2010/05/23

MAHALA-TTT 3. EUSKADIKO TALDEKAKO TXAPELKETAN, Lanzaroten, Igor Aranburu (11h 09' 14") eta Ion Marin (11h 55' 41") Finisher! eta Zierbenako olinpikoa




Ba bai, larunbat honetan ere , Mahala-Tolosaldeko TT-ko basurdeek iazko emaitzak berdindu zituzten. Euskadiko taldekako txapelketan 3. postua erdietsi baitzuten.
Hiru talde atera zituzten basurdeek proba honetan, guztira 38 talde izan ziren irteera lerroan eta taldeak 1'30"ko dieferentziarekin ateratzen ziren , proba taldekako erlojupekoa baitzen).

Gureetan lehenak C-koak izan ziren, bat kenduta ia denak berriak zirelarik proba mota honetan. Eta euren asmoa dudarik gabe bete zuten, den denak batera iritsi eta probaz gozatzea.

Segidan B-koak izan ziren , eta igerian eta bizikleta ederki estutu ondoren, korrikakoan laukoteko bati luze egin zitzaion lasterketa eta horrek zer edo zer atzeratu zituen, baina gustura orokorrean.

Ondoren A-koak izan ziren, eta diotenez aurpegietan antzeman omen zen nola joan ziren, eta nahiz eta ateratako boskotea ez osorik iritsi helmugara, bat atzeratu egin zen (laugarrenaren denbora baitzen balio zuena) emaitza ederra lortu zuten.
Probako Argazkiak

Hori EHn, eta ordu berean (beno Kanarietan bat gutxiago...) beste bi basurde Lanzaroteko iron manean. Biak ala biak igerian eta bizikleta parean ibili ziren korrika ere paretsu maratoi erdia bitartean ... eta handik aurrena bizirautea izango zen dudarik gabe denborak ikusita. Bejondeizuela Ion eta Igor! zuek ere lortu duzue eta hainbeste kostatako ametsa ( zuen inpresioen zain geratzen gara...)

eta Igandean zierbenan distantzia olinpikoan lehiatu ziren beste basurde batzuk eta bertan piepoli onenen artean lehian (20garren igerian!!) eta , ezin ahaztu utzi Eduren bizikleta 27. partziala!!!). Eta emakumezkoetan garaile... beste behin Itsaso Leunda!!! 6' atereaz bigarrengoari , dudarik gabe iron mana ondo rekuperatu du.


18 comentarios:

Eurre dijo...

Igerian zoragarri eraman ninduzuen, eta uretatik ateratzerakoan aurrekoak harrapatu genituela esandakoan... hazi egin nintzen,eta ginen, gauzak ondo hasi zirela sumatzen nuen, eta gero bizikletan halako erritmo hartan , talde haiek guztiak pasatakoan eta dortsalak ikusitakoan... aurrean genbiltzala sentitzen nuen, eta erritmo haietan lehiatzen ibili eta gero korrikakoan ere ederki hasi eta amaitu zen kontua. Lasterketatik gogoratzen dudan gauza bakarra eraman genuen konzentrazio maila da, nere taldekideen gurpila nuen soilik buruan eta begiekin ikusten errepide zatia, ez zen besterik eta aurrera , tope, itsu gindoazen...
eta noizean behin regik eta albertok "vamos de puta madre, he chavales!" hitzak, eta orduan lokomotorak berriro topeee jartzen ziren eta denok atzean zintzo zintzo eta eztut ahaztuko "ezpalak nola ohiukatzen zuen "¡hay que soltar el freno!" eta hantxe denak ziztu bizian.

Dudarik gabe, sufrimendu hartan gozatu egin genuen, pertsonalki zapore gazi-gozoa dakat korrikako asuntoarekin bare madarikatu hark orduan egin behar zidan bisita!!

eskerrik asko benetan, neretzat larunbateako asko esan nahi zuen eta.

Gorka dijo...

Benetan asteburu bikaina izan zela talderako. Larunbatean taldekako triatloia egiten ari ginen bitartean Igor eta Ion Lanzaroten Iroman egiten. Igandean berriz, Artutxa, Edu eta Itxaso Zierbenan. Nire ustez denok gustura egoteko moduan gaude eta baita ere harro taldeak "bakarkako" kirol honetan ematen duen talde irudiarekin.
Bestalde larunbatean ikaragarri gozatu nuen Hondarribin. Mila esker taldekidei guztiei eman zenidaten laguntza guztiagatik ez zen gutxi izan eta.

reitziger dijo...

