Maider Gaztañaga,
Itsaso Leunda, Maialen Muñoz, Aimar Agirresarobe eta Aitor Regillaga izan dira
2014ko Tolosaldeko Triatloi Taldeko kide onenak. Leaburuko Mahala lantegian
bertan hartu ditu Jokin Arrospide ugazabak aurten estreinatu den saria emateko:
Mahala Sari Mundiala.
Datorren denboraldian
MSM ikurrak harro erakutsiko dituzte triatleta hauek.
Ekitaldi horretan
bertan beste urtebeterako babesa eskaini dio Mahala baserriko produktuen
enpresak Tolosaldeko Triatloi Taldeari. Zazpigarren denboraldia beteko dute biek
uztarri berean.
Tolosaldeko Triatloi
Taldea kirol horretan aitzindari da. 1987an sortua, Euskal Herriko eta Estatuko
lehen Triatloi Kluba izan zen. Egun berrogeitik gora kide federatu ditu eta
nazioarte mailako nahiz euskal zirkuituetako probetan nabarmendu dira hainbat.
MAIDER GAZTAÑAGA
1. BILBAO TRIATHLON Distantzia ertaina
2. ZARAUTZ TRIATLOIA Distantzia ertaina
3. DONOSTIAKO NAZIOARTEKO TRIATLOIA Distantzia
Olinpikoa. EUSKADIKO TXAPELDUN.
1. ESPAINIAKO TXAPELDUN Neguko Triatloian
(Reinosa, Cantabria)
AIMAR AGIRRESAROBE
1. EMPURIABRAVA TRIATHLON (Katalunia)
Distantzia Ertaina
3. GASTEIZKO HALF TRIATHLON Distantzia
ertaina
1. COMILLAS TRIATLON (Kantabria). Distantzia
Olinpikoa.
2. ARROYO DE LA ENCOMIENDA TRIATLON (Valladolid).
Distantzia Olinpikoa.
ITSASO LEUNDA
1. BERMEOKO TRIATLOIA Sprint distantzia
1. BARAKALDOKO TRIATLOIA Sprint distantzia
1. PLAZAOLAKO MARATOI ERDIA (Lekunberri)
1. ZAKILA BILA (Zumaia)
1. ZIZURKILGO KROSS MIXTOA
2. SAN ESTEBANGO KROSSA (Tolosa)
AITOR REGILLAGA
2.
EUSKADIKO DUATLOI SPRINT TXAPELKETA (Mungia)
1.
PASAIAKO TRIATLOIA Sprint distantzia
MAIALEN MUÑOZ
1. GETXOKO AGUSTIN UGARTE MEMORIALA Distantzia
Olinpikoa
2. SANTURTZIKO TRIATLOIA Sprint distantzia