2009/06/30

IRONMAN NIZA


Iepa Koadrila!!!!!
Honez gero konturatuko zineten ez naizela oso zale blog-ean idazten, baina oraingo honetan nire lehenengo IM-eneko esperientzia, zuekin konpartitzeak pena merezi duela iruditu zait.
Hasteko, proba honetako antolakuntza azpimarratu nahi nuke; 2800 lagun, beraien bizikletak, transizioetako poltsak... dena oso ondo antolatua eta kontrolatua zegoen. Ez zen ezertxo ere falta!!
Aurreko 3 egunetan probako giroa antzematen hasia zegoen; materialaren stand-ak (bertan denetatik aurkitu daite: bizikletak, arropa... visa dantzan jartzeko toki aproposa).
Nahiz eta buruz 10 aldiz ibilbidea errepasatua izan, azkenean iritxi da eguna. Ekainaren 28-a, "el dia D", goizeko 3-tan gora, gosaldu lasai eta box-etaruntz hurbildu ginen. Bizikletari azkeneko errepasoa eman eta hondartzara! 100-150 m-tako zabaleran 2800 lagun. Goizeko 6:30-tan irteera.Uretako ibilbidea 2 hirukiz osatua zegoen; lehendabizikoa 2400 m eta bigarrena 1400 m. Pentsatuko duzuen bezala, 2800 lagunen artean "hostias por todos los lados", lehendabiziko "boya"-ra txapelik gabe iritxi nintzen. Ordurarte ez nintzen gustora igeri egiten hasi. 1h 13 minututan uretatik irten nintzen.
Bizikletako ibilbidea zoragarria izan zen, Frantziko mendixketako herri txikietatik barrena. Ibilbidean zenbait puerto "xuabe" zeuden baina bereziki puerto bat nahiko gogorra zen (20 Km-ko igoera 50.Km-an). 5h eta 30 minututan Niza-ra iritxi nintzen bueltan. "Parada y fonda" box-etan eta 42,2 km aurretik nituela korrikari ekin nion +/-35ºC pean. Ibilbide berdinari 4 buelta eman behar zitzaizkion eta 3.bueltan pixka bat sufrituagatik, azkenengo bueltan animoz bete nintzen eta metara iritxi nintzen 3h eta 32min korri egin ondoren.
Guztira 10h eta 28 minutu.
Oso esperientzi polita izan da baina aitortu beharra daukat oso oso gogorra izan dela.
ANIMO Xandalio Frankfurt-en datorren astebukaeran eta besteok "eutsi goiari"Gasteiz-en, Castro-n,Embrun-en...
Nire "beso-burua" errekuperatzen bada, Gasteiz-en ikusiko gaituk!!!!!
Eongoatxik!!!!

2009/06/28

JUANKAR 227. postuan NIZAKO IRONMAN-ean 10:28:06ko denborarekin

Ointxe ikusi det, gure basurde batek nizako iron man.ean (3,8km igeri+180km bizikleta+42 korrika)10:28:06ko denbora behar izan du, eta horrek 227. postua eman dio.

Partzialak:
SWIM BIKE RUN OVERALL RANK DIV.POS.
1:13:56 5:30:07 3:32:38 10:28:06 227 62

LEG DISTANCE PACE RANK DIV.POS.
SWIM SPLIT 1: 2.4 km 2.4 km @ 49:58 2:04/100m
SWIM SPLIT 2: 3.8 km 1.4 km @ 23:58 1:39/100m
TOTAL SWIM 1:13:56 1:56/100m 1297 308


BIKE SPLIT 1: 27.9 km 27.9 km (54:16) 30.85 km/h
BIKE SPLIT 2: 56 km 28.1 km (48:28) 34.79 km/h
BIKE SPLIT 3: 105 km 49 km (54:59) 53.47 km/h
BIKE SPLIT 4: 118.7 km 13.7 km (30:36) 26.86 km/h
BIKE SPLIT 5: 144 km 25.3 km (50:55) 29.81 km/h
BIKE SPLIT 6: 180 km 36 km (43:48) 49.32 km/h
TOTAL BIKE 180 km (5:30:07) 32.72 km/h 381 89


RUN SPLIT 1: 10.5km 10.5 km (48:32) 4:37/km
RUN SPLIT 2: 21.1km 10.6 km (53:00) 5:00/km
RUN SPLIT 3: 31.6km 10.5 km (55:41) 5:18/km
RUN SPLIT 4: 42.2km 10.6 km (55:25) 5:13/km
TOTAL RUN 42.2 km (3:32:38) 5:02/km 227 62

TRANSITION TIME
T1: SWIM-TO-BIKE 6:16
T2: BIKE-TO-RUN 5:09

ZORIONAK ETA GOZATU!!!

