzea, eta behin hori lortuta iaz Ironcat-en egindako marka hobetzea, 11 ordutik jaitsiz. Je, eta inork amaiera ez zapuztea... hura bete-betean bizitzea”
ALAR SEVILLANO AMATRIAIN (957)
Agintari, 32 urte
-Bilbo DE 2011
-Zarautz DE 2010
“8 ordutik jaistea! Karkarkar!! Ez, ahalik eta ongien bukatzea, hori handia. Eta helmugan ikurriña lepoan dudala sartzea!”
ALBERTO VAQUERO (958)
Amaroz, 33 urte
-Gasteiz DL 2009 Esp Txapeldun (30-34 adin taldea)
-Bilbo DE 2011 (18.)
-EcotriMad DE 2011 (18.)
-Zarautz DE 2010-2009-2008
-Gasteiz DE 2010-2009-2008
“Bukatzea da helburua. Eta noski ahal dela disfrutatzea. 10 ordu azpitik amaitzea di-da sinatuko nuke!”
ITSASO LEUNDA (122)
Hernialde, 27 urte
-Ironcat 2010 (1.)
-Bilbo DE 2011 (3. eta Euskadiko Txapelunorde Distantzia Ertainean)
-EcotriMad DE2011 (3. eta 1. 25-29 adin taldean)
-Arrigorriaga 2011 (1. eta Euskadiko Txapeldun Distantzia Luzeko Duatloiean)
-Zarautz DE 2010 (11.)
-Banyoles DE 2010 (4.)
“Bukatzea beste ezeren aurretik. Eta sari ederra litzateke Hawaii-rako sailkapena lortzea. 40 neska daude nere adin taldean, eta postuaren arabera lortu daiteke sailkapen hori”
http://itsasoleunda.blogspot.com
Facebook: Itsaso Leunda

ONDITZ: Maider, Aimar ta Regi puntaren puntan!


Olinpikoan Gipuzkoako txapeldun Maider Gaztañaga. Gipuzkoako Txapeldun Aimar Agirresarobe, Txapelunorde Aitor Regillaga. Lagunak-ekin taldekako irabazle Aitor Tejeria. Mahala-TTT (Regi, Gorka ta Javi) 10. prueban...
Dedio! Aurtenguan markak hausten probaz proba!!
ONDITZ MEMORIALA (D.Olinpikoa)
3.MAIDER GAZTAÑAGA (Mahala-TTT)
8.AIMAR AGIRRESAROBE (AtSS)
10.AITOR REGILLAGA (Mahala-TTT)
15. Aitor Tejeria (Lagunak)
63. Gorka Sarasola (Mahala-TTT)
74. Javi Rodriguez (Mahala-TTT)
174. Ibon Gonzalez (Mahala-TTT)
283. Joakin Osinaga (Mahala-TTT)
310. Aitor Mendia (Mahala-TTT)
337. Mikel Aierdi (indep-TTT-ko hastapanetako kide)
431. Jorge Goya (Mahala-TTT)
487. Irazustabarrena (Mahala-TTT)
Utzi: Andoni Olano (Lanzaroten finisher!) ta Aitor Elduaien (tumatx!)

2011/06/19

LEKEITIOKO XVI. TRIATLOIA


Egia esan gure basurdeetako batek listoia nahiko altu utzia zeukan aurreko edizio desberdinetan... saiatu ginen berdintzen baino... gu baino presa gehiago zuen jendearekin topatu ginen... ;)

Australiarrak izan ziren jaun eta jabe hala nesketan nola mutiletan, azken urteotan bezala egunduko ikuskizuna emanez ikusleei. Anbientea ere earra kostan jokatzen ditugun ia proba guztitan bezala eta gure papera ba... honats bertan azaldu ziren 3+1 basurdeen ikuspuntua (+1 Gure Esti, argazkilari lanetan ari baitzen!).

Myrian- izan zen basurdeetako bat, kontatu zidanez bezperako eta goizeko euriekin erabat triste zegoena, baina eguzkia irtetzearekin bat esnatu ta erabat motibatu zena. Beste bat zakura!

