2013/10/28

"SUMA Y SIGUE"



Suma y sigue,
horrela doa MAHALA-TTTren zakua udazken honetan ere.
Pasa den asteburuan (urriak 19-20koan). Jakan bertako duatloi cross famatua lehiatu zen, eta bertan gure Aitor Regillaga izan genuen, 3. postua lortu zuelarik. Jakako duatloia 2013. Pasa berri den asteburuan ere Perdigueron izan zuten zita, Monegrosman zirkuituko proba, eta plaza ona da dudarik gabe gure taldearentzat  bertan, eta gauzak mitifikatze aldera,  ba boxetara berandu saru zen bizikletako bueltak gaizki kontatu ostean... edo oso fuerte zijoan eta gehio nahi zuen edo erabat itsu zihoan.... kar kar kar. Eta noski, halako festaren ostean ba erabat jokoz kanpo geratu zen. Pena, ze podiumeko saltsan baitzioan. Eta hori gutxi ez balitz, nesketan ere Itsaso ere primeran zijoan oilarren artean, lehiatzen, baina zulatu desatsegin baten ostean bera ere jokoz kanpo geratu zen. Baina ikusi zuen, pixkanaka pixkanaka lotan zeuden sentsazioak esnatzen hasi zirela, aupa zu!
Monegrosman duatlon cross. Perdiguero. 2013. sailkapena.

Azpeitiko ikasberri krosean, Maider eta Mitxel Cuadradok osaturiko bikoteak lortu zuen garaipena
Azpeitiko krosa mixtoa. sailkapena. 2013

Zumarraga Urretxun: VI. Goierri Garaia mendi lasterketa: 23km 1551m +. Iñaki izan genuen bertan 18. km arte bikain zijoan, atzetik aurrera eginez baina Irimo-ko azken 4km tako jeitsieran hankek bale esan zioten, eta trotatzen, ahal zuen bezela allatu behar izan zen helmugara. Konklusioa, masajista gehiagotan bixitatu behar da eta gorakako harro haizeak behera ordaindu egiten direla. . GoierriGaraiaMendiLasterketa.pdf.sailkapena.2013.

Ataungo 3 auzoetako krossa. Irabazlearen izenarekin  ez gaude batera ados, baina tira, hortantxe utziko dugu aipamena. 16. izan zen Ion Artutxa, Edu eta Gorka ere hantxe izan ziren bidelagun.
Ataun 3 auzoetako krossa 2013.sailkapena

Donibane Lohitzuneko EHko maratoi erdian, Ibon Gonzalez 6. Donibane Lohitzune 2013. Saillkapena.

Larunbat honetan Tolosako Larramendi auzoko I. lasterketa. Larramendiko Krossa. 2013. Informazioa eta izen ematea.  Animatu Mahalako kamiseta erakustera, eta animatu baita ere inguruko guztiak eta kanpokoak. Plan ederra kanpokoentzat, goizen azoka ikusi, pintxo batzuk jan, siestatxoa eta krosan parte hartzera, eta gero ba gerokoak....


Pd: taldekideren baten bat beste nunbaiten izan bada eta ez badegu aipatu, ba aipa dezela komentariotan, idazleak ez baitu bere berririk izan!

2013/10/25

GORBEIA SUZIEN 2013


Zeanurin 29km eta 2000m + ko zirkuitu ederra prestatu ziguten. Euskal Herriko txapelketa zen, eta ez zen oilar faltarik, baina hemengoak gutxi ez eta Salomon taldekoak, New Balance, Sportiva,... eta beste hainbat taldetako ordezkariak etorri ziren. Zegama Aizkorri zirudien momentu batzuez, eta ziur horrela segiz gero urruti baino lehen izugarrizko lasterketa izango dutela. 9ko lasterketa izan baitzen, 10ekoa ez, beti baitago zer hobetu horrelakoetan.

Madalena goxo askoak prestatu zizkigun Ainhoak, kalabaza zaporezkoak, mundialak, eta haiek janaz joan ginen ohera ostiral gauean hitzaspertu atsegin baten ostean.


Goizean, esnatzean haizea txistuka, beldurra ematen zuen, baina eguna argitzearekin batera baretu zen,  eta gaitzerdi, ze Gorbeiako tontorrean (1411m) ez zen giro izango ordu haietan...

 Bazkari ederra eman ziguten frontoian, "saltsa" faltaik ez genuen  izan...

 Amaieran ere irribarrearekin...

