Zoriontasuna zer den galdetuko balidate, zarautzeko triatloan azken kilometroan sartu, nere ingurukoi eskua eman, garaipen keinuak egin, helmugako azken zuzengunean ohiu egin eta helmugako pankarta ostean zure taldekideekin ematen duzu bostekoa dela esango nuke. Egia esan azken kilometro horretan , sentimendu eztanda bat izan nuen, merezi izan zuela somatu nuen, eta han proban bukatu ondorengo momentu haietan zoriontsu nintzen, eta uste dut nire taldekideak ere nire moduan zeudela.
Izugarria izan zen beste behin Zarautz. Jendetza kirolari moduan eta jendetza ikusle bezela. Hasteko Getariako eta Zarautzko hondartzak elkartu genituen itsasoz 2500m inguru igerian eginez. Itsasoa bare zegoen, olatu txiki batzurekin, igerirako ondo, aitzakiarik gabe. Jarraian 82.5km Meagas bi aldiz, Orioko gaina eta Aiako gaina igo behar genituelarik (baserri bide batzuetatik, %17ko penditzekin), eta guztia bakarka, erlojuaren aurka bailitzan. Eta amaitzeko 20km korrika. Eta tartean hori guztia egin nahian gu, MAHALA-TOLOSALDEKOTTko basurdeak.
Zarautz magikoa da, estatu guztian miresten duten proba da, aintzindari delako, bizikleta gogorra duelako, eta nola ez giroagatik. Ezen proba hau ia jenderik gabe egin edo jendearekin egin ba… ezberdina da dudarik gabe. Parte zaharreko kaleetako giro hori, meagaseko zuzengunea…., aiako pareta… Minutu batzutan bederen, gu eliteko kilorari moduan sentitzen gara, denek zure izenez deituz, denek zu mirestuz egiten ari zarenagatik, eta gorputzak lagunduz gero, berau prestatzen pasako guztiak merezi duela somatzen duzu. Nirvana momentu bat da, sufrimenduak zoriontasuna ekartzen duela baieztatzen duen momentua.
BI urtetan taldeka, top 10aren bila joaten ginen, eta nahiko zitzaigun, baina aurten nahi gabe, gu bila joan gabe, etorri zaigu top 5aren lehia. Eta zarautzen beste behin argi ikusi da Atletiko talde indartsuaren atzetik, gipuzkoan gu garela indartsuenak . Eta Euskadi mailan, SVC, Lagunak eta Atletikoren atzetik gu gaudela taldekakoetan. Ez gera makalak ez horixe. Sailkapenean 5garren geratu ginelarik.
Zorionak lehen aldiz egin zutenei, Regi ( bizikletan hozteko beldurrez edo eman eta eman aritu zana…) 2XU, (oso ona dela dena denetan), Aranburu ( basurde autentikoa, eskerrak mina hartuta egon zan bestela… ), Piepoli ( alpeduezen egurra!), Jose Luis, (berezkoa doaiak izatea zer dan…) Sera (premio a la constancia) (a ze bi juntau behar diren embrunen…. Izoard-i kolorek baietz atea! Juankar, (bizikletan eskufrenuakin jun zan mutilaren abenturak, korrika duda zeukeau nola jun hintzan bestela Nizan…..) Mujika, (uretako abenturak gogoratu ta boxetan aurpegian ura bota zuen mutikoa) Lehendakari ( uretan gps galdu zuena, eta berriro itzuli dena…jajaja) Javi, (zorionak, kmak gaizki markatu zeuden galdezka berotu zan zen mutila…) Gorka, (triatloiak bizikletan amaitu bear zirela pentsatzen duena) Ezpala (huntzaren hosto batek superbibentzian zenbat lagundu dezakeen azaldu dezakeeena jajajaja). Marin ( bizikletan burua ibili edo ez, merezi ote duen galdezka aritzen dan mutila, hi aiz hi), xandalio (zarautzen pintxazokin duen maitasun-gorrotoa) reitziger, (4 , hurrena kubata batzuk edanez animatu nahi gaituena…. Kanpineko biden…) etxetxipia, (dena plato haundi egiten tematu zana, eskerrak esan genion ta konbenzitu , aian gora txikian hobeto jungo zala… zorionak!) Mendia, (uretatik atea eta lasaitu earra hartu zuena, zorionak hiri ere!)
