2014/11/29

TTT-Mahala uztarrian MSM!




Maider Gaztañaga, Itsaso Leunda, Maialen Muñoz, Aimar Agirresarobe eta Aitor Regillaga izan dira 2014ko Tolosaldeko Triatloi Taldeko kide onenak. Leaburuko Mahala lantegian bertan hartu ditu Jokin Arrospide ugazabak aurten estreinatu den saria emateko: Mahala Sari Mundiala.
Datorren denboraldian MSM ikurrak harro erakutsiko dituzte triatleta hauek.

Ekitaldi horretan bertan beste urtebeterako babesa eskaini dio Mahala baserriko produktuen enpresak Tolosaldeko Triatloi Taldeari. Zazpigarren denboraldia beteko dute biek uztarri berean.

Tolosaldeko Triatloi Taldea kirol horretan aitzindari da. 1987an sortua, Euskal Herriko eta Estatuko lehen Triatloi Kluba izan zen. Egun berrogeitik gora kide federatu ditu eta nazioarte mailako nahiz euskal zirkuituetako probetan nabarmendu dira hainbat.

MAIDER GAZTAÑAGA     
1.      BILBAO TRIATHLON Distantzia ertaina
2.      ZARAUTZ TRIATLOIA Distantzia ertaina
3.      DONOSTIAKO NAZIOARTEKO TRIATLOIA Distantzia Olinpikoa. EUSKADIKO TXAPELDUN.
1. ESPAINIAKO TXAPELDUN Neguko Triatloian (Reinosa, Cantabria)

AIMAR AGIRRESAROBE  
1. EMPURIABRAVA TRIATHLON (Katalunia) Distantzia Ertaina
3. GASTEIZKO HALF TRIATHLON  Distantzia ertaina
1. COMILLAS TRIATLON (Kantabria). Distantzia Olinpikoa.
2. ARROYO DE LA ENCOMIENDA TRIATLON (Valladolid). Distantzia Olinpikoa.

ITSASO LEUNDA    
1. BERMEOKO TRIATLOIA Sprint distantzia
1. BARAKALDOKO TRIATLOIA Sprint distantzia
1. PLAZAOLAKO MARATOI ERDIA (Lekunberri)
1. ZAKILA BILA (Zumaia)
1. ZIZURKILGO KROSS MIXTOA
2. SAN ESTEBANGO KROSSA (Tolosa)

AITOR REGILLAGA     
2. EUSKADIKO DUATLOI SPRINT TXAPELKETA (Mungia)
1. PASAIAKO TRIATLOIA Sprint distantzia

MAIALEN MUÑOZ 
1.      GETXOKO AGUSTIN UGARTE MEMORIALA Distantzia Olinpikoa
2.      SANTURTZIKO TRIATLOIA Sprint distantzia

2014/07/18

AZKEN ASTEAK IRUDITAN



Idazteko tartetxoa hartu ezinik gabiltza azkenaldian, baina hona hemen azken asteetako jarduna islatzen duten zenbait irudi.

1.- Donostiako nazioarteko triatloia  2014/6/22: Maider Gaztañaga 3. izan zen Canadiar selekziokideen atzetik. Astebete geroago ordea, bizikletan erorikoa izan eta sahiets alden kolpatu zen, Alpe D``huez ko triatloirako parte hartzea zalantzan jarriz. Rekuperau!


2.- Pasai Donibaneko Triatloia: 2014/7/12: Mutiletan Aitor Regillagak eta Nesketan Itsaso Leundak,  garaipena erdietsi zuten MAHALA-TTTrentzat. Doblete ederra dudarik gabe!



3.- Gasteizko Triatloia 2014/7/13: Iron Man distantzian Iñigo Esnaola beste behin finisher izan zen , eta iazko arantza kendu ahal izan zuen plaza eder honetan. Distantzia ertainean  Aimar Agirresasobe 3. izan zen, berriz ere punta  puntan dagoela erakutsiz eta Alpe D``huez erekao sasoi puntuan jarriz.

4.- "Eurre"-ren azken posta:  asteak, hilabeteak, urteak... denbora asko izan dira TTT-MAHALAren kontuak kontatzen, baina azkenaldian nere afizio hauek triatloi mundutik nahikoa urrun geratzen zaizkit, buruko txoriak beste nonbait dauzkat kantatzen, eta duela aste batzuk esan nizuen bezala, motibazioa ere gutxitzen zihoan idazterakoan. Irakurleok ohartuko zineten bezala maiatza ezkeroz beste batek idatzi izan ditu taldeko kontuak. Ez izan zalantzarik, gure blog xume hau eguneratzen jarraituko dugu, ez akaso irakurleok nahi duzuen bezain sarri, baina jarraituko du, esku honetan baitago.

