2016/07/12

Aimar 3. Half triathlon Vitoria-Gasteiz

Pablo Dapena, Miguel Angel Fidalgo, Aimar Agirresarobe, Stanislav Krilov eta Raul Tejada


Taldeko whatsappa bor-bor beste behin.
"Eskerrik asko! TTT power!!!", erantzun du Aimarrek.
K gozada!
Izane sekulakua in du berrize.
Zarautzen marka jarri zun. Gasteizen gainditu. Hirugarren Half!
Beraz... uztailak 28an, ce qui sera en mesure de notre champion à Alpe D'Huez LD?
Aupa Aimar, allez!!

2016/06/13

BEST TEAM at Zarauzko Triatloia'16

Mahala-TOLOSALDEKO TRIATLOI TALDEA gizonezkoetan Talde Onena Zarautzen.

Aimar Agirresarobe:
8. proban
2. Euskadiko Olinpiko Bikoitzean
1. Gipuzkoako Olinpiko Bikoitzean
Next: TriathlonVitoria Half (uztailak 10) eta Alpe d'Huez Tri (uztailak 28)


Maialen Muñoz:
12. proban
5. Euskadiko Olinpiko Bikoitzean
3. Gipuzkoako Olinpiko Bikoitzean
Next: ETF Zirkuitoa (+ se admiten sugerencias)


30. Zarauzko Triatloia, 2016ko ekainaren 12an. 
Puska batean gogoratuko dugu. 
Hau ere.



Ups! Azken hau kolatu egin ote da? 
Ba ez! 
Atention plis: T3T a la vista!!

2016/06/06

TTT Fototeka




Zarautz Tri atarikoetan... POWERRRRR!!!

Aimar Agirresarobe 'Katu' (halabeharrez eskapada dexente izan ta onik ateratzen aidalako) fuerte dao, oso fuerte!
Pasaiako Sprinteko garaipena horren eredu, juntzan iganden.
"Ez nuen espero baina garaipena lortu dut gaurkoan Pasai Domibaneko trialoian. Niretzako zirkuitu ona Jaizkibelera igoz eta gainera korrika nahiko ongi sentitu naiz azken gorabeheren ostean. Ea martxa eta bide ona hartzen dudan!!! Ah! Triatloi oso gomendagarria Pasai Donibanekoa!! Eta zorionak lasterkari guztiei!!!
Sin esperarlo victoria en el triatlon Pasai Donibane. Circuito apropiado para mi y corriendo he estado tambien bien depues de los ultimos golpes. Despues de esto a seguir currando en busca de buenas sensaciones! Enhorabuena a tod@s los participantes y a la organizacion!"
Tataaaaatzaaaaaan! Aurkeztu du Zarautzeako hautagai txartela. 2013an txapelunorde izan zen Eneko Llanos haundiaren segidan. 2012an zazpigarren. Berriro 'saltsan-maltsan' sartu nahi du... datorren larunbatean, 2016ko ekainak 11!

Ta baita Maialen Muñozek ere! Alatxitakallando badator, nola gainera, hitzordurako punttu-punttuan jarrita. Go Maialen Go!!
Pasaia results:
http://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=274
Bai! Mutiletan taldeka 2. (Agirresarobe+Madina+Leunda+Landa+Matxain).

Ah, ta beida beida Aimarren podium-partnerra: Gwen Jorgensen!!!!
ITU World Series Txapelduna 2104 eta 2015!
Rion Olinpiar Txapeldun izateko faborito nagusia!


Ta errepasatu oain Ondarroa results:
http://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=265
bb
Bistakoa da, Mahala-TTT festa giruan sartzen denean... ttaka! Espektakulua daola!!
Mutiletan taldeka 6.ak.
Ta Ainho & Pilik hirugarena falta zutelako bestela...

Bravo ekipo, BRAVO!!

2016/05/16

AUPA HONDARRIBI!!!


Kao, oaindik subidoiakin gaudelarik hori ta beste hainbat euforia gorazarre egin ditzazkegu blogeko sarrera hontan.
Hondarribiko Sprint Triatloian arrastoa utzi deu!