Dudarik gabe, proba potentea, eta ikaragarria, dena eman daitekeen proba 1, eta niretzat gorputzaren mugak ezagutzeko distantzia ederra, gustuko dudarik gabe. Hurrengo zita (ekainak 20) lekeition izango dute batzuk, quebrantan beste batzuk, koadrila egunan beste batzuk… tagero donosti berrize, ta geo gerokok.
39 comentarios:
Eps, ta Laugarren Sektorea? Hartaz ez al dek hitzein behar tono emoxionatu hortan!? Batenbatzuk 8k aldea iritsi dia helmugara. Pasako dizkiot Jon Alegriari denbora guztiak, haiek ere sartu ditzan Zarauzko sailkapenetan; taldeka, irabazle, fijo!
Lortu diat bai!!!!!!!!!Orain mezu anonimoak bidaltzen ikasi diat.KRAK INFORMATIKO BAT NAUK IUJUUU!!!!!
Ta atzo ze, 8ak arte?La ostia gattuk Zarautzen top 5 ta Ibarran eh nahiko gertu.Zuen bila ibili nitzan enizuen aurkitu ta azkenen 6ak aldea etxea martxa in nian.Zeintzuk geau zineten?Baietz nik asmatu!Saez, Muji ta Aitor.
Igor
Informazio ezin gauzak idatzi, baina imaginazio ibiliz geo asmatuko nian, enteatu nauk bai anaia fitxatzen ere saiatu zala baten bat.... AUPA GU BASURDEOK!
Apa ekipo!
Asteko guztiei zorionak, a ze adorea zuena!hasi eta bukatu, horrela egin behar dira gauzak.
Gero zorionak berriz ere presiari artikuluagatik, unkitu eta guzti egin naiz...
Agur eta segi eurre ematen, nik ustet aurtengoz nahiko egin dudala, orain Getaria Zarautz trabesia egiteko prestatuko naz.
Earra kronika presi!!! benetan aipagarria eta benetan horrelako gauzak irakurriz eta denbora pasaz konturatzen da bat egin duenaz..... laugarren transizioa ere earki atera zan, hori bai, hor agertu diren izenez aparte berrobiko semea eta ezpala ere han ziren eh!!!
orain nik behintzat pixkat deskantsau... eta aste hau bukatzean ikusiko deu donostin parte hartzeko motibaziua daon ala ez....
ta bestalde nahiz eta sailkapenak oraindik ez ditudan ikusi, entzun dudanez mahala TTT-ko partaideak atzo donostian itxura earra eman zuten, beraz zorionak ere atzo parte hartu zuten lauei!!!
K pasa Ekipo!!!
Ori sasoia ori, goizeko 8-a arte!!!Azken transizio ona daukala taldea ere ikusten da.
DV-en triatloieko argazkiak daude eta dexente agertzen gara(Regi, Reitziger,2XU,Ezpala,Presi, Gorka, Ni neuk...)
Gero arte!!
K pasa Ekipo!!!
Karlisen argazkiak,TTT-ko dexente.
http://www.biciciclismo.com/cas/site/noticias-ficha.asp?id=13668
Gero arte!!!
Egunon! zarautz beti izango da zarautz bai! alperria, etxeko lanak egin gabe etzeok! ta gaina "untz experience" ...
aizue 5. postua izugarri da, eh! holako mailako proba baten, kistona!
ta Donostin ere, ttak! hortxe puntuatzen, 13 garrenak
Eh!!!! ta gainera 5. postu hori orokorrean da.. baina aurretik lagunak eta olot sartuta, horrek esan nahi du euskadiko 3.taldea garela!!!! euskadiko txapelketa ere bait zen..... izugarrie!!!!
hori telebistan esan beharra zeok eh presi!!!! ea propaganda ona egiten deken.... ah!! eta abixatu noiz bota behar duten al loro egoteko....