2014/06/24

MAIDER TXAPELDUNORDE ZARAUZKO TRIATLOIEAN

Agian pixkat bat berandu baina iritxi da zarautzeko kronika.
Zer esan zarautzeko triatloiari buruz? inguru honetan behintzat jendeak munduko txapelketa balitz sentitzen duela, bertako antolakuntza, zirkuituak eta ezpairik gabe bertako jendea eta giroa ez dira beste inon bizitzen, parte hartzaile guztiak garrantzitsuak sentitzen dira lehenengotik azkenararte.
Aurtengo honetan gizonezkoetan garaipenaren bila gerturatu diren partaide ugari izan da eta denak oso paretsuak, Eneko llanosek aurten ezin izan du parte hartu eta honek garaipena oso irekia uzten zuen eta ala izan zen, azkenean Uxio Abuin galizarrak lortu zuen garaipena, bere atzetik fraser cartmell eskoziarra iritxi zen 5 segunduko aldearekin bakarrik eta hirugarren postuan Joan Ruvireta sailkatu zen hau minutu exkax batera iritxiaz, gezurra badirudi ere 4 orduko proba batean lehen 3 sailkatuak minutu batean sartzea izugarria da, bertan izan zen lehia politaren seinale dudarik gabe.
Gure taldekideak denetarik izan zuten, aurrean ibiltzeko intentzioz zihoan lehengo urteko emaitza bikainaren ondoren Aimar baina azkenean utzi egin behar izan zuen arazo fisikoak medio.
Aitor Regillaga 11. izan zen, azken urteetan distantzi luzeetan beti zorte oso txarra izan ondoren triatloiak zor ziona itzuli zion eta lasterketa bikaina burutu zuen.
Ondoren 71 eta 72. postuetan Edu eta Artutxa sailkatu ziren, hauek ere lasterketa polita eta amaiera bikaina eman zioten biok batera eskutik eutxita helmugara sartuaz.
Aipatzekoa da 3 taldekide hauei esker, taldekako sailkapenean 3. postua lortu genuela, eta baita gipuzkoako txapela beraz zorionak!
Gorka Sarasola ere bi hauen artean zebilen lasterketa guztian zehar baina korrikako saioan honek ere arazo fisikoak zirela eta utzi egin behar izan zuen.
Asier 162. postuan sailkatu zen, gustora amaituz, lasterketaz disfrutatuz eta bilboko arantza kenduaz.
Eta Azkenik 330. postuan Danel Leunda sailkatu zen, hau ederki zihoan baina azken lasterkaldia luze egin zitzaion eta naiz ta arazo fisiokoak ere izan burugorra dala erakutsiaz lasterketa amaitzea lortu zuen.
Aipatzekoa, azken bi hauek 4. transizioan eginiko lana, itzela!
Iñigo Esnaola ere irteeran izan zen baina lehen bi sektoreak egin ondoren korrika saioan utzi egin behar izan zuen gemeloan arazoak zituelako.
Eta nola ez, emakumeen artean Maider gaztañagak lan itzela egin zuen berriro ere, apostu segurua da emakume hau eta oraingo honetan ere ez zuen hutsik egin.
Igeriketan bera izan zen azkarrena, nahiz eta bizikletan lehen postu hori galdu zuen eta azkenik korrika mantentzea lortu zuen eta nola gainera.
Irabazlea Catriona Morrison eskoziarra izan zen, esan behar da emakume honek 2 aldiz irabazita duela Hawaien ospatzen den iroman munduko txapelketa, beraz argi dago momento honetan emakumeen artean mundu mailan punta puntan dagoela, bueno ba datu hauek aipatuta atera kontuak, 4 ordu terdiko lasterketan Maider 3 minutu eta erdiko atzerapenarekin bakarrik sartu zen helmugan, horrekin guztia esanga dago, 3. postuan Saleta Castro galizarra sailkatu zen ia 27 minutu ingurura.
Besterik gabe zorionik beroena maiderrentzat eta datorren hilean alpe D´huezen ospatuko den bertako triatloiean zorterik onena opa diogu ( bertan izango da ere aimar eta berarentzat ere zorterik onena).
Nesken artean ere izan genituen beste bi partaide, batetik sonia muñoz izan genuen, hau 18. postuan sailkatu zen.
Eta bestetik Ainhoa Mendia, baina Ainhoak ezin izan zuen amaitu lasterketa, beste urte batean beharko du.
zorionik beroenak taldekide guztiei eta zorte on datozen proba guztietan.
                                           Maider txurrukako gaina igotzen animatzaile bereziekin

Ez dugu utzi nahi ere aipatu gabe, zarautzen beste bi tolosar izan zirela, alde batetik Egoitz Zalakain 10. postua lortuaz, lan bikaina eginaz eta gipuzkoako 3. sailkatua izanik. Zorionak!
Eta bestetik Iñigo Aseginolaza, Iñigorentzako lehen proba zen eta ausardia baduela behintzat erakutsi zuen, zeren eta lehen triatloia egin eta hau zarautzekoa izatea ez da makala, honek 430. postuan lortu zuen, eta garrantzitsuena, gehiagorako gogorekin gelditu zen beraz animo datorren urtean!
zorionak bi partaide hauei ere.