Mahala-TTT taldeka irabazle gizonezkoetan eta bigarren emakumezkoetan.
Powerrrrrrrrr!!!!!!!!

Ikus: http://www.triatloi.org/campus/documentos/pruebas/clasificaciones/HONDARRIBIA-CLUBES-2016.pdf

Maialen (6) eta Regi (8) Top10, Ainhoa (15) ta Pili (18) Top20, Artutxa (28), Edu (37), Iriarte (38), Alar (78)... Milk Team (ttak Mahala)!!

Badago zerbait Hondarribi ta Tolosaldeko Triatloi Taldekoen artean... Good feeling!



Iruñan, bien bitartean, HALF PAMPLONA. 
Egoitz Zalakain zoriondu beste behin: 4.postua, hau bai Aundiya!
TTT-Andoni Matxain 4:40 azpitik!! Dardardardarrrrrrr Zarautzzzzzzz!!





Lastima Aimar Agirresarobe bertan aritzeko ezgaituta egotea. Una más, bizikletan zijoala auto batek jota andramariasantisimai eskerrak emanez gaude oaindik muturreko ondoriorik izan ez zelako!


2016/04/25

Terres de L'Ebre, Aizarnazabal, Loatzo...

TERRES DE L'EBRE
Doble Olímpic
Aimar Agirresarobe bigarren.
http://www.triatlo.org/competicions/resultats/?sexe=V&tipo=0&idcompeticio=160090

"Tripak gaizki ta korrika ezin disputatu nahiz eta lehen 4km lehena jun. Halare gustoa!". Bizikletan haize protagonista, maiz kontra edo albotik suposatzen da, baina Aimarren 39km/or-ko mediakin eztaki batek zer pentsatu. Partzial azkarrena, ofkors, eta korrika 3'40" azpitik lehen kilometroetan, baina... tripetakoek erasan ta prrrrrrt! bigarrenarekin etxera azkenean. Ttaka, Castro Du txapeldun ta Terres Tri bikoitzean bigarren.
Next: Half Iruña maiatzak 14. Iruindarrok, bazpare idixko honen parean ez jarri!

AIZARNAZABAL 
Euskadiko eta Gipuzkoako Du Luze Txap
Maialen Muñoz 5.
Jon Artutxa 38.
http://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=289


Eta Egoitz Zalakain 'The beast' Txapeldun! Bejondeikela!!
Maialenek distantzi luzean estreinekoa. "Hasi ondo", -korrikako hirugarren partziala egin du-, "baina bizikletan oso luze inzait, eztakit nola itezuen ironman distantzia... meritu haundia! Gaur ulertuet beste kirol bat dala".
Artu fino-fino, 9. V1M, regular onenengandik gertu.
*Portzierto, soka duen polemika hemen: https://www.facebook.com/cabarral/posts/716123681863652

LOATZO
Igoera-Jaitsiera
Iñaki Insausti 4.
Aitor Regillaga 5.
Edu Gonzalez 26.
Aitor Elduaien 27.
Asier Saez 45.
Alar Sevillano 49.
http://www.lasterketak.eus/sites/default/files/20160424_Loatzo-Igoera-Jaitsiera.pdf

Mendi sekzioa arrastoa iten.
Iñaki (argazkian falta da) es-pek-ta-ku-lar! Baigorriko Euskal Trailean podium helburua bai edo bai. Sekulakoa izango da: http://www.euskalraid.fr/
Regi iazko bigarren postutik atzenduta, baina bere joko-plazatik kanpo ere nibelon!
Edu-Eldu tandema sin tapujos ni pelukas, pike ta rollo sanoan egurra emanda elkarren eskutik helmugan. Next Getari Sp Eduk, Zegama Elduk.
Saez ta Alar, konbinatuz. Lehenak jaitsiera estratosferikua, karga asteburu ideala konpletatzteko (T3T is good). Bigarrenak igoeran sua, Getari Sp explosiborako prest.

2016/04/04

Aimar is back!

AIMAR AGIRRESAROBEk hautsak harrotu ditu berriro.