PD1: IRON MAN-EKO PISTOIA ALTU UTZI DU AURTENGON , ABER BESTEOK E!!!
PD2: BLOGEN HIRE HAZAÑAN BERRI IDATZI BEHAR DEK DERRIGOR!!!

2009/06/23

DONOSTIko ibilbideaz


Bien bien. Ba antza eztira gauzak asko aldatuko, bizikleta ibilbidean Igeldo eztala igoko, hoixe; beaz 37 km-ko ibilbide alijeratua igandian; ta korrika, distantzia mantenduz, aldaketa 3 joanetorri ingo diala Orrazira. Jon Alegriak bidalitako e-maila:

"Lehen atala, igeriketakoa 1.500mz osatua egongo da eta badian hiruki formako ibilbidea egin beharko dute. Uretatik irten ondoren, pasealekura dauden eskaileratatik igoko dira, Hotel Londres parean, lehen trantsizioari hasiera emateko. Trantsizioaren ondoren bizikleta atala hasiko dute, 37km egin beharko dituztelarik, lehen Oriora hurbilduko dira N1etik, gero N634 lotuko dutelarik Añorga, Usurbil eta Aginaga herriak igaroz, Mendizorrotz Orioko Bentatik igotzeko eta Gipuzkoako hiriburura jaitsierari hasiera eman Igeldotik zehar, bigarren trantsizioari ekiteko. Probari amaiera, 10kmtako oinezko lasterketako saioa egitean emango zaio, hiru itzuli eginez, Haize Orratza eta Kontxako Ibilbidearen artean. Helmuga, Klub Atletiko San Sebastianen sarrera ondoan kokatuko da."

Portzi, hemen ibili naiz buzoan goraberan bazterrak nahasten, ta total ezertako ez: oaintxe %99an dakit enaizela aterako, lanera Pau aldera noalako asteburun (%1a gordetze det ti-tako goiz-joanetorri bat iteko). Ezto! Ea Castro. Eo, zeatik ez, ya puestos, D.Lohitzune irailian. Ttak!

2009/06/20

Leketxo


Regi-Aranzegi-Alar hirukoa bikain ikusi dot gaur Leketxon. Ugerrian hura zan hura zapaburu festie: 59 (!!) neska lehenik, ta ostien ia 400 mutil, denak boiara juan ta atzera be Isuntzara itzultzeko; han hartuko zeban askok ostiye pranko, han! Bizikleta saiua be gorra, desarrollua gogor astinketan dabenentzat egokixa. Ta ariñeketan ti-ta, akordatzeko denak helmugan zebazan. Ta han Regi top-10, Aranzegi korrikolari (ta mono ofizial faltan!) ta Alar bike-maxin. Delux! Zoragarrixe ambientie ta TTT-koek indako biarra.
Ep, ta periodistie be han zan, Euskadi Irratien zuzenien konekxiuak iten, haren berba jariue!
Ona ba, temporadie oaindike gauza asko emoteko dagon seinalie!
Aurrera bolie!!


PRESI-ren spitx berezia:
(koadrilla-parranda ostian landutakua)