 Irteeran irribarrea ahoan eta tximeletak sabelean...

 Bakoitza bere saltxan.... (aurkezle ofizialaren paperean)

475 partaide ziren irteeran izena emandakoak, eta gure basurdeen emaitzak honako hauek sailkapen orokorrean:  Gorbeia suzien 2013; sailkapenak

50. Iñaki Insausti 3h08'08" (Lokarria askatuta, zapatilla lokatzetan ahaztuta,... baina sentsazio ederrekin, atzetik aurrera eginez)
117. Iñigo Aseginolaza 3h23'49"(Bideokamara ematea tokatu zitzaion, baina gorbeitik aurrera ez  omen zuen berak nahi zuen pausoa bilatu)
367. Alar Sevillano 4h32'58" (Helmugan esan zuenez, aldapa beherak guztiak soberan zeuden)
370. Ainhoa Lekuona 4h38'03" (Beldur guztiak uxatu zituena, bejondeizula!! ederra lortu dezu palmareseako!, hoi bai lokatz gehio ekarri behar da helmugara eh!)
371. Igor Otero 4h38'04" ( Gorbeian hotza pasa omen zuen..)
372.Ion Artutxa 4h38'05" (laister ahuntzak bezela!)


Hurrena gehio ta hobeto! Bitartean entrenON!

2013/10/13

2. KLUBEN ARTEKO ESPAINIAKO DISTANTZIA LUZEKO TXAPELKETAN

BARTZELONAKO IRON MANA

Astebete igaro da Bartzelonako IM-ko resakatik, ikargarria izan zen bertakoa MAHALA-TTT rentzat. Espainiako distantzia luzeko txapelketan, kluben artean 2. sailkatu ginen. Nork esango zigun emaitza hauek lortzera iritsiko ginela duela urte batzuk...

ELITE mailako sailkapenak

Aimar Agirresarobe: 8h47'15"  17. eta espainiako txapelketa 3. postua. Zer esan dezakegu beretaz? guk ezer gutxi aurtengo bere  super denboraldiaz. Bere blogeko post berrian kontatuko omen ditu bertako bizipenak. Ezinegonez gaude irakurtzeko ...Bejondeizula egindako denboraldiaz basurde!

Alberto Vaquero 9h02'47".  28. eta espainiako txapelketako 8. postua. Aimarren emaitzez ikaragarri poztu baginen Albertorenaz zer esan. IM distantziari trukoa hartu dion mutila, urtetik urtera erlojuari segunduak jaten joan dena, eta bere prestakuntzan erabat asmatzen duena. Erregularra erabat, eta gutxitan huts egiten duen horietakoa sasoiko badago. Ziur arantza hortxe izango duela sub9arekin, ezen hainbeste ordutan 2' eskax detaille nimiñoetan joaten baitira. Ez baitago edonoren esku horrelako erronka bat prestatu eta  lortzea, bejondeizula zuri ere!

ADIN TALDEtako emaitzak
Iñigo Esnaola. 11h08'58". Gasteizko arantza kendu zuen, horixe nahi zuen, eta berrogei urte bitartean egin nahi dituen desio horretan beste bat poltsikuratu zuen. Zakua betetzen dihoakio dudarik gabe!


ARRIARANGO LOKATZAK
Bartzelonako IMaren atarian jokatu zen mendi duatloi zirkuituko 3. proba. Bertan izan ziren Lier 10. , Unai Aizpuru 36. , eta Iñaki 57. Arriaran, sailkapenak.  Merezi du 1' osteko jeitsiera ikustea, bertako lokatz festaz gozatzeko! Arriaran , Bideoa


SAN ESTEBAN KROSA 2013.
Mutiletan 2. eta 3. Aitor Regillaga eta Ibon Gonzalez basurdeak elkarrekin sartu ziren eskua emanda.
Nesketan Maialen Muñoz 2. izan zen eta 4. Sonia Muñoz.
San Esteban krosa 2013, sailkapena

GORBEIA SUZIEN: 
Datorren larunbatean Gorbeia suzien mendi lasterketa lehiatuko da Zeanuri, 28.8km , desnibel + 1700m inguru. Euskal herriko txapelketa eta ia 400 ahuntz aterako dira bertan. Eta tartean nola ez basurdeak. Gorbeia Suzien WEB, enbaja polita izango da dudarik gabe, ea eguraldia lagun iazko lokaztirik ez dugun! edo bai.... ;)

PD: argazkiak falta direla somatuko zenuten post honetan, mobilean nituen mordoxka, baina datuak PCra pasatzeko kablea auskalo nun sartu dudan eta ez da agertzen, ea hurrengorako agertzen zaigun!