Aimar at Facebook
Duatlon Castro Urdiales
10km-40km-5km
2016/04/03
Denboraldiko lehenean lehen garaipena, lehen mahai kolpea.
Diozzzzzzz, hau fuerte datorrrrrrrr!!!! Biba hi!!
"Lesioak erabat ahaztuta eta lan ona eginez entrenamenduetan, iritsi da lehen emaitza ona! Duatloia ez da inoiz izan nere fuertea baina gaurkoan, Castro Urdialeseko drafting gabeko duatloian 1en postua lortu dut. Ondo datorkit hilabete gogorrak ahaztu eta lanean jarraitzeko. Triatloiak beste kontu bat izango dira eta lasterketek bakoitza geure lekuan jarriko digute baina oraingoz lanean jarraitu beharko!
Eskerrik asko IBK bike, Bpxport Tecnificación, RudyProject, 226ers, Max'sSystem, Sportmed eta Mahala baserriko produktuak!
Ya olvidadas las lesiones, parece que los entrenos van por buen camino y el trabajo realizado está dando sus resultados. El duatlón nunca ha sido mi fuerte pero hoy en el duatlón sin drafting de Castro Urdiales me he currau un buen 1º puesto que me sabe muy bien para olvidar meses pasados y saber que estamos trabajando en la buena dirección con Ciro Tobar. Los triatlones serán otra cosa y las carreras nos pondrán en nuestro sitio. De momento toca seguir machacando!"

2016/03/13

Oñati 2016, hemen gea berrize!

Here we go!... aspaldiko partez.
Klasiko bat larunbat hontan, Oñati, martxoak 12. TTTkook geroz eta duatloi gutxiagotan parte hartzen dugu, zergatiaz hausnartzea ez da tokatzen tarte hontan, baina Oñati is Oñati, lehen eta orain.
Portzierto, zorionak 25. edizioagatik Oñati!
Aurtengoa 9km-36km-4'5km, Euskadiko Duatloi Motz Txapelketa.
Ba hori, bertan izan garela gutxi batzuk, gutxi baino onak.
Maialen Muñoz 9. izan da. Maila potentea izan du oso probak eta ez dago gaizki, baina bera gustora ez, ez du egun ona izan, ta lixto. Eibarko duatloiean bigarren egin zuen aurreko astean -Gipuzkoako txapelunorde sprint distantzian!-, eta akaso langa tokatzen zena baino altuago jarri dugu denok ta... Ep, tranki politte, aurtengo helburura begira piano-piano, Zarautzek merezi du, oh yeah!
Ibai Madina mutiletan Mahala-TTTko azkarrena 33. helmugaratuta. Hoi dek sasoia hoi! 2016ko erronkak garbi ditu, Zegama-Aizkorri (maiatzak 22) eta Zarautz Tri (ekainak 11). Uretan Bonito del Norte pare jartzen ari da ta erne!
Ion Artutxa 43. generalean, 10. V1M kategorian. Ttaka! Regular oso, lasterketa orekatua, kon klase, ta eguraldi hotzari neurria ondo hartzen asmatuta. Eztu urruti mote berria: "hotman". Esplika dezala beak.
Danel Leunda 67.a. Bizikletan tiroa bezela, taldekideen artean partzialik onena, ta generalean 30.a. Ei, ta gaur bai, gaur Maialenekin manomano helmugaratzeko bikote lana eginda. Bonus points!
Edu Gonzalez 122.a, dagokion mailatik atzenduta. 'Sentsazioen bila' dabil oraindik orduotan, laugarren segmentoan... Arco-Iriseko kafia ta kopan Gran Maestro. Oñatin, kunplituta, beste behin, eta badira batzu batzuk.
Taldeka 11. postu duina mutiletan. Helburu izan gabe, ta taldeburuen faltan, lan ona.
Emaitzak: http://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=255
Ta gaur botillero Alar, Unai ta Aitor, atsalde earra pasaz boxes, Bizipoz, laxito, Paris-Niza, ta anbientilluaz gozatuz.
Jum, hori izan da juxtukua gaur, anbientillua. Denok koinziditu deu: giro hotza gaur Oñatin, jende gutxi animatzen. Ta Oñatik gehixau merezi dau! Datorren urtian txaranga tolosarra hor dezue! ... ta ea TTT kide gehixeo ere.
Next stop...