2014/06/09

PODIUM GEHIAGO ETA ASTE GARRANTZITSUA

Pasa den asteburuan partaidetza izan dugu triatloi ezberdinetan.
Aipatzeko aimarren bigarren postua Valladoliden ospatutako triatloi olinpiko batean, hura drafting gabekoa zen eta bai bizikleta eta korrika saio onenak egin ondoren bigarren postua lortu zuen, ezpairik gabe notizi oso ona datorren astebururako motibazio extra bat izateko.
Bestalde Santurtzin ospatutako triatloian taldeko beste pareja bat izan genuen, Danel eta Maialen.
Azken honek, Maialenek ere aimarren antzera bigarren postua eskuratu zuen Pili Bodegasen atzetik beraz zorionak!!
Danelek ere lan aparta egin zuen eta 46. postua erdietxi zuen.
Eta amaitzeko, aritzalekun ospatutako triatloian 3 partaide izan genitun, Ion marin ( 66), aitor mendia (91) eta Mikel insausti (121.).
Guztiori Zorionik beroenak.
Bestalde, ez dugu aipatu gabe utzi nahi datorren asteburuan ospatuko den zarautzeko triatloia, hau distantzia erdian ospatuko da, 2,9km. igeri, 81 km. bizikletan eta amaitzeko 20km. korrika.
Ez dago esan beharrik hemen ingurukoentzat proba honek duen xarma, euskaldunentzat proba hau kalendarioan dagoen garrantzitsuenetakoa da eta TTT-Mahalak ere izango du partaidetza, bertan taldekide ugari izango dira eta aurrean izatea espero ditugunak, nola ez emakumezkoetan Maider Gaztañaga, eta gizonezkoetan Aimar eta Aitor regillaga, bai neska eta bai mutiletan izugarrizko maila izango da beraz bai aipatutako hauei eta parte hartzen duten beste guztiei zorterik onena opa diegu!!!

2014/06/03

Beste garaipen bat TTT-mahalarentzat

Pasa dan asteburuan Barakaldon ospatu zen azken triatloia Sprint distantzian.
Bertan ere izan genuen taldeko partaidetza, txikia baina kalitatekoa, bertan izan ziren Aitor Regillaga eta Itsaso Leunda.
Aitorrek gizonezkoetan 5. postu eder bat lortu zuen bere belauneko arazoak amaitu direla erakutsiz.
Eta nola ez, emakueen artean Itsaso Txapeldun suertatu zen, majo sufrituta bigarren postuan iritxi zen pili Bodegasi segúndu gutxi batzurengatik gailendu bait zitzaion. Igeriketan atzerapen pixkatekin atera zen baina bizikleta gainean oso indartsu dago eta azken sektorerako buruan zen dagoeneko.
Dudarik ez dago aurten gure taldeko emakumeak oso indartsu daudela eta garaipen ederrak lortzen ari direla. Zorionak eta segi hórrela!!!!

2014/05/27

BILBOKO TRIATLOIAN ERE MAHALA TTT PUNTAN

Pasa den larunbatean bilbon ospatu zen bertako triatloia, 4.urtez jarraian ospatzen zen eta ironman erdiko distantzian ospatuko zen urtero bezela.
Bertan TTT-MAhalako partaideak izan ziren, aurten aurreko urteetan baina taldekide gutxigorekin baina hauek kalitate bikaina erakutsi zuten.
Nola ez, Maiderrekin hasiko gera, gure super emakume bionikoa, ez dirudi planeta hontakoa denik berriro ere txapela jantzi zuen eta erakustaldi bikain bat emanez batipat azken sektorean, aurkari benetan gogorrak zituen, atzerritar batzuk eta Aida Valiño haundia, estatu mailan punta puntan dabilen triatleta galizarra, txirrindulari profesionala izandako eta ederki moldatzen dena triatloi munduan, bera izan zen uretatik lehen irteten baina maider gertu zuen, bere atzetik 5 segundutara irten zen, bizikletan ordea Aidak bere indarra erakutsi zuen eta korri egitera 2 minutuko aldearekin jetxi zen baina gure Maiderrek bizikleta utzi bezain pronto bere erakustaldia hasi zuen, 3 itzuli ziren eta lehen itzulia amaitzerako Aida harrapatu eta baita atzean utzi ere, hemendik aurrera ez zuen burua galdu eta beste behin erakustaldi eder baten ondoren txapela etxera eraman zuen, probako irabazlea izanik eta aldi berean euskadiko txapelduna distantzia erdian. Ez degu ezer berririk esango beraz besterik gabe taldekide guztien izenean zorionik beroenak, ea zarautzen ere proba polita egiten duen eta punta puntan ibiltzen den.

mutilen Aldetik Aimar izan zen lehena nola ez, lehengo urteko irabazleak ezin izan zuen txapela aurten ere etxera ekarri baina karrera bikaina egin zuen nahiz eta bera ez zegoen oso gustora, dirudienez astean zehar gaixoturik izan zen eta urduritasuna ere medio zela ez zen ase bete geratu, dena dala eta kontutan izanda bertan izandako maila, berak lortutako 9. postua bikaina izan dela esan daiteke, bejondeizula!!!!

Aipatzekoa benetan eduk egin zuen lasterketa, edozeinek amestu dezakena, dena borobila atera zitzaion eta lasterketa ederra egin zuen, hasiera hasieratik punta puntan ibili zen eta indartsu dagoela erakutsi zuen, izen haundien tartean sartuta 55. postua lortu zuen, zorionak.

