2013/09/23

AIMAR 4. SUANCESKO TRIATLOIAN ETA ITSASOREN ITZULERA!!



IMerako 2 aste eskas falta direla gure Aimarrek azken test handi bat egin nahi zuen; hasteko larunbatean 200km egin zituen bizikletan eta igandean hankak zituen moduan izanda Suancesera hurbildu zen bertako triatloia lehiatu asmoz. Gustura zen mutila egindakoaz, beti nahi da gehiago, baina jakitun zen bezperako saioak hanketan bere ondorioa izango zuela. Azkenean 4. izan zen, lasterketaren lehian sartuta ibili zen, baina amaierarako berak esanda bezela hankak ez zihoazen bihotzak nahi bezain azkar.Bartzelonan lanak eman ditu basurde honek!!




Larunbatean Mutrikuko I. triatloi herrikoia ospatu  zen, hurrengoa urtean zirkuituko proba izango delarik.  Bertan Itsaso Leunda, aurtengo gure fitxaketa izarretako bat, triatloilari  sentitu zen  berriro. Dena bide obetik doala dirudi, laister zara zuk nahi bezela entrenatzen!

 Ikaslea irakaslearekin...


Azkenenean ez zen lehiatu Tolosako Skyrunning txapelketa, jende gutxik izena eman zuela medio. Propaganda falta dutela iruditzen zaio sarrera honen idazleari. Kartelak ere azken 2 astetan atera zituzten, nahiz eta interneten baze bere berri.... eta bertako penak kentze aldera mendiko sekzioalarunbat honetan Olazagutiako mendi  lasterketan izango da.   http://www.sakanerria.com/olatzagutia-urbasa/. Eta igandean baten batzuk Mallabiako mendi duatloian ere izango dira zirkuituko II proba lehiatuz.




2013/09/16

REGILLAGA DONOSTIN TXAPELDUN ETA ALBERTO 4. HALF IRONBASK-en

DONOSTIA: WILDWOLF SERIES 2013

Bakarrik iristea bezalakorik ez omen dago garaipenaz gozatzeko, hori diote txapeldunek,  eskuak altxatze horrek sentimendu eztanda eragiten omen du barnean...

... Ba bizipen hori berriro sentitu zuen Aitor Regillagak igandean Donostian lehiatu zen Wildwolf series barneko triatloi olipinkoan. 2008an debutatu zen mutil honek zumaiko triatloian, ez omen zekien igerian... , bizikletan afizionatu mailan punta puntan ibiltzen zen garai haietan, eta korrika ba beretzat ez zeukan misteriorik gaztetan baloiaren atzetik Amaroz KEn ibili ondoren. Beste guztia badakizue. 


Azken kilometroan... garaipenaz gozatzen
(Argazkia: TTT-Watxap)



IRONBASK 2013:

Urteetan San juan de Luzeko triatloi bezala ezaguna, baina iazti, distantzia mota guztiak dituen proba; sprint, olinpiko, olinpiko bikoitz edo IM erdia eta Iron Mana.  Gure Alberto IM erdian atera zen,  hemendik aste gutxira urriak 5ean Bartzelonako IMean lehiatuko baitu Iñigo eta Aimarrekin batera. Test moduan hartu zuen proba, bere burua probatu nahi zuen, udan etxeko lanak ongi egin ote zituen ziurtatu... eta bai , primeran zegoela ikusi zuen. Udaberrian eroriko handia izan zuen  euskal zirkuituko proba batean bizikleta sektore amaieran emakume batek errepidea gurutzatu eta bere aurka talka egin ondoren, kosta zitzaion errekuperatzea, baina esan bezela itzuli da. 4. izan zen 1,9km igerian 90km bizikletan eta 21km korrika egin ondoren. 


 IBARRAKO III. MENDI DUATLOIA
Ibarran beste behin giro aparteko giroa izan zen mendi duatloi zirkuito lehen proban. Bertan izan ziren mendiko sekzioko zenbait kide. Alar, Edu, Iñaki eta Lier.  Esan behar da TTTko lehen postua oso garesti egon zela eta azken kilometroan txispak atera zirela ohorezko postu horren bila.  Ibarra 2013; sailkapen orokorra


IRAILAK  21: TOLOSA SKYRUNNING CHANPIONSHIP

Ba horixe, 18km inguru daude Tolosa eta Ernio artean, 1000m+, gora erdia behera beste erdia, zita larunbatean goizeko 10tan.  Informazio gehiago www.kirolprobak.com atarian. Bi urtez behin izaten da, beraz zalantza baduzu ez itxaron.




2013/09/12

ZUMAIKO TRIATLOIKO DOBLETEA


Asteburu borobila izan zen, lasterketa bikaina egin zuten beste behin MAHALA-TTTko kirolariek, taldeka irabaztea bakarrik falta izan zitzaien, 3. izan ziren sailkapen honetan larunbatean lehiatu zen Zumaiko Triatloian, eta aldi berean gipuzkoako txapelketa ere bazena distantzia sprintean.
 Bideo labur bat bertan pasatakoa, ikusteko.