TTT-k hiru etapa izan ditu, bata 1987-2003artekoa, ordu arte jendea ibili zan, emaitzak lortuz etabar, eta onena dudarik gabe 90eko hamarkada izan zen, 2004-2005 urteak trantsizio urteak izan ziren , ia ia ia desagertzeko zorian egon zen, eta 2006tik aurrera boon-a, eta 2009an ametsa egia bihurtzen hasi da, nahigabe gu bila joan gabe, gure maila eta ilusioa dela eta emaitzak bakarrik etorri dira. La ona egiten ari garen seinale, edo ari naizen seinale jajajaja, ta pozik nago oso, euskadiko 3garren taldea zarautzen, karreran 5garren , eta aurretik guretzat PROAk direnak, haietako zenbat joan ote ziren gero sozidadera afaltzera eta herriko festa batzuetara? talde handia gara , TALDEA BAIKARA, garai onenetan bzela, tald eitxura dugu, talde kontzeptua barneratuta, hondarribin ikusi zan, oso maila beretsua dugu asko eta askok, baian denek duguna da ilusioa,
TBn hau dena eta gehiago kontatuko dut, hitzekin jolastuko dut eta triatloia praktikatzeaz harro egongo gara dudarik gabe, bereziak gara, nik uste toke bereziren bat dugula, bestela ezta posible,
baina bla bla bla ari naiz ta oindik TBtik ezdiate abisatu jajajajaj
aste ona izan, ta bakizue oraindik karrerak falta dia, bakizue EGURRRRRRRRRRRRRRRRRRREEEEEE
Hik daukek etorrie hik!Kontuatzen al zeate talde hontan TRIATLETA-POETA bat daukeula?Hi haiz hi lehendakari romantikoa!
Ba al dakizue noiz ateako dan HITZAI indako elkarrizketa?
GORA TTT-ko BAXURDEK KURRINKURRINKURRIN!!!!
Sinatua:JAKERRA
hi JAKER, ez huan hain zaila blog-ean idaztea, ez?
Hemen TOKE handina presik zeukak, dudik gabe ;)
zentzu guztitan, klaro!!!
AUPA EKIPO:
GUK DE ITXURA DEXENTEA EMAN GENDUN DONOSTIN NAHIZ TA EKIPOTAN NAHIKO KAXKAR SAILKATU.
BAINO BUENO... HALA BEHARKOU.
ORAIN LEKEITIORA EURRE EMATEA BESTEK JUERGA ITEN DEZUEN BITARTEN.
BUENO ONDO PASA ASTEA TA EONGO GATXIK EURREEEEEEEEEEEEEE
Beharko tokea euki... bestela zenek esan neri olako saltsatan sartzeko? egia esan idazteari gustua hartu zioat olako kritika ona ikusita...jajajaja
barnetegitan esaten zan bezela, " ESNEA GARA!
Ondo ondo, hau dek hau saltsa!!!! badirudi talde hau kolorea hartzen ari dela... presidentia kriston tokiakin guztiz poetizatuta, jakerrak AZKENEN lortu dik blogean idaztea... eta gero eta jende gehio parte hartzen.... bueno ba laister udaran sartzen dea eta datorren urtekoa hobeto organizatzeko iraila alden fetxa bat jarri beharko deu bazkaritxo bat egiteko eta guzti honi oraindik kolore gehio emateko.....eta nola ez.... parrandatxo bat egiteko.... jijiji, eta bide batez mahalako jauna gonbida genezake.....
eutxi goiai asteburu honetan lekeition, besteak goatuko gea eta zuetaz, animo baita kebranta egitera doazenak...eta datorren igandean eurra berriro donostin, ea oraingo honetan ruso hoiek ez diren etortzen eta podiumea igotzea lortzen degun!!! imagintzen dezue mahalakon arpegia beste kopa bat eraman ez gero????!!!!!
pixka bat es mutxo
OJO EKIPO!!!!!!
hurrengo igandeko donostiko triatloiak irteera ordua aldatu du, 9tan da!!! eta gainera nahiz eta oraindik ez duten konfirmatu zein izango den rekorrido berria, arazo instituzionalengatik bizikleta sektorea aldatu behar omen dute beraz parte hartu behar dutenak.... AL LORO!!!!
K pasa Ekipo!!!
Joder, vaya madrugon!!! 6-retan gosaltzea?9-tan oraindik eguzkia ez du tajuz berotzen.