ondo ondo ekipo!!! dudarik gabe asteburu konpletoa, larunbata egun polita, klimatologikoki eta kirolari dagokionez, zorionak A taldeari ze aurten ikusten zan nibel handia zegola eta ala ere 3. postua lortzea ez da lan makala. Zorionak B eta C taldeari ere maila ona emateagatik.
Igandean pena bat falta izan zutela ze ikusi deren denborekin.....beste bat egon ez gero taldeka puntu politak jasoko genituzke..... zorionak ere Itsasori, a ze urtea!!! eta nola ez Zorionak ere lanzaroten maila bikaina eman duten bi basurdeei!!!! disfrutatu eta gozatu!!! ea asteburu honetan ere bermeon ( inconbustible Alar ) eta deban maila mantentzen degun.....

Ezpala dijo...

Asteburu mamitsua, larunbata arma-tiro, igandean rata-ta PUN! ZORIONAK danoi!!

Larunbatean Hondarrabin, irteeran, aspaldiko ziklista batekin topo egin nuen, eta hizketan ari ginala mimizi batekin 2 urte zaramatzala esan zian, egun osoan besta gauzik ez nuen izan buruan, batibat korrikako saioan. Zorionez, gauza ondo dijoa!
Datorren igandean, lasturko xexenak!!

Eurre dijo...

por tzierto, taldekako argazkiak klikatuz gero, piepolik ateratako argazki sorta ikus dezakezue!

Piepoli dijo...

K pasa Ekipo!!

Komentatu dezuten bezala asteburu ona taldearentzat eta Gorkak dioen bezala, talde itxura ematen.
Animo aste honetan Debaldera zoaztenentzat eta bereziki dobletea egin behar duen inkonbustiblerentzat, hau bai dela benetako Iron Mana!!

Gero arte!!!


Gero arte!!!

reitziger dijo...

Portzierto, batipat C taldearentzat, norbaitek jaso al zun boxetatik mahalako niki bat??? nik lehenago aldegin nun eta nik utzitako lekuan behintzat ez zegon. Edo lapurtu egin didate edo lekuz mugitu eta ez nintzen konturatu...asuntoa da gabe geratu naizela!!!!
iganden ze ordutan jarriko degu irteera debara goazen basurdeak??? 9:30k lasai ibiltzeko???

Eurre dijo...

9:30k.... 12tan da irteera ezta. ta beti nor edo nor beandutzen gea... dortsalak kartu eta...lehentxeo ez? ni eta laurden aldea lehenagojungo nintzan ta ala komo muy tarde 9:30tan abiatzen gea... zesatezu?

reitziger dijo...

Nei zuek esaten dezutena, goizean goiz jeikiko naiz ondo gosaltzeko beraz ez det inungo problemik ordulaurden lehenago azaltzeko, ea jendeak zer dion...

Ezpala dijo...

Ni zuzenen joango naiz, akeita hartuko degu elkarrekin.

Animatu dadila jendea, proba oso polita da eta antolakuntza obea!!

alar dijo...

aupa equipo gabon.eskerrikasko piropoengatik ta jakin zazue nerekin beste inkonbustible bat dijoala dobletea egitera (regillaga jaun txit gorena). Beraz, guri ez itxoin usabalen. Bermeo eta gero deban geratzen gara lotan eta. Han ikusiko gea kafea hartzeko. Aio.

reitziger dijo...

hostia!! ez da ba plan txarra eh!!! pena nik bazkari familiarra dakatela ta ezin detela.... ez al da beste inor anaimatzen puntuatzeko???!!!!
zorte on!!!

Eurre dijo...

Tentatzen nau!!!, baina ustet kontzientzia lasaigo geratuko zaitela Paris- Roubaix-ea beida lanbaten bizikleta saio luze bat iten badet... ZE LUZEA IN BEHAR ZAITEN

Eurre dijo...

jode ointxe ikusten,donostiako triatloia irekita dagola, eta 32 euro!!! enfin...

reitziger dijo...

32 €uro hoiekin bazkari earra egin behar det nik bezperan kuadrila egunean!!!! altzaporru!!!!! azkenen ibontxo ere badoa bermeora beraz puntuatuko degu!!! zorte on, eta aldaketarik ez bado debarako expedizioa iganden 9:15tan usabalen!!

Ezpala dijo...

Nik zarautzeko 120€-kin, aurrena bazkaldu eta kubata batzuk hartzen jarri behar det kanpineko bide sarrera horretan, jajaja

Ezpala dijo...

peña iteko, animatzen?

reitziger dijo...

urtero han egoten dan kuadrila horrekin ez al daukek nahiko peña????? haik dituk pertsonajek!!!