Mutiletan Aimar izan zen garaile (bere blogeko kronika partikularra) eta nesketan Maider. Biak ala biak berriro itzuli dira zirkuitura, eta joan ziren bezela itzuli dira, sasoi bete betean. 23urte azpiko mailan, zer esan dezakegu Maialenetaz? Ba etxean jada arazoak dituela hainbeste txapel eta garaikur gordetzearekin, beste behin podiuma zapaldu zuen. adin maila honetan erabateko erregulartasuna erakutsiz. Aitor Regillaga ere bikain aritu zen top 10aren barnean sartu zelarik, 6. izan zen, bizikleta gainean latigoa astindu zuen, baina erabat gaitzetsi zuen igeriketa saioan gorro berdeko baten jarrera, jo eta jo aritu omen zitzaien bai bera eta bestei, eta gaizki pasa zuela, oso gaizki, emandako kolpeen ondoren. Oraindik sarritan galdetu egiten dugu batzuen jarreraz, eta azkenaldian behin baino gehiagotan entzundako kontua da.

Gainontzeko basurdeen emaitzak:

 
1 0:56:55 85 AIMAR AGIRRESAROBE
6 0:58:43 92 AITOR REGILLAGA BELOKI
32 1:03:02 93 GORKA SARASOLA GORRITI
1 1:03:39 5 MAIDER GAZTAÑAGA
43 1:03:55 89 IÑAKI LEKUONA PINDADO
56 1:04:41 95 MARTIN MARTINEZ MUÑOZ
87 1:07:07 90 DANEL LEUNDA AYASTUY
99 1:07:44 94 ALAR SEVILLANO AMATRIAIN
119 1:09:06 91 IGOR OTERO URANGA
7 1:10:23 6 MAIALEN     MUÑOZ LOPE
161 1:14:11 86 IÑIGO ANDREU GASTAMINZA

Datorren asteburuan bi zita garrantzitsu ditugu, bata larunbatean Ibarran. III. mendi duatloian. Arratsaldeko 16tan izango da irteera eta nola ez, MAHALA-TTTkoak bertan izango gara beste behin. Zirkuito ederra,  prestatzen dute ibarrako lagunek eta bertan bizitzen den giroarekin motibazoa gainezka izaten dute kirolariek. Lehenik 6km korrika plazatik bi aldiz paseaz, gero 14km montanbaikarekin 7 bide ingurutik eta plazako sagastietatik pasaz bi itzulitan, eta azkenik 3km korrika.

Beste zita igandean Donostian izango da, bertan Wildwolf Triathlon series-eko proba lehiatuko da. Bertan ere izango dugu ordezkaritza. http://www.triathlonseries.org/ts2013/sansebastian2013_esp.html


Pd:  Igandean Valle de Pineta V. mendi karreran lehiatu zen Iñaki, 24km +1500m, azkenean 26´5km izan zirelarik, batetik birritan okerreko bidea hartu zutelako eta bestetik ibaia hazita zegoelako rodeo handi xamarra eman behar izan zutelako.Aurten ez zen Aragoiko koparako baliagarria eta oilar batzuk  falta ziren, akaso horregatik edo sasoi puntu onean dagoelako sekulan imaginatu ez zuen postuetan lehiatu zen bere aukerak ederki probestuz.  V. Valle de Pineta sailkapena






2013/09/06

IRAILEKO AZTERKETAK

 Iazko gizonezk irabazleak absolutuan eta herrikoian

Iraila ekainean suspenditu zutenen plaza izan hoi zen urtetan, ez dakigu horregatik edota  nota igotzeko asmoz baino bihar larunbata, basurdeok Zumaiko triatloian izango gara. 14 ordezkari guztira, eta tartean aurten gure kolore urdinak berriz soinean dituela iazko irabazlea, Aimar Agirresarobe. Aitor Regillaga ere bertan izango da. 23 urte azpiko mailan, Maialen Muñoz ere hantxe, baina akaso gehien poztu gaituen etorreratariko bat Maider Gaztañagarena izango da. Auskalo sasoiz nola ibiliko diren, baina berriz dortsala jartzeko aukera izatearen  albistea ontzat hartuko dugu. Eta hauei guztie laguntzen nola ez, gainontzeko guztiak,  Iñigo Andreu, Aitor Elduaien, Borja Insausti, Iñaki Lekuona, Danel Leunda, Martin Martinez, Igor Otero, Goraka Sarasola, Alar Sevillano eta Jose Luis Zabala.




Full gas!!
 Argazkia: poyete channel

Pistako bizikletan zaildutako mutila izan da urtetan Danel gure basurdea, pasa den asteburuan Zarautzen Fixi motako bizikletekin osaturiko kriterium batean parte hartu zuen. Harbideak, kurbak, jendea...denetik zuen ibilbide zoragarri batean 13 itzuli inguru eman zituzten, eta nola ez, nahiz eta atsalde hartan lehen aldiz holako bizikleta batekin nola frenatu ikasi ondoren, bertan e ibili zen harro harri eginda.  ;)

Bestalde, mendi aldeko ahuntzek, Gorbea Suzien (urriak 20) begiz jota dutenez, hoietarikoren  baten bat pirineotara doa, Bielsara, Valle de Pinetera, Ordesako leku zoragarri hartara bertako mendi lasterketa batean lehiatzera. http://carreravalledepineta.blogspot.com.es/.


Pd: gogoan izan datorren larunbatean Ibarrako III. mendi duatloia dela, beraz animatu!!! 2 proba izango dira. Bata betikoa luzea, eta bestea herrikoia. Informazio gehiago www.mendiduatloia.com