Ondoren Gorka Sarasola sailkatu zen, 122. postua lortu zuen, bizikletatik edugandik gertu jetxi zen baina korrika egun txarra izan zuen eta ezin izan zuen ordurainoko lasterketa borobildu arantza txiki bat geratu zitzaiolarik baina beti dena ematen duen horietakoa da eta oraingo honetan korrika ezin izan zuen disfrutatu baina iritsiko dira lasterketa gehio.

Eta azkenik Asier sailkatu zen, hau 169. postuan iritsi zen, honek bai igeri eta bai korrika partzial politak egin zituen baina bizikletan ez zuen egun ona izan, atzera pauso bat emanez.

Bestalde aipatzekoa ere Aimarrek euskal herriko txapelketako 3. postua lortu zuela eta taldekako sailkapenean TTT-Mahala euskadiko 3. sailkatu ziren, aimar, edu eta gorkaren denborekin.
Zorionak guztiei!!!

PD: aipatzekoa ere aurreko bi asteburuetan itsaso leundak bi podium lortu zituela ttt-rentzat, bata debako triatloian eta beste gorlizeko triatloian, bietan 3. postua lortuaz.
dudarik ez dago bueltatzen ari dela aspaldi ezagutu genuen Itsaso, animo eta segi horrela!!!

2014/05/07

ASTEBURU OPAROA TTT-MAHALARENTZAT

Izenburuak dion bezela asteburu oparoa izanda da TTT-Mahala taldearentzat.
Triatloiak hasi dira gurean eta asteburu honetan zeuden bi probetan gure emakume bionikoak garaile suertatu dira.
Lehen geltokia larunbatean Bermeon izan zen eta bertan Itsaso Leunda suertatu zen garaile, ez dakigu norbaitek beragatik apustu egiten zuen baina guk bagenekien oso ondo entrenatzen ari zela eta horri bere irabazteko sena gehitu ez gero.....ba garaipena boltsikora!
Ez dakigu, dituen garaipen guztien artean ranking bat egin ez gero berak non jarriko luken larunbatean lortutako hau, baina ezpairik gabe oso garrantzitsua eta baliogarria izan dela guztiok dakigu, bere inguruan egon garenak badakigu zenbat sufritu duen eta zenbat kostatu zaion berriro lasterketetan parte hartzera beraz besterik gabe zorionik beroenak berarentzat eta ea garaipen honek emango dion animoarekin oraindik gorago etortzen zaigun!!!


Proba honetan aipatzeko ere Maialen Muñoz taldekideak parte hartu zuela, honek ere emaitza bikaina lortuaz, 5. izan zen eta Maialen ere lesio batetik irteten ari da beraz emaitza bikaina.
Bestalde, igandean, senperen ospatu zen bertako triatloia urtero legez, hemen ere emaitza paregabea Maider Gaztañagak gairapena lortuz, zer esango degu emakume honen inguruan, guztiok dakigu ze klase duen eta ez degu ezer berririk esango indar erakustaldi bat egin zuela esaten badegu, sailkapen orokorrean 24 pertsona bakarrik izan ziren gai bera gainditzeko, atera kontuak hortik, aurten alpe D´huezera juteko ederki entrenatzen ari da eta notizi oso atxeginak jasoko ditugulakoan gaude aurten ere, zorionik beroena taldekide guztion aldetik bai hoixe!
bestalde senperen beste taldekide batzuk izan ziren, Gorka sarasolak kixton karrera egin zuen, oso oso erregular eta indartsu, orokorrean 40. postuan iritxi zelarik.
Bere atzetik edu izan zen, honek ere karrera polita 56. postuan iritxi zelarik, atzetik aurrera joanez beti bezela.
Ondoren Asier izan zen, honek ez zituen sentsazio oso onak izan, bizikletan behintzat eta eduren aldera bere lasterketa aurretik atzera izan zen eta azkenean 128. postuan iritxi zen.
Ondoren iñigo Esnaola izan genuen, hasiera batean ez zen parte hartzekoa, dena dala azkenean animatu eta bertan izan genuen, iñigo ere pixkanaka hobekuntza ederra izaten ari da eta karrera polita egin zuen, nahiz eta berak esanda honi ere bizikleta sektorea gogorra egin zitzaion. iñigo 212-n izan zen.
Eta azkenik, Sonia izan genuen bertan, honek 256. postua erdietsi zuen karrera oso erregular bat egin ostean.
Larunbat honetan ere deban izango da parada, dakigunez taldekide dexente bertan izango dira beraz zorterik onena opa diegu.
Jorge moralesen argazkia
Jorge Moralesen argazkia
Jorge Moralesen argazkia
 

2014/04/29

Aimar 7. Elchen eta Itsaso 4. Terres de l´Ebren

Hasi da aurtengo triatloi denboraldia, hona hemen emaitzak biak ere distantzia ertainean.