Ea zer rekorrido jartzen dute bizikletan.
Gero arte!!
BIahr 15:30tan telebistako nijoana, norbiatek lagundu nai nadit kamaran aurren guapo guapo ateatzen ba ongietorria izango da, pro1 izango banint bzela hitzeingo det ekipko proan baimena¡kin.
reitziger!! uztak iraila pakea, ta ekipkokon juerga in nahi badek ba zuzenzen esan ta listo rodeok gabe!!! eta donosti ba... 9tan irteera... iruitzean zait azkeneko urtea donostin bi olinpikokin. aber aber zirkuitua,
Egunon, denboraldiko probai beida Lekeitio asteburu hontan eta Donostikoa besteik ez dia geratzen, ez?
Ta gero Gasteizko pateada, Alpeduezianoak eta Ironmandarrak faltako dia, ez?
lastima Zumaiakoa ez egitea, nik ustet aurtengok egin ditudala, igual getaria-zarautz animatzen naiz, ze satek Raitziger?
Oidek ezpala, oin releboa guk hartuko diagu, eta jakin beza talde guztiak nik irailean san juan deluzekoa eta uztailak 19an castroko egingo ditudala...
Hi ezpala, ba nik ere getaria-zarautz trabesia egin nahi diat, albertok ere esan zidan egin nahi zuela eta mirianek komentario bat egin zian beste egunen berak ere egingo duela esanez.... paseo berriko trabesia ere egitea gustatuko litzaidake..... interneten al loro egon beharko diagu inskripzio asuntokin eta hitzegingo diau!!!
Hi eurrex moralaz tope hago eh? hoidek sasoia! danan beharra izangoek alpeduezen
Ta Getaria-Zarautz-ri buruz honako orri honetan informazio gehio:
Getaria -Zarautz
ta paseo berrikoa noiz da?
paseo berrikoa, enbrun-.ko egun berean , abuztuaren 15, jaieguna dek, aukera ona dek ua egin ta pintxo jana itea, ni hemen gonda ere , neoprno gabe ude hotzetan igeri ite hori... etzaiak asko gustatzen, a ta ekipoko pistoia io ze, azkeneko aldiz TTTko partaid ebakarrak barkua ikusi, ta han ibili nai ziala tematu ta bertara igo huan ordu batzutan marinel zela sinistu nahian (anaiak estanpa hura ikusi zianean hia koplak atea zizkian, beno iz ez, koplak atea zizkian....)
ezpala:
nahi guztiak buruan hasten dituk gauzatzen, norberak bere nahietan sinistuko ez balu, zertarako amestu? ametsak gauzatu daitezkelako gaudek moralez leporaino,
Esan zuen poetak...
Epa makinas!
Nik ere uste det dagoeneko temporada egin dudala, motza baina beno...
eh!ni ere animatzen naiz getaria-zarautz egitea.
Bueno jente, animo zerbait gehiago egin behar duzuenoi eta besteei jarraitu entrenatzen besteetarako.
Agur;
ño Eurrex, zarautzekoa eta gero nirvana egoeran sartu zaigu, hau eozen gauzen kapazaa da!!
Hau dek hau presidentia!!! hi ao hi burutik jota!!!! ilusioa behintzat ez ziguk inork kentzen!!!! hi ezpala hurrengo iganden ez al haiz animatzen donostikoa egitea tri-denboraldia finikitatzeko??? benga taldeka marka ona egin behar diau eta!!! aukerak zeudek euskadiko 3.taldea bezela amaitzeko..... horrek beste status bat emango liguke eh!!!!
bueno eta getaria-zarautz iteko apuntatu behar dekenen abixau nik ere izena emateko! hori nepreno gabe dek ez???? bañadore berezi bat erosi beharko diau.. igerilari guztiak bestela gainetik pasako zaizkiguk!!!!!
bueno ekipo, oaintxe eduk deitu dit, berak eta albertok ere atera behar dutela getaria-zarautzen, beraz konfirmatu zeinek atera nahi duen eta guztion inskripzio batera egingo degu, telefonoz egin bait daiteke, uste det....., lehengo urtean segituan bukatu omen ziren plazak... beraz atera nahi dutenak konfirmatu eta lehen bait lehen izena emango degu.