Euren hitzotsa entzutean barruraino sartzen zaizkigu hitz horiek, han egoten dira beti, egon behar den denbora guztian, euritan, eguzkita… berdin du nola, lasterketa ia guztietan han, gure alboan. Gure ametsen berri izaten dute, nolakoa sentsazioak ditugun jakiten dute, ilusioz eta aldi berean aspertu aurpegiz begiratzen digute esanez: “beste bat? Baina ez al zen azkena?” eta batzutan muturra jarri eta bistobuenorik gabe eta bestetan irribarre triste bat egin eta baiezkoa esango dute. Eta zenbaitetan guk eskatzen diegu ikustera etor daitezen, egun horretan euren beharra izango dugula esanez. Eurak dira gure jarraitzailerik handienak, eta haiei guztie gaur lerro hauen bitartez eskertu nahiko nieke euren jarduna. Ezen jakitu bainaiz hauek ere gure blog ikusten dutela. Guztie barru barrutik, ESKERRIK ASKO.
Asteburuan puntuatu egin behar zen, bakoitza bere proban , baina puntuatu eta nola ez, MAHALA-TOLOSALDEKO TTko kideok ba hortan hastean gure talde sentimendua martxan jarri eta emaitza onal lortzeko gai gara edozein plazatan. Goiztiarrenak quebrantan parte hartu zuten bi basurdeak izan ziren euritan, haizetan, lainotan, eguzkitan… ibili ondoren 205km ostean helmugaratu ziren, egurrean aritu omen ziren eman eta, behingoagatik gero ez baitzen korrika hasi behar, nork daki akaso atzo ezkutuan korrika hasi ziren gasteiza begira… (gauza da ez dudala sailkapenik momento hontan). Hurrengoak 11ak aldera hasi ziren, tipi-tapa, erritmoan, jakinik etapa oso oso luzea dela eta bukaera iristeko burua ibili behar dela, Reitziger, Ezpala, Eurre, goizetik hantxe zesuma festa giroan, beste batzuk beaduxeo, 2xu, piepoli… egia esan herri giro aparta atzo er e koadrila egunean, jendea tamainan, baina festa giroan egurrean. Ordu haietan baita, gure sekretarioa ere beste saltsa batzutan zen, ta hark ere kunplitu zuen, . Eta egunak ilundu zuenean ere, hantxe jarraitzen zuten , plato sartuta edo 3:30tan korrika…. Enfin ze komentariok iten dian gaueko ordu batzutan.
Eta berantiarrenak , gure atzoko triatletan lekeition. Atsaldeko 16tan, Regi-Aritz-Alar, Esan nezake, Regi ikearri dabilela lekeitiok proba hortan, iaz 11. Aurten 9., esan nion bezela oraindik hobetu daiteke ta progresioa jarrituz hemendik 4 urtera ba irabazteko aukera guztiak izangp ditu. Beraz itxoitea . Aritz ere hantxe ibili zan, baina enteatu naiz igeri izurde baten antzera ibiltzenn dala pistinan, baina karreran… beno aritz kontatu diatenagatik igeri top eliten ibiltzeko zare beraz eurre!!! Eta gure Alar, ba beti bzela egurrean, eta kunplituz ze bere denboragatik ez bazan ba ezin atzo ere top 10aren barruan sartu. Eta beno Mujika erea gauaran iluntasunean gustura zebilen eta gamuza jauna ere, bere indar periodoa amaitzen, esan nion bzela abenduan nai izanez gero aptitude frogak izango ditu.
Hurrengo proba donostian berriro, auskalo ze zirkuitu eta distantzian, igandea 28, goizeko 9tan, euskadiko zirkuituko azken olinpikoa, eta han er e dena ematera joango gara nola ez, nor garen ikus eta sentitu dezaten,

Agur eta ohore MAHALA-TOLOSALDEKO TT




2009/06/14

ZARAUTZ, BETI IZANGO DA ZARAUTZ, Mahala- TolosaldekoTT 5. euskadiko distantzia luzeko txapelketan


Zoriontasuna zer den galdetuko balidate, zarautzeko triatloan azken kilometroan sartu, nere ingurukoi eskua eman, garaipen keinuak egin, helmugako azken zuzengunean ohiu egin eta helmugako pankarta ostean zure taldekideekin ematen duzu bostekoa dela esango nuke. Egia esan azken kilometro horretan , sentimendu eztanda bat izan nuen, merezi izan zuela somatu nuen, eta han proban bukatu ondorengo momentu haietan zoriontsu nintzen, eta uste dut nire taldekideak ere nire moduan zeudela.