ELCHE -ARENALES 113:
Aimarrek 7. postua erdietsi zuen iazko 9. hobetuz, bere inpresioak honako hauek izan ziren; orokorrean gusturam bizikletan batxe txiki bat eta korrika martxa bakarra izan arren gerra eman degu! Momentu batean 5.,6.,7,8., postuak borrokan joan gara, Calle, Paredes etab...eta 6. jarri arren, 2km faltan Amatriainek pasa nau. Hurrengo batean ea ! Sailkapena Elche

Argazkia: TTT-watxap

 IV TRIATLÓ DOBLE OLÍMPIC TERRES DE L' EBRE:
Aitor Regillaga eta Itsaso Leunda izan genitue ordezkari moduan Kataluinian aldean, Sailkapena Katalunian
Aitorren iritzia: belauneko zera dela eta  proban miseria ugari pasa omen zuen, bizikletan nahiko ondo, molesti handirik gabe eta korrikara, bizikleta ostean,  boxetara 5. batera iritsi gara, eta lehenengoa izan ezik, besteak nahiko gertu, baina gero ia.... ahazteko modukoa. Azkenean 62. izan zen.

 Argazkia: Asier Murua

Eta proba berean, emakumezkoetan Itsaso Leunda 4.  izan zen, eta pixkanaka pixkanaka bere pedal kolpea berreskuratzen ari dela esan genezake, bide hobetik doa eta oraindik aste dezente falta dira hemen inguruko zita garrantzitsuetarako. Ongi etorri berriz!

EIBARKO DUATLOIA:
Lier Etxeberria 18. izan zen. Sailkapena

DATOZEN ZITAK:
Larunbatean Bermeoko eta Senpereko triatloia ospatuko diram bietan izango dugu ordezkaritza eta zubia denez asteburu furgonetero ederra pasako aukera izango dugu beste behin. Festa hastear da beraz etxe ondoan ere, ea eguraldia ere festara animatzen zaigun.


BESTELAKOAK:
Gurre herrikide baten bloga zintzilikatuko dugu faboritoen atalean egunotan, zergatia errexa, Tolosatik Tokyo-ra bizikletaz ari baita bidaia egiten, eta horrelako ekimen baten berri jendeak izan behar duelakoan gaude. Lander Egia da istorio-bidia honen protagonista.  http://tolosa-tokyo.blogspot.com.es/

2014/04/16

EZ DIRA BETIKO GARAI ONENAK...


Ez dira garairik onenak duatloi-zirkuituarentzat. proba  bat baino gehiago bertan  behera geratuak, Durango, Arrigorriaga,... eta zenbait triatloi ere zalantzan. Legedia berriaren kaltetu handia gure kirol minoritario hau.

Hala ere ez gara geldirik egoten, duatloi lehian segitzen dute Lier Etxeberria eta Jose Luis Zabalak, Azkoitin parte hartu zuten pasa den larunbatean, 48. eta 29. postutan iritsi ziren, eta Jose Luis 3. izan zen beterano mailan.

Azkoiti-Azpeiti maratoi erdian ere izan genuen partaidetza  duela bi aste. eta eguraldia lagun marka oso onak lortzea ekarri zuen. Aipatu Ion Artutxaren 1h20'. Leitzan ere 10km tan 6. izan zen Aimar Agirresarobe, sub 35'ko denborarekin,  pasa den larunbatean.  Eta mendiko ahuntzak,  Iñaki eta Igor,  Kilimon trailen  24km/ +1500m izan ziren. 

Orain aste santuak eta pazko astea datoz;  Eliza, prozesio, bigilia... eta bestelako gauzetarako makina denbora izango dugu. Eta dirudienez eguraldiak lagunduko digu, beraz debekatuta etxe barruan geratzea. Eta nola ez batzuk, jada meditarraneo aldean daude elitekoak bailiran km-ak pilatzen.... adi beraz senpereko triatloian...


2014/03/30

ARBIZUKO DUATLOIA 2014: Maider txapeldun eta Aimar 4.

Udaberri girotik, negu girora pasa ginen astebetean eta berriro udaberri girora bueltatu gara baina oraingoan haizea ere duatloi festara etorri zaigu bisitan. Nafarroako sakanan ordea, haizea ez egotea izaten da harritzekoa.
Atzo izan zen Arbizuko XVIII. duatloia, 8-32-4 distantzian,  bizikletako sektorea bakarkako saioan gainera, erlojuaren kontra bailitzan. Ahuntz festa handia dudarik gabe atzo arratsaldea herri txiki honetan egon zena.
Gure Basurden emaitzak:

Nesketan:
1. Maider Gaztañaga
4. Itsaso Leunda

Mutiletan:
4. Aimar Agirresarobe
24. Iñigo Aseginolaza
26. Aitor Regillaga
44. Lier Artola
47. Jose Luis Zabala
80. Gorka Sarasola
101. Edu Gonzalez
119. Danel Leunda
163. Alar Sevillano
BG: Ion Artutxa


Protagonisten iritziak, euren feisbukeko atarian  idatzitakoaren arabera:
Maider: "Arbizuko Duatloia. Kabra ateratzeko aukera haizeari aurre egiteko.
Giro ederra eta txistorra, txorizo eta opari ezinhobeak!!
Eskerrik asko!!"


Aimar: Despues de 5 largos meses sin ponerme un dorsal tras la recaida de la lesion, hoy a sido el dia de la reaparicion en Arbizu con un 4 puesto perdiendo el podium al sprint! No me puedo quejar!
Esan dezaket ia lesioa ahaztua dudala naiz eta oraindik arrastoren bat izan!
Eskerrik asko denoi, jasotako animo guztiengatik!!! Gogor jarraituko dut entrenatzen!



