Igande hontan T.T.T.-mahalako partaide batzuk gironako banyoles herrian bertako B distatziko triatloian parte hartu degu eta maila ona emanez nik uste.
Lehenik eta behin esan kirolaz aparte primeran pasa degula eta horrelako espedizio gehio egitea ez litzakela batere gaizki egongo, ostiralean joaneko bidaia egin eta bertako albergean deskantsatu.
larunbatean eguraldi lagun genuela bizikletako zirkuitua ezagutzera atera, eta ondoren partaide batzuk lakuko ura esaten zuten bezain hotza zegoen edo ez konprobatzera, atxaldean breafing-a eta bertan komunikatu zuten ura hotza zegola eta 1500 mts-ra jetxiko zutela igeriketako saioa, gero egunean bertan 1600 zirela esan zutelarik, hori bai, hauek ez dakite zer dan hememgo itxasoan igeri egitea.... gutzako ura epela zegon!!! bueno batzun zorionerako eta besten disgusturako dorsalak hartu eta deskantsatzera.
Igandea, goizeko 5:30ak eta gosaltzera, dena prepatu eta boxes aldera, bertan juez nazkagarri batekin arazotxo batzuk izan ondoren barrura eta dena listo zegonean irteera puntura, irteera lehorretik eman zen uretara salto eginez, pistinan bezela, beldurra genion irteerari baina espero genuena baino garbigoa izan zan, ura perfekto eta lakua izanda...ba pistinan igeri egitea bezela.
Egia esan katalunia alden igeri oso ondo egiten omen da, eta han zeuden gorputzak hori erakusten zuten, a ze bizkarrak!!!! hasieran pixkat kokilduta geunden baina ixkin baten jarri eta behin irteera emanda lokomotoran modun atera ginen ziztu baten eta partzial ona egin genula esango nuke, sufrituta hori bai.
Ondoren bizikleta hartu eta hemen bai taldekideak beren kasta erakutsi zuten, han "kabra" ez zunak berezia zirudin baina bizikleta horiekin ere gainean dagonak funtzionatu behar du eta bertan aipatzekoa regiren 4.partziala, egan egin zuen, sektore honetan 35.5 kilometroko zirkuito bati 2 itzuli eman behar genizkion, repetxo ugari zituen, baina ez oso luzeak eta ondoren aldapa behera luzeak, oso azkarra zan, portu txiki bat ere bazegoen 2 km.tara iristen ez zana baina lan ona egin genuela esango nuke.
Eta azkenik, korrikako partziala, hemen lakuari 3 itzuli eman behar genizkion, bakoitza 6,3 km-koa eta nola ez bakoitzak bere miseriekin, egia esan mixtoa zan ze zona batzutan asfaltoa edo bidegorria zan eta beste batzutan harri txintxarria zegon eta eskertzen zan, bistari poxa emateko denbora ere izan gendun bertan paseatzen ari zan jendiakin eh marin!!!! hemen partzialak ere nahiko onak.
Azkenean nik uste itxura ona eman genula, gure herriko pareja atomikoa im-presionante! itsaso "B" distantziko bere estreinaldian 4. kataluniako oilar guztiekin, igeri ondo, bizikletan egurra eta korrikako saioa ere bikaina nahiz eta bertan 2 neskek aurreatu zuten, nola ez bere bikotea dan regiren lana izugarria, uretan aurrean, bizikleta ze esanik ez eta korrika 4 minutu inguruko media kilometroko, ondoren 64.garren postuan gure orendaingo baxurdea, igeri bere lekuan agian aurten puntu bat gehio oraindik, bizikletan aurrean eta korrika ere mantentzen saio politarekin, ondoren jon "tomalacasitos" marin,127.garren, uretan igorrengandik urbil eta ondo, bizikletan oso ondo igor harrapatuz eta korrika pixkat sufrituz baina mantenduz, agian bidean kalte egin zion topatutako neskatxa batek, real madridek duen delantera baino hobea bait zuen, nik uste burua pixkat galdu eta bai beak eta bai nik denbora asko galdu genula despiste horrengatik!!!! jejeje.
Eta nola ez idazten hari den honek ere parte hartu zuen, azkenen 163. garren, igeri sufrituz eta ittolarriakin baina ondo, bizikletan aurten mejora notatuz eta korrika hortzak estutu eta ahal zan guztia emanez. Azkenen taldeka 10. garren postua, eta bertan zegoen nibela kontutan hartuta ez dago batere gaizki.
Aipatzekoa ere gure espedizioan izan genun atzerritar bat, trigoieko aitor, marinen lankidea, gukin izan zan bertan eta honek ere earki asko erakutsi zuen ze kasta dagoen inguru hauetan 30. garren postuan sartuaz.
Zorionak guztiei eta seguraski datorren urterarte!!
pd. argazkiak oraintxe igo ditut, hor ikus dezakezue, albergeko gure "logela" tailer bihurtu zan, eta nola ez gure txapeldunaren sekretua tiro bat bezela juteko!!!! hoi duk hoi ensalada...pero si eso es veneno!!!!!!! ea gaur gauen partaide guztien argazkia igotzen deten beste biek ere merezi dute eta!!