2010/03/27

ZARAUTZ ZORAMEN HUTSA BESTE BEHIN




Ba bai, beste behin zoramen hutsa izan da zarautz. Askori eman dizkie arazoak izen emateko orduan, ezta izan azken urte hauetako eromena, plazak 10:04ean ia bukatuta egoten zirenekoa. BAtzuk lehenado , besteak beranduxeago baino denok apuntatu gara,

Dudarik gabe, zurrumurru asko zegoen aurten asuntoa nola izango zen, eta dudarik gabe , izen emate kostua igotzean bere eragina izan du, eta nik uste, momentuan ordaindu beharrak ere bai, eta azken honek uste baino gehiago akaso nere iritziz.

Baina lerro hauetatik, zera esan nahi dut, iada buruan gauzatzen hasia zen ametsa egia bihurtzeko pausoa eman dugula, ze entrenatzekoan eztet uste arazorik dagon edo ez, edo bai? eta hala bada ba animo, oraindik 3hilabete luze baitira geratzen baina ez utzi , ze 3 hilabete ere motz gera litezke.

Ongi etorri lehen aldian parte hartuko duten horiei, gogoan izan zerbait magikoa dela eta errepikatzeko arra sortzen duela, zergatik? ba magikoa delako eta zarautz beti izango delako zarautz gu euskaldunontzat eta hemen ingurukoentzat, bejondeiela beste behin irteera lerroan egon diren basurde guztie, animo denei, eta gogoan izan esfortzu guztiak merezi izango duela, irteerako anbiente hori bizitzeko unean, meagas eta aiako penditzetan jendez osatutako pasiloan barna goazenean, parte zahar eta malekoiko karriketan, korrika, jendearen berotasuna eta mirespena sentitzen dugunean eta , helmugako gertutasun hori usaitzen dugunean... eta helmuga pankarta igarotzen dugunean..., merezi izan duenaren sentsazio eta baieztapen hori... taldekideak besarkatzen dituzunean eta zure ingurukoei transmititzen diezunean , hitzik gabe, ametsa , nahia, ilusioa, beste behin lortu duzula, eta zoriontsu zarela eta hurrengo urtean berrito sentsazio zakukada hori bizi nahi duzulako bertan izango zarela.

Hemen jada ez dago atzera bueltarik, badakizue, ekainak 12, larunbata, atsaldeko 15tan, irteera,

prest?

2010/03/22

T.T.T. barakaldoko duatloian 7. eta Itsaso txapeldun







egun konpletua eta gorra atzokoa, baina itzulera irrifar batekin egin genuen guztiok.



Aipatzekoak, nola ez, modan dagoen pareja, aitor-itsaso, bata 7garren postu bikain batekin eta bestea bere buruhauste eta pesimismo guztiarekin garaile eta gainera diferentzia markauta, honek ez ditu obarioak, honek potroak ditu!!! hori da egurre ematea!!!!!!



Eguna goizean goiz hasi zan, 7tako martxa, eguraldi pattala, euria, gure animoak ere antzera, barakaldora iritxi eta oraindik bajoi haundigoa, inor ez zebilen han, gaupaseroik de ez zeon, hua zan panorama, dorsala hartu eta kafe bat lasaiegi hartu ondoren, dena prepatu eta boxeta.... minutu bat beranduago jun ez gero ez zigutela sartzen utziko ere entzun genuen gure epaile maitagarri hauen ahotik.... ez zen eguna ondo hasi egia esan, gogo gutxi, presaka, egualdi petrala baina behin korrika hasita guztia aldatu zan.....



Nere karrera behintzat hurrena izan zan, itxasori laguntzea jun nahi nun ahal zan moduan, eta korrika batera atera ginen, 800 bat metro egin eta kurba bat hartzean atzera begiratu eta anbulantzia beste neska batekin bakarrik zetorren atzetik!!!!!!! Itsasok 3 neska aurretik baina fuerte dagola erakutsiz pixkanaka gehiora jun eta guztiak harrapatu zituen, eta ez harrapatu bakarrik, denak batera zihoztela esan zuen, Asier hauek bizikleta hartzerako atzean behar ditugu gero egurra emateko....esan eta egin!!! a ze erritmo aldaketa, hortxe irabazi zun itsasok karrera, beste neska guztiak ez ziren atzean bakarrik geratu, aho zabalka baizik eta psikologikoki lur jota, golpe earra eman zun, eta pixkanaka aurrera gindoazela urrutira alar ikusi gendun, helburu bezela alar harrapatzea ondoren bizikletan alarrek duen garrotiakin distantzia pixkat haunditzeko, berriro esan eta egin, nik uste alarrek ere gu ikusita pixkat aflojatu zula baina... bizikleta hirurok batera hartu gendun eta hantxe hasi zan festa, alde batetik gurea, egur baten erreleboak emanez, jendea harrapatuz eta grupeta majoa eginaz, hori bai azkoitiko bi animali kenduta, inork gehio ez zuen laguntzen, contador bailiran, denak atzean sartuta txupa ke te txupa!!!! Azkenean bizikleta utzi eta korri egitera diferentzi majo batekin atera ginen eta aixe irabazi zun itsasok, baina bere grin konpetitibo hori atereaz ez zun aflojau ezta garaipenaz disfrutau meta igaro harte, egurren bukatuz!!!! Zorionik beroena hemendik Itsasori, eta hernialdetarra izan da, neska honek gure taldean behar luke!!!!! eta ez bizkaiko txapela irabaziz......