2013/10/04

MATERIALA

Material sekzio berri bat sortu da blogean bigarren eskuko materiala saldu/erosi ahal izateko.Eskubialdean Papa Noelen enlazea duzue bertara sartu ahal izateko. Egia esan oso aukera ederrak daude, ez galdu aukera eta begirada bat bota sekzio berriari. Ez zarete damutuko!!!!

Materiala

Aurrerapen txiki bat...




2013/10/02

COMILLASEKO GARAIPENA ETA BARTZELONAKO IMaren ATARIAN...



"Aurtengoz bukatu dira nire denboraldiko triatloiak. Comillasen hankari dagokionez bigarren txanpa gaindituta. Pozik! Triatloi eta paraje politak. Pozik berriro ere Estefania Gomez eta Inma Pereirorekin egon ahal izateaz!"  Hauxe idatzi zuen sare sozialetan gure taldekideak larunbatean Comillaseko triatloia amaitu eta irabazi ostean.  Bitik bi triatloi, Zumaiako eta Comillaskoa, joan zen bezela itzuli da, ate handitik. Ziur gainera, horrelako argazkiak ateratzen badizkiote gehiagotan lehiatu nahiko duela. Argazkilaria Jorge Morales Gutierrez da eta bere argazkiak zeresan handia ari dira  duten ikusgarritasunagatik. 



Lasterketa berean, baina gizonezkoetan Aimar 8. izan zen, postu ona esango du jendeak, baina postu erabat mikatza, bizikletan 2garrena harrapatzear zegoela, bidez nahastu eta urrezko minutu parea galdu zuen, eta ikusita  garaipenerako lehia erabat galdu zuela (azken aldian gaizki ohitzen ari zaigu...) astebete beranduago iron mana zuela oroitu eta hanka altxa zuen.  Bi hauek batera badira lasterketetan podiumak binaka kontatzen hasi beharko degu.... ;)


Urriak 6a ere begiz jota dute gure hiru basurdek, eta gainera hiru basurdeak zaurituak dira... 
Batetik Iñigo Esnaola, Gasteizko iron manean korrika saioan utzi zuen txakalaldiak jota,  arantza kentzera joango da, eta berriz ere  finisher sentitu nahiko du sentimendi eztanda batekin. 
Bestetik Alberto Vaquero,  udaberrian eroriko latza izan zuen bizikleta sektorean zirkuituko proba batean,  Bilbo eta Zarautzi ezetz esan behar izan zien, pena handia izan zuen,  begiz jota baitzituen, baina gauzak nola diren, buruari buelta gehiego eman gabe Bartzelonako aukera eskuen aurrean jarri, udan ondo entrenatu, fin fin jarri, San Juan de Luzen sasoiko dagoela ikusi eta ahalik eta ongien egitera doa, bere ametsa, nahia, desioa, sub9 izango da, nahiz eta umiltasuna lagun, ez duen helburu hori jendeari esan nahiko. 
Eta bukatzeko Aimar Agirresarobe, denboraldi honetako triatloiak izan duen izar dizdiratsua. Urtez urtez koxkatxoa igotzen joan dena, eta egun onenen alboan dabilena, Bilboko triatloiko irabazlea, Zarauzko triatloian Eneko llanosen atzetik bigarren, horiek distantzia luzean aipatzekoak. Gasteizerako ezin izan zen jarri Aritzalekuko eroriko beldugarri horren ostean, baina itzuli da eta hau ere joan den bezala itzuli da , ate handitik. Bartzelanoko IMean ,bere areriorik handiena bere burua izango da, ez baitio jada inorri ezer erakutsi beharrik, bere buruarekin lehiatu nahiko du eta bere gorputzaren mugaren bila joango da txapeldun handiak bezala. http://www.challenge-barcelona.es/es


Mendi duatloi zirkuituan, Mallaboan jokatu zen II. proba. Bertan Lier Etxeberria topa 10ean sartu eta eta Unai Aizpuru ere bertan izan zen . Lierrek sailkapen nagusiko top5 izango du amets eta horretarako lehiatuko da. Hurrengo zita Arriararen larunbat arratsaldean , berarentzat zirkuitu aproposa delarik, jeitsiera oso bihurriak baititu.