2013/11/27

MAHALA nahi?...umm... mundiala dago...


MAHALA, gipuzkoako herri txiki bateaan dago,  Leaburun duela jada hamar urte baino gehiago hasi ziren Mahala Baserrikoak baserriko produktuekin lanean.  Egun ia 40 hektarea dituzte euren animaliek bertan bazka dezaten  gero kalitatezko produktuak ekoiztu ahal izateko.



MAHALAK, %100 produktu naturalak eskaintzen ditu, ( Yogurtak, arroz esnea, natillak, behi gazta, behi esnea, urdaiazpikoa, txorixoa, xolomoa...) prozesu osoan zehar gogo, ilusio eta kontrol zehatzak eramanez.

MAHALAK: 2009n geroztik Tolosaldeko Triatloi taldea Babesten du, eta Euskadi irratian aspaldiagotik ere ezaguna da bere iragarkia, "yogurra, nahi? mahala...umm mundiala dago...", eta beste hainbat lekutan ere izan da babesle moduan.

TOLOSALDEKO-MAHALA T.T.: Egun maila handiko taldea da, "pata negra" dexente ditugu. Lagun talde handia gara, eta horregatik hain juxtu ere Azaroaren 30an ospatuko dugu urteko lasterketerik gustagarrienetarikoa. Ekipoko bazkaria, afaria, eta... gosaria... baina lehenik MAHALAko baserrira joango gara gauzak ondo bidean modelo lanak egitera. (Horrelako gorputzak zeozertarako aprobetxatu beharko baititugu palizak emateaz gain...)


 
Mahala ekipoko beste protagonistak
MAHALA- ren izen aurten Proba mitiko askotako podiumean izan da, Bilbon, Zarautzen, Monegrosen, Euskadiko ta gipuzkoak txapelketa desberdinetan... eta 2014an ere berdintsu ibiltzeko asmotan gabiltza.

 Kalitatezkoa eta freskoa, eskulana.
 Protagonista gehiago...

Ez duzula MAHALAko produkturik ezagutzen? ba hurrena erosketak egitera zoazenean fijatu, edo bestela larunbatetan Tolosako azokara etorri, zerkausi aldera, eta probatu. Merezi du benetako yogurt zaporea probatzea... eta bidez batez gauza asko egiten dituzu, gertuko ekonomia bultzatu, dieta zaindu,  kalitatezko produktua freskoak dastatu, eta gure super taldeari bultzadatxo bat eman.





2013/11/19

ZE PENTSA...



Elurra ari du. Mendiak zuritzen doaz, eta jendea elur gosez da. Batzuk eskiatzeko, beste batzuk bere gainean korrika egiteko, eta beste batzuk trineoan aritzeko edo elur bolak elkarri botatzeko... Baina hilabete hau bukatu artean ez dira eski pistak irekiko. 

( Oskorriren abesteti ederra)

 Aste bereziak izan ohi dira azaroko hauek, herrian ez dugu festa faltarik parrandarako, eguraldi txarrak ere pereza handiagotzen du eta ez dugu dortsalik jartzeko gogo berezirik.  2014ko egutegia zirriborratzen goaz. Aspaldiko partez kirola-osasuna eginez ari gara, eta ez kirol-entrenamendua, gauza oso desberdinak baitira. 

Neguko hilabete hauetan, batzuk modelo lanak egiten ere hasi dira.  Hauxe idatzi zuen bere feisbukean duela egun batzuk Maiderrek "Tremendamente agradecida a la tienda de Triatlon Yepá en Donosti. Este año tendré la ayuda de SURAL en material deportivo. Ropa de bici, running, natación, compresión y accesorios de todo tipo SURAL a nuestra disposición en Yepá. Muy chulo todo!!!! A la espera de recibirlo ;-))))" merezitako saria dudarik gabe. www.yeoaweb.com


Bitartean igande honetan Donostiako Nazioarteko Maratoia. Urtero bezela, basurderen bat bertan izango delakoan gaude, baina izen emate taula ikusteko zailtasunekin gabiltza. Dudarik gabe igande goizerako plan polita goizeko 9tatik aurrera.


Bilboko Triatloieko karteleko argazkian Aitor Regillagaren argazkia jarri dute, zerbaiten aurrerapena akaso? Bilbo konkistatu beharko degu 2014 ere! Zita maiatzaren 24an.