 Argazkia: Ez dakigu.
Aze bi!! 

 Argazkia: Asier Saez, 
Arbizua joan zan koadrilan zati bat. 

Argazkia: Goierriko 7orduak 2014
Aze laukotea... duatloi probako bikoteak



2014/03/17

OÑATIKO DUATLOIA 2014


OÑATIKO DUATLOIA
2012an bezala, 2014an ere berriro bi eskuak altxa zituen Maider Gaztañagak, lasterketa ia osoa bakarrik egin ostean, txapeldun handiek egiten dituzten erakustaldi ahaztezin horietako burutu zuen Oñatiko kaleetan. Argazkiak dena esaten du.
Mutiletan ezin ahaztu gabe Aitor Regillagaren 7. postua. Bizikletan onenen ostean iraun zuen eta azkenean Deskargan gora ziklista afizionatu kasta atereaz iraun eta  top 10aren barruan sartu zen.
Gainontzeko basurdeak:
7. Itsaso Leunda (berriz ere bueltan!)
37. Iñigo Asegionolaza
58. Lier Etxeberria.
80.Ion Artutxa
124. Edu Gonzalez
152. Goraka Sarasola
191. Asier Saez
BG. Alar Sevillanok arazo batzuk medio azken korrika saioan utzi beharra izan zuen.
Mutilen sailkapena 2014
Nesken sailkapena 2014

NEGUKO TRIATLOI KOPA
Aurreko sarreran esan genuen Isaban lehiatu zen kopako azken lasterketa. Sailkapen nagusian Jose Luis Zabala 11. izan da, eta V1. mailan 3. postua lortu zuen. Egundoko honek lortutako ere. 
Neguko Kopako sailkapena 2014


Argazkia: Asier Murua

MENDI LASTERKETAK:
Senpereko III. mendi lasterketan, aurtengoan sasi artean ez zen emergentziazko geldiunerik egin behar izan.
Sailkapena; Senpere trail 2014,
Arriarango mendi lasterketa ere larunbatean jokatu zen, plaza giro apartekoa beste behin Arriaranen. Arriaran 2014. sailkapena.


GOIERRIKO 7 ORDUAK:

Larunbat honetan Ordiziazko frontoian Goierriko Zazpi orduak, MAHALA-TTTko Maider Gaztañaga, Maialen Muñoz eta Aimar Agirresarobe bertan izango dira. Laukotea beste Tolosar triatleta batek itxiko du, Egoitz Zalakainek.
Pd: kartelik ez det bilatu, informazio guztia link hauetan.
Albistea 1
Albistea 2



2014/03/06

NEGUKO TRIATLOI KOPA AMAITZEAR


Bejar, otsailak 23, Espainiako negu triatloi kopako hirugarren lasterketa elur gabezia zela eta erabat aldatu zen. 6-13-6 distantziak, azkenean 14-4,5-2,3 izango ziren, eta ordena ere erabat aldatuta gainera. Lehenik bizikletan igoera, gero korri elurra zegoen lekuraino mendi bide batetik eta elurra zegoen lekutxo batean joan etorri xume bat. Behintzat ospatu zen eta ez da gutxi. Jose Luis bertan izan zen, 19. izan zen, ez zuen egunik onena izan baina V1 mailako 3. postua lortu zuen.
Igandean kopako azken proba jokatuko da Isaban, bizikletan El ferial , Belagua, arte igo beharko dute bertan eskiatzen amaitzeko. Gaur atsalde arte elur jauzi arriskua zegoen errepidean baina adituek "visto buenoa" eman dute eta errepidea garbitzen hasi dira. Elur pila eta egun eguzkitsua, zer gehiago behar da triatloi eder bat ospatzeko? ziur gure Jose Luisek kopako podium horretarako borrokan indar eta ilusio guztiak utziko dituela. Zorte on ta disfrutau!

Pd: Azkenaldian Maide gure taldekidea "Finisher" eta Triathlon aldizkarietan agertu da, batean azalean eta bestean barruko elkarrizketa batean, egin dioten azkena link honetan ikus dezakezue, gure koloreak ondo erakutsiz gainera! http://www.photodeporte.com/1971/01/maider-gaztanaga.html

Pd: eta gure mutil saltsero bati ere elkarrizketatu diote euskaltrail.com webgunetik
 http://euskaltrail.com/eu/aitor-elduaien-ezagutzen/

2014/02/25

REGILLAGA 3. EUSKADIKO DUATLOI SPRINT TXAPELKETAN

1.- Izenburuak dioen bezala, Aitor Regillaga 3. izan zen Mungian jokatu zen Euskadiko duatloi sprint txapelketan.Onenen pare, onenekin lehiatu ondoren.




 2.- Finisher, estatu mailako triatloi aldizkari beterano eta ezagunenean Maider Gaztañaga taldekidearentzat da hilabete honetako azala. Kioskora joan agortu baino lehen...

3.- Hurrengo zita ostegunetik asteartera... Tolosako Iñauterietan, animatu etortzera! ah kanpokoentzat oharra; disfrazak igandera arte etxean utzi!!