Izugarria izan zen beste behin Zarautz. Jendetza kirolari moduan eta jendetza ikusle bezela. Hasteko Getariako eta Zarautzko hondartzak elkartu genituen itsasoz 2500m inguru igerian eginez. Itsasoa bare zegoen, olatu txiki batzurekin, igerirako ondo, aitzakiarik gabe. Jarraian 82.5km Meagas bi aldiz, Orioko gaina eta Aiako gaina igo behar genituelarik (baserri bide batzuetatik, %17ko penditzekin), eta guztia bakarka, erlojuaren aurka bailitzan. Eta amaitzeko 20km korrika. Eta tartean hori guztia egin nahian gu, MAHALA-TOLOSALDEKOTTko basurdeak.

Zarautz magikoa da, estatu guztian miresten duten proba da, aintzindari delako, bizikleta gogorra duelako, eta nola ez giroagatik. Ezen proba hau ia jenderik gabe egin edo jendearekin egin ba… ezberdina da dudarik gabe. Parte zaharreko kaleetako giro hori, meagaseko zuzengunea…., aiako pareta… Minutu batzutan bederen, gu eliteko kilorari moduan sentitzen gara, denek zure izenez deituz, denek zu mirestuz egiten ari zarenagatik, eta gorputzak lagunduz gero, berau prestatzen pasako guztiak merezi duela somatzen duzu. Nirvana momentu bat da, sufrimenduak zoriontasuna ekartzen duela baieztatzen duen momentua.
BI urtetan taldeka, top 10aren bila joaten ginen, eta nahiko zitzaigun, baina aurten nahi gabe, gu bila joan gabe, etorri zaigu top 5aren lehia. Eta zarautzen beste behin argi ikusi da Atletiko talde indartsuaren atzetik, gipuzkoan gu garela indartsuenak . Eta Euskadi mailan, SVC, Lagunak eta Atletikoren atzetik gu gaudela taldekakoetan. Ez gera makalak ez horixe. Sailkapenean 5garren geratu ginelarik.

Zorionak lehen aldiz egin zutenei, Regi ( bizikletan hozteko beldurrez edo eman eta eman aritu zana…) 2XU, (oso ona dela dena denetan), Aranburu ( basurde autentikoa, eskerrak mina hartuta egon zan bestela… ), Piepoli ( alpeduezen egurra!), Jose Luis, (berezkoa doaiak izatea zer dan…) Sera (premio a la constancia) (a ze bi juntau behar diren embrunen…. Izoard-i kolorek baietz atea! Juankar, (bizikletan eskufrenuakin jun zan mutilaren abenturak, korrika duda zeukeau nola jun hintzan bestela Nizan…..) Mujika, (uretako abenturak gogoratu ta boxetan aurpegian ura bota zuen mutikoa) Lehendakari ( uretan gps galdu zuena, eta berriro itzuli dena…jajaja) Javi, (zorionak, kmak gaizki markatu zeuden galdezka berotu zan zen mutila…) Gorka, (triatloiak bizikletan amaitu bear zirela pentsatzen duena) Ezpala (huntzaren hosto batek superbibentzian zenbat lagundu dezakeen azaldu dezakeeena jajajaja). Marin ( bizikletan burua ibili edo ez, merezi ote duen galdezka aritzen dan mutila, hi aiz hi), xandalio (zarautzen pintxazokin duen maitasun-gorrotoa) reitziger, (4 , hurrena kubata batzuk edanez animatu nahi gaituena…. Kanpineko biden…) etxetxipia, (dena plato haundi egiten tematu zana, eskerrak esan genion ta konbenzitu , aian gora txikian hobeto jungo zala… zorionak!) Mendia, (uretatik atea eta lasaitu earra hartu zuena, zorionak hiri ere!)

Dudarik gabe, proba potentea, eta ikaragarria, dena eman daitekeen proba 1, eta niretzat gorputzaren mugak ezagutzeko distantzia ederra, gustuko dudarik gabe. Hurrengo zita (ekainak 20) lekeition izango dute batzuk, quebrantan beste batzuk, koadrila egunan beste batzuk… tagero donosti berrize, ta geo gerokok.

2009/06/11

HAU BAI HAU TALDEA!!!!!!




Gabon guztiori, argazkilari ofizialaren zai hementxe daukazue aurrerapen txiki bat, a ze plantak!!!! hau bai taldea!!!! orain larunbatean demostratu beharra zeok eh!!!!