Pd: segi entrenatzen hilaren 30erako... egun luzea izango da eta....

2013/11/10

BEHOBIA ZENBATEN?

Dena ez da behobia, gaurkoan bazegoen beste kirol zitarik euskal herrian. Mendiduatloi zirkuituko lasterketa, Ozaetan, Araban.  Iñigo Aseginola 12. izan da. 

(Argazkia: Jorge Morelas Gutierrez)

Gaur ordea munduko atletismo txapelketa Behobiatik Donostiarakoan jokatzen zen. Egin ditzakezu 10km t  35' azpitik, sub 37' azpitik, 40' azpitik... maratoi erdian 1h20, 1h25, ... baina betiko galdera izaten da kalean, Behobia zenbatean? Horrek bereizten du kalean, matxaka pertzepzioa...
Gaurkoan hauxek izan dira emaitzak, (dortsal ofizialekin parte hartu dutenak, besteen berririk ez dut)

Ibon Gonzalez 1h10'50"
Jon Alberdi 1h12'35"
Ibai Madina 1h13'44"
 Javi Rodriguez 1h15'18"
Edu Gonzalez 1h22'25"
 Haritz Mendia 1h23'58"
Aritz Igleasias 1h26'52"
 Sonia Muñoz 1h30'30"
Ainhoa Lekuona 1h38'56"


2013/11/07

BEHOBIA BEZPERATAN


Behobia bezperatan gaude, atseden egun lasaiak igandera arte, goizeko 10tatik aurrera dugu guztia eman ahal izateko. Batzuk kontzientzia guztiz prestatu dute, zifra miragarrien ametsetan , beste batzuk zahartzen ari ez direla ikusteko erabiliko dute, betio denboretan ibili asmoz. Baina denek bertako magiaz gozatuko dute.

Larramendiko I. krosean, Larramendi Krosa 2013. Sailkapena.  Ibon 3. izan zen, eta auzoko txapelduna !! Jose Luis 9. Guztira 120 partaide inguru. Dudarik gabe zita polita datozen urteetarako herriko pikeak gauzatzeko. 

Amasako Mendu duatloia: Aitor  Regillagak lehen 5etan egin zuen lehen korrika saioa, baina azkenean 12. izan zen. Kazetariak galdera egin zion, arazo mekanikoak edo? Ez, arazoak nik eduki ditut esan zuen, jendea ziztu betean zijoan bizikletan... eta nahiko lan, eta lokatzetan ere susto batzuk hartu genituen... Unai Aizpuru ere bertan izan zen, ia denetan ari da parte hartzen,  eski denboraldirako punttuan jartzeko asmoz. Amasako Mendiduatloia 2013. Sailkapena.

Eta Maialen eta Daneleek osaturiko bikoteak...https://sites.google.com/site/raidmontesdehierro/home
Raid batean hartu zuen parte beste behin. Hona hemen euren taktikaren nondi norakoa hitz gutxitan
26.taldea. resumen ttiki bat. Dpm hasi ginen lehenengo taldekin (ze ezagutze genitun aurreko raidetiken ze talde eon zitezkeen aurren), bigarren kobazuloko sarrera aurkitzeko orientazio fallo ttiki bat euki genun ta atajoa uste genuna zana azkenen kixton luze intza, hortik aurrea dena okertu zan, kobazuloko proba espeziala inda, puntuazio gehiena zekaten puntuta abitu ginen, baino biden berriz ere mapekin arazoak euki ta oso urrutia jun ginen, denbora asko galdu genun, limiteaino apuratuko genun lehenengo sekzion puntuk gehienak biltzeko ta boxesea 3minutu sobran allau ginen, ozta ozta. Horrek erabaki bat hartzea bultzatu gintuen eta 2.sektorea bizikletakoa ez egin eta 3.sektorea osorik (puntu guztien bila) joatea erabaki genuen. Helburu txiki hori bete genun, taktika ez zen txarra ze euri ekaitzen aurreikuspena zegoen ta horrekin suposatu genuen jendean rendimentuan bera ingozula ta azkeneko sekzioan etzutela puntu gehiegi lortuko, ze bizikletako sekzioa zan puntu gutxina zeuzkana.
Azkenen euria berandu hasi zan, guk 3.sekzioa oso txukun ingenun puntu guztik lortuz, baino lehengo sektorean izan genitun orientazio akatsek klasifikazioa izorratu ziguten.