Beno beraz oraingoz 5 gera Getaria-Zarautz, ea gehio animatzen dian!!
Ta Donostiko etzakiat, nere renazimiento izango zan, ze zarutzek KO utziziak!! (Eurrex, nirvanara eltzeko gomendiorik?;), ikusiet oraindik apuntatzeko aukera dagola, baina ze ibilbide jarriko dute bizikletan???????
Aimarrek aurreratzerik izango luke
, burua txoriz josita daukat,nabari da ezta? jajajaj
Beno beno, budek diote , nirvanara iristeko bidea sufrimendua dela,bizitza honetan dena dela sufrimendua eta sufrimendu horretatik aldentzen garen momentuan iritsi gaitezkeela nirvana izeneko egoera horretara, eta hortara iristeko bide luzea egin behar dela, ( bere garaian erlijioko irakasle izan nintzela ez ahaztu)
ia serio hitzeinez, telebistako in diatelkarrizketa, motza izango dek, zein garen ,zenbat eta nola euskadiko onenen artean gauden ta ... gure kirolmaila ona dela eta 3-4 minutu ta astelenen eguerdin ta gauen ateako da behintzat.
Donostiko triatloia; ba aber aber zirkuitua, ze nei pertsonalki pena ematen dit ezin egitea donostiko benetako zirkuitua, eta eztakit zergatik baino iruitzen zait bizikletn edo zirkuitu bati bi buelta edo motzago izango dela 40km, baino,
beno ta asteburu hontan SOZIALIZATZEA!!! kirola hirugarren mailan jarriko deu bi egun hauetan... astelena bitarten, ondo izan!!!
ezpala; lanbateko entrenokin baloratu beharkodek 28n donostin atea edo ez...jajajaj
Bueno presi! ea poema eta bertsotako daukazun mingain habilezi hori asteburu honetan beste zerbaitetan erabiltzen dezun eh!!!!!!
ezpala, donosti fijo!!!!! disfrutatzea, presiorik gabe eta ezertan pentsatu gabe, atera eta bukatu!!
bihar ikusiko gea..... bueno kebrantara ez doaztenak behintzat.... ondo pasa!!!
Reitzi!
biharko koadrilako karrera irabazi e!! espero det larraitzen gora bakarrik jutea eta indartsuena izatea!!!
a ta mingainan kontu hoi... aspaldin utzi xamarra zeok, baino oi bizikletan bzela dek ezta? eztek sekulan ahazten behin ikasita? ajjajaja
Iep!, Donostikoa bizikletan rekorrin zai natxok, ta ala ere ikusikoiat
Eurrex, bihar neskei nirvanaren kontu hoitako bat ateraiek ta aho zabalik txora-txora eginda utzikoituk, ezaik hitzein alpeduezeko kontuik bestela erotzat hartukodie! ein kasu
hi raitziger, bihar kuadrilan ere etxeako puntuatu beharra zeok, eh!!
ta Lekeitio-ra dioaztenei, EMAN bildurrikpe, puntuatu beharra zeok!!
uf, kuadrilako pikean azkenen pare batek kale egin die eta beste baterako utzi diagu... eskerrak!! atzo larraitz igo nian eta nahiko lan!!! hoi bai arostegietan abituallamentu puntu asko zeudek, beraz ez det uste bihar deshidratatuko geanik....
hori hori, eman eurre lekeition!!!!
PRILIGY(DAPOXETINE) has been found to be safe and effective for the treatment of premature
ejaculation, according to two major clinical trials. Dapoxetine is a short-acting
selective serotonin reuptake inhibitor (SSRI).
Interesting for)) ff
Комплексный Ремонтик домов в запорожье.http://vsjstroika.ucoz.ru http://vash-remont.ucoz.ua .
Favoured friends, when I keep not asked on have anyone to help, but energy is such a ferocious attitude, that
would rather to ask looking for help. I'm in a extremely key state of affairs, beg Your friends, help
they can, how much can. I will-power be hugely appreciative to You.
Perfect Money U 1557851 E 1512655 correspondence: alexxx767@gmail.com
PayPal : alexxx767@gmail.com
Publicar un comentario