2010/05/03

AITOR REGILLAGAK SENPEREKO TRIATLOIA IRABAZI DU SPRINT DISTANTZIAN

SAILKAPENAK:
SPRINT:
1º IRABAZLEA!!!!Aitor Regillaga 1h 10' 53"
Unai Cossio 1h 25'52"
Yon Gonzalez 1H 29' 43"
Mikel Insausti 1H 31' 45" (laister, TTT-ko kide izango dena...)
Mirian Elorza 1h 40' 33" (11.garren neska!!!)

OLINPIKOA
Alberto Vaquero 2H 08'58"
Gorka Sarasola 2H 13' 15"
Iñaki Insausti 2H 13'49"
Javi Rodriguez 2H 14'27"
Alar Sevillano 2H 18' 47"
Aritz Aranzegi 2h 19' 49"
Unai Aizpuru 2H 20' 22"
Iñigo Esnaola 2H 40'00"
Jorge Goia 2H 44' 19"



Asteburu hontan hasi dira triatloiak gure inguru honeta, eta azken urteetan bezala senperekoa izan da lehena gure indarrak neurtzeko. Goizeko bederatzietan distantzia sprint-a jokatu zen. (750 igeri+20km bizikletan+5korrika, eta bertan Aitor Regillaga, Unai Cossio, Miryan Elorza eta Yon Gonzalez izan ziren parte hartzaile moduan.

Eta gutako askok pentsatzen genuena, nafarroako duatloietan punt puntan ibili ostean... Aitorrek bere bigarren denboraldi honetan, guztien aurretik helmugako pankarta lehen postuan igaro zuen. Igerian oso aurrean atera ostean, bizikletan indar erakustaldi aparteko baten ostean eta korrika saio itzela eta gero, hantxe iritsi zen ... eta pena bakarra akaso, sailkapena ikusi arte ez omen ze jabetu irabazi egin zuela!!!

Unai lurretik ere ibili zen bizikletan erosi ostean, baina halare ere izterrean urratu eder bat izanda ere helmugaratu zen. Yon ere gustura , beretzat lehen proba baitzen senperko hau eta kontentu nabari zitzaion, Eta MIryan , hau ere lurretik ibilia, baian helmugara iritsia ezta!? (ez nago ziur bere bertsioaz edo epaile batek deskalifikatua?). Bejondeizuela denei!!! hau hasi besterik ezta eta egin,.


13:30: distantzia olinpikoa, 1500 igeri+40km bizikletan+10korrika. 400 parte hartzaile, igeri saio gogorra beste behin senperekoa, kolpeak eta auskalo zer gehiago, han gure delfin batzuk oso aurreanm ta bestak klaro atzeraxeago. Bizikleta saioa ona, gora beheratsua , batzuentzat disfrutatzeako, besteentzat gogorra. Eta korrika 3 itzuli, bere alpada eta biraje itxiekin eta denentzat helmuga.

Egia esan sailkapenak ez dauzkat oraindik eskutan eta ez dakit ezer, baino badakit Esnaolak lehen triatloia zuela hau, eta noski iritsi zela!

Bertan atera ziren basurdeak , 2XU, doai onak dituen mutila, aurrean ibili zena, onenen parean. Gorka, igeri oso oso aurrean aritu zena, Eurre, zapatillekin korrika hegan egin zuena, Javi, igerian Power balance akin hobetu duena! jajaja, Alar, basurde autentiko bat, Xandalio, (iritsi zen helmugara?), Aritz, radio bat puskatu arren , hantxe lasterketa amaitzea lortu zuena, Esnaola, zorionak eta Jorge bejondeikela hiri ere! Guztiak ere bene benetako basurdeak.


Ba horreka joan zen asuntoa, eztakagu argazkirik eta zain gaude ateratzeko, datozen egunetan informazio gehiago.

Lanbatean bakizue, deskantsua.

18 comentarios:

Eurre dijo...

Igerian lehen itzulian gusturam baina bigarrengoa luze in zitzaian, baina tira, gero bizikletan Jabikin sasi releboka oso oso gustua eta korrika... puf korrika ezta nere amets onenetan ere , hegan in nun!! 38'20"!!!

Myriam dijo...

Kostata baina iritsi nintzen.
Hasteko, uretara sartu baino 5min lehenago betaurrekoak hautsi zitzaizkidan, eta azkenean betaurreko gabe salto egin behar izan nun ureta eta gero bizikletan lurretik. Korrika ezta nere fuertea eta aldakan nuen golpeak ere ez zidan uzten gehiago egiten, bestela gustora.
Deskalifikatuta ez! boxetan atentzioa deitu zidan epaile batek kaskoa askatuta eramateagatik, baina... aurtengo lehenengoa bukatu nuen.

yon dijo...