Hau dena nere sentsazioen ingurun, besteek kontauko dute nahi badute beste zeozer.... ze regi ikusi ere ez genun egin, hoi da hoi sasoia!!! zapigarren egiteko kasta ta kalidadea behar dia eh!!! zorionak berari ere.



Eta karrera inguruan... ba ze esango dizuet, oso jende gutxi, giroa batez, inor ez, tristea, organizazioa desastre bat, batipat bizikletan guk behintzat hiru eskapada ear egin genitun, jakin ere badakigu istripun bat izan zula bizikletan zihoan batek oinezko batekin...... ez det uste duatloi hau berriro egingo danik, eta egiten bada asko dute hobetzeko.... dena dala lehen esan bezela etxera buelta xamurra, taldeak puntuatuta eta itsasok txapela boltsikuan!!!!



PD: earra txapa!!! saiatuko gea argazkin bat jartzen.......

2010/03/14

OÑATIKO DUATLOIA, GIPUZKOA TXAPELKETA; Mahala-Tolosaldeko TT, 5. taldekakoan, Regi 13. eta Itsaso (Garraitz TT) Gipuzkoako txapeldun nesketan.

Euria zen iragarrita aurrekoan Oñati aldean eta gure gipuzkoa honetan, baina behingoz poztu ginen eguraldi igarleek ez zutelako asmatu, ezen ez genuen hotza eta euriarekin mixeriarik pasatzeko batere gogorik. Miseria basurdeek pasarazi zieten pelotoiko zenbaiti, halaxe esan baitzioten gutako bati pelotoietako batean, " bazirudien mailot horia defenditzen ari zinetela, a ze egurra!" Egia esan ezen gutxiagorako izan...

Oñatikoa gipuzkoa txapelketa zen aldi berean, eta bertan taldekako sailkapenean 4. geratu ginen, eta basurdeen artean posturik onena Regi-rena izan zen 13. Bejondeikela! Elitearekin lehian estuan. Itsaso ere, nahiz eta taldekide ez izan... , baina espediziokide den neurrian eta gutako batzuen prestatzaile... ezin aipatu gabe utzi!! ZORIONAK! Gipuzkoako txapeldun bizikletako sektoreko indar erakustaldi baten ostean. Bejondeizula zuri ere!

Ibon 54. izan zen, eta egia esan kronista honek eztaki nola ibili zen, baina denborak ikusi ostean, indartsu dagoela somatzen da dudarik gabe, beraz neguko etxeko lanak ondo eginak ditu, ( hoi bai zarautzen bahoa, igeri re in behar dek e!)

HOnen ondoren, talde nagusia deituko diotena, Ibai (berrobiko beste basurde autentiko bat, aze egurra honek ere!), Marin, Aritz, Iñigo Artutxa ( Beste basurde bat , jode ze relebok....!! , , Edu, Piepoli, Eurre, Alar, Xandalio, eta Reitziger.

KORRIKA, 20" ko tartean sartu ziren horko ia guztiak, 8km ak km 3'43" egin ostean, han ez zen atseden askorik izan, egurre izan zen lema nagusia,

BIZIKLETA, talde majoa osatu zen bergara bidean, aipatutakoak eta beste hainbeste, eta han buruan, basurdeak ziren nagusi, eman eta eman, taldearen buruan jarri , eta beste bakan batzuen laguntzaz desarroilloa ikusi eta han ez zegoen pinoi askorik beran, hantxe 52x14-13 mugituz , hegan, mailot horia defendatzen bailitzan ziztu bizian, eta hura izan bidea antzuola artean, eta deskargako malda gogorrak hasi artean. Eta baita gero Oñati arte.

KORRIKA II: aipatzeko gutxi, batzuk oraindi indarrak zituzten eta haiek hustutzera best ebatzuei luze xamarra egin zitzaien 4km ko bide hura, baina denak ziren helmugan 2H 01`eko langaren azpitik, 7' inguruan sartu ze ia taldeko gehiengoa, elitekoak salbu... horik zeoze aurreago.


ETA AFARIA: gipuzkoa txapela ez zen urruti izango oraingoan...

2010/03/03

THE DREAM... to zarautz...





Ametsa, zarauz lehen aldiz egin nahi duen edonorentzat , iron man erdi bat, erronka ikaragarria, 2500m igerian.82,5km biziletan, 20korrika eginez.
Izen emateak martxoak 27 larunbata, eguna re nahiko kuriosoa iruitzen zait, ta momentun patu behar bada vaya jaleo... goizeko 10tan irekiko dira. Eta aurten peroa, izen emate kostuan dago neretzat, grandprix zirkuitu batean sartu da proba ta evidentemente ba gora jun dia euroak, iazko 90 izatetik 120ra. Nei pertsonalik asko iruitzen zait, ta mina re emateit hoi patzea, ze aurreko urtetako iguala izanda... enfin, ezgea naiz hasiko gogoeta antzuak egiten,atera nahi duenak zintzo zintzo patuko baitu asuntoa.

Ba horixe, de paso aktualizatu detela bloga ta... abixua pasatzen hasteko ,
beheko link hontan, foro baten argitaratu dena probari buruz.


http://www.elatleta.com/foro/forum.asp?FORUM_ID=39

ondo segi,