2011/02/27

ITZULI-ka, VUELTA-ka, LAP-aka, LUZE-ka, LARGO-ka... SAIOAK OSATUZ, zenbateko saiorik luzeena egin ote dugu inoiz horrela?ETA OSTEGUN GIZEN ATE JOKA!!!! GORA IÑAUTERIAK!!





Tontodromoan (nazional 1 zaharrean, Tolosa-Ordizi artea), gora eta behera ibili ohi gara askotan, eta jada urte dexente... 100km-ko saioak ere osatuz hantxe.
Igerilekuan 3000ko saioak eginez, 120 luze egin dituzula esaten baduzu ikearrie ematen du du, hantxe 25 metrotan aurrera eta atzera, segidan ez , zatika baina luze asko dira
Rodilloan, batzuk 2H ere bai, polian jende aurrean edo etxeko garajean musika lagun, lau pareten artean.
Berazubiko pistan, bueltaka, 400metrotako itzulian 6garren kaletik edo belarretatik, jendearekin hizketan edo musika lagun.
Eskiatzen, La contiendan 40km , 2,1km-ko zirkuitu batean 20 buelta emanez...

Eta hau guztia akaso bakarrik egin daiteke, edo lagunartean, baina askotan , motibazioa izaten dugu hau guztia egiteko, batzutan oso errez pasa liteke denbora , bestetan ez. Denbora, beti abiadura berdinean pasatzen da, onerako eta txarrerako.

Eta orain, zure buruari galdetu, noiz eta nola egon zaren leku batean kieto eman eta eman, edo eremu motz batean bueltaka eta hausnartu, eta pentsatu, zer pentsatu izan duzun momentu horietan guztietan.
Hauxe bera pentsatu genuen guk aurreko batean, horrelako egoera batean,
aste ona izan!

PD: incansables egurra ematen!

2011/02/21

Beteranoetan 2. Ansoko neguko triatloiean!






Ansoko neguko triatloiean taldeko 4 partaide izan ginen irteeran. Joxe Mari Garmendia, Joaquin Osinaga, Jon Etxetxipia eta ni. 7,5km egin behar ziren korrika herrian zehar hiru itzulitan. Gero 20km BTTn Linzako refugioraino eta hango pistetan 10km eskiatu lau itzulitan. Ze paraje ederrak! Gainera kriston eguraldia izan genuen egun guztian zehar!

Joxe Marik lasterketa bikaina egin zuen. Beteranoetan 2. postua lortu zuen eta sailkapen nagusian 20. Irteeran bakarrik ikusi genuen, gero ziztu bizian atera baitzen. Hori bai dela egurra ematea!! Bizikletan ere ez zen batere makal ibili eta eskiatzen niri behintzat doblatzean ia ia dorsala kendu zidan! Isabarako kontutan eduki beharreko taldekidea, ze nolako maila izango dugun Euskadiko txapelketan!

Joaquinek eta Jonek karrera ona egin zuten oso gustora bukatuz. Joaquin korrika aurreratu egin zen lehen transiziora lehenago iritsiz, bizikletan saio ona zuten biak bigarren transizioara nahiko gertu iritsiz. Eskiak jarritakoan biek duten teknika bikaina erakutsi zuten. Joaquinek 33. postuan amaitu zuen eta Jonek 35.!

Eta nik zer esango det nere buruaz... korrika ahal nuena egiten taldekoen itzala jarraitu nahiean eta adokinetan aldapa behera sufrituz. Gero bizikletan gustora jendea aurreratuz, baino eskiatzen... a ze maila zegoen! Konklusioa garbia da, eskiatzeko teknika hobetu behar da! Azkenean 39. iritsi nintzen.

Taldeka 6. postua lortu genuen!

Probaren inguruan gomendatzeko proba inongo dudarik gabe. Paraje ederrak, antolakuntza bikaina, bazkari ederra... horrela gustora partehartzen da lasterketetan. Herriko jendea probarekin burubelarri animoak eta ahal zuten guztia egiten! Beste lasterketa bat errepikatzeko agendan...

Orain denak Isabari begira... hor bai izango dela taldeko ordezkaritza handia! Bitartean egurreeee!!! (Inauterietan gauez ere... jeje)

Sailkapena: http://www.triatlonaragon.org/filesClasificaciones/XI%20TRIATLON%20INVIERNO%20ANSO%20ABSOLUTA%20MASCULINA.pdf