Dantzari: mutila ilusioz gainezka zegoen... Arena-ko gorroa azkenean bere eskuetan zuelako! ta gainontzekoak berak kontatzeko...

Iñaki: miloi mendatearekin amodio-gorrotozko harremana duena, ondarrun ez bzela talde handi bat harrapatu ta eusten saiatu zena, baino ezin izan zuena, "erabat hustu nintzen erreleboka haiek harrapatu artean, eta gero izan ziren komeriak, hura indar falta!" konklusioa, oraindik lana dagoela egiteko...

Lehiaketaz gain, izan zen istorio kuriosorik Tecnun-Estanda taldean. hasi baino lehen Borja neoprenoarekin bizikleta gainean zebilea gurpilean sartu ta rarioak apurtu zituen... gaitzerdi, ezen proba amaieran Diego-ri gauza bera gertatu zitzaion... baina ondorio txarrekin (irakurri bere bloga), baina jada motibatuta onditzera begira. Konkklusioa, kaskoa burua ta ez eskuan!

Pd 1: festak-eko argazkiak izan bezain pronto gure hirukotaren argazkitxoa jarraik degu.
Pd 2: ondorengo zita, Onditz ekainak 25an. (9 basurdeak= Aitor, Maider, Jorge,Ibon, Ion Irazustabrrna, Aitor Mendia, Joaquin, Javi, Sarasola,)disfrutatu!
Pd 3: ta beste batzuk koadrila egunean, ta beste batzuk Ribargorza aldean 53km BTT-karrera batean...

2011/06/13

Mahala-Tolosaldeko TT Gipuzkoako Sprint Txapelketako podiumean




(kronika pasionalagoen zain... formala)
Zarauzko triatloiean Gaztañaga, Zalakain, Agirresarobe eta Tejeria Top 30ean
Taldeka podium berri bat lortu du Mahala Tolosaldeko Triatloi Taldeak. Igande goizean Donostian egindako Sprint triatloiko Gipuzkoako Txapelketan 3. sailkatu zen taldea Aitor Regillaga, Asier Saez eta Alar Sevillanoren puntuei esker. Sasoiko daude oso uztaila hasierako hitzordu handiari begira, Austriako Iron Man probari begira, eta ondo baino hobeto baliatu zuten ia nahigabean emaitza garrantzitsu hori lortzeko. Regillagak podium nagusiko hirugarren postua eta Gipuzkoako Txapela eskuan izan zituen baina 8 segundogatik gainditu zuen Egea donostiarrak. Eredugarria aldi berean Koldo Arzuaga ‘Jofresa’ eta Igor Oteroren denboraldi despedida bikaina proba elkarrekin osatuz. Eta lastima Esti Segurolaren belauneko lesioa, proba bertan behera utzi behar izan zuen korrika hasi orduko Myrian Elorza taldekidearekin parez pare zebilela.
Bezperan, berriz, triatloirik mitikoenetako bat jokatu zen, Zarauzkoa, bere 25. urteurrenean. Eta han ere eskualdeko ordezkariak bikain ibili ziren, ezin bestelako notarik jarri. Maider Gaztañagak igeri saio ezin hobean oinarrituta ohorezko postua lortu zuen 8. amaituz. Gizonezkoetan Egoitz Zalakain, Aimar Agirresarobe eta Aitor Tejeriak, beste urte betez, eta badira batzuk, distantziako elitean daudela erakutsi zuten 14., 16. eta 30. sailkatuz ondoz ondo. Azpimarratzekoak lehen bien bizikletako partzialak, 11. eta 16. azkarrenak, Meagas hirutan eta Garate igo behar izan zituzteneko zirkuituan. Mahala TTT-ko ordezkariek, bere aldetik, proba dotorea osatu zuten, Ion Artutxa ‘Pirata’ buruan (68.). Javi Rodriguezek (89.), Gorka Sarasolak (114.) eta Edu Gonzalezek (131.) maila handiko markak egin zituzten, Ion Irazustabarrena bost ordutik jaitsi zen, eta Yon Gonzalezek erakutsi zuen distantziari neurria hartua diola eta prest dagoela Austriako IM-erako. Pablo Urangak eta Aitor Mendiak ezin izan zuten amaitu, baina izango dute beren balioa erakusteko aukera hurrengoetan. Iñigo Esnaola, berriz, sailkapenak irentsi egin du; bo, sailkapenak edo epaileek hobe esan. Argituko digu berak zer gertatu zen, baina honek ere Austriara begirako test praktikoa nota onarekin atera zuen aurrera; teorikoa dauka pendiente.
Lekeitioko Sprint proba izango da hurrena, datorren larunbatean, hilak 18. Egoitz Zalakain (primeran ezagutzen dituen parajeetan) eta Aimar Agirresarobe podiumerako hautagai serioak dira, eta han izango dira Iñaki Insausti, Aritz Iglesias eta Myrian Elorza Mahala TTT-ko kideak ere.

