2012/08/15

UDA 2012: "Qh", Castro, igeri zeharkaldiak..."


Uda aurrera doa, eta karrerak ere bai. Aurten egia esan jende gutxi ari da lehiatzen arrazoi batengatik edo besteagatik. Ekipoka puntuatzeko minimoak ere ez ditugu osatzen, baina hala beharko du. Iaz adibidez uda osoan hara eta hona ibili ginen taldeko asko- 

Azken aste hauetan Quebrantahuesos triatloia lehiatu zen abuztuak 5ean. Eguraldiak ez zuen lagundu eta triatloia zena duatloi bihurtu zen bezperako euri zaparradak zirela eta. Dudarik gabe, aldaketa honek parte hartzeileen artean eragina izan zuen. Bertan izan zen Aitor Regillaga, lehen bi sektoreak aurrean egin arren azken asteetako txorkatileko minek ez zioten nahi bezala korri egiten utzi eta erretiratzea erabaki zuen gauzak okerrago joan ez zitezen.

Aurreko asteburuan Castro Urdialesko triatloia jokatu zen. Aintzindaroetako bat kirol honetan, benetako triatloia, olinpikoa drafting gabe. Azken urteetan lekuz aldatu zuten, baina aurten berriro ere herri erdira eramatea erabaki dute eta hondartza nagusira. Dudarik gabe jende andana izango zen ikusten. Bertan Alberto eta Asier izan genituen. Saltoki Trikideak-eko Itsado Leunda ere gurekin zen era esan nesketan 3garren postu lortu zuela Estefania Gomez eta Inmaculada Pereiroren atzetik ,  dudarik gabe Challengeerako IM-erako puntuan jartzen ari da. Animo! eta gure bi mutilak ba lehiatzeko asmoz joan ziren Alberto aurrean ibili zen, ez iaz bezain aurrean (3.), baina onenen artean izan zen naiz eta korrikako saioa luze xamarra suertatu. Asier ordea ahalik eta ongien egitera, eta burua probatzera inongo presiorik gabe.

Eta gaur Zurriola-Kontxa igeri zeharkaldia ospatu da eta bertan ere izan gara gu basurdeok. Dudarik gabe uda ezberdina, batetik Embru-en ez delako gutarrik izan ez eta Ultzamako Triatloiean. Hurrengo probak zihurrenik San juan de Luz-ekoak eta Zumaikoak izango dira iraileko lehen astean. Ikusten duzuen bezala jendea udazkenerako indarrak gordetzen ari da edo akaso Irailak 15an Ibarran jokatuko den mendi duatloierako.