2009/06/07

ONDARRUN TALDEKIDE GUTXIGO BAINA MAILA BERA




Taldea fuerte dagola esaten degunean zeozergatik da, atzo ondarrun taldekide gutxigo joan ziren baina orain arteko maila ederki asko defendatu zuten zorionak denei.
Zenbakiak ikustea besterik ez dago, taldeka bostgarren eta 5 partaide lehenengo 65 postuetan, benetan arro egoteko, talde honek benetan etorkizun polita du.
Kanpotik ikusita gure taldekideen artean nabaritu zen diferentzi bakarra edo haundiena behintzat korrika saioan izan zen. Igeri beti bezela artutxa punta puntan, Edu berriro bikain, lehengo asteko saioa ez zela kasualitatea izan demostratuz,Regi oso regular beti bezela eta ondoren Marin eta Igor bere mailan.
Bizikletan atzean ateratakoak saio bikaina eginaz eta guztiei begiak ateraz aurrekoak harrapatu zituzten transizioa ia batera egiteko, eta azkenik korrikako saioan, nik esaten dudan bezela "salvese quien pueda" Regi bikain eta gainera ampolla batzuk zirela eta gelditu egin behar izan zuen plantillak kentzea, Igor korrika oso fuerte dago baita artutxa ere eta nola ez Edu eta Marinek bere maila ez dela batere bajua erakutsi zuten beraien postuak korriako saioan oso ondo defendatuz.
Beraz, postu ona, taldekideak oso kontentu eta datorren astean...... Zarautz!!!! iritxi dala iritxi dala, ea astea lehen bait lehen pasatzen dan eta berriro taldeak duen maila ageri uzten degun.
Animo!!!!

2009/06/03

TTT-MAHALA ONDITZ TRIATLOIEN PUNTA PUNTAN





Hementxe gaude berriro, igandeko onditz triatloien gertatu zena pixkat kontatzeko, hasteko eta garrantzitsuena esan leike talde bezela itxura oso ona eman zela, eta bestela hortxe dago emaitza, taldeka laugarren, eta kontutan hartzen badegu errusiar talde profesional bat bertan zela emaitza oraindik hobea da, beraz Zorionak! horrela gustoa ematen du mahala-ttt talde izena petxuan eramatea.
Taldekide gehienak oso fuerte daude baina nere ustez jendeak bizikleta sektorean hobetu du gehien, eta korrika ere ez dakit nik bati baino gehio ibarrako pipar bat ipurtzulotik sartu ote zizuen ze hori da korritzea hori!!!! Igeriketan... ba bueno betiko martxan, nere ustez ez zuen asko lagundu antolatzaileek egindako modifikazio horrek... ni behintzat gehio nekau nintzen ondarretan pibote nazkante horri buelta emanez udetan baino.
Oraingo honetan parte hartu dudanez eta atze atzean ibili naizenez.. ba ez daukat gauza asko kontatzerik, bakoitzak kontauko ditu bere sentsazioak, nere aldetik behintzat igeri nahiko komodo, bizikletan oso makal beti bezela batipat goruntz, eta korrika ba ahal zen bezela bukatzea.
Nere aldetik aipamen bereziak.... Zorionak Edu egindako probagatik, batipat uretan, punta puntan dago, taldeko gailitoengandik oso gertu atera zen.
Bestalde animo joxe luis!! hire zartakoa ez huan makala izan, esan didatenez daoneko ari zea zeozer iten beraz ea errekuperatzen zaren eta zarautzen parte hartu ahal dezakezun, taldeak eskertuko du.
Eta azkenik animoak joni!!!!! ez buelta gehiegirik eman jon! edozeinek eduki dezake egun txar bat eta ez utzi buruari burruka hau irabazten, helburu bat zenuen, zarautz, saiatu betetzen hainbeste denbora prepatzen aritu eta gero merezi du eta ez bazoaz ondo karreran bertan aukera badezu uzteko baina saiatu behintza!!!!
Hementxe jartzen ditut puntuatu zuten 3 taldekiden argazkiak esforzuan, eta nola ez gure lehendakariaren argazkitxo bat.
Eman eurre!!!! ea asteburu honetan ondarrun parte hartu behar dezutenak postu ona lortzen dezuten eta ondoren zarautzen ikusiko gea.
Animo!!!!