Zarauzko 25. Nazioarteko Triatloia (ekainak 11)
Dist: 2’5km-76km-20km
Gizonezkoak:
1.Clemente Alonso (Salamanca)_ 3.40.42
14.Egoitz Zalakain (AtSS)_ 4.00.59
16.Aimar Agirresarobe (AtSS)_ 4.03.18
30.Aitor Tejeria (Lagunak)_ 4.13.07
68.Ion Artutxa (Mahala TTT)_ 4.23.35
89.Javi Rodriguez (Mahala TTT)_ 4.26.15
94. Xabier Ugarte (Antxintxika)_4.27.30
114.Gorka Sarasola (Mahala TTT)_ 4.30.29
131.Edu Gonzalez (Mahala TTT)_ 4.32.29
371.Ion Irazustabarrena (Mahala TTT)_ 4.59.44
432.Yon Gonzalez (Mahala TTT)_ 5.07.30

*Iñigo Esnaola (Mahala TTT)
Emakumezkoak:
1.Cat Morrison (Eskozia)_ 4.08.27
8.Maider Gaztañaga (Mahala TTT)_ 4.40.17
18. Sonia Muñoz (Antxintxika)_5.22.09
31. Ainhoa Mendia (Antxintxika)_5.46.02
Taldeka:
1.SVC Seguridad
2.Krafft AtSS (Zalakain, Agirresarobe)
3.Lagunak Saltoki (Tejeria)
19.Mahala TTT

Gipuzkoako 6. Nazioarteko Sprint Triatloia-Donostia
Gipuzkoako Txapelketa (ekainak 12)
Dist: 750m-20km-5km
Gizonezkoak:
1.Matthew Pellow (Australia)_ 1.00.46
4.Aitor Regillaga (Mahala TTT)_ 1.01.43
46.Asier Saez (Mahala TTT)_ 1.07.18
62.Alar Sevillano (Mahala TTT)_ 1.08.30
135.Aitor Elduaien (Mahala TTT)_ 1.12.43
236.Igor Otero (Mahala TTT)_ 1.17.36
237.Koldo Arzuaga (Mahala TTT)_ 1.17.37
Emakumezkoak:
1.Charlotte McShane (Australia)_ 1.06.24
41.Myrian Elorza (Mahala TTT)_ 1.28.18
Taldeka:
1.Antxintxika
9.Mahala TTT
Gipuzkoako Txapelketa:
1.Aritz Egea (AtSS)
2.Aitor Regillaga (Mahala TTT)
3.Mikel Mugika (Antxintxika)
Gip Txap Taldeka:
1.Antxintxika
2.Kraft AtSS
3.Mahala TTT

2011/06/06

XABIER BELDARRAIN FINISHER!!!! eta larunbat honetan munduko txapelketa Zarautzen... 25. ekitaldian!





Badugu beste burnizko taldekide bat.
(Beheran kursiban aktualizazio berri zarautzen inguruan)


Xabier beldarrainek atzo salouen iron man distantziko extrememan proba amaitzea lortu zuen 12ordu 35 minutu eta 10 segunduko denborarekin.

Igeri partzial bikaina, ordubete exkax, bizikletan benetan gogorra izan zenaren seinale 7 ordutik gora jun bait zen eta maratoian......ba horrelako probak nola diren jakinda denbora polita eta seguraski majo sufrituta.