2014/02/18

HASI DIRA DUATLOIAK



Hasi da Euskal Duatloi zirkuitu berria, lehen proba Ermuan jokatu zen eta bigarrena Sopelanan. Azken honetan izan genuen partaidetza, Lier Etxeberria izan zen bertan, Arriaraneko mendi duatloian eroriko malapartu batek eragindako infekzioak  aste dezente baztertuta izan  ondoren gogotsu hasi da berriro. 38. izan zen. Datorren asteburuan sprint distantziako euskadiko txapelketa izango da, baian oraingoz ez da basurderik izango bertan azken orduko aldaketarik ez bada. Normala, kalderero eguna izanda taldekide askok iñauteri usainean baitugu burua.

www.kirolargazki.com


Mendiari dagokionez, Antzuolan lehiatu zen Antzuolako 8 miliak mendi lasterketa, eta erdi tolosar erdi antzuolatarra den Igor Otero ere bertan izan zen, aurtengoan ordea ez zuten elurrik topatu mendien gailurretan.

2014/02/07

ZURI ETA BELTZ...


Tolosan  azken astebetean bi gazte  dira protagonista, biak ala biak adin beretsuak, baina bizitzaren patua aski jomuga desberdinekin.  Pasa den igandean Tolosa CFko futbol taldeko kapitaina zen Urtzi gazteak utzi gintuen  jokatzen ari zen futbol partidaren erdian  bihotzeko malapartatu baten ostean.
 Goian bego.
Horixe alde iluna, entzun nahiko ez genukeen albistea.


Alde zuria ordea,  elurretan topatuko dugu, neguko joko olinpiarretan, Errusiako Sochi-n. Haritz Zunzunegi tolosarrak  Nagano 98n eta St lake cityn 2002n  egin zuen bezala,  Imanol Rojo gazteak iraupen eskiko lau probetan  hartuko du parte.
Biak ala biak gazte, dena zuen aurretik, dena du aurretik.
http://rojobrothers.blogspot.com.es/

Zorterik onena Imanol!

2014/02/03

REINOSA: Neguko triatloia, espainiako txapelketa



Beste behin Alto Campoo handia igo eta bertan dagoenaz ezin izan genuen gozatu, eta eguraldiak ere ez zuen askorik lagundu, negu bete betekoa izan zen, "pa variar" azken ia hiru lau ekitaldietan bezala. Reinosak neguko triatloia bere esentzia guztiarekin erakutsi zigun beste behin.

Emakumezko elite mailan, Maider Gaztañaga Txapeldun, Jaca 2012ko arantzak erabat kenduz ziurrenik.
30-34  emakumezko adin taldean, Itsaso Leunda txapeldun.
40-45 emakumezko adin taldean, Ainhoa Mendia txapeldun.
Taldekako emakumezkoen sailkapenean, MAHALA-TTT txapeldun.
Gizonezko V1 mailan, Jose Luis 3. postuan.
Taldekako gizonezkoen artean 4. postua.
Eta lagun giroan ere txapeldunen gisara!
Bi argazkitxo esandako guztia laburbiltzeko.
Reinosako neguko triatloia 2014. Sailkapena


Argazkiak: Asier Murua

Espedizio kideetako batzuk, beste protagonistak barreran beste aldean zeuden beste behin! Aupa zuek!

2014/01/28

LEHEN GELTOKIA, REINOSA


Aemet-ek dio Reinosan larunbatean elurra 700m tatik gora egingo duela, eta %100eko aukera dagoela prezipitazioak izateko. Beste behin ziurrenik, gauza aldatu ezean, Alto Campoo handia igo eta ez dugu zipitzik ere ikusiko, laino itxia, eta elur erauntsiak izango dira azken ia  hiru ekitaldietan bezala. Neguko triatloia bere xarma guztiarekin dudarik gabe. Bertaratuko dugu taldea ere ez da nola nahikoa, Espainiako txapelketa izaki oilar askotxo daramatzagu. Aitor Regillaga, Jose Luis Zabala, Maider Gaztañaga,  Edu Gonzalez, Ion Marin, Asier Saez, Goraka Sarasola, Ainhoa Mendia eta Itsaso Leunda. Baina ziurrenik onena asteburuko plana da, Cantabriako baserri zaharberritu bat alkilatu eta bertan lagunarte atseginean hitz eta pitz arituz jan goxoa alboan dagoela... bertako tertuliak zoragarriak izan ohi dira lasterketa bezperako afari ostean... lasterketa ostean  ordea bestelako koplak izaten ditugu!

 Argazkia: Asier Murua


Anson jokatu pasa den igandean "Ansoko neguko triatloia" (7,5korri-20bizikletan-4,5iraupen eskia), aurten Espainiako Kopako lehen proba puntuagarria zelarik. Bertan Jose Luisek lehen hamarren ostean korri egin eta gero bizikleta hartu eta berehala zulatua izan zuen eta uztea erabaki zuen indar eta ilusioak guztiak Reinosarako utziaz. Edu Gonzalez ere bertan izan zen, berak esan zuen bezala "besterik gabe", entrenamendu gisa. Benetako karrera eta pikeak hurrengo larunbatean baitira.... bertako emaitzek urte guztiak izango dutelarik oiartzuna onerako eta txarrerako.... talde barneko pike sanoetan.
Anso 2013. Sailkapena

Idiazabalgo krosa ere Igandean ospatu zen eta urtero bezala izan genuen bai ordezkaritza. Aipatu emakumezkoetan Maialen Muñoz 8. izan zela. Idiazabalgo krosa 2013. Sailkapena.


