Gaziarekin hasiko naiz, gehienek jakin dezuten bezela, Maider Gaztañaga taldekideak guztion gainetik dagola erakutsi zuen, partzial guztietan aurrean ibiliaz eta helmugara lehena iritsiaz baina sari banaketaren aurretik deskalifikatua izan zen gutxiago korri zuelako, beraz golpe latza berarentzako, hemendik animorik haundienak eta jakin dezala taldearen babes guztia duela.
Orain ez gara hasiko ezer eztabaidatzen bakoitzak egin dezala bere ausnarketa baina korrika saioa mutil eta neskak nahastu zirenean pixkat kaotikoa bihurtu zen, batipat maiderrentzat lehena bait zihoan, 4 buelta eta erdi egin behar ziren eta laugarrena amaitu zuenean boxes ingurutik pasatzean bi neska ikusi zituen bizikleta jasotzen, honek zearo nahastu zuen maider eta gehiago korri zuela uste zuelakoan bizikleta bila sartu zen.... honen ondorengoa denok dakigu, bizikleta gainean guztiz maixu, izugarrizko partziala eginez eta neska guztiei distantzia asko sartuaz, eskiatzen lehena hasi zen eta bere errenta ondo gordeaz irabazle sartu zen helmugan.
Ondoren deskalifikazioa etorri zen, juezen tratu txarra eta informazio eza eta ondorengo haserrea eta disgustua. Galdera asko egin ditzakegu, zergatik juezen tratu hori, zergatik ez zegon juez bat boxetan gaizki sartu zirela esanez, nolatan utzi zieten bizikleta hartu eta karrera amaitzen, zergatik lehen 3 itzulietan bizikleta bat eraman zuen maiderrek aurretik eta bapatean desagertu egin zen??? galdera asko dira baina nik uste erantzunik gabe geratuko direnak, horrelako gauzetatik ikastea besterik ez zaigu gelditzen,eta oraingoz hau dena ahaztea komeni zaigu, iritxiko dira momentu hobeak eta nola ez maiderrentzat garaipen gozoak ere bai, animoak maiderri eta ea isaban arantza hau kentzeko aukera izaten duen!
Gazia alde batera utziaz, goazen gozoarekin, nahiz eta ezin izan genun guztiz disfrutatu disgustoarengatik, izan zen zati gozoa larunbatean, alde batetik zorionak Egoitz Zalakain tolosarrari, izugarrizko lasterketa eginez zilarrezko domina lortu bait zuen espainiko txapeldun ordea izanik jon erguin gohierritarraren ondoren, karrera borobila bi hauena bai hoixe.
Eta nola ez, zorionak gure taldekide den Igor Aranbururi, begien artean jarria zuen lasterketa hau, entrenamenduak ere bertara begira prestatuak zituen, martxa hartzen ari zela arazoak izan zituen belaunarekin baina irteera marran jarri eta nahiz eta duda asko izan, guztiak gainditu eta lasterketa borobila egin zuen honek ere, espainiko txapelketako sailkapen orokorrean 7. postua lortuaz eta bere adin taldean, 30-34, zilarrezko domina. Kasta izugarria duela erakutsi du berriro ere eta ea zortea duen hemendik aurrerako neguko probetan.
Beste taldekideak ere izan ginen bertan, denetatik izan zen, baina orokorren zegoen sentsazioa oso gogorra izan zenarena zen. Korrika oso azkar joan zen, taldekide asko aurrean sartuta ibili ziren, bizikletan ere aurpegia emanez eta azken txanpan eskiatzen....ba hor bakoitzak ahal zuena egin zuen.
Sorpresa haundienetakoa artutxa izan zela esan genezake, porra guztiak txikitu zituen bere lasterketa bikainarekin, korrika eta bizikletan oso aurrean ibili zen eta nahiz ta eskia bere fuertea ez izan aurrean amaitu zuen lasterketa, sailkapenak oraindik ez dira atera beraz datu konkretuak ezin ditugu eman.
Aurrean ibili ziren ere , gorka, marin eta edu, hauek bizikletan lan izugarria egin zuten, igoera latza , eta batzuk ondorengoak izan zituzten eskien gainean, hutsik iritxi bait ziren candanchura....
Joxe mari garmendia ere bertan izan zen, eta zer esango degu berataz??? honek duen esperientziak zeozertako balio du eta nola ez berak ere lasterketa bikaina egin zuen.
Eta azkenik, joakin, jon eta asier, hiru hauek korrika saio antzekoa egin zuten, hauek ere majo sufrituta iritxi ziren eski estaziora, distantzia gutxirekin bata bestearengadik eta eskiatzen joakinek urteak daramatzala erakutsi zuen aurrera eginaz eta jende asko aurreratuaz, jon eskiatzen ere trebea da baina ez zuen bere eguna izan eta gora behera asko izan zituen eta asierrek bere lehen proba egin zuen patinatzaile estiloan eskiatuz eguberri hauetan ikasi ondoren eta honek ere oso gustura amaitu zuen.
Aipatzekoa ere Ilazki Zalakain, beste tolosarra bertan izan zela eta honek ere lasterketa bikaina burutu zuen, eskiatzaile ona dela ondo erakutsiz.
Orokorrean beraz esan dezakegu, proba oso gorra izan zela, korrika saio azkarra, bizikletako sektorea oso gogorra izan zen, berez penditza ugari du baina gainera haizeak oso fuerte jotzen zuen eta honek oraindik gehio gogortu zuen sektore hau, eta azkenik eskia, hemen trebeak direnak aurrera eta ez hain trebeak....ba...salvese quien pueda!!!!
Taldeak lan ona egin zuela esan genezake eta maiderren disgustua ahaztuaz honekin geratzen saiatu behar degu, beraz zorionak aipatutako guztiei!
PD: argazkiak gaur gauean edo bihar jarriko ditugu.