Nunbaiten irakurri dudanez eta lehen postuetan sailkatutako jendearen erreferentziak kontutan hartuta oso oso gorra izan zela nabaria da, batipat bizikletako sektorea.

Hemendik, zorionik beroenak eta disfruta dezala merezi du eta. Bejon deizula!!!!

Zorionak!!!!!


Aste honetako protagonista da dudarik gabe gure Belda,eta ez diogu lekurik kenduko. Baina denboraldiak aurrera darrai eta asteburu honetan zita eder horietako bat dugu zirkuitu eraberritu batean. Zarauzko XXVgarren triatloia. Berrikuntza, duela 4 urte korrikakoan hasi bazen, aurten bizikletako sektorean dator, Aia mitikoa kentzen dute eta Meagas mendiari 3 buelta + garate 1 igo beharko dituzte. Azkarra izango da dudarik gabe, eta gogorra ere bai, atseden une gutxi baititu zirkuitu honek. Eta uste dut korrikakoak aurten jendeak sufrituko duela, ze Aiari jendeak errespetua zion orain ordea nire zalantzak dauzkat...
Bertan izango dira , ea inor ez dudan ahazten, Edu, Gorka, Maider, Artutxa, Esnaola, Gonzi, Pablo, Javi, eta Aitor Mendia.
Eta urterokoa, disfruta ezazue lasterketa honetaz, beti desberdin izaten den proba hunkigarria baita.

Eta igandean... Regi, Alar, Otero (sprint section), Saez... eta besterik Donostiako Sprintean izango dira. Iron Man -larientzat azken dortsalak izango dira Austria artean, besteek oraindik akaso ekainean errepikatu dute beste nunbaiten edo igual ez. Urterokoa, Zarautz egutegiko karrera berezia baita, gure grupetakide batek behin esan zidan bezala, "zarautz munduko txapelketa da, hainbeste jende zu animatzen ez da inon egoten, horregatik bakarrik merezi du..."

ez ahaztu lanbatean atsaldeko 14:45tan neskak eta 15:00tan mutilak,... MUNDUKO TXAPELKETAN...

Ziur mahalako norbait ikusiko dugula ohorezko postuetan asteburu honetan... eta gogoratu, txirrindulari, korrikalari, triatloilari...etbar ez omen dira aurpegiz ezagutu behar, hau da arerioek zu ipurdiz ezagutu behar zaituzte, zergatik? ba horrek esan nahi duelako beti besteen aurretik zabiltzala... horixe erakutsi zidaten niri jubeniletan...

2011/06/05

ORIA IBAIAN IGERIKETA ZEHARKALDIA


EKAINAREN 25EAN TTT-KO KIDEENTZAT


Kaixo Gabon Kuadrilla:

Gaur goizean bakarren batekin hizketan aritu naizen bezela, zer deritzozue Kuadrilla egunean, bakoitza bere kuadrillarekin gelditzerako, igeriketa saio bat egiten badugu Oria ibaian zehar?

Batzuek Bilboko zerrikeri hartan sartu ginen eta beste batzuk Sempereko laku zikin hartan....

Garbigoak ote daude? Ikusi beharko deu...

2011/05/30

BILBAO TRIATHLON....IKUSGARRIA!!!!!





