2014/01/20

"X"-ak JARTZEN...



1.- Egutegiak zehazten hasiak dira denak, bakoitzak berea, bakoitzak baititu bere barne erronkak.  Pixkanaka pixkanaka hasiko gara denena ezagutzen. Bilbo, Zarautz, Donosti, Ondarru, Oñati, Arrigorriaga, Monegros, Gasteiz... zirkuituko beste hainbeste... denetan izango dugu partadeitza gauzak ondo bidean azken urteetan bezala. Baina akaso Alpe d´huez da aurten TTT-MAHALAK begiz jota duen proba, akaso behin joanak garelako (2009ko hemeroteka ikusi) eta porrotarekin bueltatu ginelako, batek joaterako etsi zuen eroriko baten ostean eta besteak bale esan zuek 7km faltan... oraingoan ordea galazko taldea joango dela dirudi, baina oraindik asko falta da uztaileko azken asteazken horretarako... 



El pais vasco bien representado en esta novena edición, con Maider Gaztañaga, Beñat Arnaiz, Aimar Agirresarobe, y esperamos muchos más! Gracias por la confianza.
 
Hauxe beren feisbukekko atarian jarri duena antolakuntzak
 
 
 
2.-  Garingo mendi lasterketa jokatu zen atzo, 9'6km tako zirkuitu bati hiru  itzuli eman behar izan zizkioten. Garingo mendi lasterketa. 2013. sailkapena.  Aitor Regillaga 5. izan zen, Alar eta Igor Otero ere bertan izan ziren zapatillak lokatzez zikintzen. Basurdeak euren saltsan dudarik gabe.
 
 

2014/01/12

MARTXA HARTZEN



Martxa hartzen, urte berriko lehen aste hauetan txori asko buruan, egutegiak zehazten. Non..., nola..., egon nahi dugun pentsatuz eta amestuz. Guztiaren sekretua ondo entrenatzea, horrexegatik hasi gara pixkanaka pixkana  diziplinaz entrenatzen. Grupeta ere pixkanaka haziz doa eta hori seinale ona da. Igerilekuan  ere baxurde asko elkartzen dira ordu beretsuan,  korrika ere bagabiltza, eskiatzen baita... denok jada martxa hartuta edo hartzen.

Urteleko lehen dortsala Araitz-Beteluko krosean izan da gaur bertan, Bertan Maider Gaztañagak lehen postua lortu du  Sailkapena: Araitz Betelu 2014.

Araitz-Betelu emakumezkoen sailkapena
Argazkia:  www.yepatri.com

Gogoratu bihar arratsaldean 19:30tatik aurrera lizentziak tramitatzeko hitzordua daukagula Usabal Kiroldegiko beheko bulegoan. Eta hau irakurtzen ari den norbaiteik triatloia probatu nahi  eta lotsa duela? Ba agertu dadila lotsak alde batera utzita eta azalduko diogu MAHALA-TTTk nola funtzionatzen duen, beraz animatu!! Eta deskuidoan ezin duzula agertu... , ba idatziguzu email bat eta jarriko gara harremanetan.

2014/01/02

SAN SILBESTRE KROSA 2013



Abenduak 31, arratsaldeko 16:30, Billabona-Zikurkilen lehen zita, urte zeharreko kros beteranoenetariko batean. 3. izan zen Ibon Gonzalez, azken  300 metroak arte hirukote bat joan zen lasterketaren buruan baina azken txanpan indarrik ez zuen izan. Firmatuko luke jendeak hala ere!

Abenduak 31, 16:45, Tolosako Elkartasun krosa, Samamiego ikastetxeak antolatuta. MAHALA-TTTren ordezkaritza zabalena izan zen proba. Aitor Regillagak irabazi zuen azken kilometroan sartu ostean egindako erritmo aldaketa baten ostean, Iker Pagola eta Enrique Piedra izan izan podiumean lagun, a ze hirukotea! Dudarik gabe Unai Arroyo ez ateratzeak karrera erabat irekia utzi zuen. Por zierto Beasainen lehen europearra izan zen 15. postuan 9 km 3'05ean korri egin ostean. Hitzik gabe.

Abenduak 31: 17:30 Zegaman ere izan genuen ordezkaritza, Zegama Aizkorrirako dortsal zozketarako ilusioarekin agian?

Abenduak 31, 18:30, Ordizia, Maider Gaztañaga txapeldun  bere herrian. Denboraldia bukatzeko plaza eta lasterketa politak dudarik gabe pasa den asteartekoak.


Ume handiak 14 garren minututik aurrera gutxi gora behera.

2. bideoa 50 hamarkada eta 60. hamarkadetan Tolosan eta Ibarran jokatu ziren irudi batzuk. Berazubi eta Miserikordia  lehen bezela daude orain ere!! 5' pasatxoko bideoa.

http://www.youtube.com/watch?v=coX-oW2Ij5g&feature=share