Oso gustoa lehen esperientziarekin! Helburua triatloia probatzea eta ondo entrenatzen ari ginen edo ez jakitea zan. Uretan pentsatzen nuena baino askoz azkarrago ibili nintzen eta bizikletan eta korrika pentsatzen nuena baino askoz okerrago. Orain behintzat badakigu nun estutu behar dan, baina batez ere boxetara pixkat denbora gehiagorekin jun behar dala. Neoprenoa lotzeko geneukala ia ia in genun salto uretara... Nobatada earra in genun,e Unai!

reitziger dijo...

Ikusten da gora beherak izan zirela bai, baina lehenengoa izanik ondo etortzen da pixkat ikasteko, hala ta guztiz ere guztiok bukatu, errepresentazio ona desde luego.
Zorionak guztiori, aitorri irabazteagatik eta beste guztiei lan earra iteagatik!!!
orain lanbaten denak lanera!!! ea egun polita ateratzen dan eta guk ere egun polita pasatzen degun!!!
eurre sailkapenak daoneko jarriak dare!!!!
eurre!!! javikin erreleboka?????!!!!! ez al zan ba "no drafting"???? jejeje. hoi duk hoi korri egitea presi!!!!!

reitziger dijo...

aupa gonzi eta unai!!! horrelakoak ere egin behar dira ikasteko!!! daoneko birginitatea galduta.... orain gustua hartuko diozue droga honi!!!

Eurre dijo...

esan diate bai jarri dituztela baina ni errotu naiz bilatzen ze iskinatan jartzen ditu!!!??????

Eurre dijo...

ah frantsesez kargatzen bada lehen orrian azaltzen da, eske nei traductorea ateatzen zait automatikoki... horreatik zan.

Eurre dijo...

Jode nik hartutako denborak eta txipakoak ez datoz bat igerian eta bizikletan, enfin, txipai sinistu beharko zaio, oseake bajoi pixkat jejeej

Eh "sasi releboka" esan det, horrekin nahi dana ulertu, jode ner aurren grupon nbat zeon pasatzea nijoanen jueza pasa ta ixil ixilik, enfin,

Gonzi, motxilai buruz eztezu ezer komentatu behar? eztizut sinesten!

yon dijo...
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
Eurre dijo...

iepa ekipo!

zein dago prest hondarribiko taldekoan parte hartzeko? bakizue iaz euskadiko 3garren ta gipuzkoaki 2garren izan ginala beraz ohorea dalagu jokoan!!

ni, egurre, PREST! TA HURRENGO EGUNEN ZIERBENA , DOBLETE!!!

Gorka dijo...

Aupa Ni prest negoke nahiz eta iazko maila ez dudan ematen

reitziger dijo...

Ni ere prest nago, baina aurreko asteburuan ironcat-a osorik bukatzen badet klaro!!! lesiorik edo ez badago medio, nekin kontatu, eta jendea animatu!!!! ekipo konpentsatuak egingo ditugu eta, ez beldurtu, probarik politenetakoa bait da!!!

yon dijo...

Norbait falta bazaizue taldea osatzeko ni ere animatzen naiz baino hala ere nahiko lan daukat nere buruarekin bestek nere zai edukitzeko modun!

reitziger dijo...

kendu txip hori gonzi!!!!!
hemen ez gea ezer irabaztea ateratzen, disfrutatzea baizik eta ez dio inork inori itxoiten baizik eta batak besteari lagundu, oso desberdina da, animatu berri guztiak!!!!

Eurre dijo...

EUSKALMET (OSTEGUN GAUA): Larunbataren lehenengo partean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira zeruan eta ateri egongo da. Egunaren bigarren partean zerua ilundu egingo da berriro eta euria egingo du; zaparradak izango dira eta tarteka trumoitsuak. Haize ahula eta aldakorra ibiliko da, eta tenperaturak epeltzera egingo du, gradu pare bat igoz.


Santa Klara arrautzak eman beharko dia?

eutsiko dula eutsiko dula!!

reitziger dijo...

Gaur goizen euskalmetek esandakoaren arabera, badirudi gipuzkun euria iluntze edo gau partean egingo duela eta oso gutxi beraz nik uste zortea izango degula....

Eurre dijo...

Aber aber, ei bakizue zarautzea bese basurde bat apuntatu zaigula? Esnaola ere zarautzen izango degu!

reitziger dijo...

Ondo iñigo ondo!!!! ez haiz damutuko!! ikusikoek!!! hoi dek triatloien estrenatzea hori!!!!