Pasadan larunbatean taldekide batzuk bilbon izan ginen bertako triatloian parte hartzeko intentzioarekin eta hitz batekin bueltatu ginen guztiok: IKUSGARRIA.
Ikusgarria emaitzen aldetik eta ikusgarria baita proba orokorrean, montajea, zirkuituak, antolakuntza..... esan genuen bilbon ezer txikirik ez dakitela egiten eta bete ziren bai, ongi gainera espektatiba guztiak.
Emaitzen aldetik aipatzeko nola ez, gure burnizko emakumeak, emakume bionikoak, karretea bukatzen ez zaien emakumeak, juten diren lekura junda beti punta puntan eta gure taldea eta herria guztion ahotan jarriaz. Itsaso leunda 3. eta Maider Gaztañaga 4., podiumera igo zirelarik virginia berasategui (1go) eta martina dogana (2en) maila internazionaleko triatletekin, bestalde proba hau euskadiko txapelketa zenez virginian ondoren, bai itsaso eta bai maider, bigarren eta hirugarren izan ziren.
Mutilen arloan aipatzekoa aitor regillagaren bederatzigarren postua, proba honetan zegon mailarekin postu horretan sartzeak izugarrizko meritua dauka, mutil honek entrenatzeko denbora gehiago izango balu, zertarako gai izango litzake??? eta parte hartze kanpotar haundia zenez, distantzi luzeko euskadiko txapelketan hirugarren postua lortu zuen!!!!! beraz hau ere podiumetik pasatakoa pasadan larunbatean. Aipatzekoa ere bere aurretik zortzigarren eta aldi berean euskadiko bigarren sailkatu zena beste tolosar bat izan zela, aimar agirresarobe, zorionak berarentzat ere, arro egoteko jendea degu herrian eta taldean, bi hauek mikel elgezabal probako txapeldunarekin izan ziren euskadiko txapelketako podiumean, bejon deizuela!!!
Ondoren eta taldeko bigarrena Alberto Vaquero izan zen, beti taila ematen duen taldekidea eta ze maila, hiru probatan oso erregularra izan ondoren 18garren postuan sailkatu zen.




Ondoren, Gorka sarasola, emaitzak ez ditut ikusi oraindik beraz ez dakit ze postu egin zuen baina dudarik gabe oso aurrean sartu zen, igeri bere erritmoan ibilitakoa, bizikletan dezente aurreratu zuena eta korrika ondo sufritu ondoren emaitza bikaina lortutakoa.
Eta azkenik Asier eta Alar, biak madrilen karrera utzitakoak, biek zalantza ezberdinekin baina karrera amaitzea lortu zutenak, asier oso kontentu batipat hilabete ezin korri egon ondoren maratoi erdia oso gustora egin zuena eta alar ere karrera polita egin zuena, bukaeran baba izugarria atera zitzaion eta asko sufritu zuen baina helmugatik pasatzeko momentuan min guztiak ahazten dira beraz zorionak guztiori!!!!!!
Hauek bakarkako emaitzak izan ziren eta taldeka???? ba taldeka...... TXAPELDUNAK!!!!!! proban ez zan inor T.T.T. baino gehiago izan, eta nola ez aldi berean Euskadiko txapeldunak!
Eta bestela, probaren inguruan....ba nik uste sentsazio orokorra izan zela baina guztiok oso gustora amaitu genuen, bilbora iritxi eta bertan zegoen muntaia ikusita flipatu egin genuen, kirolaria oso ondo zaindu zuten eta honez gain zeozer ginela sentiarazi ziguten, bai antolakuntza aldetik eta baita bertan bildu zen jende piloagatik.
Arenalean izugarrizko muntaina, pantaila erraldoi batekin bizikletako sektorea bertan zeuden jarraitzaileak zuzenean jarraitu zezaten, "rian" embarkazio ugari kameraz josita proba jarraituz, bizikletako sektorean ere animazio ugari eta zirkuitu polita eta oso gogorra, eta korrika zer esanik ez, inguru paregabean eta jendeaz gainezka korritzeak oiloipurdia jartzen dizu.... agian akatsen bat egon zan, bizikletako zirkuituan bidegurutzeren bat ez zegoen oso argi, baina antolakuntzak proba bukatu bezain pronto autokritika egin zuen eta hori garrantzitsua da, bide hau jarraitu ez gero oso urrutira iritxi daitezke.
Emaitzak ikusitakoan jendea jungo da komentariok egiten eta argazkiren bat lortzen badegu jarriko degu, ze a ze akatsa gurea!!!!! mahalako pankarta eraman, podiumera dezentetan igo eta ez argazki kamararik, ezta ezagunik argazkirik ateratzeko bertan..... ea nunbaitetik ateratzen degun..... besterik gabe, zorionak parte hartu zuten guztioi eta batipat podiumera igo zirenei T.T.T.-mahala triatloi taldea punta puntan ezarriz!!!